Eusko Jaurlaritza

Kontsumoko Erdi Mailako Teknikaria

2019/08/23 - 2019/09/19
Inprimatu

Bizkaia
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Erandioko Udala
Lehiaketa:
Kontsumoko Erdi Mailako Teknikaria
Lanpostua:
Erdi mailako teknikaria
Plaza-kopurua:
1
Mota:
Lan-kontratu finkoa
Kontratu-mota:
Lan-kontratu finkoa
Taldea:
A2
Titulazioa:

Unibertsitateko Diplomatura, Ingeniaritza Tekniko, Arkitekto Tekniko edo Graduko tilulua edukitzea, edo eskabideak aurkezteko epearen barruan titulazio hori lortzeko dagozkion tasak ordainduta izatea. Titulua atzerrian eskuratu bada, titulua eta berau homologatzeko egiaztagiria aurkeztu beharko dira, baita zinpeko itzulpena ere, hala badagokio.

Hizkuntza eskakizuna:

C1

Beste baldintza batzuk:

a) Espainiar nazionalitatea edo Europar Batasuneko estaturen bateko nazionalitatea izatea. Era berean, onartua izan daiteke espainiarren edo Europar Batasuneko kide den estaturen bateko herritarren ezkontidea, betiere zuzenbidez bananduta ez badago, eta izangaiaren eta bere ezkontidearen ondorengoak, baldin eta bi ezkontideak ez badaude zuzenbidez bananduta, ondorengoak hogeita bat urtetik beherakoak badira edo, adin horretatik gorakoak, euren kargu bizi badira. Europar Batasunak egindako eta Espainiako Estatuak berretsitako Nazioarteko Itunaren arabera, langileen joan-etorri askea aplika dakiokeen Estaturen bateko nazionalitatea izatea.

b) Lanpostuari dagozkion lanak egiteko gai izatea.

c) 16 urte beteta eta nahitaezko erretiro adina bete barik izatea.

d) Honako hauen zinpeko adierazpena: diziplina-espediente bidez edozein Administrazio Publiko edo Autonomia Erkidegoko organo konstituzional edo estatutarioen zerbitzutik bereizita ez egotea, ebazpen judizialaren arabera enplegu edo kargu publikorako ezgaikuntza erabatekoa edo berezia ez izatea, ezta funtzionarioen kidegoan edo eskalan sartzeko, edo lan-legepekoen kasuan, bereiziak edo ezgaituak izan diren lanpostuko antzerako eginkizunak betetzeko. Beste Estatu bateko nazionala izanez gero, ezgaitua edo egoera baliokidean ez egotea, ezta diziplina zehapenik edo baliokiderik ez izatea, dagokion Estatuan baldintza berberetan enplegu publikora iristea eragotziko duenik, hain zuzen.

e) Deialdian eskatutako titulazioaren jabe izatea, oinarri hauekin batera doan I.eranskinean zehaztutakoaren arabera, edo eskabideak aurkezteko epearen barruan titulazio hori lortzeko dagozkion tasak ordainduta izatea. Titulua atzerrian eskuratu bada, titulua eta berau homologatzeko egiaztagiria aurkeztu beharko dira, baita zinpeko itzulpena ere, hala badagokio.

f) Bateraezintasuneko egoeran ez egotea, abenduaren 26ko 53/1984 Legeak xedatutakoaren arabera.

 

 

 

Onartzea
Aurrez aurrekoa:

Deialdian parte hartzeko eskabideak alkateari zuzenduta aurkeztuko dira Erandioko Udaleko Erregistro Orokorrean edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen Legeak (urriaren 1eko 39/2015 Legea) 16.4 artikuluan aipatzen dituen bideak erabilita. Horretarako 20 egun naturaleko epea izango dute interesatuek, deialdiaren iragarkia Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Postetxeko bulegoetan egindako eskabideak gutun-azal irekian aurkeztu behar dira, funtzionarioak, eskabidea egiaztatu aurretik, egunaren zigilua jarri ahal izateko.

 

 

Deialdia
Gaiak:

Euskadiko araudia

1. 6/2003 Legea, abenduaren 22koa, Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Estatutuarena.

I eta II. tituluak. 9/2007 Legeak, 7/2008 Legeak eta 2/2012 Legeak aldatua.

2. 6/2003 Legea, abenduaren 22koa, Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Estatutuarena. III. titulua. IV. 9/2007 Legeak, 7/2008 Legeak eta 2/2012 Legeak aldatua.

3. 142/2014 Dekretua, uztailaren 1ekoa, Kontsumoko erreklamazio-orriei eta kontsumitzaileen eta erabiltzaileen kexa, erreklamazio eta salaketei erantzuteko prozedurari buruzkoa.

