Eusko Jaurlaritza

Jarduera fisikoaren eta kirolaren Teknikari lan-poltsa

2019/08/07 - 2019/08/28
Inprimatu
Berriz-Olakueta
Bizkaia
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Berrizko Udala
Lehiaketa:
Jarduera fisikoaren eta kirolaren Teknikari lan-poltsa
Lanpostua:
Kirol teknikaria
Mota:
Bitarteko funtzionarioa
Kontratu-mota:
Bitarteko funtzionarioa
Taldea:
A2
Eginkizunak eta atazak:

Gauzatu beharreko funtzioak, bere kategoria profesionalaren esparruari dagozkionak izango dira; hauetako batzuk, zerrenda gisa, hauek izanik:

Kirol instalazioak

— Udaleko kirol ekipamendu eta azpiegiturak planifikatzea eta kudeatzea (kiroldegia, frontoia, bullder, Berrizburu, ibilbideak, bide osasungarriak…) eta bertan dagoen pertsonala, bere funtzio, zereginen jarraipen egokia eginez.

— Udaleko kirol instalazioen inbertsio eta mantenuaren jarraipena egitea, proposatzea eta zehaztea.

Arloko kudeaketa

— Kirol eta jarduera fisikoaren sustapena egiteko, urteko aurrekontu eta kudeaketa proposamena egitea, beharrezko neurriak proposatuz (desbideraketen kontrola, kreditu aldaketak egiteko proposamenak eta abar).

— Batzarretan parte hartzea eta kirol arloan hobekuntzak sustatzea, egokiak izan daitezkeen ekintzak eta aldaketak proposatuz.

— Bere arloko funtzionamendu, kontrol eta jarraipenaren erantzule egitea, modu zehatz eta dokumentatuan; beharrezkoak diren txostenak, memoriak aurkeztuz.

— Zerbitzua bermatzea (modu zuzenean edo zeharka kudeatzen denean), kalitate irizpideak jarraituz eta horrela bada, kontratatutako enpresen jarraipena egitea.

— Jarduerarekin zerikusia duten eta udalarentzat interesgarriak diren diru-laguntza programak eskatzea, kudeatzea eta jarraipena egitea, ezarritako prozeduren arabera.

— Bere arloari dagozkion plegu teknikoak, ordenantzak eta araudiak egitea, eta egokiak izan daitezkeen aldaketak proposatzea.

— Kirol, jarduera fisikoa sustatzeko diru-laguntza hitzarmenak, oinarriak diseinatzea eta kudeatzea eta udalarekin sinatutako hitzarmenen jarraipena egitea.

— Beste entitateekin, adituekin, profesionalekin izaten diren harremanak zehaztea eta garatzea (Eusko Jaurlaritza, Aldundia, tokiko elkarteak eta bestelakoak) arloari dagozkion funtzioak garatzeko.

— Sailean antzemandako premien arabera, ekipamendu eta baliabide berrien erosketa proposatzea, eta hauek eskuratzeko, beharrezko informazioa ematea.

Aholkularitza teknikoa

— Jarduera fisikoa eta kirola sustatzeko baliabide, laguntza, programen informazio eta ezagutza eguneratua izatea eta interesgarriak, baliagarriak izan daitezkeen neurriak, jarduerak proposatzea.

— Jarduera fisikoa eta eskola kirolaren praktika sustatzea eta antolatzea, eskualde, Mankomunitate eta Aldundiko organo eskudunekin batera.

— Eskola kirol programa diseinatzea eta ikuskatzea udalerriko ikastetxeekin batera.

— Herri ekimen eta mugimenduak aholkatzea eta sustatzea (elkarteak, klubak, kirol arloko taldeak) udalerriko jarduera fisikoa garatzeko asmoz.

— Eskuhartze proposamenak egitea jarduera fisikoa garatzeko hartutako erabaki eta ezarritako irizpideen arabera, eta bereziki genero berdintasuna, hizkuntza normalkuntza eta dibertsitate-funtzional, kultura, jatorri aniztasuna kontuan hartuz.

— Bere eskumeneko kirol eskaintza diseinatzea, programatzea, kudeatzea eta ebaluatzea.

— Programatutako jarduerak koordinatzea, ikuskatzea eta ebaluatzea, eta beharrezkoa balitz, neurri zuzentzaileak barneratzea.

— Zeharkakotasun ildoak ezartzen direla ziurtatzea; besteak beste, partehartzea, hizkuntza normalkuntza, genero berdintasuna, dibertsitatea eta elkarbizitza programak kirol eremuan.

— Bere konpetentziakoak diren gaien informazioa pilatzea, artxibatzea, argitaratzea, informazioa zabaltzeko edo jarduerak antolatzeko orduan erabiltzeko.

— Garatuko diren jardueren eta programen zabalkundea eta argitalpena burutzea.

— Bere eskuduntzakoak diren agiri eta txostenak erredaktatzea.

— Herritarren eskaerak kudeatzea; instalazio erreserbak, instalazioen erabilera egutegiak egitea.

— Udalerrian antolatzen diren kirol ekitaldien antolaketarako lan-taldeetan parte hartzea.

— Herritarrei harrera egitea, erantzutea eta aholkuak ematea bere arloko gaietan.

— Lan arriskuen prebentzio araudia bete eta betearaztea.

— Erakundearen xedeak eta helburuak betetzeko agintzen dizkioten zereginak betetzea edo gauzatzea.

Hezkuntza arloaren kudeaketa

— Hezkuntza arloko urteko aurrekontua eta kudeaketa proposamena egitea eta beharrezko neurriak proposatzea (desbideraketa kontrola, kreditu aldaketarako proposamenak eta abar.).

— Batzarretan parte hartzea eta herriko hezkuntza arloaren hobekuntza sustatzea, ekintzak eta aldaketak proposatuz.

— Hezkuntza arloko eskuhartze proposamenak egitea hartutako erabaki eta ezarritako irizpideen arabera eta bereziki hizkuntza normalkuntza, berdintasun, dibertsitate funtzional, jatorri, kultura aniztasuna kontuan hartuz.

— Tokiko hezkuntza komunitatearekin harremana garatzea eta zehaztea (ikastetxeak, guraso elkarteak, herriko elkarteak eta bestelakoak) sailari dagozkion helburu eta betekizunak garatzeko.

Titulazioa:

Jarduera fisiko eta Kirol zientzien unibertsitate gradua izatea edo titulu ofizial edo homologatuaren eskubideak ordainduta izatea. Atzerriko titulazioen kasuan, bere homologazioa egiaztatu behar da.

Hizkuntza eskakizuna:

3 Hizkuntza Eskakizun agiria izatea edo baliokidea den agiri ofiziala.

Beste baldintza batzuk:

a) Europar Batasuneko estatu bateko naziotasuna edukitzea, edo Europar Batasunak izenpetu eta Espainiako estatuak berretsitako nazioarteko itunen arabera langileen joan-etorri askea aplikatzen zaion estatu batekoa izatea. Halaber, Europar Batasuneko estatuetako naziokotasuna dutenen ezkontideek ere parte hartu ahal izango dute, baldin eta Zuzenbidearen arabera banatuta ez badaude, bai eta haien ondorengoek eta ezkontideen ondorengoek ere, baldin eta Zuzenbidearen arabera banatuta ez badaude eta ondorengoak hogeita bat (21) urtetik beherakoak badira edo, adin horretatik gorakoak izanda ere, gurasoen kontura bizi badira (ELD 5/2015, 57 artikulua). Gainera, aurreko paragrafoetan aipatu gabeko atzerritarrek ere har dezakete parte, Espainiako estatuan bizi badira. Hautatuak izanez gero, kontratua gauzatu aurretik, kontratuaren xede den jarduera egiteko administrazio-baimena dutela egiaztatu beharko dute. Pertsona hauek lan kontratupekoak bakarrik izan ahalko dira.

b) Zereginak egiteko gaitasun funtzionala edukitzea.

c) 16 urte edo gehiago izatea, eta derrigorrezko gehieneko erretiro-adina gainditu barik izatea.

d) Edozein herri-administrazioren zerbitzuetatik edota autonomia-erkidegoetako konstituzio edo estatutu-organoetatik diziplina-espediente bidez baztertua ez egotea edota ebazpen judizial bidez desgaikuntza absolutu edo berezirik ez izatea lanpostu edo kargu publikoetarako, funtzionario-kidego edo eskalara sartzeko, edota lan-kontratudun langile moduan egiten zituen eta baztertua edo desgaitua izan zen antzeko funtzioak burutzeko. Beste estatu bateko herritarra bada, desgaituta edo horren pareko egoera batean ez egotea, eta bere estatuan egoera berean egonda enplegu publikora iristeko eragozpen izango litzatekeen diziplinazko zehapenik edo horren parekorik ez izatea.

e) Jarduera fisiko eta Kirol zientzien unibertsitate gradua izatea edo titulu ofizial edo homologatuaren eskubideak ordainduta izatea. Atzerriko titulazioen kasuan, bere homologazioa egiaztatu behar da.

f) Bigarren Oinarrian, plaza bakoitzarentzat eskatutako Hizkuntza Eskakizuna izatea (3 Hizkuntza Eskakizun agiria izatea edo baliokidea den agiri ofiziala).

g) Ezgaitasun edo bateraezintasuneko lege-kausaren batean sarturik ez izatea, herri-administrazioen zerbitzura dauden langileentzat bateraezintasunen arloan indarrean dagoen araubidearen arabera.

Onartzea
Aurrez aurrekoa:

Berrizko Udal erregistroan (Iturritza kalea, 51, 48240-Berriz), aurkeztu beharko dira eskabideak.

Deialdia
Web-orria: