Laguntzaile Teknikoen Kidegoko Kudeaketa-informatikako Eskala
Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio orokorreko eta haren administrazio instituzionaleko Administrarien Kidegoko Administrarien Eskalako 14 plaza eskaintzen dira, honela banatuta:
- Hizkuntza-eskakizunik gabe: 3
- 2. hizkuntza-eskakizunarekin: 10
- 3. hizkuntza-eskakizunarekin: 1
– Plataforma Anitzeko Aplikazioak Garatzeko goi-mailako teknikaria
– Sareko Informatika Sistemen Administrazioko goi-mailako teknikaria
Eta haren baliokide guztiak.
Titulu bakoitzaren baliokideak zein diren Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministerioaren webgunean kontsulta daitezke (https://www.todofp.es/convalidaciones-equivalencias-homologaciones/equivalencias.html ).
Deialdi honetako lanpostuetan, euskararen 2. eta 3. hizkuntza-eskakizunak izatea betekizun izan daiteke lanpostua betetzeko. Euskara jakitea betekizuna da derrigortasun-data igarota daukaten lanpostuetan.
- Europar Batasuneko kide den edozein estatutako nazionalitatea edukitzea. Parte hartzeko aukera izango dute, halaber, Europar Batasunaren estatu kideetako herritarren ezkontideek, edozein dutela ere nazionalitatea eta, betiere, zuzenbidez bananduta ez badaude, haien ondorengoek eta, zuzenbidez bananduta ez badaude, ezkontidearenek, baldin eta hogeita bat urtetik beherakoak badira edo, adin horretatik gorakoak izanda ere, gurasoen kontura bizi badira. Era berean, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunen aplikazio-eremuan dauden pertsonek ere parte hartu ahal izango dute, baldin eta itun horietan langileen zirkulazio askea aplikatzen bada.
- Gaitasun funtzionala izatea, sartu nahi den kidegoko edo eskalako zereginak betetzeko.
- 16 urte beteta izatea eta nahitaezko erretiro-adina beteta ez izatea.
- Diziplina-espediente batez edozein administrazio publikotako edo autonomia-erkidegotako organo konstituzional edo estatutarioen zerbitzutik bereizita ez egotea; ezta, ebazpen judizial baten ondorioz, enplegu edo kargu publikoetarako desgaikuntza absolutua edo berezia izatea ere, bereizi edo desgaitu duten funtzionario-kidegoan edo eskalan sartzeko. Beste estatu bateko herritarra izanez gero, hautagaia ezingo da desgaituta edo egoera baliokidean egon, eta ezingo du ezarrita izan diziplina-zehapenik edo baliokiderik, bere estatuan, baldintza berberetan, enplegu publikorako sarbidea eragozten dionik.
- Oinarri espezifikoetan eskatutako titulazioa izatea edo titulua eskuratzeko eskubideak ordainduta izatea. Titulazioak atzerrikoak badira, haien homologazioaren egiaztagiria eduki beharko da.
- Indarrean dagoen araubidearen arabera, ezgaitasun edo bateraezintasuneko lege-kausaren batean sarturik ez egotea; hala ere, araudiak ematen duen aukera-eskubidea errespetatuko da.
- Ordainduta izatea langileak hautatzeko deialdietan inskribatzeagatik ordaindu beharreko tasa, lehiatu nahi den prozesuaren eta kidegoaren nahiz eskalaren arabera. Tasaren zenbatekoa oinarri espezifikoetan zehaztuko da.
- Kidego eta eskala bereko karrerako funtzionario ez izatea.
- Oinarri espezifikoetan eskatzen den beste edozein betekizun.
Horrez gainera, deialdi honetako lanpostu jakin batzuek betekizun espezifiko hauek izan ditzakete:
Deialdi honetako lanpostuek betekizun espezifiko hauek izan ditzakete:
– Ziurtagiri negatiboa, Haurrak eta Nerabeak Indarkeriatik Begiratzeko Babes Integralaren ekainaren 4ko 8/2021 Lege Organikoaren 57.1 artikuluaren arabera.
Merezimenduak alegatzeko izapidean deklaratu beharko da.
– B gidabaimena.
Merezimenduak alegatzeko izapidean deklaratu beharko da.
Hautaketa–sistema oposizio–lehiaketa izango da.
- Oposizio–fasea.
Bi proba egingo dira: bat gai-zerrendei lotua eta beste bat konpetentziak baloratzekoa.
- 1. proba. Teoriko-praktikoa izango da, eta bi zati izango ditu:
- A zatia: prozesu bakoitzaren gai-zerrendei buruzko galdera sorta bat izango da. Galderek zenbait erantzun-aukera izango dituzte.
- B zatia: zenbait erantzun-aukera dituen galdera sorta bati erantzun beharko zaio hemen ere. Deialdiko lanpostuetako zereginekin lotutako kasu teoriko-praktikoei buruzkoak izango dira galderak, eta deialdi bakoitzaren gai-zerrenden esparruan egongo dira kokatuta.
Erantzuten ez diren galderek ez dute baloraziorik izango, eta okerreko erantzun bakoitzeko penalizazio bat aplikatuko da: erantzun zuzen baten balioaren heren bat deskontutako da.
Hautaketa-prozesua egokiro garatu dadin, kontuan hartuta eskatutako gutxieneko maila, bai, halaber, proban erakutsitako ezagutza-maila eta deialdiko plaza kopurua, eta hautagaiak nor diren jakin aurretik, epaimahaiak puntuazio-atalase bat ezarriko du, proba gainditzeko behar den gutxieneko puntuazioa zein den zehazteko, eta jendaurrean emango da erabaki horren berri. Gutxieneko zuzeneko puntuazioa ezingo da izan zati bakoitzean gehienez lor daitekeen puntuazioaren ehuneko 35 baino txikiagoa eta ehuneko 65 baino handiagoa.
Proba bakoitza (edo probaren zati bat) gainditzeko epaimahaiak ezartzen dituen gutxieneko zuzeneko puntuazioak hura gainditzeko behar diren gutxieneko kalifikazioak izango dira.
Gehienez lor daitezkeen zuzeneko puntuazioak probako (edo probaren zatiko) gehieneko kalifikazioak izango dira.
Kalifikazioak (puntuazio bihurtuak) kalkulatzeko, formula hauek aplikatuko dira:
Hautagaiak lortutako zuzeneko puntuazioa epaimahaiak ezarritako gutxieneko zuzeneko puntuazioa baino handiagoa bada:

Hautagaiak lortutako zuzeneko puntuazioa epaimahaiak ezarritako gutxieneko zuzeneko puntuazioa baino txikiagoa bada:

Non:
b(z) – Hautagaiaren kalifikazioa (puntuazio bihurtua) z – Hautagaiaren zuzeneko puntuazioa
Gu – Ariketa edo ariketaren zati bat gainditzeko epaimahaiak ezarritako gutxieneko zuzeneko puntuazioa (gutxieneko nota)
Ge – Ariketan eta ariketa zati batean gehienez lor daitekeen zuzeneko puntuazioa
A – Ariketan edo ariketaren zati batean gehienez lor daitekeen kalifikazioa (gehieneko puntuazio bihurtua)
Probak gehienez 95 puntuko kalifikazioa izango du: A zatia 0tik 50 puntura baloratuko da eta B zatia 0tik 45era. Proba gainditzeko, 25 puntuko kalifikazioa (puntuazio bihurtua) lortu beharko da A zatian, eta 22,5 puntukoa B zatian.
- 2. proba. Konpetentziak ebaluatzeko proba.
Nahitaezkoa izango da eta ez baztertzailea, eta deialdiko lanpostuak betetzeko hautagaiek duten konpetentzia-profilaren elementuak baloratuko dira proba honen bitartez. Galdera sorta bat izango da. Galderek zenbait erantzun-aukera izango dituzte.
Enplegu Publikoaren Atarian, informazio hau argitaratuko da aurrez: deialdiko lanpostuei dagozkien eta neurketarako baliatu ahal izango diren konpetentzia-profilaren elementuak, haztapen- eta balorazio-irizpideak eta egingo den probaren ezaugarriak. Argitara ematen den informazioan, erabili ahal izango diren proben adibide zehatzak jasoko dira, baita praktikarako baliabideak eta enuntziatuen adibideak ere.
Proba honek 5 puntuko balorazioa izango du gehienez.
- Lehiaketa–fasea.
Lehiaketa–fasean, gehienez 45 puntu lor daitezke, baremo honen arabera lortutako puntuak batuz:
- Emandako zerbitzuengatiko esperientzia. Esperientziatzat hartzen dira edozein administrazio publikotan, organismo autonomotan, zuzenbide pribatuko ente publikotan, unibertsitate publikotan, estatutu-organoetan eta organo konstituzionaletan emandako zerbitzuak, bai eta justizia-administrazioan emandakoak ere, funtzionario-harremanekoak nahiz lan-kontratuko harremanekoak izan:
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorrean eta haren administrazio instituzionalean emandako zerbitzuak:
– Indarrean dagoen lanpostu-zerrendan lehentasunezko eskala Laguntzaile Teknikoen Kidegoko Kudeaketa-informatikako Eskala duten lanpostuetan.
– Laguntzaile Teknikoen Kidegoko Kudeaketa-informatikako Eskalako izendapenarekin edo pareko kategoriako lan-kontratuarekin.
– Laguntzaile Teknikoen Kidegoko Aplikazio Informatikoak Garatzeko goi-mailako teknikarien eta Sistema Informatikoen Administrazioko goi-mailako teknikarien aukeretako izendapenarekin emandako zerbitzuak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko kidego eta eskalei buruzko azaroaren 11ko 7/2021 Legean jasotako korrespondentzia-taularekin bat etorriz.
Gainerako administrazio eta erakundeetan emandako zerbitzuak: Laguntzaile Teknikoen Kidegoko Kudeaketa-informatikako Eskalaren pareko funtzioak dituen kidego/eskala/aukerako izendapenarekin edo lan-kategoriako kontratuarekin emandako zerbitzuak.
Zenbaketa egiteko, eskatutako betekizunak betetzen dituzten azken 10 urteetako lan–aldiak batuko dira, eta, batu ondoren, hilabetetik beherako zatikiak kenduko dira. Horretarako, 30 eguneko multzoa hartuko da hilabetetzat.
Esperientzia hori baloratzeko, 0,45 puntu emango dira lan egindako hilabete bakoitzeko, eta gehienez 27 puntu lortu ahal izango dira.
Seme–alabak zaintzeko, senideak zaintzeko, genero–indarkeriagatiko edo indarkeria terroristagatiko eszedentzian emandako denbora esperientzia gisa baloratuko da erreserbako lanpostuan.
Esperientzia kidego eta eskala bakar batera sartzeko soilik alegatu ahalko da.
- Tituluak, gehienez 18 puntu.
Ez dira merezimendu gisa baloratuko sartzeko betekizuna den edo merezimendu gisa baloratu den goi–mailako titulu bat lortzeko behar diren tituluak. Aurreikuspen horretatik salbuetsita daude master ofizialeko titulua eta espezialista–tituluak lortzeko behar diren tituluak
– 10,80 puntu emango dira Lanbide Heziketako goi-mailako teknikariaren titulu hauetako bakoitzeko:
Adimen artifizial eta Big Datari buruzko espezializazio-ikastaroa (GS sarbidea)
Software produktuak edukiontzietan hedatzeari buruzko espezializazio-ikastaroa (GS sarbidea)
Hodeiko baliabide eta zerbitzuei buruzko espezializazio-ikastaroa (GS sarbidea)
Informazioaren teknologien inguruneetako zibersegurtasuneko espezializazio-ikastaroa (GS sarbidea)
Bideojokoen eta errealitate birtualaren garapeneko espezializazio-ikastaroa (GS sarbidea)
Python lengoaiako aplikazioen garapeneko espezializazio-ikastaroa (GS sarbidea)
– 7,2 puntu emango dira ikasketa–eremu hauetako titulu bakoitzeko (gradua, lizentzia edo diploma):
061301 Softwarearen eta aplikazioen garapena
061901 Informatika
061988 Informatikako beste batzuk
032201 Informazioa eta dokumentazioa
061201 Datu-baseen eta sareen diseinua eta administrazioa
071401 Konputagailuen ingeniaritza
071403 Telekomunikazio-ingeniaritza
061303´ Multimedia ingeniaritza
071501 Industria Diseinu eta Produktu Garapeneko Ingeniaritza
032101 Komunikazioa
061304 Adimen artifiziala
054201 Estatistika
054988 Matematika eta estatistikako beste batzuk
Ikasketa-eremu bakoitzean sartzen diren tituluak uztailaren 15eko 147/2025 Dekretuaren IV. eranskinean adierazitakoak dira (147/2025 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoko funtzionarioen lanpostuen zerrenda onartzen duena).
Gradu-, lizentzia-, ingeniaritza- eta diploma-tituluen eta ingeniaritza teknikoko tituluen kasuan, titulu bakarra baloratuko da ikasketa-eremu bakoitzeko.
– 7,2 puntu emango dira Lanbide Heziketako goi-mailako teknikariaren titulu hauetako bakoitzeko:
Plataforma Anitzeko Aplikazioak Garatzeko goi-mailako teknikaria
Sareko Informatika Sistemen Administrazioko goi-mailako teknikaria
Web Aplikazioen Garapeneko goi-mailako teknikaria
Titulu bakoitzaren baliokideak zein diren Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministerioaren webgunean kontsulta daitezke (https://www.todofp.es/convalidaciones-equivalencias-homologaciones/equivalencias.html).
- Euskara jakitea.
Hizkuntza–eskakizunek derrigortasun–data igarota ez dutelako euskara jakitea betekizun gisa eskatzen ez den lanpostuetan bakarrik baloratuko da. Baremo honen arabera baloratuko da euskara jakitea:
Idatzizko ulermena eta adierazpena | Ahozko ulermena eta adierazpena | Hizkuntza–eskakizuna | Puntuen balioa |
A2 | B1 | 7,25 | |
B1 | B1 | 1. HE | 10,15 |
B1 | B2 | 11,6 | |
B2 | B2 | 2. HE | 14,5 |
B2 | C1 | 17,4 | |
C1 | C1 | 3. HE | 23,2 |
C2 | C1 | 23,2 | |
C2 | C2 | 4. HE | 23,2 |
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta haren organismo autonomoen hizkuntza–eskakizunen baliokide diren ziurtagiri eta tituluak dekretu hauetan zehaztuta daude: 297/2010 Dekretua, azaroaren 9koa, Euskararen jakite–maila egiaztatzen duten tituluak eta ziurtagiriak baliokidetu, eta Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko mailekin parekatzeko dena, eta 47/2012 Dekretua, apirilaren 3koa, Euskaraz egindako ikasketa ofizialak aintzat hartzeko eta euskara–maila hizkuntza–tituluen eta ziurtagirien bidez egiaztatzetik salbuesteko dena.
Eskaerak eta hautaketa-prozesuen jarraipena
Eskabidea bide elektronikoz aurkezteko, Enplegu Publikoaren Atariko helbide elektronikoa erabili beharko da (https://www.euskadi.eus/enplegu–publikoa/), eskabidea bete ahala adierazten diren argibideei jarraituz. Horretarako, nork bere burua identifikatu beharko du, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean onartutako edozein bitarteko erabiliz (https://www.euskadi.eus/identifikazio-elektronikorako-onartutako-bitartekoak/web01-sede/eu/), edo eskabidea bete ondoren aplikazioak berak ematen duen aldi baterako erabiltzailearen bidez. Aldi baterako erabiltzaile hori eskabidea kontsultatzeko bakarrik erabili ahal izango da. Gainerako izapideak egiteko, beharrezkoa izango da identifikazio elektronikorako onartutako bitartekoren bat edukitzea.
Eskabide elektronikoa Eusko Jaurlaritzako KZ–Gunea zentro publikoetan ere egin ahal izango da. KZguneen zerrenda eta kokapena helbide honetan ikus daitezke: www.kzgunea.eus.
OROKORRA
1.– Konstituzioa: oinarrizko eskubide eta askatasunak eta horien bermeak. Herritarren eginbeharrak. Administrazio-jardunaren printzipio konstituzionalak.
2.– Estatuaren lurralde-antolaketa. Alderdi orokorrak. Autonomia-erkidegoak; horien antolaketa eta eskumena. Autonomia-estatutuak
3.– Europar Batasuneko Zuzenbidea. Instituzioen gaineko ikuspegi laburra: Kontseilu Europarra, Europar Batasuneko Kontseilua, Batzordea, Parlamentua eta Auzitegia. Egintza juridikoak: erregelamenduak eta zuzentarauak.
4.– Euskal Autonomia Erkidegoko antolaketa politiko eta administratiboa: Euskal Herriaren Autonomia Estatutuaren printzipio orokorrak. Estatuaren eta Euskal Autonomia Erkidegoaren arteko eskumen-banaketaren alderdi orokorrak. Eusko Legebiltzarra. Eusko Jaurlaritza eta lehendakaria.
5.– EAE-ko erakunde erkideen eta Lurralde Historikoen arteko eskumen-banaketarekin loturiko alderdi orokorrak. Ekonomia-Ituna. Toki-erakundeen eskumenak.
6.– Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko araudi autonomikoa, EAEko Administrazio Orokorrari dagokionez: xedea; printzipio orokorrak; eskumenak eta eginkizunak; berdintasun-erakundeak eta berdintasunerako unitateak; EAEko botere eta administrazio publikoen jarduketan genero-ikuspegia txertatzeko neurriak; Administrazioaren araudian eta jardueran berdintasuna sustatzeko neurriak.
7.– Administrazio elektronikoa. Herritarrek zerbitzu publikoetarako sarbide elektronikoa izateko modua. Sektore publikoaren funtzionamendu elektronikoa: egoitza elektronikoa eta interneteko ataria, identifikazio-sistemak eta sinadura elektronikoa. Artxibo elektronikoa. Administrazio‑espedientea.
8.– Euskararen erabileraren normalizazioa administrazio orokorrean. Printzipio orokorrak. Hizkuntza-eskakizuna. Hizkuntza-eskakizunen derrigortasuna. Hizkuntza-normalizazioko planak.
9.– EAEko administrazio publikoen zerbitzura dauden langileak. Enplegatu publikoen motak, langile horien eskubideak, langile horien etika- eta jokabide-kodea inspiratzen duten printzipioak, eta diziplina-araubidea.
10.– Datu pertsonalen babesari buruzko oinarrizko alderdiak: kontzeptuak, printzipioak eta datuen tratamendua legitimatzeko oinarriak, pertsonen eskubideak. Datuen kategoria bereziak.
11.– Laneko arriskuen prebentzioa. Xedea. Eskubideak eta betebeharrak: lan-arriskuen aurrean babesteko eskubidea. Prebentzio-jardueraren printzipioak. Prebentzio-plana, arriskuen ebaluazioa eta prebentzio-jardueraren plangintza. Langileen prestakuntza.
12.– Laneko arriskuen prebentzioa: datuak bistaratzeko pantailak.
13.– Lehen sorospenei buruzko oinarrizko nozioak
14.– Gobernu irekia: kontzeptua eta printzipio informatzaileak. Informazio publikorako sarbidea eta gobernu ona.
ANTOLAKETA ETA KUDEAKETA ADMINISTRATIBOA
15.– Administrazio-agiria. Administrazio-espedientea: forma, edukia eta prestakuntza. Espedienterako sarbidea eta administrazio-espedientearen kontsulta: moduak, gaitutako pertsonak, espedienterako sarbidea ukatzea. Dokumentuen kopiak eta ziurtagiriak egitea.
16.– Sinadurak legeztatzea. Baliozkotzea administrazio elektronikoan: identifikazio eta sinadura elektronikoa, ziurtagiri elektronikoa.
HERRITARRENTZAKO ARRETA
17.– Herritarren eskubideak administrazio publikoekiko harremanetan. Artxibo eta erregistro publikoetan sartzeko eskubidea.
18.– Komunikazioa administrazioan. Administrazio-hizkeraren erabilera zuzena. Idatzizko komunikazioa. Administrazio-hizkera ez-sexista. Dokumentu idatzien edukia eta aurkezpena: posta, komunikazioak, baimenak, jakinarazpenak, eskabide-orriak, ziurtapenak, konpultsatzeak.
19.– Ahozko komunikazioa. Komunikazioa eta arreta aurrez aurre eta telefonoz: abisuak, informazioa, eskaerak, pertsonei laguntzea, deiak desbideratzea, eta abar. Irizpide orokorrak. Hitzik gabeko komunikazioa.
ADMINISTRAZIO-PROZEDURA
20.– Administrazio-zuzenbidearen iturriak: legea eta erregelamendua. Arauen arteko hierarkia. Administrazio publikoaren legezkotasun-printzipioa.
21.– Administrazio-antolamendua: administrazio-organoak. Kide anitzeko organoak.
22.– Administrazio-egintza: kontzeptua, ekoizpena, edukia, arrazoitzea eta forma. Administrazio-egintzaren efikazia. Administrazio-isiltasuna. Deuseztasuna eta deuseztagarritasuna.
23.– Administrazio-prozedura: printzipio orokorrak. Interesdunak. Abstentzioa eta errekusazioa.
24.– Administrazio-prozeduraren faseak.
25.– Egintzak berrikustea: administrazio-errekurtsoak, ofiziozko berrikuspena eta errebokazioa. Akats materialak zuzentzea.
26.– Administrazio publikoen, haien agintarien eta langileen erantzukizuna.
ESPEZIFIKOA
1.– Sistema informatikoak: Definizioa eta kontzeptu orokorrak: Arkitektura, osagai fisikoak eta hardwarea, gailuen kudeaketa, talde-direktibak (GPO), konfigurazio segurua eta MDMa (Mobile Device Management).
2.– Lanpostua. Jabetzako sistema eragilea (Windows) eta sistema eragile irekiak (Linux): Kontzeptuak eta funtzio nagusiak. Banaketak. Instalazioa, oinarrizko administrazioa, automatizazioa, scripting-a eta programatutako zereginak.
3.– Zerbitzariak: oinarriak, kudeaketa, zerbitzuak, erabiltzaileak, segurtasuna, komunikazioak. Windows Server eta Linux sistema eragileak. Zerbitzarien birtualizazioa.
4.– Periferikoak: hardware-osagaiak, beste gailu batzuk (inprimagailuak eta funtzio anitzeko ekipamenduak), driverrak, inprimaketa-ilarak eta -politikak, konektoreak eta kableak.
5.– Gailu mugikorrak: iOS eta Android: oinarrizko kontzeptuak (telefonoak, tabletak...)
6.– Bulegoen automatizazioa: Ofimatika eta informatika pertsonala. Azken erabiltzailearen aplikazioak (testu-tratamendua, kalkulu-orria, aurkezpenek egin eta kudeatzeko aplikazioak eta datu-baseak).
7.– Sinadura elektronikoa: kontzeptuak, Izenperen ziurtagiri kualifikatuak (BakQ, herritarren ziurtagiria, hodeiko ziurtagiri profesionala), NAN elektronikoa (DNIe) eta Eusko Jaurlaritzaren sinadura-politika.
8.– Programazio-lengoaiak: oinarrizko kontzeptuak, jarraibideak eta egiturak.
9.– Java EE eta Net: arkitektura eta plataformak, osagaiak, iraunkortasuna eta segurtasuna.
10.– Web aplikazioak: garapen-kontzeptuak, plataforma anitzekoak eta gailu anitzetarakoak.
11.– Biltegiratze-sistemak: Fitxategien antolaketa eta erabilera. RAID diskoak. Sareko biltegiratze irtenbideak: NAS eta SAN. Biltegiratzearen birtulizazioa. Hodeiko sistemak.
12.– Datu-baseak. Kontzeptu orokorrak: motak, antolaketa, datuen egitura eta sarbidea. Diseinu logikoa eta fisikoa. Datu-base erlazionalak kudeatzeko sistemak. Ezaugarriak eta osagaiak. Eginkizun nagusiak eta utilitateak. Taulak. Kontsultak. Inprimakiak. Txostenak. Harremanak. Datuen inportazioa, estekatzea eta esportatzea.
13.– Hizkuntza: Datu-baseetarako galdeketa-lengoaiak (SQL). Datuak definitzeko lengoaia (DDL, Data Definition Language). Datuak manipulatzeko lengoaia (DML, Data Manipulation Language).
14.– Sare lokalak: Kontzeptuak, arkitektura, tipologia, transmisio-bideak, elementuak eta sarbide-metodoak. Kableatu-sistemak. Sareko elektronikaren kontzeptu orokorrak: errepikagailuak, kontzentratzaileak, zubiak, kommutadoreak, bideratzaileak, pasabideak. LAN eta WLAN sareak. VLAN kontzeptuak.
15.– IP sareak: TCP/IP eredua eta sistema irekien interkonexiorako erreferentziako eredua (OSI). FTP, ICMP, SSH, TCP/IP eta UDP protokoloak. DNS (domeinu izenen sistema). DHCP (ostalarien konfigurazio dinamikorako protokoloa).
16.– Hari gabeko sareak. WiFi sistemen oinarrizko ezaugarri funtzionalak eta teknikoak. Osagaiak. Bluetooth, RFID eta NFC. Mugikortasuna eta 3G, 4G, LTE eta 5G sareak.
17.– Internet: Historia. Ezaugarriak eta hardware-elementuak. Interneten oinarritutako zerbitzuak. Interneten erabiltzen diren lengoaiak eta teknologiak: HTML edizioa, CSS estilo-orriak, XML, JavaScript. Web nabigatzaileak.
18.– Webguneak: irisgarritasun-printzipioak eta betekizunak. Erabilgarritasuna eta analitika. Irisgarritasunari buruz aplikatu beharreko araudia eta (W3C) World Wide Web Consortium-en gomendioak.
19.– Posta elektronikoa: SMTP protokoloaren konfigurazioa eta POP3 eta IMAP zerbitzariak.
20.– Sare sozialak. Ezaugarriak eta erabilera.
21.– Hodei-konputazioa (cloud computing). Definizioa eta hodei pribatu, publiko eta hibridoen kontzeptu orokorrak.
22.– EEN: Elkarreragingarritasun Eskema Nazionala, Administrazio Elektronikoaren esparruan.
23.– Talde-lana eta lantaldeak: Kontzeptuak, erabilerak eta motak. Lankidetzarako tresnak, lankidetza-plataformak, lanpostuko bideokonferentzia-tresnak.
24.– Proiektuen garapena eta kudeaketa: Softwarea garatzeko metodologiak (bizi-ziklo klasikoa, kiribil-eredua eta prototipoen eraikuntza). Agile metodologia. Metrikak (ARINBide, Metriva v3).
25.– Telelana: Eusko Jaurlaritzaren araudia, erabilera-ezaugarriak eta ekipamendua. Lanpostuko ergonomia.
26.– Segurtasun fisikoa eta logikoa sistema informatikoetan. Sarbide- kontrola. Kontzeptuak eta definizioak: autentikotasuna, konfidentzialtasuna, eskuragarritasuna, integritatea, eta trazabilitatea.
27.– Informazioa babesteko eta berreskuratzeko sistemak. Informazioa biltegiratze-euskarrietan kontserbatzeko prozedurak eta metodoak. Backup-sistemak.
28.– Mehatxuen eta kalteberatasunen kudeaketa. Definizioak eta kontzeptuak: hoax, spam, phishing, ramsonware, birusa eta beste software gaizto aurreratu batzuk (malware), mehatxu iraunkor aurreratuak. Suebakien eta proxyen erabilera eta konfigurazioa.
29.– Zibersegurtasuna: Informazio-sistemen definizioak eta kontzeptuak. SIEM, IDS, IPS tresnak. Komunikazio mugikorretarako neurri espezifikoak: MDM kontzeptua eta BYOD estrategiak. Segurtasuna eta babesa komunikazio-sareetan. Sare lokalen administrazioa.
30.– Erabiltzaileen identifikazioa. Definizioa eta kontzeptuak: LDAP, Single sign-on. Sistema korporatiboetarako urruneko sarbidea: telelana, sare pribatu birtualak (VPN), lanpostuen birtualizazioa (VDI).
31.– Segurtasunaren Eskema Nazionala. Printzipioak, gutxieneko betekizunak, betetze-profilak, auditoretzak eta gertakarien erantzunak.
32.– GureSeK: Informazioaren segurtasuna kudeatzeko prozesua, Eusko Jaurlaritzak herritarrei ematen dizkien zerbitzu elektronikoen segurtasuna.
33.– Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra: araudia. 2016/679 (EB) Erregelamendua, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, 2016ko apirilaren 27koa, datu pertsonalen tratamenduari dagokionez pertsona fisikoen babesari eta datu horien zirkulazio askeari buruzko arauak ezartzen dituena eta 95/46/EE Zuzentaraua (Datuak babesteko Erregelamendu Orokorra) indargabetzen duena
34.– DPBEDBLO: araudia. 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, datu pertsonalak babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoa.
35.– Informatikaren kudeaketarekin erlazionatutako entitateak euskal sektore publikoan: Eusko Jaurlaritzako Estrategia Digitalaren Zuzendaritza, Eusko Jaurlaritzako Informatika Elkartea (EJIE), Euskal Zibersegurtasun Agentzia (Cyberzaintza), Bizkaiko Foru Aldundiko Informatika Elkartea (Lantik), Gipuzkoako Administrazio Publikoaren Informatika Zerbitzuen Foru Elkartea (Izfe), Arabako Kalkulu Gunea (CCASA), ITELAZPI – Eusko Jaurlaritzaren telekomunikazioen sozietate publikoa, Datuak Babesteko Euskal Agintaritza, Kzgunea – telezentroen sarea, IZENPE – Ziurtapen eta Zerbitzu Enpresa.
36.– Eusko Jaurlaritzaren estandar teknologikoak: aplikazio-eremua eta elementu/produktu estandarizatuak. BATERA, euskal sektore publikoaren konbergentzia-prozesua.
37.– Eusko Jaurlaritzako egoitza elektronikoa. Zer da? Ezaugarriak. Eskaintzen diren zerbitzuak.
38.– Mugikorretako aplikazioak (app) herritarrentzat: NIK patrika digitala, Euskalmet, Itzuli – itzultzaile neuronala, etab.