Eusko Jaurlaritza

Kontu-hartzaile orokorra

2019/10/18 - 2019/10/31
Inprimatu

Bizkaia
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Galdakaoko Udala
Lehiaketa:
Kontu-hartzaile orokorra
Lanpostua:
Kontu-hartzaile
Plaza-kopurua:
1
Mota:
Bitarteko funtzionarioa
Kontratu-mota:
Bitarteko funtzionarioa
Taldea:
A1
Eginkizunak eta atazak:

Lanpostuaren egiteko nagusiak Toki-araubidearen oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 92 bis artikuluak, eta Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioen araubide juridikoa arautzen duen martxoaren 16ko 128/2018 Errege Dekretuaren 4. eta 5. artikuluek ezarritakoak izango dira, udalaren antolakuntzari dagokionez.

Titulazioa:

«Hautaketa-probetan parte hartzeko, A1 azpitaldeko kidego edo eskaletan sartzeko beharrezkoa den unibertsitate-titulazioa edukitzea, edo eskabideak aurkezteko epea amaitzen den momentuan lortzeko baldintzetan egotea, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bateginean ezarritakoaren arabera (urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsi zen testu bategina).»

Hizkuntza eskakizuna:

Nahitaezko euskararen 4. mailako hizkuntza-eskakizuna.

Beste baldintza batzuk:

1. Europar Batasuneko kide diren estatuetako baten herritartasuna izatea, edo, Europar Batasunak egindako eta Espainiako estatuak berretsitako nazioarteko itunei jarraituta, langileen zirkulazio askea aplikatzen zaion estaturen bateko herritarra izatea. Parte hartu ahal izango dute, modu berean, Europar Batasuneko kide diren estatuetako herritarren ezkontideek, betiere zuzenbidez banatuta ez badaude; bestalde, bere ondorengoak eta bere ezkontidearenak ere bai, baldin eta zuzenbidez banatuta ez badaude, eta ondorengo horiek 21 urte baino gutxiagokoak badira, edo adin horretatik gorakoak, baina bere pentzuan bizi direnak.

2. Eskabideak aurkezteko epea amaitu aurretik 16 urte beteta izatea eta nahitaezko erretiro-adina ez izatea.

3. «Hautaketa-probetan parte hartzeko, A1 azpitaldeko kidego edo eskaletan sartzeko beharrezkoa den unibertsitate-titulazioa edukitzea, edo eskabideak aurkezteko epea amaitzen den momentuan lortzeko baldintzetan egotea, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bateginean ezarritakoaren arabera (urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsi zen testu bategina).»

4. Diziplina-espediente bidez herri-administrazioaren zerbitzutik baztertua ez egotea eta egiteko publikoak betetzeko gaitasun gabe utzi ez izana.

5. Lanpostuari dagozkion egitekoak betetzeko akats fisiko zein psikikorik ez izatea; edonola ere, pertsona ezgaituak gizarteratzeari buruzko apirilaren 7ko 13/1982 Legea aplikatuko da.

6. lndarrean dagoen araudian aurreikusita dauden ezgaitasun edo bateraezintasunaren legezko kausaren batean ez egotea.

Oinarri honetan zerrendatutako betekizun guzti horiek eskabideak aurkezteko azken egunean eduki beharko dira, eta hautaketa-prozeduran eta bitarteko funtzionarioaren karguaz jabetu arte mantendu.

Onartzea
Aurrez aurrekoa:

Eskabideak Galdakaoko Udalaren Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira, (Esan bulegoa), edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak bere 16. artikuluan ezarritako eran. Aurkezteko azken eguna baliogabea izanez gero, dagokion hurrengo egun baliodunean aurkeztu ahal izango da eskabidea.

Postetxeetan aurkeztutako eskabideak epea amaitu baino lehen aurkeztu beharko dira. Eskabideak gutun-azal irekian egongo dira, postako funtzionarioak data eta zigilua jar ditzan. Modu horretan baino ez da ulertuko postan aurkeztu ziren egunean sartu direla.

Deialdia
Gaiak:

 Zati orokorra

1. gaia: Estatu sozial eta demokratikoa. Ongizate Estatuak gaur egun dituen ereduak, politikak eta arazoak.

2. gaia: Espainiako trantsizioa demokraziara. 1978ko kontsentsu konstituzionala. Kontsolidazio demokratikoa.

3. gaia: 1978ko Espainiako Konstituzioa. Egitura eta funtsezko edukia. Aurrekontuaren egonkortasunaren printzipioa konstituzional bihurtzea.

4. gaia: Espainiarren eskubide eta betebehar nagusiak. Oinarrizko eskubideak babestu eta etetea.

5. gaia: Koroa. Konstituzioaren araberako eskumenak.

6. gaia: Gorte Nagusiak. Osaera eta funtzioak. Gorte Nagusien menpeko kontrol-organoak: Herriaren Defendatzailea eta Kontu Auzitegia.

