Eusko Jaurlaritza

Iturgin ofiziala

2019/06/27 - 2019/07/24
Inprimatu

Bizkaia
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Bilbao-Bizkaiako Ur-Patzuergoa
Lehiaketa:
Iturgin ofiziala
Lanpostua:
Teknikaria
Plaza-kopurua:
3
Mota:
Lan-kontratu finkoa
Kontratu-mota:
Lan-kontratu finkoa
Taldea:
4. Talde, 9A Eskala
Eginkizunak eta atazak:

Eginkizuna

Bezeroei eta berankorrei ur hornidura berrikustea, informazioa ematea, diru bilketa gauzatzea, mozketak egitea edo zerbitzua berriro ere jartzea eta sortutako gorabeherak aztertzea eta konpontzea. Barneko instalakuntzak berrikustea, behin-behinekoak edo behin betikoak, hornidura baliozkotzeko. Behin-behineko instalakuntzen kontagailuak instalatzea eta desinstalatzea ohiko moduan eta behin betikoena, Bezeroen Harremanetako Sailaren beharren arabera.

Funtzio nagusiak

1. Bezero berankorrei beren etxeetan edo hornidura puntuetan Partzuergoarekin dituzten zorren berri ematea, eta Diru-bilketa Buruzagitzaren jarraibideekin bat eginez zorra kentzeko epeak eta zenbatekoak proposatzea.

2. Ur hornidura moztea bezeroek ordaindu ez dutelako edo baja egoeran daudelako, eta ur zerbitzua ematea bezeroak altan daudenean edo Diru-bilketa Buruzagitzak berrezartzeko agindua ematen duenean.

3. Bezeroei eskuragarri dauden ordainketa metodoen berri ematea.

4. Eraikuntza prozesuan zehar «eraikitzen dagoen obra» eta «kontagailua duen ur hargunea» jardueren bidez identifikatutako erabiltzaileak berrikustea eta horien jarraipena egitea, ur hargunea egikaritzea, hornidurako behin-behineko instalakuntzak egitea, behin betiko barneko instalakuntzak egikaritzea eta behin-behineko hornidura bukatzea barne. Hori guztia bermatzeko instalakuntza horien egikaritzeak bat egiten duela aplikatu beharreko araubidearekin eta bermatzeko baita ere hornidurak kontrolatuta daudela eta zuzentasunez erabiltzen direla.

5. Landa gunean proiektugileei, eraikitzaileei, instalatzaileei eta erabiltzaileei Partzuergoak onartzen dituen kontadore mota eta modeloen berri ematea instalakuntza mota bakoitzarentzat, arreta berezia eskainiz irrati bidezko irakurketa duten guneetan.

6. Aurretik deskribatutako horniduren kontagailuak instalatzea eta desinstalatzea eta Arloko Arduradunak hala agindutako inguruabarretan, behin betiko instalakuntza duten kontagailuak direnean.

7. Barneko instalakuntzetan zuzenketak eta egokitzapenak egitea (pasabide giltzak, balbulak, hodiak, eta abar), bereziki kalibre ertainen eta handien erabiltzaileei, partzuergoak onartzen dituen kontagailuak horniduraren egoera zehatzera egokitzeko. Irrati bidezko irakurketaren beharrei arreta berezia eskaintzea.

8. Saileko kontratek egindako lanen kalitatea berrikusteko zereginak gauzatzea.

9. Noizbehinka ikuskapenak egitea, kontagailuak egiaztatzea, irakurketa eta neurriak apuntatzea.

10. Esleitzen zaizkion gainerako lanak, bere talde profesionalari dagozkionak.

Titulazioa:

— Beharrezko titulazioa: Honako titulazioren bat izatea:

a) Lehenengo mailako lanbide heziketa, fabrikazio mekanikoko teknikaria edo

b) Lehenengo mailako lanbide heziketa, mantentze teknikaria eta ekoizpen zerbitzuak edo

c) Eskolako Graduatua (OHO), Oinarrizko Batxilergoa, lehenengo mailako lanbide heziketa edo baliokidea, eta gainera, honakoetako bat:

c1) Iturgintza instalatzailearen txartel profesionala (barneko ur instalakuntzak) edo

c2) 5 urteko esperientzia profesionala iturgin lanetan.

— Beste baldintza batzuk: B gidatzeko baimena.

Hizkuntza eskakizuna:

1. hizkuntza eskakizunarekin (derrigorrezkoa)

Beste baldintza batzuk:

a) Europar Batasuneko edozein estatu kidetako nazionalitatea izatea edo, bestela, Europar Batasunak sinatutako eta Estatu Espainolak berretsitako nazioarteko itunen arabera, langileen joan etorri askea aplikatzekoa zaion estatu bateko nazionalitatea izatea.

Era berean, Europar Batasuneko estatu kideetako nazionalen ezkontideek ere parte hartu ahal izango dute, betiere zuzenbidez banatuta ez badaude. Horrez gain, euren ondorengoek eta euren ezkontideen ondorengoek ere parte hartu ahal izango dute, betiere ezkontideak zuzenbidez banatuta ez badaude, ondorengoak hogeita bat (21) urtetik beherakoak badira edo ondorengoak beren lepotik bizi eta 21 urtetik gorakoak badira.

Halaber, aurreko paragrafoetan aipatu ez diren atzerritarrek ere parte hartu ahal izango dute, betiere legezko egoitza Espainiako Estatuan baldin badute.

b) Deitutako plazari esleitutako zereginak betetzeko gaitasun funtzionala izatea. Gaitasun hori bere garaian egiaztatu beharko da agiri bidez, lan kontratua sinatu aurretik epaimahaiak onartutako izangaiei zenbait proba eta osasun azterketa egin ondoren. Osasun azterketa hori Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak adierazitako zerbitzuetan egingo da.

Hautaketa prozesuak dirauen bitartean, epaimahaiari beharrezkoa iruditzen bazaio, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoari eskatu ahal izango dio elbarrientzako txandan lehiatzen diren izangaiei probak eta osasun azterketak egiteko. Horrela, bada, deialdiko lanpostuetan egin ohi diren jarduerak betetzeko gai diren egiaztatu ahal izango da, hautaketa prozesua amaitu arte itxaron beharrean.

c) 16 urte izan beharko dituzte eta ezin izango dute erretiratzeko arauzko adin arrunta eduki (65 urte). Txanda itxiko (txandaka) plazetarako deialdietan, beharrezkoa izango da 18 urte beteta izatea, Langileen Estatutuaren 6.2. artikuluarekin bat etorriz.

d) Kasuan kasuko plazarako eskatutako titulazioa edukitzea edo titulua jasotzeko eskubideak ordainduta izatea. Atzerriko titulazioen kasuan, homologazioa ziurtatzen duen agiria eduki beharko da.

Goi mailako unibertsitate titulazioa betekizun gisa dauzkaten deialdien kasuan (lizentziatura, arkitektura edo ingeniaritza), gradu titulazioa izateak, urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretuaren 9. eta 10. artikuluetan araututako unibertsitate masterrarekin, kasu bakoitzean kasuan kasuko plazarako legedi aplikagarriak ezarritako titulazioarekin baliokidetasuna izango du. Erdi mailako unibertsitate titulazioa betekizun gisa dauzkaten deialdien kasuan (unibertsitate diplomatura, arkitektura teknikoa edo ingeniaritza teknikoa), urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretuaren 9. artikuluetan araututako gradu titulua izateak kasu bakoitzean kasuan kasuko plazarako legedi aplikagarriak ezarritako titulazioarekin baliokidetasuna izango du. Hartara, Goi mailako Hezkuntzarako Kualifikazioen Espainiako Esparru (GMHKEE) eta Kualifikazioen Europako Esparru (KEE) barruan ezarritako baliokidetasun mailak erabiliko dira.

e) Diziplina espediente bidez inolako Administrazio Publikoren zerbitzuetatik edo Autonomia Erkidegoetako organo konstituzional edo estatutarioetatik baztertuta ez egotea, ezta ebazpen judizial bidez lan edo kargu publikoetarako desgaikuntza absolutua edo berezia izatea ere, antzeko zereginak betetzeko aldendu edo desgaitu egin badute.

Atzerritarra izanez gero, desgaituta edo antzeko egoeran ez egotea, eta bere Estatuan lan publikoa antzeko egoeran lortzea eragotziko liokeen diziplina zigorra edo parekoa ez izatea.

f) Ezin izango dira ezintasunagatiko edo bateraezintasunagatiko legezko auziren baten menpe egon, administrazio publikoen zerbitzura dauden langileen bateraezintasunei buruzko indarreko arautegian ezarritakoa kontuan hartuta. Hala ere, ez du inolako eraginik izango arautegiak berak aukeratzeko emandako eskubidean.

g) Kasuan kasuko eranskinetan hautaketa prozesu bakoitzerako zehaztutako gainerako beste betekizun guztiak bete beharko dituzte.

h) Minusbaliotasuna duten pertsonei gordetako plazetara aurkezten direnek izaera hori onarturik izan beharko dute, betiere %33koa edo hortik gorakoa izango den ezgaitasun mailarekin; izaera hori Administrazioaren organo eskudunak onartu beharko du (foru aldundien organo eskuduna, Imserso, edo baliokidea).

3.2. Deialdian parte hartu nahi dutenek aurreko baldintza guztiak bete beharko dituzte eskaerak aurkezteko epea amaitzen den egunean bertan. Era berean, hautaketa prozesuak dirauen bitartean eta kontratatuak izan arte, baldintza horiei guztiei eutsi beharko diete.

Onartuak izateko eta hautaketa prozesuan parte hartzeko, izangaiek eskaeran beharrezko betekizun guztiak betetzen dituztela adierazi besterik ez dute. Nolanahi ere, prozedurako fase zehatz batean horiek guztiak egiaztatzeko eskatuko zaie.

3.3. Hautaketa prozesuan parte hartzea borondatezkoa izango da, eta esan nahiko du izangaiek agindu dakizkiekeen froga psikoteknikoak edota identitatea egiaztatzekoak egiteko prest daudela, eta froga horien emaitzak ere baloraziorako faktore gisa baliatzeari onirizten diotela, oinarri arau hauetan aurreikusitako guztiaren arabera.

3.4. Oinarri hauetan jasotako hautaketa prozesura aurkezteak esan nahi du izangaiek baimena ematen dutela eskabidean ageri diren datu pertsonalak erabiltzeko (izen-abizenak, NAN eta prestakuntza maila), aldizkari ofizialetan, iragarki tauletan, webgunean eta, oro har, hautaketa prozesuaren emaitza partzialak edo behin betikoak jakinarazteko erabiltzen den edozein bideren bitartez argitaratzeko. Halaber, izangaiek datuak erabiltzeko baimena ematen dute, HAEEk edo erakunde eskudunak euskararen hizkuntza eskakizuna edo beste hizkuntzaren baten ezagutza maila egiaztatu dezan, eta, oro har, hautaketa prozesuari dagozkion ariketak epaimahaiak, erakundeak edo enpresak agintzen dionak moduan prestatu eta burutzeko direla baieztatzeko.

Hautaketa prozesuak publizitate printzipioan araututa daude. Ondorioz, izangaiaren eskabiderik ez da onartuko baldin eta ez badu bere datuak lagatzea onesten aurreko paragrafoan adierazitako edukiaz eta helburuetarako.

Izangaiek adierazi beharko dute euren datuak (izen-abizenak, NAN, helbidea, telefonoa eta prestakuntza maila) sektore publikoko beste erakunde batzuei lagatzeko eragozpenen bat duten. Lagapen horren helburu bakarra da erakunde horiek lan eskaintzak legez ezarritako moduan egitea. Datuak lagatzea ez dutela nahi berariaz adierazi ezean, izangaiek horretarako baimena ematen dutela ulertuko da.

Izangaiek emandako datuak datu pertsonalak gordetzeko fitxategi batean sartuko dira, eta horren helburua izango da pertsonal finkoa eta aldi baterako pertsonala kudeatzea.

Fitxategiaren arduraduna da Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoa; eta interesdunak datuak ikusi, zuzendu eta ezabatu ahalko ditu, baita datuen tratamendua mugatu edo horri uko egin ere. Gainera, interesdunak baliatu ahalko du datuon eramangarritasun-eskubidea.

Horretarako, idazki bat bidali beharko du helbide honetara: Done Bikendi kalea, 8, Albia I eraikina, 48001-Bilbo.

3.5. Izangaiek deialdi zehatz bakoitzeko txanda bakarrean parte hartu ahalko dute, txanda askean edo minusbaliotasuna duten pertsonen txandan, eta halaxe adieraziko dute eskaeran, betiere 1.2. oinarriaren bigarren paragrafoan ezarritakoari kalterik egin gabe.

Nahi den aukera berariaz agertu ezean edo deialdi bererako baliozkotasunez egindako aukera bat baino gehiago egonez gero edo izangaiak txanda murritzerako baldintzak bete ezean, eskaera txanda askerako aurkeztu dela ulertu beharko da ofizioz.

Ezgaitasun intelektuala egiaztatzen duten pertsonek betetzeko moduko plazak jasotzen dituzten deialdi zehatzetan, plaza lortzeko beharrezkoa izango da txanda horretako izangaiek inguruabar hori zehaztea.

Onartzea
Elektronikoa:

4.2. Eskaeraren baldintzak:

a) Eskaera telematikoak eredu ofizialean aurkeztu beharko dira; eredu hori www.consorciodeaguas.eus webgunearen bidez eskuratu ahalko da.

Eskaerok helbide elektroniko horretan ezarritako prozedura elektronikoaren bidez aurkeztu beharko dira.

Eskabidearekin batera eskaneatutako Nortasun Agiri Nazionala (NAN) edo baliokidea (atzerritarra izanez gero) aurkeztu beharko da.

Alegatutako baldintzak eta merituak betetzen direla adierazteko, zerrenda eta identifikazio bat egin beharko dira hautaketa prozesuan parte hartzeko eskatzen den eskaera orrian. Gauzak horrela, eskaerarekin batera ez da aurkeztu behar baldintza eta meritu horien egiaztagiririk; izan ere, partaidetza baldintzak nahiz alegatutako merituak egiaztatu beharko dira horretarako eskatuak izan diren unean, betiere oinarrietan ezarritakoaren arabera.

Halaber, hala nahi dutenentzat, Partzuergoak erregistro bulego osagarria prestatuko du, Albia II eraikinean kokatuko dena; bertan, hala nahiago duten pertsonen esku jarriko dira ordenagailuak eta eskaera betetzeko beharrezko bestelako baliabide teknikoak, eta interesdunei aholkuak eta laguntza emango zaie eskaera zuzen eta egoki bete dezaten.

b) Aukera gisa, eskaera paperean aurkeztu nahi duten izangaiei zuzenduta, oinarri hauei eskaera eredu bat erantsi zaie; eredu hori oinarri hauetan ezarritakoaren arabera bete eta 4.3. atalean adierazitako tokietan aurkeztu beharko da.

c) Eskaeraren atal guztiak bete beharko dira. Eskatutako baldintza guzti-guztiak betetzen dituztela adierazi beharko dute, eskariak aurkezteko epearen amaiera eguna kontuan hartuta beti.

Horretarako, eskabidearen dagokion atalean, izangaiek hauxe adierazi beharko dute:

— Eskatutako datu pertsonalak.

— Zein deialditan parte hartu nahi duen.

— Zein txandatan parte hartu nahi duen: txanda askean (a) edo minusbaliotasunen bat duten pertsonentzako txandan (b), betiere deialdian ezarritakoari jarraiki. Izangaiek txanda bakarrean parte hartu ahalko dute deialdi bakoitzeko,

1.2. oinarritan ezarritakoari kalterik egin gabe.

— Elbarritasunak dituzten pertsonek adierazi egin beharko dute hori eskabidean, baita proba egiteko beraien ustez zein egokitzapen tekniko behar dituzten ere.

— Ariketak zein hizkuntza ofizialetan egin nahi dituzten, euskaraz edo gaztelaniaz.

Edonola ere, gaitasun psikologikoak ebaluatzeko probak jatorrian diseinatu diren hizkuntzan egingo dira.

— Parte hartzeko betekizun gisa zein titulazio aurkezten duten.

— Euskarazko hizkuntza eskakizun ziurtatua.

— Lehiaketa faserako alegatu diren merituak: 11. oinarrian aurreikusitakoaren arabera zehaztu beharko dira. Meritu horiek geroago egiaztatu beharko dira,

11. oinarrian ezarritako forman eta epean. Parte hartzeko eskabidean alegatutako merituak baino ez dira baloratuko.

4.3. Aurkezteko tokia: Eskabideak modu telematikoan aurkeztuko dira www.consorciodeaguas.eus webgunearen bidez.

Aurrez aurrekoa:

Aukera gisa, paperezko formatua erabiliz gero, eskabideak modu presentzialean aurkeztu ahalko dira Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4. artikuluak ezarritakoari jarraikiz, helbide honetan: Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoa, Done Bikendi kalea 8, Albia II, beheko solairua, 48001-Bilbao.

Deialdia
Gaiak:

II

A) Ezagutza orokorren gai zerrenda

1. gaia: Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoa (I): Eratzea eta osatzen duten erakundeak. Partzuergoaren helburuak eta eskumenak. Nortasun eta gaitasun juridikoa. Tarifak. Administrazio ahalmenak.

2. gaia: Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoa (II): Partzuergoaren organo nagusiak eta aginpideak. Funtzionamendua. Araubide ekonomikoa.

3. gaia: Laneko arriskuen prebentzioa: 31/1995 Legea, azaroaren 8koa, Lan arriskuen prebentzioari buruzkoa, eta 39/97 ED Prebentzio Zerbitzuen Araudia.

4. gaia: 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, Langile Publikoaren Oinarrizko Estatutuari buruzko Legearen testu bategina onetsi duena: Enplegatu publikoen eskubideak eta betebeharrak. Jokabide kodea. Diziplina araubidea.

5. gaia: Generoaren arloko politikak: 3/2007 Lege Organikoa, martxoaren 22koa, Emakumeen eta gizonen berdintasun eragingarrirakoa. Eusko Legebiltzarraren 4/2005 Legea, otsailaren 18koa, Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerakoa.

6. gaia: 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoa. Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamendua, datu pertsonalen tratamenduari dagokionez pertsona fisikoen babesari eta datu horien zirkulazio askeari buruzko arauak ezartzen dituena.

7. gaia: Ofimatika: Word, Excel eta Access.

B) Ezagutza berezien gai zerrenda

1. atala.—Oinarrizko hidraulika

1. gaia: Hustubideak eta harguneak. Kontzeptua. Eginkizunak. Eragiketa metodoa. Ixteko gailuak: balbula motak eta konportak.

2. gaia: Biltegiak eta harguneak. Definizioa. Eginkizunak. Kokalekua. Oinarrizko elementuak. Erregulatze gaitasuna. Biltegi motak. Obra bereziak. Ustiapena eta kontserbazioa.

2. atala.— Ur instalazioak

3. gaia: Barne banaketako instalakuntzak. Kontzeptua. Gorako hodiak. Desbideratzeak. Hodiak eta hodien babesa. Hodien eta ur harguneen egoera.

4. gaia: Eraikinetatik euri urak ebakuatzeko sareak. Eraikinetatik euri urak ebakuatzeko sareen kontzeptua. Eraikinetako euri urak ebakuatzeko sareen sistemak, elementuak eta ezaugarriak. Egikaritzea eta materialak.

3. atala.—Iturgintza elementuak

5. gaia: Konpontzea, desmuntatzea eta elementuak aldatzea. Tangak, iturriak, giltzak eta ponpak konpontzea. Komuneko sifoiak desmuntatzea. Iturriko asentu balbula aldatzea. Iturriko asentu balbula esmerilatzea.

6. gaia: Hodiak I.

Hodien materialak eta ezaugarri nagusiak. Estaldurak, soldatzea, eta abar.

7. gaia: Hodiak II. Altzairu galvanizatuzko hodia. Kobrezko hodia. PVCzko hodia. Ebakuazioa. Hodi malguak. Burdinazko hodiak. Polietilenozko hodiak eta loturak. Hodiak jartzea. Hodiak babestea.

4. atala.— Tasak likidatzea eta diru-bilketa kudeatzea

8. gaia: Ur horniduraren zerbitzuaren ordenantza arautzailea eta Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoaren saneamendu eta arazketa zerbitzuaren ordenantza arautzailea.

9. gaia: Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoaren ur hornidura, saneamendu eta arazketa zerbitzuen erabiltzaileei zerbitzua emateagatiko tasak arautzen dituen ordenantza: Zerga egitatea. Diru-bilketarako jarduketak eta prozedurak. Zergei lotutako ez betetzeak.

5. atala.— Instalazio partikularrak, komunitatekoak eta hornidura eta/edo saneamenduko zerbitzu publikoarenak

10. gaia: Instalazio publikoak eta pribatuak mugatzea.

11. gaia: Eraikuntzen kode teknikoa.

6. atala.— Kontagailuak eta teleirakurketa

12. gaia: Kontagailuak: Kontagailu motak. Instalakuntzen ezaugarriak eta eskakizunak. Dimentsioak eta ur emariak. Gaitasun metrologikoa.

13. gaia: Kontagailuak irrati bidez irakurtzea: Irrati bidezko irakurketako sistemak eta kontagailuak. Irrati frekuentziako moduluak berriz ere konfiguratzea.