4. 9/2007 Legea, ekainaren 29koa, Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutua sortzekoa.

5. 123/2008 Dekretua, uztailaren 1ekoa, Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Hizkuntza Eskubideei buruzkoa. . I eta II. kapituluak 204/2010 Dekretu bidez aldatua.

6. 123/2008 Dekretua, uztailaren 1ekoa, Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Hizkuntza Eskubideei buruzkoa. III, IV eta V. kapituluak. 204/2010 Dekretu bidez aldatua.

7. 7/1994 Legea, maiatzaren 27koa, merkataritza-jarduerari buruzkoa.

8. 224/1983 Dekretua, urriaren 17koa, erakusleihoetan prezioak agerian jartzeari buruzko salbuespenak arautzekoa.

9. 231/85 Dekretua, uztailaren 9koa, Euskadiko Kontsumoko Kontsulta Batzordeari buruzkoa. Maiatzaren 22ko 88/2001 Dekretu bidez aldatua.

10. 159/2011 Dekretua, uztailaren 12koa, Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren egitura eta antolaketari buruzkoa.

11. 399/1995 dekretua, uztailaren 27koa, etxerik etxeko zerbitzuen ematea arautzen duena.

Estatuko araudia

12.16/2011 Legea, ekainaren 24koa, kontsumo-kredituen kontratuei buruzkoa. I eta II. kapituluak

13.1/2007 Legegintzako Errege Dekretua, azaroaren 16koa, Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Defentsarako Lege Orokorraren eta beste lege osagarri batzuen testu bategina onesten duena. Lehen Liburua, I eta II. tituluak.

14.3/2007 Legegintzako Errege Dekretua, azaroaren 16koa, Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Defentsarako Lege Orokorraren eta beste lege osagarri batzuen testu bategina onesten duena. Lehen Liburua, IV eta V. tituluak.

15.1/2007 Legegintzako Errege Dekretua, azaroaren 16koa, Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Defentsarako Lege Orokorraren eta beste lege osagarri batzuen testu bategina onesten duena. Bigarren Liburua. I eta II. tituluak. Kontsumitzaile eta erabiltzaileekin egindako kontratuak, eta baldintza orokorrak eta neurriz kanpoko klausulak.

16.1/2007 Legegintzako Errege Dekretua, azaroaren 16koa, Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Defentsarako Lege Orokorraren eta beste lege osagarri batzuen testu bategina onesten duena. Bigarren Liburua. III eta IV. tituluak. Urrutitik eta merkataritza-establezimendutik kanpo egindako kontratuak

17.1/2007 Legegintzako Errege Dekretua, azaroaren 16koa, Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Defentsarako Lege Orokorraren eta beste lege osagarri batzuen testu bategina onesten duena. Laugarren Liburua. Bidaia konbinatuak.

18.34/1990 Lege Orokorra, azaroaren 11koa, publizitateari buruzkoa.

19.3/1991 Legea, urtarrilaren 10ekoa, lehia desleialari buruzkoa.

20.1996/7 Legea, urtarrilaren 15ekoa, Txikizkako Merkataritza Antolatzeari buruzkoa. (IV. Tituluko III. kapitulua eta hurrengo xedapenak kenduta)

21. 1998/7 Legea, apirilaren 13koa, kontratazioaren baldintza orokorrei buruzkoa.

22.3423/2000 Errege Dekretua, abenduaren 15ekoa, kontsumitzaile eta erabiltzaileei eskainitako produktuen prezioak erakusteari buruzkoa.

23.1801/2003 Errege Dekretua, abenduaren 26koa, produktuen segurtasun orokorrari buruzkoa.

24.7/2017 Legea, azaroaren 2koa, Espainiako araubide juridikoan sartzen duena 2013/11/UE Zuzentaraua, Europako Parlamentu eta Kontseiluarena, 2013ko maiatzaren 21ekoa, Kontsumo-arloan liskarren ordezko ebazpenari buruzkoa.

25.231/2008 Errege Dekretua, otsailaren 15ekoa, Kontsumoko Arbitraje Sistema arautzen duena, Maiatzaren 14ko 863/2009 Errege Dekretu bidez aldatua.

26.120/1994 Dekretua, martxoaren 8koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Kontsumoko Arbitraje Batzordera atxikitu eta babeserako administrazio-zerbitzua sortzen duena. Bankua eta inbertsio-produktuak.

27.ECO/734/2004 Agindua, martxoaren 11koa, finantza-erakundeen bezeroen arretarako zerbitzu eta sailei eta bezeroaren defendatzaileari buruzkoa. I, II eta III. kapituluak.