7. gaia: Gobernua Espainiako konstituzio-sisteman. Gobernuko Presidentea. Gobernuaren kontrol parlamentarioa. Gobernua: Osaera, antolaketa eta funtzioak.

8. gaia: Botere Judiziala. Justiziaren erregulazio konstituzionala. Botere Judizialaren Lege Organikoa. Mugaketa eta Ezarpen Judizialaren Legea. Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia. Espainiako Justizia Administrazioaren antolaketa: ordena jurisdikzionalak, organo jurisdikzional motak eta horien funtzioak. Jurisdikzio eta eskumen gatazkak.

9. gaia: Konstituzio Auzitegia Konstituzioan eta Lege Organikoan. Osaera, izendapena eta antolaketa. Konstituzio Auzitegiaren funtzioak.

10. gaia: Administrazio Publikoa Konstituzioan. Administrazio Publikoa: kontzeptua. Administrazio instrumentala. Erakunde publikoak. Erakunde autonomoak eta enpresa-entitate publikoak. Merkataritza-sozietateak eta fundazio publikoak.

11. gaia: Estatuaren Administrazio Orokorra. Departamendu-egitura eta goi-organoak. Estatuaren Administrazio Orokorraren lurralde-antolaketa. Uharteen zuzendariak.

12. gaia: Estatuaren lurralde-antolaketa. Izaera juridikoak eta printzipioak. Autonomia Estatutuak. Autonomia Erkidegoen antolaketa politikoa eta administratiboa. Autonomia Estatutuan erreforma.

13. gaia: Estatuaren eta Autonomia Erkidegoen arteko eskumenen banaketa-sistema. Estatuaren eta Autonomia Erkidegoen arteko harremanak. Jurisprudentzia konstituzionala. Toki-erakundeen eskumenen esparrua.

14. gaia: Europar Batasuna: jatorria eta eboluzioa. Europar Batasuneko instituzioak eta erakundeak: osaera, funtzionamendua eta eskumenak. Batasun Ekonomikoa eta Monetarioa.

15. gaia: Eskualdeen Batzordea. Europako Tokiko eta Eskualdeetako Botereen Biltzarra. Toki-erakundeen nazioarteko kooperazioa eta asoziazionismoa.

16. gaia: Europar Batasunaren Zuzenbidea. Tratatuak eta zuzenbide eratorria. Zuzentarau eta erregelamendu komunitarioak. Erabakiak, gomendioak eta irizpenak. Europar Zuzenbidea eta herrialde kideen zuzenbidea. Harremanak Autonomia Erkidegoekin eta toki-erakundeekin.

17. gaia: Administrazio publikoa eta zuzenbidea. Legezkotasunaren printzipioa Administrazioan. Ahal arautuak eta diskrezionalak: diskrezionalitatea eta zehaztu gabeko kontzeptu juridikoak. Diskrezionalitatearen mugak. Diskrezionalitatearen kontrol judiziala. Boterearen desbiderapena.

18. gaia: Administrazioaren antolaketa ahala. Administrazioko erakundeak eta organoak sortzea, aldatzea eta kentzea. Organo motak. Kide anitzeko organoen aipamen berezia.

19. gaia: Antolaketa administratiboaren printzipioak. Eskumena eta aldatzeko teknikak. Hierarkia, koordinazioa eta kontrola. Eskudantzia-gatazka.

20. gaia: Administrazioaren ordenamendu juridikoa. Zuzenbide administratiboa: kontzeptua eta edukiak. Konstituzioaren 149.1. 18 artikuluaren ondorioz emandako oinarrizko zuzenbide administratiboa. Lege-mailako xedapen motak. Nazioarteko tratatuak.

21. gaia: Administrazioaren ordenamendu juridikoa. Erregelamendua: kontzeptua eta motak. Erregelamendu-ahalmena. Prestakuntza-prozedura. Mugak. Erregelamendu-ahalmenaren kontrola.

22. gaia: Pertsonak Administrazioaren jardueraren aurrean: eskubideak eta betebeharrak. Interesduna: kontzeptua, jarduteko gaitasuna eta ordezkaritza. Interesdunen identifikazioa eta eskubideak prozeduran.

23. gaia: Jarduera publikoaren gardentasuna. Publizitate aktiboa.

24. gaia: Jendaurreko informazio eskuratzeari buruzko eskubidea. Izaera pertsonaleko datuen babesa.

25. gaia: Administrazio egintza. Kontzeptua. Elementuak. Motak. Era eta arrazoitzea.

26. gaia: Jakinazpena: edukia, epea eta praktika paper eta baliabide elektronikoen bitartez. Emaitzarik gabeko jakinarazpena. Argitaratzea.

27. gaia: Administrazio egintzen eraginkortasuna: deklaratze-autotutoretza printzipioa. Baldintzak, Beste Administrazio baten onespena. Berandutzea eta eraginkortasunaren atzera-eragina.

28. gaia: Administrazio egintzen exekutibotasuna: autotutoretza exekutiboaren printzipioa. Administrazio egintzen nahitaezko exekuzioa: baliabideak eta erabiltzeko printzipioak. Administrazio derrigortze zuzena. Egitate-bidea.

29. gaia: Administrazio egintzaren baliogabetasuna. Erabateko deuseztasunaren eta deuseztagarritasun kasuak. Administrazio egintzaren kontserbazio printzipioa.

30. gaia: Administrazio-prozedurari buruzko xedapen orokorrak. Administrazio-prozedura erkideari aplikatutako baliabide elektronikoak.

31. gaia: Prozeduraren hasiera: eskabide motak, zuzentzea eta hobetzea. Eskabideen, idatzien eta komunikazioen aurkezpena. Administrazio-erregistroak.

32. gaia: Behin-behineko neurriak hartzea. Prozedurako denbora. Baldintzak eta epeak: zenbatzea, luzatzea eta presako tramitazioa.

33. gaia: Prozeduraren instrukzioa. Faseak. Interesdunen esku-hartzea.

34. gaia: Prozeduraren antolamendua eta tramitazioa. Administrazio-prozedura erkidearen tramitazio laburra.

35. gaia: Prozeduraren amaiera. Ebazteko betebeharra. Berariazko ebazpenaren edukia: kongruentzia eta hasierako egoera ez areagotzeko printzipioak. Amaiera hitzartua.

36. gaia: Ebazteko epeak ez betetzea eta ondorioak. Ebazpen adierazirik eza: administrazioaren isiltasunaren erregimena. Atzera egitea eta ukoa. Iraungitzea.

37. gaia: Administrazioak egintzak eta xedapenak berrikustea: kasuak. Egintzen errebokatzea. Akats materialak edo egitezkoak zuzentzea. Deuseztasun egintza, prozedura, mugak. Kaltegarritasun-deklarazioa.

38. gaia: Administrazio-errekurtsoak: printzipio orokorrak. Administrazio-errekurtsoa izan dezaketen egintzak. Administrazio-errekurtsoak tramitatzeko arau orokorrak. Errekurtso motak. Administrazio-errekurtsoen ordezko prozedurak: adiskidetzea, bitartekaritza eta arbitrajea.

39. gaia: Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa. Izaera, hedadura eta mugak. Jurisdikzioaren organoak eta eskumenak. Alderdiak: legitimazioa. Administrazioarekiko auzien errekurtsoaren xedea. Onartezintasun arrazoiak.

40. gaia: Prozedura lehen auzialdian edo auzialdi bakarrean. Kautelazko neurriak. Epaia: epaien aurkako errekurtsoak. Epaia exekutatzea. Prozedura bereziak.

41. gaia: Zehatzeko ahala: kontzeptua eta esanahia. Zehatzeko ahalaren egikaritza printzipioak. Zehapen arloko prozeduraren espezialitateak. Zehatzeko administrazio-neurriak. Tokiko zehatzeko ahalaren aipamen berezia.

42. gaia: Ahamen arauemailearen egikaritza. Erregulazio onaren printzipioak. Plangintza eta ebaluazio arauemailea. Herritarren parte-hartzea. Arauen eragimena aztertzeko memoria.

43. gaia: Nahitaezko desjabetzea. Subjektuak, xedea eta arrazoia. Prozedura orokorra. Berme jurisdikzionalak. Desjabetzearen itzulketa. Prozedura-berezitasunen aipamena.

44. gaia: Administrazio publikoaren erantzukizuna: ezaugarriak. Erantzukizunaren gertakariak. Ordaina izan behar duten kalteak. Erantzukizun egintza. Erantzukizun arloko administrazio-prozedurako espezialitateak. Administrazio publikoetako agintarien eta langileen ondarezko erantzukizuna.

45. gaia: Sektore publikoaren kontratuak: kontratazio publikoaren arloko europar zuzentarauak. Sektore Publikoaren Kontratuen Legearen xedea eta aplikazio-esparrua. Erregulazio harmonizatuari lotutako kontratuak. Administrazioen kontratuak eta kontratu pribatuak.

46. gaia: Sektore publikoaren kontratazioari buruzko xedapen orokorrak: arrazionaltasuna eta funtsa, itunak egiteko askatasuna eta kontratuaren gutxieneko edukia, kontratua burutzea et kontratuaren forma.

47. gaia: Baliogabetasun-araubidea. Kontratazio arloko errekurtso berezia.

48. gaia: Sektore publikoetako alderdiak. Kontratazio-organoak. Enpresariaren gaitasuna eta kaudimena. Kontratistaren ondorengotza. Kontratazio arloko eskumena eta kontratazio publikoaren arau bereziak toki-erakundeetan.

49. gaia: Xedea, lizitazioaren oinarrizko aurrekontua, balio zenbatetsia, kontratuaren prezioa eta berrikustea. Sektore publikoaren kontratazioan eska daitezkeen bermeak. Administrazio publikoen kontratuen prestakuntza: kontratazio-espedientea, administrazio-klausula berezien eta preskripzio teknikoen plegua.

50. gaia: Administrazio publikoen kontratuen adjudikazioa: arau orokorrak eta adjudikazio-prozedurak. Kontratatzailearen Profila. Toki-erakundeetako kontratazio publikoaren arau bereziak.

51. gaia: Kontratuen ondorioak. Administrazio publikoaren prerrogatibak Administrazio kontratuetan. Kontratuak exekutatzea. Kontratuen aldaketa. Kontratuak etetea eta azkentzea. Kontratuak lagatzea eta azpikontratazioa.

52. gaia: Obra-kontratua. Obra-kontratua prestatzeko jarduketak. Obra-kontratuaren exekuzioa. Kontratuaren aldaketa. Betetzea eta suntsiaraztea.

53. gaia: Obrak emakidatzeko kontratua. Obrak emakidatzeko kontratua prestatzeko jarduketak. Ondorioak, emakidak betetzea eta suntsiaraztea. Emakidatzeko xedea diren obren eraikuntza.

54. gaia: Zerbitzu-emakidako kontratua. Zerbi-emakidako kontratua prestatzeko jarduketak. Ondorioak, zerbitzu-emakidako kontratua betetzea eta amaitzea. Kontratuaren exekuzioa eta aldaketa. Betetzea eta suntsiaraztea.

55. gaia: Horniketa-kontratua. Horniketa-kontratuaren exekuzioa. Betetzea eta suntsiaraztea. Horniketa-kontratu batzuen erregulazioa.

56. gaia: Zerbitzu-kontratua. Zerbitzu-kontratuen exekuzioa. Suntsiaraztea. Obra-proiektuak prestatzeko kontratuaren espezialitateak.

57. gaia: Administrazio jarduera erak. Zerbitzu publikoak. Kontzeptua. Eboluzioa eta krisia. Zerbitzu publikoen kudeaketa erak. Zerbitzu publikoak birrudalerrikotzea. Ekimen ekonomiko publikoa eta zerbitzu publikoak.

58. gaia: Polizia jarduera: aurretiazko administrazioaren baimena eta beste teknika baimen-emaileak Zerbitzuen 123/2006/CE Zuzentarauren ondoren. Segurtasun publikoaren polizia. Sustapen jarduera: teknikak.

59. gaia. Administrazio publikoen ondarea. Jabetza publikoak: tipologia. Jabari publikoa, kontzeptua, izaera eta elementuak. Afektazioa eta jabari publikoko aldaketak.

60. gaia: Administrazio publikoen ondare pribatua. Araubide juridikoa. Administrazioaren ahalmenak eta eskuratze, erabilera era besterentze araubidea. Ondare ondasunak eta eskubideak lagatzea.

61. gaia: Jabari publiko bereziak. Urak, basoak, meategiak, errepideak eta itsasertzak erregulatzeko funtsezko aspektuak. Ondare nazionala.

62. gaia: Ogasun publikoaren hainbat maila. Finantzatzeko eskumenen ea ereduen banaketa. Finantza-zuzenbidea: kontzeptua eta edukia. Estatuaren eta autonomien eragina tokiko finantza-autonomian. Estatuko, autonimietako eta tokiko ogasunen koordinazioa.

63. gaia: Estatuko zerga-sistema. Errentaren eta balio erantsiaren gaineko zergei buruzko aipamen berezia.

64. gaia: Autonomia Erkidegoen finantzaketa: printzipio orokorrak. Autonomia Erkidegoen baliabideak. Tributu propioei, lagatako tributuei eta Lurralde arteko Konpentsazio Funtsari buruzko aipamen berezia.

65. gaia: Toki-ogasuna Konstituzioan. Toki-ogasunen araubide juridikoa: aurrekontuen baliabideen eta printzipioen sistemaren irizpide iradokitzaileak.

66. gaia: Administrazio publikoen diru-laguntzen jarduera: dirulaguntza motak. Emakidatzeko prozedurak eta dirulaguntzen kudeaketa. Dirulaguntzen itzulketa. Finantza-kontrola. Administrazioaren arau-hausteak eta zehapenak dirulaguntza arloan.

67. gaia: Enplegatu publikoen konstituzio-eskubideak. Administrazio publikoen berdintasun politikak eta genero indarkeriaren aurkakoak. Gaitasun urriko edota menpekotasuna duten pertsonei arreta eskaintzeko politikak.

68. gaia: Enplegatu publikoak: motak eta araubide juridikoa. Langileak antolatzeko tresnak: plantillak eta lanpostu-zerrendak. Giza-baliabideak arautzeko tresnak: enplegu-eskaintza, enplegu-planak eta beste arrazionalizatzeko sistemak.

69. gaia: Enplegu publikoetan sartzea: printzipio erregulatzaileak: Eskakizunak. Hautaketa-sistemak. Enplegatu publikoaren izaeraren azkentzea. Lanpostuak hornitzeko araubidea: horniketa-sistemak. Lan-kontratua. Tokiko funtzionarioen administrazio-egoerak.

70. gaia: Estatutuen harremana. Funtzionario publikoen eskubideak. Eskubide indibidualak. Administrazio-karreraren eta ordainsarien aipamen berezia. Gizarte-segurantzaren araubidea. Jardun kolektiboko eskubideak. Sindikatzea eta ordezkaritza. Greba eskubidea. Negoziazio kolektiboa.

71. gaia: Funtzionario publikoen betebeharrak. Diziplina araubidea. Erantzukizun zibila, penala eta ondarekoa. Bateraezintasunen araubidea.

72. gaia: Estaturako gaikuntza duten funtzionarioen araubide juridikoa. Gordetako lanpostuak.

73. gaia: Estaturako gaikuntza duten funtzionarioen araubide juridikoa: lanpostuen horniketa, egoerak eta diziplina-araubidea.

74. gaia: Lan eskubidea. Izaera eta ezaugarriak. Lan-ordenamenduaren iturriak: konstituzio printzipioak, nazioarteko araudia eta estatuko legeria.

75. gaia: Lan-hitzarmen kolektiboak.

76. gaia: Lan-kontratua: alderdiak. Kontratatzeko gaitasuna. Edukia. Langilearen eta enpresariaren prestazioak.

77. gaia: Lan-kontratuaren modalitateak. Enplegua sustatzeko neurriak.

78. gaia: Lan-harremanaren aldaketa, etetea eta iraungitzea.

79. gaia: Lan eskubideak eta betebeharrak. Soldata: kontzeptua eta izaera juridikoa. Soldata motak. Lanaldia.

80. gaia: Askatasun sindikala. Langileen parte-hartzea enpresan. Enpresa komiteak eta langileen ordezkariak. Langileen batzarrak.

81. gaia: Lan-gatazka kolektiboak. Greba eskubidea. Lockout.

82. gaia: Lan jurisdikzioa. Antolaketa eta eskumenak. Lan-arloko prozesua.

83. gaia: Gizarte-segurantza. Entitate kudeatzaileak eta zerbitzu erkideak. Araubide orokorra eta araubide bereziak. Araubide orokorraren babes-ekintza.

84. gaia: Merkataritza-legeria. Merkatari indibiduala: kontzeptua, gaitasuna, ezintasuna eta debekuak. Merkataritza sozietateak orokorrean: motak. Merkataritza Erregistroa. Anormaltasun egoerak enpresaren bizitzan.

85. gaia: Sozietate anonimoa. Araubide juridikoaren oinarrizko ezaugarriak. Eskritura soziala eta estatutuak. Organo sozialak. Bazkideak. Ondarea eta kapital soziala. Ekintzak: motak. Kapitala handitzea eta murriztea. Obligazioen jaulkipena.

86. gaia: Sozietate komanditarioa. Erantzukizun mugatuko sozietatea. Pertsona bakarreko sozietatea.

87. gaia: Lurraldearen antolamenduari eta hirigintzari, ondare historikoaren eta ingurumenaren babesari buruzko delituak.

88. gaia: Administrazio publikoaren aurkako delituak. Funtzionario publikoen delituak konstituzio-bermeen aurka. Agintaritzaren, agenteen eta funtzionario publikoen aurkako atentatuak.

89. gaia: Kudeaketa publikoaren orientabide berriak. Gobernua sarean. Administrazio elektronikoa. «Smart cities». Lurralde adimentsuak.

90. gaia: Zuzendaritzaren funtzioa. Berezitasunak kudeaketa publikoan. Toki-zuzendaritza publikoa. Politika publikoak aztertzeko ikuspuntu gisa.

91. gaia: Kudeaketa publikoaren plangintza: plangintza estrategikoa eta operatiboa eta tokiko gobernuei aplikatzea. Administrazio publikoen kalitatearen kudeaketa.

92. gaia: Ondasun erkidera zuzendutako administrazio ona. Etika Administrazio publikoan: enplegatu publikoen jokabide-kodea eta gobernamendu onaren printzipioak. Tokiko eta autonomia mailako jokabide-kodeak. Administrazioaren jokabide onaren europar kodea. Compliance sektore publikoan.

Zati berezia

1. gaia: Toki araubidea: esanahia eta eboluzio historikoa. Toki-administrazioa Konstituzioan eta Autonomia Estatutuetan. Tokiko autonomiaren printzipioa: esanahia, edukia eta mugak.

2. gaia: Tokiko zuzenbidearen iturriak. Tokiko Autonomiaren Europako Gutuna. Estatuaren oinarrizko erregulazioa eta Autonomia Erkidegoen araudia toki-araubide arloan. Tokiko araubidearen gaineko legeria sektorialaren eragina. Toki-erakundeen ahalmen arauemailea: Erregelamenduak eta ordenantzak. Prestakuntza prozedura. Erregelamendu organikoa. Bandoak.

3. gaia: Udalerria: kontzeptua eta elementuak. Udal-mugartea: udal oinplanoaren arazoa. Udal-mugarteen aldaketak. Oinarrizko legedia eta autonomia-legedia. Udal biztanleria. Biztanle-errolda. Herritarren estatutua. Atzerritarren eskubideak. Kontzeju irekia. Beste araubide bereziak.

4. gaia: Udal antolaketa. Beharrezko organoak: alkatea, alkateordeak, udalbatza eta tokiko gobernu-batzarra. Organo osagarriak: informazio-batzordeak eta beste organoak. Tokiko korporazioen kide hautetsien estatutua. Talde politikoak eta atxiki gabeko zinegotziak. Herritarren parte-hartzea udal kudeaketan. Biztanleria handiko udalerrietan araubide organiko funtzionaleko espezialitateak.

5. gaia: Udal eskumenak: zehazteko sistema. Eskumen propioak, delegatuak eta propioak ez diren eskumenak. Toki-ogasunaren finantza-iraunkortasuna, eskumenen egikaritzaren aurrekontu gisa. Eskumenen egikaritzaren eta udal zerbitzuen gaineko hitzarmenak. Gutxieneko zerbitzuak.

6. gaia: Probintzia toki-erakunde gisa. Antolaketa eta eskumenak. Udal lankidetza eta koordinazioa zerbitzu jakin batzuen prestazioan. Araubide bereziak. Irlak: uharteetako kontseiluak eta kabildoak. Udalerria baino esparru txikiagoko toki-erakundeak. Eskualdeak. Udalerrien mankomunitateak. Metropoli aldeak. Administrazio arteko sozietateak. Partzuergoak: araubide juridikoa.

7. gaia: Tokiko hauteskunde-sistema. Hautaezintasun eta bateraezintasun arrazoiak. Zinegotzien eta alkateen hautaketa. Probintziako diputatuen eta probintziako diputazioen presidenteen hautaketa. Uharteetako kabildoen eta kontseiluen kontseilarien eta presidenteen hautaketa. Zentsura mozioa eta konfiantza-arazoa toki-mailan. Hauteskundeekiko auzi-errekurtsoa.

8. gaia: Tokiko gobernu-organoen bilkuren araubidea: deialdia, garapena eta erabakiak hartzea. Aktak. Dokumentuen erregistroa.

9 gaia: Toki-erakundeen administrazio-prozeduraren berezitasunak. Tokiko egintzen eta erabakien inpugnazioa eta akzioak egikaritzea. Tokiko egintzen aurkako errekurtso administratibo eta jurisdikzionalak. Tokiko korporazioak ordeztea eta desegitea.

10. gaia: Toki-erakundeen administrazioaren jarduera erak. Tokiko esku-hartze administratiboa jarduera pribatuan. Administrazioaren baimenak. Motak. Lizentzien araubidea. Aurretiazko komunikazioa eta erantzukizunpeko adierazpena. Toki-erakundeen sustapeneko jarduera.

11. gaia: Toki-erakundeen ekimen ekonomikoa eta zerbitzuak gordetzea Toki-erakundeen alde. Zerbitzu publikoa toki-erakundeetan. Kontzeptua. Tokiko zerbitzu publikoen kudeaketa erak.

12. gaia: Toki-erakundeen ondarea: osatzen duten ondasunak eta eskubideak. Motak. Jabari publikoko ondasunak. Ondare-ondasunak. Toki-erakundeen prerrogatibak eta ahalmenak ondasunei buruz. Herri-ondasunak. Inbentarioa. Auzo-basoak esku komunean.

13. gaia: Toki-erakundeen aurrekontu orokorra: kontzeptua eta edukia. Aurrekontua exekutatzeko oinarriei buruzko aipamen berezia. Aurrekontuaren prestaketa eta onespena. Aurrekontuaren luzapena.

14. gaia: Aurrekontu egitura. Gastu-aurrekontuko kredituak: muga, egoera eta lotura juridiko mailak. Kreditu-aldaketak: motak, kontzeptua, finantzaketa eta tramitazioa.15. gaia: Gastuen eta dirusarreren aurrekontuaren exekuzioa: faseak. Justifikatu beharreko ordainketak. Kutxa finkoko aurrerakina. Urte anitzeko gastuak. Gastuen tramitazio aurreratua. Finantzaketa lotuko gastuak: finantzaketa desbideraketei buruzko aipamen berezia.

16. gaia: Aurrekontuaren likidazioa. Tramitazioa. Kreditu-gerakinak. Aurrekontu-emaitza: kontzeptua, kalkulua eta doikuntzak. Diruzaintzako gerakina: kontzeptua eta kalkulua. Finantzaketa lotuko gastuetarako diruzaintzako gerakinaren eta gastu orokorretarako diruzaintzako gerakinaren azterketa. Aurrekontuaren kontsolidazioa.

17. gaia: Aurrekontuaren egonkortasuna eta finantza-iraunkortasuna. Printzipio orokorrak. Tokiko korporazioen aurrekontu egonkortasunaren, zor publikoaren eta gastu-erregelaren helburuak. Plan ekonomiko-finantzarioak: edukia, tramitazioa eta jarraipena. Doikuntza eta saneamendu finantzario planak. Toki-erakundeek informazio finantzarioa ematea.

18. gaia: Toki-erakundeen diruzaintza. Araubide juridikoa. Kaxa bakarraren printzipioa. Diruzaintzaren funtzioak. Antolaketa. Diru-funtsen egoera: kaxa eta banku-kontuak. Ordainketak: lehenespena, ordaintzeko prozedurak eta bideak. Ordainketen epea betetzea: ordaintzeko batez besteko epea. Berdinkatzeko egoera-orria.

19. gaia: Finantzen plangintza. Diruzaintza-plana eta diru-funtsen xedapen-plana. Diruzaintzako soberakinak errentagarri izatea. Diruzaintzako eragiketak. Interes eta aldaketa tasen arriskua finantzen eragiketetan.

20. gaia: Toki Administrazioaren kontabilitate-sistema: printzipioak, eskumenak eta kontabilitatearen helburuak. Kontabilitatearen Instrukzioak: tramite laburrari buruzko aipamen berezia. Kontabilitate-agiriak eta kontabilitate-liburuak.

21. gaia: Toki-erakundeen kontu orokorra: edukia, prestakuntza, onespena eta kontu-ematea. Udalbatzari, kudeaketa-organoei, barneko kontrol-organoei eta beste Administrazio publikoei eman beharreko beste informazio bat.

22. gaia: Barne-kontrolaren esparru integratua (COSO). Barne-kontrolaren kontzeptua, eta aplikagarritasuna sektore publikoari. Toki-erakundeen eta menpeko erakundeen ekonomia eta finantza jardueraren barne-kontrola. Kontu-hartzailearen funtzioa: eremu subjektiboa, eremu objektiboa eta modalitateak. Eragozpenei buruzko aipamen berezia.

23. gaia: Kontrol finantzarioak, eta eraginkortasun eta eragimen kontrolak: eremu subjektiboa, eremu objektiboa, prozedurak eta txostenak. Auditoretza kontrol finantzarioa gauzatzeko modu gisa.

24. gaia: Sektore publikoaren ekonomia eta finantza jardueraren kanpoko kontrola. Toki-erakundeen fiskalizazioa Kontu-auzitegiaren aldetik: antolaketa eta funtzioak. Autonomia Erkidegoen kanpoko kontrol-organoak. Kontabilitate-jurisdikzioa: prozedurak.

25. gaia: Toki-ogasunen baliabideak. Tokiko tributuak: printzipioak. Toki-erakundeen erregelamendu-ahalmena tributu arloan: ordenantza fiskalen edukia, tramitazioa eta tributuak ezartzeko eta antolatzeko egintzen inpugnazio-araubidea. Zergaz kanpoko baliabideak ezartzea.

26. gaia: Toki-ogasunen baliabideen kudeaketa, likidazioa eta zerga-bilketa. Bidegabeko sarrerak. Zerga-bilketaren kudeaketa borondatezko aldian eta epe exekutiboan. Toki-erakundeek emandako zerga-kudeaketa egintzen berrikustea administrazio-bidean. Baliabideen kudeaketa eta zerga-bilketa beste erakunde publiko batzuen aldetik.

27. gaia: Tributuen ikuskapena. Funtzioak eta ahalmenak. Ikuskapen jarduerak. Zergen arau-hausteak eta zehapenak. Tributuen ikuskatze-prozedura. Zergaz kanpoko baliabideen ikuskapena.

28. gaia: Zergen erlazio juridikoa: kontzeptua eta elementuak. Zerga-egitatea. Sortzapena. Salbuesteak. Subjektu aktiboa. Subjektu pasiboak. Arduradunak. Elkartasuna: hedadura eta ondorioak. Egoitza fiskala. Ordezkaritza. Zorraren transmisioa.

29. gaia: Ondasun higiezinen gaineko zerga. Izaera. Zerga-egitatea. Subjektu pasiboa. Salbuesteak eta hobariak. Zerga-oinarria. Likidazio-oinarria. Kuota, sortzapena eta zergaldia. Katastro-kudeaketa. Zerga-kudeaketa. Katastro-ikuskapena.

30. gaia: Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga. Izaera. Zerga-egitatea. Subjektu pasiboa. Salbuesteak. Kuota: tarifak. Sortzapena eta zergaldia. Errolda-kudeaketa eta zerga-kudeaketa. Probintziako errekargua. Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko Zerga.

31. gaia: Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga. Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga.

32. gaia: Tasak eta prezio publikoak. Desberdintasun nagusienak. Kontribuzio bereziak: kuoten aurrerakina eta geroratzea eta herritarren lankidetza.

33. gaia: Udalerrien eta probintzien parte-hartzea Estatuaren eta Autonomia Erkidegoen tributuetan. Banaketa irizpideak eta eboluzio-arauak. Araubide bereziak. Estatuaren eta Autonomia Erkidegoen laguntza ekonomikoa toki-erakundeen inbertsioei. Europar Batasunaren funtsak toki-erakundeentzat.

34. gaia: Tokiko kreditua. Kreditu-eragiketa motak. Kontratuen izaera juridikoa: tramitazioa. Kreditu-eragiketak epe luzera: helburua eta iraupena, eskumena eta mugak eta eskakizunak eragiketak hitzartzeko. Kreditu-eragiketak epe laburrera: eskakizunak eta baldintzak. Toki-erakundeen abal-emakida.

35. gaia: Espainiako hirigintza-legediaren eboluzio historikoa: 1956ko Lurzoruaren Legetik 2015eko testu bateginera. Hirigintzaren konstituzio-esparrua. Konstituzio Auzitegiaren doktrina. Estatuaren, Autonomia Erkidegoen eta toki-erakundeen eskumenak.

36. gaia: Herritarraren oinarrizko estatutua lurralde eta hirigintza antolamenduaren jardueran. Herritarren ekimenaren eta parte-hartzearen oinarrizko estatutua hirigintzako jardueran.

37. gaia: Lurzoruaren jabetzaren estatutu juridikoa. Hirigintzako jardueren sustapenaren oinarrizko estatutua.

38. gaia: Lurzoruaren araubidea, prozedurazko erregela erkideak eta arau zibilen oinarriak.

39. gaia: Lurzoruaren balorazio-araubidea. Nahitaezko desjabetzea eta ondarezko erantzukizuna lurraldearen antolamendu eta hirigintza arrazoiengatik.

40. gaia: Lurzoruaren eta babes publikoko etxebizitzen udal politikak. Lurzoruaren ondare publikoak. Azalera-eskubidea.

41. Jabetza Erregistroa eta hirigintza. Hirigintzazko ekintzen inskripzioa Jabetza Erregistroan.

42. gaia: Hiri-plangintza. Plan motak. Hiri-plangintzako tresnen izaera juridikoa.

43. gaia: Hiri-plangintzaren exekuzioa. Planen exekuzio-sistemak.

44. gaia: Lurzoruaren erabilera eta eraikuntzaren esku-hartzea. Hirigintza-diziplina. Hirigintzako legezkotasuna babestea.

45. gaia: Herritarren segurtasuna eta tokian tokiko polizia. Tokian tokiko poliziak. Funtzioak. Tokian tokiko polizien koordinazioa. Babes zibila. Suteen aurreneurriak eta suhiltzaile zerbitzuak.

46. gaia: Udal eskumenak trafiko, motordun ibilgailuen zirkulazio eta bide-segurtasun arloan. Hiri-bideen erabileren udal erregulazioa.

47. gaia: Toki-erakundeen eskumenak hiriko ingurumenean: parke eta lorategi publikoak. Kutsadura akustikoa, argi kutsadura eta airearen kutsaduraren aurkako babesa.

48. gaia: Toki-erakundeen eskumenak hiri-hondakinen kudeaketa arloan. Ur-horniketa eta ur zikinen ebakuazioa eta tratamendua.

49. gaia: Osasungarritasun publikoaren babesa. Toki-erakundeen osasun-eskumenak. Hilerriak eta ehorzketa-jarduerak. Hildakoen osasun zaingoa. Jardueren ingurumen-kontrola.

50. gaia: Udal esku-hartzea merkataritzan eta zerbitzu-jardueretan. Salmenta ibiltaria. Udal esku-hartzea jendaurreko ikuskizunetan, jolas-ekintzetan eta establezimendu publikoetan.

51. gaia: Udal eskumenak gizarte-zerbitzu arloan. Gazteria eta genero-berdintasuneko udal politikak. Eskumenak bidaiarien garraio kolektibo arloan.

52. gaia: Tokiko eskumenen irismena, hezkuntza, kultura eta kirol arloan. Toki-erakundeen obligazioak ondare historia eta arte ondarearen babes arloan. Toki-erakundeen eskumenak turismo arloan. Udalerri turistikoak.