Eusko Jaurlaritza

Menpeko

2019/09/02 - 2019/09/27
Inprimatu
Bilbao
Bizkaia
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Bilboko Udala
Lehiaketa:
Menpeko
Lanpostua:
Menpeko
Plaza-kopurua:
82
Mota:
Funtzionarioa
Kontratu-mota:
Funtzionarioa
Titulazioa:

 

Hizkuntza eskakizuna:

Nahitaezko 2. hizkuntza-eskakizuna

Beste baldintza batzuk:

a) Espainiako nazionalitatea edukitzea, oinarri orokor hauetako bosgarren oinarriaren lehenbiziko puntuan ezarritako moduan (BAO, 2016ko abenduaren 20koa, 240. zenbakia).

b) Gaitasuna: Bete nahi den plazari dagozkion eginkizunak normaltasunez betetzeko behar den gaitasun funtzionala eta psikofisikoa edukitzea eta desgaitasun-maila lanpostuaren betebeharrak eta eginkizunak betetzeko oztopo ez dela egiaztatzea. Hori Udalaren Zerbitzu Medikoek egiaztatuko dute oinarri hauen hamaikagarren oinarrian ezarritakoarekin bat, lan arriskuen prebentzioari buruz indarrean dauden arauak aintzat hartuz, lanaren ondoriozko arriskuetatik babesteko egokitzapenak egin behar badira ere.

c) Adina: Hamasei urte beteta edukitzea eta derrigorrezko erretiro-adinetik gorakoa ez izatea.

d) Gaikuntza: Ez izatea diziplina-espedientearen bidez baztertua administrazio publikoen edo autonomia-erkidegoetako konstituzio- edo estatutu-organoen zerbitzuetatik, eta ez egotea epailearen ebazpen bidez erabat edo bereziki desgaiturik enplegu edo kargu publikoetarako, funtzionarioen kidegoetan edo eskaletan sartzeko.

Beste estatu bateko herritar izanez gero, ez egotea desgaiturik edo egoera baliokidean, eta ez jaso izana diziplina-zehapenik edo baliokiderik, haren Estatuan enplegu publikorako sarbidea baldintza beretan eragozten duenik.

e) Ez egotea desgaikuntzako edo bateraezintasuneko ezein legezko kausaren pean (administrazio publikoen zerbitzuko langileen bateraezintasunaren arloan indarrean den araudian aurreikusitakoen pean, esan nahi da), hargatik eragotzi gabe lehendik kargu publiko edo jarduera pribatu bateraezinen batean dabiltzanei legezko arau horiek aipatzen duten hautatzeko eskubidea baliatu ahal izatea.

f) Ez izatea epai irmo bidez kondenatua sexu-askatasunaren eta sexu–kaltegabetasunaren kontrako delituren batengatik, 1/1996 Lege Organikoaren 13.5 artikuluaren arabera (1/1996 Lege Organikoa, urtarrilaren 15ekoa, Adingabearen Babes Juridikoari buruzkoa eta Kode Zibila eta Prozedura Zibilaren Legea partez aldatzekoa).

g) Tasak: azterketa-eskubideagatik indarrean dagoen tasa ordainduta izatea eskariak aurkezteko epearen barruan. Tasa hori dokumentuak egiteko eta emateko zerbitzuaren tasak arautzen dituen Bilboko Udalaren Ordenantza Fiskalean dago ezarrita.

Onartzea
Elektronikoa:

Internetez egiten diren eskariak eredu ofizialetan aurkeztuko dira; ereduak https://ope.bilbao.eus orrian daude eskura.

Aurrez aurrekoa:

Eskariak paperean aurkeztu nahi badira, 39/2015 Legearen 14. artikuluarekin, 4. xedapen iragankorrarekin eta xedapen indargabetzaile bakarrarekin bat etorrita, 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan azaldutako lekuetan aurkeztu ahal izango dira. Ondorio horietarako, oinarri hauetan eskari ofiziala erantsi da, azterketa-eskubideen tasa posta bidezko igorpenaren bidez ordaindu izanaren egiaztagiriarekin batera aurkezteko.

Deialdia
Gaiak:

IIA)I.I

I. zatia

1. gaia: Espainiako 1978ko Konstituzioa. Printzipio nagusiak. Funtsezko eskubideak eta betebeharrak.

2. gaia: Euskal Autonomia Erkidegoaren Autonomia Estatutua. Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumenak: esklusiboak, legegintza garatzekoak eta betearaztekoak.

3. gaia: Udalerria. Biztanle-kopuru handiko udalerrietako udal antolaketa (7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituena: X. titulua).

4. gaia: Bilboko Udalaren antolaketa. Araudi organikoak.

5. gaia: 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa.

6. gaia: 6/1989 Legea, uztailaren 6koa, Euskal Funtzio Publikoari buruzkoa. Funtzionarioen eginbeharrak eta eskubideak. Ordainsariak. Diziplina-araubidea.

7. gaia: 10/1982 Legea, azaroaren 24koa, Euskararen Erabilera Normalizatzeko Oinarrizkoa.

8. gaia: Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legea, Euskal Autonomia Erkidegokoa. Andrazkoen eta Gizonezkoen arteko Aukera Berdintasunerako Bilboko Udalaren IV. Plana.

Oharra: Berdintasunerako Bilboko Udalaren IV. Planari (2014-2017) buruzko gaiaren edukia Udalaren web orrian dago argitaratuta: (www.bilbao.eus>Udala>Udal Sailak>Berdintasuna, Lankidetza, Bizikidetza eta Jaiak>).

II. zatia

9. gaia: Bilboko Uriaren historia.

10. gaia: Lan-Arriskuen Prebentzioa.

11. gaia: Herritarrenganako komunikazioa eta arreta.

12. gaia: Zaintza, kontrola eta laguntza-lanak.

13. gaia: Bulegoa: Korrespondentzia jasotzea eta banatzea.

14. gaia: Biltegiratzea, izakinen kontrola eta materialen mugimendua.

15. gaia: Ekipamendu eta instalazioen mantentze-lana eta konponketa.