28.ECC/2502/2012 Agindua, azaroaren 16koa, Espainiako Bankua, Balore Merkatuko Batzorde Nazionala eta Aseguru eta Pentsio Funtsen Zuzendaritza Nagusiaren erreklamazio zerbitzuei erreklamazioa aurkeztea arautzen duena.

29.2007/22 Legea, uztailaren 11koa, kontsumitzaileei zuzendutako finantza-zerbitzuak urrutitik komertzializatzeari buruzkoa.

30.2/2009 Legea, martxoaren 31koa, kontsumitzaileekin maileguak edo hipoteka-kredituak eta mailegu- edo kreditu-kontratuak egiteko bitartekaritza-zerbitzuak kontratatzea arautzen duena. II. kapitulua.

31.EHA/1718/2010 Agindua, ekainaren 11koa, banku-zerbitzu eta -produktuen publizitatea arautzeko eta kontorlatzekoa.

32.EHA/2899/2011 Agindua, urriaren 28koa, banku-zerbitzuetan gardentasunari eta bezeroa babesteari buruzkoa.

33.34/2002 Legea, uztailaren 11koa, informazioaren gizartearen eta merkataritza elektronikoaren zerbitzuei buruzkoa. II. titulua, II. kapitulua.

34.Argindarraren faktura: edukia, kontratatzeko aukerak, orduen araberako fakturazioa. Oinarria: 24/2013 Legea, abenduaren 26koa, Sektore Elektrikoari buruzkoa (6. titulua, I. kapitulua); 1164/2001 Errege Dekretua, urriaren 26koa; 216/2014 Errege Dekretua, martxoaren 28koa.

35.Kontsumitzaile zaurgarrien babesa energia elektrikoen gaietan: Bono soziala. Baldintzak, deskontu aplikagarriak eta urteko kontsumoaren mugak. Oinarria: 897/2017 Errege Dekretua, urriaren 6koa, kontsumitzaile zaurgarria, bono soziala eta beste neurri batzuk arautzen dituena, etxean energia elektrikoa kontsumitzen dutenei babesteko. ETU/943/2017 Agindua, urriaren 6koa, urriaren 6ko 897/2017 Errege Dekretua garatzen duena, zeinak kontsumitzaile zaurgarria, bono soziala eta beste neurri batzuk arautzen dituen, etxean energia elektrikoa kontsumitzen dutenei babesteko, kontuan hartuta urriaren 5eko 15/2018 Errege Dekretuaren aldaketak, Trantsizio energetikorako eta kontsumitzaileak babesteko premiazko neurriei buruzkoa.

36.125/2016 Dekretua, irailaren 6koa, gas-instalazioen ikuskapena eta berrikuspena arautzen duena. II. kapitulua.

37.104/2010 Errege Dekretua, otsailaren 5ekoa, gas naturalaren sektorean azken errekurtsoaren hornidura martxan jartzea arautzen duena.

38.1468/1988 Errege Dekretua, abenduaren 2koa, kontsumitzaile eta erabiltzaileei zuzenean saltzeko produktu industrialen etiketatze, aurkezpen eta publizitatearen araudia onesten duena.

39.928/1987 Errege Dekretua, ekainaren 5ekoa, ehun-gaien osaketa etiketatzeari buruzkoa.

40.1468/1988 Errege Dekretua, abenduaren 2koa, elikagai-produktuen etiketatze, aurkezpen eta publizitatearen Arau orokorra onesten duena. IV eta V. kapituluak.

41.43/2007 Legea, abenduaren 13koa, prezioa leheneratzeko eskaintza duten ondasunak kontratatzean kontsumitzailea babestekoa.

42.1205/2011 Errege Dekretua, abuztuaren 26koa, jostailuen segurtasunari buruzkoa. I, II eta III. kapituluak.

43.1457/1986 Errege Dekretua, urtarrilaren 10ekoa, ibilgailuak, horien ekipoak eta osagaiak konpontzeko lantegietako jarduera industriala eta eskainitako zerbitzuak arautzen dituena. IV. titulua.

44.ITC/1030/2007 Agindua, apirilaren 12koa, azken erabiltzaileen eta komunikazio elektronikoko zerbitzuen operadoreen arteko eztabaidengatik sortutako erreklamazioak ebazteko prozedura eta operadoreek bezeroari eman beharreko arreta arautzen duena.

45.899/2009 Errege Dekretua, martxoaren 22koa, komunikazio elektronikoko zerbitzuen erabiltzaileen eskubideen karta onesten duena.

46.1453/1987 Errege Dekretua, azaroaren 27koa, larrukiak, ehun-gaiak, eta sintetikoak garbitzeko, iraunarazteko eta tindatzeko zerbitzuak arautzen dituen araudia onesten duena.

Web-orria: