Kontratazioko Zuzenbide goi-mailako teknikaria
Bizkaia
Zuzenbide lizentziatura.
Derrigorrezko 3. hizkuntza-eskakizuna.
a) Europar Batasuneko edozein estatu kidetako nazionalitatea izatea edo, bestela, Europar Batasunak sinatutako eta Estatu Espainolak berretsitako nazioarteko itunen arabera, langileen joan etorri askea aplikatzekoa zaion estatu bateko nazionalitatea izatea. Era berean, Europar Batasuneko estatu kideetako nazionalen ezkontideek ere parte hartu ahal izango dute, betiere zuzenbidez banatuta ez badaude. Horrez gain, euren ondorengoek eta euren ezkontideen ondorengoek ere parte hartu ahal izango dute, betiere ezkontideak zuzenbidez banatuta ez badaude, ondorengoak hogeita bat (21) urtetik beherakoak badira edo ondorengoak beren lepotik bizi eta 21 urtetik gorakoak badira. Halaber, aurreko paragrafoetan aipatu ez diren atzerritarrek ere parte hartu ahal izango dute, betiere legezko egoitza Espainiako Estatuan baldin badute.
b) Deitutako plazari esleitutako zereginak betetzeko gaitasun funtzionala izatea. Gaitasun hori bere garaian egiaztatu beharko da agiri bidez, lan kontratua sinatu aurretik epaimahaiak onartutako izangaiei zenbait proba eta osasun azterketa egin ondoren. Osasun azterketa hori Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak adierazitako zerbitzuetan egingo da. Hautaketa prozesuak dirauen bitartean, epaimahaiari beharrezkoa iruditzen bazaio, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoari eskatu ahal izango dio elbarrientzako txandan lehiatzen diren izangaiei probak eta osasun azterketak egiteko. Horrela, bada, deialdiko lanpostuetan egin ohi diren jarduerak betetzeko gai diren egiaztatu ahal izango da, hautaketa prozesua amaitu arte itxaron beharrean.
c) 16 urte izan beharko dituzte eta ezin izango dute erretiratzeko arauzko adin arrunta eduki (65 urte). Txanda itxiko (txandaka) plazetarako deialdietan, beharrezkoa izango da 18 urte beteta izatea, Langileen Estatutuaren 6.2. artikuluarekin bat etorriz.
d) Kasuan kasuko plazarako eskatutako titulazioa edukitzea edo titulua jasotzeko eskubideak ordainduta izatea. Atzerriko titulazioen kasuan, homologazioa ziurtatzen duen agiria eduki beharko da. Goi mailako unibertsitate titulazioa betekizun gisa dauzkaten deialdien kasuan (lizentziatura, arkitektura edo ingeniaritza), gradu titulazioa izateak, urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretuaren 9. eta 10. artikuluetan araututako unibertsitate masterrarekin, kasu bakoitzean kasuan kasuko plazarako legedi aplikagarriak ezarritako titulazioarekin baliokidetasuna izango du. Erdi mailako unibertsitate titulazioa betekizun gisa dauzkaten deialdien kasuan (unibertsitate diplomatura, arkitektura teknikoa edo ingeniaritza teknikoa), urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretuaren 9. artikuluetan araututako gradu titulua izateak kasu bakoitzean kasuan kasuko plazarako legedi aplikagarriak ezarritako titulazioarekin baliokidetasuna izango du. Hartara, Goi mailako Hezkuntzarako Kualifikazioen Espainiako Esparru (GMHKEE) eta Kualifikazioen Europako Esparru (KEE) barruan ezarritako baliokidetasun mailak erabiliko dira.
e) Diziplina espediente bidez inolako Administrazio Publikoren zerbitzuetatik edo Autonomia Erkidegoetako organo konstituzional edo estatutarioetatik baztertuta ez egotea, ezta ebazpen judizial bidez lan edo kargu publikoetarako desgaikuntza absolutua edo berezia izatea ere, antzeko zereginak betetzeko aldendu edo desgaitu egin badute. Atzerritarra izanez gero, desgaituta edo antzeko egoeran ez egotea, eta bere Estatuan lan publikoa antzeko egoeran lortzea eragotziko liokeen diziplina zigorra edo parekoa ez izatea.
f) Ezin izango dira ezintasunagatiko edo bateraezintasunagatiko legezko auziren baten menpe egon, administrazio publikoen zerbitzura dauden langileen bateraezintasunei buruzko indarreko arautegian ezarritakoa kontuan hartuta. Hala ere, ez du inolako eraginik izango arautegiak berak aukeratzeko emandako eskubidean.
g) Kasuan kasuko eranskinetan hautaketa prozesu bakoitzerako zehaztutako gainerako beste betekizun guztiak bete beharko dituzte.
h) Minusbaliotasuna duten pertsonei gordetako plazetara aurkezten direnek izaera hori onarturik izan beharko dute, betiere %33koa edo hortik gorakoa izango den ezgaitasun mailarekin; izaera hori Administrazioaren organo eskudunak onartu beharko du (foru aldundien organo eskuduna, IMSERSO, edo baliokidea).
Eskaera telematikoak eredu ofizialean aurkeztu beharko dira; eredu hori www.consorciodeaguas.eus webgunearen bidez eskuratu ahalko da. Eskaerok helbide elektroniko horretan ezarritako prozedura elektronikoaren bidez aurkeztu beharko dira.
Paperezko formatua erabiliz gero, eskabideak modu presentzialean aurkeztu ahalko dira Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4. artikuluak ezarritakoari jarraikiz, helbide honetan: Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoa, Done Bikendi kalea 8, Albia II, beheko solairua, 48001-Bilbao.
A. Ezagutza orokorren gai-zerrenda
1. gaia: Uraren Esparru Zuzentaraua (2000/60/EE). 91/271/EE Zuzentaraua. 1/2001 Legegintzako Errege Dekretua, uztailaren 20koa, Uren Legearen Testu Bategina onesten duena.
2. gaia: 1/2006 Legea, ekainaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Urei buruzkoa.
3. gaia: 40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoko Araubide Juridikoari buruzkoa.
4. gaia: 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena.
5. gaia: 2/2016 Legea, apirilaren 7koa, Euskadiko Toki Erakundeei buruzkoa.
6. gaia: 10/1982 Legea, azaroaren 24koa, Euskararen erabileraren normalizazioari buruzko oinarrizkoa.
7. gaia: 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, Langile Publikoaren Oinarrizko Estatutuari buruzko Legearen testu bategina onetsi duena.
8. gaia: Generoaren arloko politikak: 3/2007 Lege Organikoa, martxoaren 22koa, Emakumeen eta gizonen berdintasun eragingarrirakoa. Eusko Legebiltzarraren 4/2005 Legea, otsailaren 18koa, Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerakoa.
9. gaia: Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoaren Estatutuak eta hura osatzen duten erakundeak.
10. gaia: Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoaren ur-horniduraren zerbitzua arautzen duen ordenantza. Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoaren saneamendu- eta arazketa-zerbitzua arautzen duen ordenantza.
11. gaia: Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoaren ur hornidura, saneamendu eta arazketa zerbitzuen erabiltzaileei emandako zerbitzu tasen ordenantza arautzailea.
12. gaia: Laneko arriskuen prebentzioa: 31/1995 Legea, azaroaren 8koa, Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzkoa eta 39/1997 Errege Dekretuak onartutako Prebentzio Zerbitzuen Erregelamendua.
13. gaia: 9/2017 Legea, azaroaren 8koa, Sektore Publikoko Kontratuei buruzkoa. 3/2020 Errege Lege-Dekretua, otsailaren 4koa.
14. gaia: 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoa. Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamendua, datu pertsonalen tratamenduari dagokionez pertsona fisikoen babesari eta datu horien zirkulazio askeari buruzko arauak ezartzen dituena.
15. gaia: Ingurumen-kudeaketako sistema: Kontzeptuak. Ingurumen-kudeaketako sistemaren betekizun nabarmenak. Ingurumen-kudeaketako sistema mantentzea. Ziurtagiriak.
16. gaia: Kalitatea kudeatzeko sistema: Kontzeptuak. Ohiko dokumentazioa kalitatea kudeatzeko sistemetan. Kalitatea kudeatzeko sistemaren mantentzea. Ziurtagiria.
17. gaia: Ofimatika: Word, Excel eta Access.
B. Ezagutza espezifikoen gai-zerrenda
1. atala.—Zuzenbide orokorra
1. gaia: Konstituzio Zuzenbidea: izaera eta epatzea ordenamendu juridikoaren barruan. 1978ko Konstituzioa. Sistematika eta egitura. Konstituzioaren ezaugarri orokorrak. Konstituzionaltasunaren blokea. Balio konstituzionalak eta goragokoak, eta Konstituzioaren printzipioak. Botereen banaketa. Zuzenbideko estatu sozial eta demokratikoa.
2. gaia: Europar batasuna. Legegintza-jarduera: eragileak, zuzenbide-iturriak eta legegintza-egintzen lehentasuna.
3. gaia: Administrazioa legearen eta zuzenbidearen mende egotea. Zuzenbide publikoaren iturriak. Legea. Lege motak.
4. gaia: Erregelamenduak: kontzeptua eta motak. Egiteko prozedura. Erregelamenduak egiteko ahalaren mugak eta lege-erregelamenduen defentsa.
5. gaia: 19/2013 Legea, abenduaren 9koa, gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzkoa. Xedea. Aplikazio-eremu subjektiboa. Publizitate aktiboa. Informazio publikoa eskuratzeko eskubidea. Araubide orokorra. Eskubidea baliatzea. Gobernu ona.
2. atala.—Administrazio zuzenbidea
6. gaia: 40/2015 Legea: Xedea. Eremu subjektiboa. Printzipio orokorrak.
7. gaia: Administrazio publikoetako organoak: Organo administratiboak. Eskumena. Kide anitzeko organoak. Abstentzioa eta errekusatzea.
8. gaia: Administrazio publikoaren eta horren agintarien eta menpeko gainerako enplegatuen erantzukizuna. Erantzukizun motak: administrazioaren ondare-erantzukizunaren kontzeptua eta printzipio orokorrak.
9. gaia: Partzuergoak. Definizioa eta berezko jarduerak. Araubide juridikoa. Atxikipen araubidea. Langileen araubidea. Aurrekontu-araubidea, kontabilitate-araubidea, ekonomia- eta finantza-kontrola eta ondare-kontrola. Sorrera. Estatutuen edukia. Desegitea.
10. gaia: 39/2015 Legea: Xedea. Eremu subjektiboa. Interesdunak. Jarduteko ahalmena. Ordezkaritza. Ahalordetzeen erregistro elektronikoak. Prozeduran interesa dutenen identifikazioa eta sinadura.
11. gaia: Administrazio publikoek jarduteko dituzten arau orokorrak. Pertsonen eskubideak. Ebazteko betebeharra. Administrazio isilunea eta beren beregiko ebazpenik eza. Baldintzak eta epeak.
12. gaia: Administrazio-egintzak. Betekizunak. Egintzen eraginkortasuna.
13. gaia: Administrazio-prozedura erkidea. Prozeduraren bermeak eta faseak.
14. gaia: Administrazio-egintzaren baliogabetasuna.
15. gaia: Administrazio-errekurtsoak.
3. atala.— Sektore publikoko kontratuak. xedapen orokorrak
16. gaia: 9/2017 Legea: Xedea eta helburua. Printzipioak. Aplikazio-eremua. Kanpoan utzitako negozioak eta kontratuak.
17. gaia: Kontratuen kalifikazioa: obrak, zerbitzuak eta hornikuntzak. Kontratu mistoak.
18. gaia: Erregulazio bateratuaren menpeko kontratuak. Kontratu pribatuak. Jurisdikzio eskuduna.
19. gaia: Kontratazioari buruzko xedapen orokorrak. Beharra eta egokitasuna. Kontratuen epea. Zuzeneko egikaritzea. Enkarguak baliabide propioei. Paktu askatasuna eta kontratuaren gutxieneko edukia. Kontratuak hobetzea.
20. gaia: Kontratuen baliogabetasun-araubidea.
21. gaia: Kontratazio arloko errekurtso berezia. Hel egin daitezkeen egintzak. Ebazteko organo eskuduna. Legitimazioa. Behin-behineko neurriak. Abiaraztea eta aurkezteko epea. Aurkeztearen ondoriozko efektuak. Prozedura izapidetzea. Ebazpena. Ebazpenaren ondorioak.
4. atala.— Sektore publikoko kontratuak. kontratuaren alderdiak
22. gaia: Kontratazio organoa. Kontratatzeko eskumena. Kontratuaren arduraduna. Kontratatzailearen profila.
23. gaia: Sektore publikoarekin kontratatzeko gaitasuna. Kontratatzeko debekuak.
24. gaia: Enpresaburuaren sailkapena, gaitasuna eta kaudimena.
25. gaia: Kontratuaren xedea. Prezioa. Kalkulatutako balioa. Prezioen berrikusketa.
26. gaia: Sektore publikoaren kontratazioan eska daitezkeen bermeak.
27. gaia: Kontratuak aldatzea. Aldaketak aurreikusita dauden egoerak.
28. gaia: Aurreikusi gabeko aldaketak.
5. atala.— Sektore publikoko kontratuak. prestatzea, ondorioak, betetzea eta azkentzea
29. gaia: Kontratazio-espedientea. Abiaraztea eta edukia. Onarpena. Premiazko izapidetzea eta larrialdiko izapidetzea.
30. gaia: Kontratu txikiak.
31. gaia: Kontratuak adjudikatzeko prozedurak. Berdintasunaren eta gardentasunaren printzipioak. Konfidentzialtasuna. Publizitatea. Deialdia. Proposamenak aurkezteko epeak. Eskaintzak baloratzeko irizpideak. Eskaintzak sailkatzea, kontratua adjudikatzea eta adjudikazioa jakinaraztea.
32. gaia: Prozedura (I): Irekia.
33. gaia: Prozedura (II): Murriztua eta negoziatua. Aplikazio-kasuak.
34. gaia: Prozedura (II): Lehia-elkarrizketa. Berrikuntzarako elkarketa.
35. gaia: Kontratazioaren arrazionalizazio teknikoa. Esparru-akordioak. Eskuratzeko sistema dinamikoak. Kontratazio-zentralak.
36. gaia: Kontratuen ondorioak. Araubide juridikoa. Administrazioaren eskumenak. Kontratuak egikaritzea.
37. gaia: Kontratuak azkentzea. Betetzea. Ebazpena. Kontratuak lagatzea.
38. gaia: Azpikontratazioa. Azpikontratistei eta hornitzaileei ordaintzea. Egiaztapena.
6. atala.— Sektore publikoko kontratuak. kontratu motak
39. gaia: Obra-kontratuak. Prestatzeko jarduketak.
40. gaia: Obra-kontratua egikaritzea. Zuinketa egiaztatzea. Kontratistaren erantzukizuna, ezinbestea. Ziurtagiriak eta konturako ordainketak. Obrak oroharreko prezioan eta prezio itxian.
41. gaia: Obra-kontratua aldatzea. Kontratistaren betebeharrak. Unitate berriak. Obra-zuzendariaren ahalmenak. Aldaketa-espedientea.
42. gaia: Obrak jasotzea eta berme-epea. Ezkutuko akatsen ondoriozko erantzukizuna. Suntsiarazteko arrazoiak. Ebazpenaren ondorioak.
43. gaia: Obra-emakidako kontratua.
44. gaia: Zerbitzuak emateko kontratua.
45. gaia: Hornidura-kontratua. Errentamendua. Entregatzea eta hartzea. Prezioaren ordainketa. Hornidura-kontratua aldatzea. Entregatzeko eta hartzeko gastuak. Akatsak edo hutsuneak berme-epean zehar. Suntsiarazpenaren arrazoiak eta ondorioak.
46. gaia: Zerbitzu-kontratua. Edukia eta mugak. Prezioa zehaztea. Iraupena. Egikaritzea. Kontratistaren erantzukizuna. Aldaketak egitea. Betetzea. Suntsiarazpenaren arrazoiak eta ondorioak.
7. atala.— Administrazio publikoen kontratuak. lizitazio elektronikorako eta kudeaketarako administrazio antolakuntza
47. gaia: Laguntza-organoak (I): Kontratazio-mahaiak. Lehia-elkarrizketaren edo berrikuntzarako elkartze-prozeduraren mahai berezia. Adituen batzordea. Tokiko Erakundeetan laguntza-organoek dituzten berezitasunak.
48. gaia: Organo aholku-emaileak: Kontratazioko aholku batzordea. Kontratazio publikoaren arloko kooperazio batzordea. Kontratazioa arautzeko eta gainbegiratzeko bulego independentea. Ebaluazioko bulego nazionala.
50. gaia: Erregistro ofizialak: Lizitatzaileen eta enpresa sailkatuen erregistro ofiziala. Sektore publikoko kontratuen erregistroa.
8. atala.— Sektore publikoko kontratuak. baztertutako sektoreak
51. gaia: 3/2020 Errege Lege Dekretua, otsailaren 4koa, zenbait sektoretako kontratazio publikoaren esparruan Europar Batasuneko zenbait zuzentarau Espainiako ordenamendu juridikoan sartzen dituen premiazko neurriena. Lehenengo liburua: 2014/25/EB Zuzentarauaren transposizioa. Uraren esparruari aipamen berezia.