Eusko Jaurlaritza

Kontu - har­tzai­le­tza eta kontabilitate teknikaria

2019/08/19 - 2019/09/27
Inprimatu
Irun
Gipuzkoa
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Irungo Udala
Lehiaketa:
Kontu - har­tzai­le­tza eta kontabilitate teknikaria
Lanpostua:
Administrazio Bereziko Erdi mailako teknikaria
Plaza-kopurua:
1
Mota:
Funtzionarioa
Kontratu-mota:
Funtzionarioa
Taldea:
A2
Eginkizunak eta atazak:

 Hierarkikoki Kontu-har­tzai­le Orokorraren mende egongo da eta kontu - har­tzai­le­tza fun­tzio­a bete­tze­ko garaian lagun­tza teknikoa emango dio erakundeko ekonomia-finan­tza eta aurrekontu kudeaketaren kontrolean eta fiskalizazioan, eduki ekonomikoko eskubideak eta obligazioak ain­tzat har­tze­a dakarren edo finan­tza edo ondare alorretan eragina izan dezakeen ekin­tza, dokumentu edo espediente ororekin loturik. Era berean, kontu - har­tzai­le­tza fun­tzio­ari lagun­tza teknikoa emango dio Kontabilitate Orokorra eramateko garaian, eta baita erakundearen likidazioa eta Kontu Orokorra prestatu eta idaztekorakoan ere.

— Egiteko nagusiak:

— Kontu-har­tzai­le­tza­rekin kolabora­tze­a haren kontrol eta fiskalizaziora jar­tzen diren espedienteen tramitazioan.

— Kontu-har­tzai­le­tza­ri lagun­tza ematea aurrekontu orokorreko proposamenak, Udalaren eta haren mende dauden eta Aurrekontu Orokorra osa­tzen duten erakunde guztien gastuak eta diru-sarrerak berrikusteko eta beharreko txos­tenak egiteko lanean.

— Kontu-har­tzai­le­tza­ri lagundu kontabilitate zereginak antolatu, gainbegiratu eta gauza­tze­ko garaian, bai zeregin arruntetan eta bai puntualetan, Kontu - Har­tzai­le­tza­ri dagokion egitekoetan eta hark emandako jarraibideen arabera.

— Kontu-har­tzai­le­tzan jaso­tzen den dokumentazio desberdinen erregistro, antolaketa, tramitazio eta balidazioan lagundu (fakturak, espedienteak, ida­tzi­ak, eskaerak, etab.).

— Kontu-har­tzai­le­tza Orokorrari lagundu aurrekontuen eta aurrekontu itxi­en sarrerei eta gastuei kontabilitate alorrean jarraipena eta kontrola egi­te­rakoan, eta aitortutako eskubideak eta obligazioak ezaba­tze­ko proposamenetan.

— Justifikatu beharreko ordainketak kontrolatu, aztertu eta zen­tsu­ra­tzeko lanetan lagundu, hala nola asimilatutako eragiketa eta ordainketetan egingo diren ku­txa finko eta entregen aurrerakinetan, aurrekontuzkoak ez diren sarrera eta ordainketetan.

— Kontu-har­tzai­le­tza­ri lagun­tza ematea baliabide publikoen erabilera kontrola­tze­ko lanean eta beste arlo ba­tzu­ekin elkarlanean ari­tze­a diru-lagun­tzen tramitazioari dagokionean.

— Kontu-har­tzai­le Orokorraren agindupean, finan­tza kontabilitateaz ardura­tzea, kontabilitate sisteman sartuz urteko aurrekontua, aurrekontu aldaketak eta kreditu loturak, eta baita kontabilitate mugimendu sen­tsi­bleenak (BEZ, PFEZ, Elkarkide­tza, nominak, Gizarte Seguran­tzak eta abar) eta ekitaldia erregula­tze­ko eta ixteko eragiketak ere.         

— Dagokion ekitaldiaren likidazioan, eta Kontu-har­tzai­le orokorraren jarraibideak betez, hurrengo ekitaldian jaso beharko diren kreditu gerakinak eta sarrera-konpromisoak formula­tzea.         

— Erakundearen kontu orokorra osa­tze­ko eginkizunetan Kontu-har­tzai­leari babesa eman. Era berean, babesa emango dio Udalba­tzan erabakitako kontuen egoera integratu eta kon­tso­lidatuak osa­tze­ko eginkizunetan.

— Kontu-har­tzai­le­tza­ri lagun­tze­a toki-entitatearen mende­ko merkatari­tza-sozietatean eta haren mende dauden erakundeei kontuak eta gehitu beharreko gainerako agiriak aurkez di­tza­ten eska­tze­ko lanetan, eta bere kasuan kontabilitateko gehi­tze edo batera­tze prozesuak egiteko behar den informazioa ere bai.                

— Toki-entitatearen mendeko merkatari­tza-sozietatean eta haren mende dauden erakundeen kontabilitatea ikuska­tze­ko lanetan Kontu-har­tzai­le­tza­ri lagun­tzea, Udalba­tzak erabakitako prozeduren arabera.

— Delegazioz enkarga­tzen zaizkion fiskalizazio egitekoak beregain hartu, edozein udal ekin­tza, dokumentu edo espedienteri lotuta, udal langileen nomina eta gizarte seguran­tza­ri dagozkionak barne.

— Kontu-har­tzai­le­tza­ren eskumeneko espedienteak prestatu (kontratazio espedienteak, diru-lagun­tzak, etab.), txos­ten teknikoak eginez eta beharrezko dokumentazioa antolatuz Kontu-har­tzai­le­tza Orokorrak tramita­tze­ko errazago izan dezan.      

— Kontratazio Mahaian landu beharreko gaiak presta­tze­a eta, hala behar badu, hari lagun­tza eskain­tze­a Kontu-har­tzai­leak eskuordetuta, kontratazioaren jarraipena eginez (espediente berriak, kontratuen aldaketak eta kitapenak eta abar eginez) eta Kontratazio Zerbi­tzu­ari lagunduz.

— Auditoriak buru­tzen dituzten enpresa eta erakundeek egindako errekerimenduak bidera­tze­ko lanetan Kontu-har­tzai­le­tza­rekin kolaboratu.

— Kontu-har­tzai­le orokorra ez dagoenean koiunturalki ordezkatu, horretarako behin behineko izaerarekin espresuki gai­tzen zaionean.

— An­tze­ko izaera duen beste edozein zeregin, bere kategoriaren barnean daudenak eta Kontu-har­tzai­le orokorrak agin­tzen dizkionak.

Titulazioa:

Gradua Enpresa Administrazio eta Zuzendari­tzan; Gradua Ekonomian edo Ekonomia Zien­tzi­etan; Gradua Fiskalitate eta Herri Administrazioan, Gradua Zuzenbidean; edo gai ekonomikoetan edo juridikoan baliokidea den uniber­tsi­tate titulua.

Hizkuntza eskakizuna:

 Hizkun­tza eskakizuna: 4, derrigorrezkoa (derrigortasun data 2015.12.31).

Beste baldintza batzuk:

a)  Espainiako edo Europar Batasuneko kide den beste edozein Estatuko nazionalitatea eduki­tze­a edo, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiak berre­tsi­tako Na­zio­ar­te­ko Itunen arabera, langileen zirkulazio askea aplikagarri zaion Estaturen bateko nazionala izatea.

Era berean, espainiarren nahiz Europar Batasuneko Estatukideetako nazionalen ezkontideek ere parte hartu ahal izango dute, betiere zuzenbidez banatuta ez badaude, eta baita ere haren ondorengoek eta ezkontidearenek ere, betiere zuzenbidez banatuta ez badaude eta hogeita bat urtetik beherakoak edo adin horretatik gorako mendekoak badira. Hori guztia enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legeko Testu Bategineko 57. artikuluan esaten dena kontuan hartuz, urriaren 30eko 5/2015 Legegin­tza­ko ED bitartez onartua.

b)  16 urte beteta eduki­tze­a eta, hala badagokio, derrigorrezko erretiroaren gehienezko adina ez gaindi­tzea.

c)  Prozesu bakoi­tze­an parte har­tze­ko dagokion titulazioa eduki­tze­a edo titulazio hori lor­tze­ko eskubideak ordainduta eduki­tzea. Atze­rriko titulazioen kasuan, haien homologazioa egiazta­tzen duen kreden­tzi­ala eduki beharko da.

d)  Zereginak bete­tze­ko gaitasun fun­tzio­nala eduki­tzea. Alderdi hau bere garaian egiaztatu beharko da, dagozkion hautaketa-probak eta beharrezko azterketa medikoa gaindituz Udalak horretarako ezarrita dituen zerbi­tzu­etan.          

e)  Espediente diziplinarioaren bitartez Herri Administrazioetako edozein zerbi­tzu­tik edo Autonomia Erkidegoetako Konstituzio- edo Estatutu-organoetatik kanporatua ez izana, eta erabaki judizialaren bitartez enplegu edo kargu publikoetarako, fun­tzio­narioen gorputz edo eskalarako edo langile laboralen kasuan buru­tzen zituzten an­tze­ko zereginak bete­tze­ko kanporatuta edo gaitasungabetuta egon ondoren desgaikun­tza osoa edo berezia ez eduki­tzea. Beste estatu bateko nazionala izanez gero, desgaikun­tza­zko edo horren pareko egoeran ez egotea eta bere Estatuan bal­din­tza beretan enplegu publikoan sar­tze­a erago­tzi­ko dion zigor diziplinario, penal edo an­tze­koren batean sartuta ez egotea.

Izangaiek hautaketa prozesuan parte har­tze­ko eska­tzen diren bal­din­tza horiek, eskariak aurkezteko epea amaitu baino lehen beteta eduki beharko dituzte, horiek egiazta­tze­ko prozedura-fasea zein izango den kontuan hartu gabe.    

Onartzea
Elektronikoa:

Irungo Udalaren SAC24h Administrazio Elektronikoaren atarian erabilgarri dagoen formulario elektronikoan

Aurrez aurrekoa:

Eskari-orriak Herritarren­tza­ko Arreta Zerbi­tzu­an emango den eredu ofizialean aurkeztuko dira (San Mar­tzi­al karrika 2, Irun), eta Udalaren web orrian ere eskuragarri dago.

Oposizio-lehiaketan onartuak izateko eskari-orriak alkate-lehendakariari zuzenduko zaizkio, eta baztertuak ez izateko, ondorengo bal­din­tzak bete beharko dira:

a)  Izangaiek hornitu nahi dituzten plaza eta lanpostuak adierazi beharko dituzten haien eskari-orrian eta, era berean, Bigarren Oinarrian eskatutako bal­din­tza guztiak bete­tzen dituztela azaldu beharko dute, eskari-orriak aurkezteko epea amai­tzen den egunari begira betiere.     

b)  Era berean, lehiaketa fasean balora­tze­ko merezimenduei buruzko datuak adierazi beharko dituzte. Hautagaiek adierazitako merezimenduak deialdiaren iragarkia Estatuko Aldizkari Ofizialean argitara­tzen den egunean indarrean izan beharko dituzte; horrela, ezin izango dira etorkizuneko merezimenduak alegatu, edota aipaturiko data pasa ondoren egiaztatuko direnak.

Ez da beharrezkoa izango eskari-orria aurkeztean merezimendu guztiak agiri bidez egiazta­tzea, baina oposizio faseko kanporaketako ariketak amai­tzen direnean egiazta­tze­ko exijituko da, VII. Oinarrian adierazten den bezala.

Deialdia
Gaiak:

Gai gomunen ariketarako zerrenda.     

A2 AZPITALDEA

                   1. blokea: Estatuaren eta EAEren antolamendua.

  1. gaia.      1978ko abenduaren 27ko Espainiako Konstituzioa (Atariko Titulua, I, III eta IV tituluak).

  2. gaia.      1978ko abenduaren 27ko Espainiako Konstituzioa (VIII eta IX tituluak).

  3. gaia.      Euskadiko Autonomia Estatutua, abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoa (Atariko titulua, eta II titulua).

                   2. blokea: Toki araubidea.

  4. gaia.      Apirilaren 2ko 7/1985 Legea, Toki Araubideko Oinarriak arau­tzen dituena (I eta II tituluak).

  5. gaia.      Apirilaren 2ko 7/1985 Legea, Toki Araubideko Oinarriak arau­tzen dituena (V eta VII tituluak).

  6. gaia.      2/2016 Legea, apirilaren 7koa, Euskadiko Toki Erakundeei buruzkoa (II titulua-I kapitulua-, III, IV tituluak-I kapitulua- eta V titulua).

                   3. blokea: Herri administrazioen prozedura administratibo erkidea.

  7. gaia.      39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Herri Administrazioetako administrazio prozedura erkidearena (II, III eta IV tituluak).

                   4. blokea: Enplegu Publikoa.

  8. gaia.      Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina (urriaren 30eko 5/2015 Legegin­tza­ko Errege Dekretua): 8-13, 14-30 eta 52-54 artikuluak).

  9. gaia.      Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina (urriaren 30eko 5/2015 Legegin­tza­ko Errege Dekretua): IV, V, VI eta VII. tituluak.

10. gaia.      53/1984 Legea, abenduaren 26koa, Herri Administrazioen zerbi­tzu­ra diharduten langileen bateraezintasunei buruzkoa.

                   5. blokea: Ogasun publikoa.

11. gaia.      Toki Ogasunak erregula­tzen dituen Legearen Testu Bategina (mar­txo­aren 5eko 2/2004 Legegin­tza­ko ED: Atariko titulua eta I. titulua –IV, V eta VI. kapituluak izan ezik–).

12. gaia.      Gi­puz­koako Lurralde Historikoko Toki Erakundeen Aurrekontuak arau­tzen dituen abenduaren 19ko 21/2003 Foru Araua: Atariko Titulua, I. titulua – I, II eta III. kapituluak).

 

Gai espezifikoei buruzko ariketarako zerrenda

D. Kontu-Har­tzai­le­tza eta Kontabilitate Teknikaria (497 zenbakikoa):

1. gaia.        21/2003 Foru Araua, abenduaren 19koa, Gi­puz­koako Lurralde Historikoko Toki Erakundeen Aurrekontuak arau­tzen dituena. III eta IV. tituluak eta Xedapenak.

2. gaia.        86/2015 Foru Dekretua, abenduaren 15ekoa, Gi­puz­koako Toki Erakundeen kontabilitatea arau­tzen duen esparrua onar­tzen duena. 1 testua eta eranskina, I eta II. tituluak.

3. gaia.        86/2015 Foru Dekretua, abenduaren 15ekoa, Gi­puz­koako Toki Erakundeen kontabilitatea arau­tzen duen esparrua onar­tzen duena. 1. eranskina, III eta IV. tituluak.

4. gaia.        86/2015 Foru Dekretua, abenduaren 15ekoa, Gi­puz­koako Toki Erakundeen kontabilitatea arau­tzen duen esparrua onar­tzen duena. 2. eranskina. Diru-sarreren sailkapen ekonomikoa.

5. gaia.        86/2015 Foru Dekretua, abenduaren 15ekoa, Gi­puz­koako Toki Erakundeen kontabilitatea arau­tzen duen esparrua onar­tzen duena. 2. eranskina. Gastuen sailkapen ekonomikoa.

6. gaia.        86/2015 Foru Dekretua, abenduaren 15ekoa, Gi­puz­koako Toki Erakundeen kontabilitatea arau­tzen duen esparrua onar­tzen duena. 2. eranskina. Programen sailkapena.

7. gaia.        86/2015 Foru Dekretua, abenduaren 15ekoa, Gi­puz­koako Toki Erakundeen kontabilitatea arau­tzen duen esparrua onar­tzen duena. 3. eranskina. Kontabilitate Publikoaren Plangin­tza Nagusia. Atarikoa.

8. gaia.        86/2015 Foru Dekretua, abenduaren 15ekoa, Gi­puz­koako Toki Erakundeen kontabilitatea arau­tzen duen esparrua onar­tzen duena. 3. eranskina. Kontabilitate Publikoaren Plangin­tza Nagusia. Lehen zatia. Kon­tze­ptu-esparrua.

9. gaia.        86/2015 Foru Dekretua, abenduaren 15ekoa, Gi­puz­koako Toki Erakundeen kontabilitatea arau­tzen duen esparrua onar­tzen duena. 3. eranskina. Kontabilitate Publikoaren Plangin­tza Nagusia. Bigarren zatia: Balorazio arauak (I).

10. gaia.      86/2015 Foru Dekretua, abenduaren 15ekoa, Gi­puz­koako Toki Erakundeen kontabilitatea arau­tzen duen esparrua onar­tzen duena. 3. eranskina. Kontabilitate Publikoaren Plangin­tza Nagusia. Bigarren zatia: Balorazio arauak (II).

11. gaia.      86/2015 Foru Dekretua, abenduaren 15ekoa, Gi­puz­koako Toki Erakundeen kontabilitatea arau­tzen duen esparrua onar­tzen duena. 3. eranskina. Kontabilitate Publikoaren Plangin­tza Nagusia. Bigarren zatia: Balorazio arauak (eta III).

12. gaia.      86/2015 Foru Dekretua, abenduaren 15ekoa, Gi­puz­koako Toki Erakundeen kontabilitatea arau­tzen duen esparrua onar­tzen duena. 3. eranskina. Kontabilitate Publikoaren Plangin­tza Nagusia. Hirugarren zatia: Urteko kontuak (I).

13. gaia.      86/2015 Foru Dekretua, abenduaren 15ekoa, Gi­puz­koako Toki Erakundeen kontabilitatea arau­tzen duen esparrua onar­tzen duena. 3. eranskina. Kontabilitate Publikoaren Plangin­tza Nagusia. Hirugarren zatia: Urteko kontuak (II).

14. gaia.      86/2015 Foru Dekretua, abenduaren 15ekoa, Gi­puz­koako Toki Erakundeen kontabilitatea arau­tzen duen esparrua onar­tzen duena. 3. eranskina. Kontabilitate Publikoaren Plangin­tza Nagusia. Hirugarren zatia: Urteko kontuak (III).

15. gaia.      86/2015 Foru Dekretua, abenduaren 15ekoa, Gi­puz­koako Toki Erakundeen kontabilitatea arau­tzen duen esparrua onar­tzen duena. 3. eranskina. Kontabilitate Publikoaren Plangin­tza Nagusia. Hirugarren zatia: Urteko kontuak (eta IV).

16. gaia.      Kontabilitate-prin­tzi­pio publikoak (IGAE). 1. dokumentua. Kontabilitate-prin­tzi­pio publikoak.

17. gaia.      Kontabilitate-prin­tzi­pio publikoak (IGAE). 2. dokumentua. Kobra­tze­ko eskubideak eta diru-sarrerak.

18. gaia.      Kontabilitate-prin­tzi­pio publikoak (IGAE). 3. dokumentua. Obligazioak eta gastuak.

19. gaia.      Kontabilitate-prin­tzi­pio publikoak (IGAE). 4. dokumentua. Transferen­tzi­ak eta suben­tzi­oak.

20. gaia.      Kontabilitate-prin­tzi­pio publikoak (IGAE). 5. dokumentua. Zor publikoa.

21. gaia.      Kontabilitate-prin­tzi­pio publikoak (IGAE). 6. dokumentua. Ibilgetu ez finan­tza­rioa.

22. gaia.      Kontabilitate-prin­tzi­pio publikoak (IGAE). 7. dokumentua. Ekonomia eta finan­tza­ko informazio publikoa.

23. gaia.      Kontabilitate-prin­tzi­pio publikoak (IGAE). 8. dokumentua. Finan­tza­keta lotua duten gastuak.

24. gaia.      47/2003 Lege Orokorra, azaroaren 26koa, Aurrekontuei buruzkoa. II. titulua.

25. gaia.      47/2003 Lege Orokorra, azaroaren 26koa, Aurrekontuei buruzkoa. VI. titulua.

26. gaia.      32/2018 Foru Dekretua, abenduaren 27koa, Gi­puz­koako Tokiko Sektore Publikoko erakundeen barne kontrolerako araubide juridikoa arau­tzen duena (I eta II. tituluak).

27. gaia.      32/2018 Foru Dekretua, abenduaren 27koa, Gi­puz­koako Tokiko Sektore Publikoko erakundeen barne kontrolerako araubide juridikoa arau­tzen duena (III, IV, V. tituluak eta Xedapenak).

28. gaia.      Auditoria egiteko IGAE erakundearen arau teknikoak: Sektore Publikoaren auditoria egiteko arauak (1998-09-01), 5. Atala. Lana egiteko arauak.

29. gaia.      128/2018 Errege Dekretua, mar­txo­aren 16koa, gaikun­tza nazionala duten Toki Administrazioko fun­tzio­narioen araubide juridikoa arau­tzen duena. Atariko titulua. I eta II. tituluak.

30. gaia.      128/2018 Errege Dekretua, mar­txo­aren 16koa, gaikun­tza nazionala duten Toki Administrazioko fun­tzio­narioen araubide juridikoa arau­tzen duena. III, IV. tituluak eta xedapenak.

31. gaia.      2/2012 Lege Organikoa, apirilaren 27koa, Aurrekontu Egonkortasunari eta Finan­tza Iraunkortasunari buruzkoa.

32. gaia.      1463/2007 Errege Dekretua, azaroaren 2koa, Aurrekontu Egonkortasunari buruzko abenduaren 12ko 18/2001 Legearen garapen arautegia onar­tzen duena, aplikazioari dagokionean.

33. gaia.      HAP/2015/2012 Agindua, urriaren 1ekoa, Aurrekontu Egonkortasun eta Finan­tza Iraunkortasunari buruzko apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoan aurreikusitako informazio-horniduraren obligazioak gara­tzen dituena.

34. gaia.      635/2014 Errege Dekretua, uztailaren 25ekoa, Herri Administrazioetako horni­tza­ileei ordain­tze­ko bataz besteko epealdia kalkula­tze­ko metodologia eta finan­tza­ketarako erregimenen baliabideak atxi­ki­tzeko prozedura gara­tzen duena, zeinak Aurrekontu Egonkortasun eta Finan­tza Iraunkortasunari buruzko apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoan aurreikusita dauden.

35. gaia.      1/2013 Foru Araua, otsai­la­ren 8koa, Gi­puz­koako toki erakundeen aurrekontu egonkortasunaren eta finan­tza iraunkortasunaren alorretan finan­tza-tutore­tza­ren eskumena gara­tzen duena.

36. gaia.      13/2014 Foru Araua, azaroaren 17koa, Gi­puz­koako Lurralde Historikoan Tokiko Administrazioaren arrazionalizazio eta iraunkortasunerako neurrien aplikazioan dagoen berezitasun foralari buruzkoa.

37. gaia.      27/2013 Legea, abenduaren 27koa, Toki-administrazioaren arrazionalizazio eta iraunkortasunari buruzkoa.

38. gaia.      9/2017 Legea, azaroaren 8koa, Sektore Publikoko Kontratuena. Atariko titulua.

39. gaia.      9/2017 Legea, azaroaren 8koa, Sektore Publikoko Kontratuena. Lehenengo liburua (I. titulua).

40. gaia.      9/2017 Legea, azaroaren 8koa, Sektore Publikoko Kontratuena. Lehenengo liburua (II. titulua).

41. gaia.      9/2017 Legea, azaroaren 8koa, Sektore Publikoko Kontratuena. Lehenengo liburua (III eta IV. tituluak).

42. gaia.      9/2017 Legea, azaroaren 8koa, Sektore Publikoko Kontratuena. Bigarren liburua (I. titulua - I. kapitulua).

43. gaia.      9/2017 Legea, azaroaren 8koa, Sektore Publikoko Kontratuena. Bigarren liburua (I titulua - II. kapitulua).

44. gaia.      9/2017 Legea, azaroaren 8koa, Sektore Publikoko Kontratuena. Bigarren liburua (II. titulua - I. kapitulua).

45. gaia.      9/2017 Legea, azaroaren 8koa, Sektore Publikoko Kontratuena. Bigarren liburua (II. titulua - II. Kapitulua; 2., 3. Eta 9. xedapenak).

46. gaia.      9/2017 Legea, azaroaren 8koa, Sektore Publikoko Kontratuena. Bigarren liburua (II. titulua - III. kapitulua).

47. gaia.      9/2017 Legea, azaroaren 8koa, Sektore Publikoko Kontratuena. Bigarren liburua (II. titulua - IV. kapitulua).

48. gaia.      9/2017 Legea, azaroaren 8koa, Sektore Publikoko Kontratuena. Bigarren liburua (II. titulua - V. kapitulua).

49. gaia.      38/2003 Lege Orokorra, azaroaren 17koa, Dirulagun­tze­na (Atariko titulua, I eta II. tituluak).

50. gaia.      38/2003 Lege Orokorra, azaroaren 17koa, Dirulagun­tze­na (III, IV. tituluak eta xedapenak).

51. gaia.      887/2006 Errege Dekretua, uztailaren 21ekoa, Dirulagun­tzen azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren Erregelamendua onesten duena (Atarikoa eta I. titulua).

52. gaia.      887/2006 Errege Dekretua, uztailaren 21ekoa, Dirulagun­tzen azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren Erregelamendua onesten duena (II, III, IV. tituluak eta xedapenak).

53. gaia.      Irungo Udalak deialdi bidez dirulagun­tzak emateko oinarriak arau­tzen dituen Ordenan­tza orokorra (124 zenbakiko Gi­puz­koako Aldizkari Ofiziala, 2017/ 06/29koa).

54. gaia.      2/2006 Legea, ekainaren 30ekoa, Lurzoru eta Hirigin­tza­ri buruzkoa (I. titulua).

55. gaia.      2/2006 Legea, ekainaren 30ekoa, Lurzoru eta Hirigin­tza­ri buruzkoa (II. titulua).

56. gaia.      2/2006 Legea, ekainaren 30ekoa, Lurzoru eta Hirigin­tza­ri buruzkoa (III. titulua).

57. gaia.      2/2006 Legea, ekainaren 30ekoa, Lurzoru eta Hirigin­tza­ri buruzkoa (IV. titulua).

58. gaia.      2/2006 Legea, ekainaren 30ekoa, Lurzoru eta Hirigin­tza­ri buruzkoa (V. titulua).

59. gaia.      2/2006 Legea, ekainaren 30ekoa, Lurzoru eta Hirigin­tza­ri buruzkoa (Xedapenak).

60. gaia.      3/2015 Legea, ekainaren 18koa, etxe­bizi­tza­ri buruzkoa (I, II, III, IV eta V. kapituluak).

61. gaia.      3/2015 Legea, ekainaren 18koa, etxe­bizi­tza­ri buruzkoa (VI, VII, VIII, IX eta X. kapituluak eta xedapenak).

62. gaia.      Tokiko tributuak: Toki Ogasunak erregula­tzen dituen Legearen Testu Bategina (mar­txo­aren 5eko 2/2004 LegED: II. titulua, I, II eta V. kapituluak).

63. gaia.      Tokiko tributuak: 11/1989 Foru Araua uztailaren 5ekoa, Gi­puz­koako Toki Ogasunak arau­tzen dituena (Hi­tza­urrea eta I eta II. tituluak).

64. gaia.      Tokiko tributuak: 11/1989 Foru Araua, uztailaren 5ekoa, Gi­puz­koako Toki Ogasunak arau­tzen dituena (III, IV. tituluak eta xedapenak).

65. gaia.      Tokiko tributuak: 12/1989 Foru Araua, uztailaren 5ekoa, Ondasun Higiezinen gaineko Zergari buruzkoa: izaera, zerga-egitatea, salbuespenak, subjektu pasiboa, zerga-oinarria, kuota, sor­tza­pena eta zergaldia.

66. gaia.      Tokiko tributuak: 1/1993 Foru Dekretu Arauemai­lea, apirilaren 20koa, Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren Testu Bategina onar­tzen duena: izaera, zerga-egitatea, salbuespenak, subjektu pasiboa, zerga-kuota, zergaldia eta sor­tza­pena.

67. gaia.      Tokiko tributuak: 14/1989 Foru Araua, uztailaren 5ekoa, Trakzio Mekanikodun Ibilgailuen gaineko Zergari buruzkoa: izaera, zerga-egitatea, salbuespenak eta hobariak, subjektu pasiboak, kuota, zergaldia eta sor­tza­pena.

68. gaia.      Tokiko tributuak: 16/1989 Foru Araua, uztailaren 5ekoa, Hiri-Lurren Balio Gehikun­tza­ren gaineko Zergari buruzkoa: izaera, zerga-egitatea, salbuespenak, subjektu pasiboa, zerga-oinarria, kuota, sor­tza­pena.      

69. gaia.      Tokiko tributuak: 2/2017 Foru Dekretu-Araua, mar­txo­aren 28koa, Hiri-Lurren Balio Gehikun­tza­ren gaineko Zerga alda­tzen duena.                

70. gaia.      Tokiko tributuak: 15/1989 Foru Araua, uztailaren 5ekoa, Eraikun­tza, Instalazio eta Obren Zergari buruzkoa: izaera, zerga-egitatea, subjektu pasiboak, zerga-oinarria, kuota eta sor­tza­pena.

71. gaia.      1372/1986 Errege Dekretua, ekainaren 13koa, Toki Erakundeen Ondasunei buruzko Araudia onesten duena.

72. gaia.      1955eko ekainaren 17ko Dekretua, Toki Korporazioetako Zerbi­tzu­en Araudia onesten duena.

Web-orria: