Informatikako laguntzaile lanposturako lan poltsa
Bizkaia
Ardura orokorrak.
Udaleko sare eta informazio sistemen funtzionamendu egokia bermatu, egunerokotasunak sortutako arazoak konpondu eta ahal den heinean horiei aurre konponbidea ematen saiatu.
Eginkizun nagusiak:
1. Erabiltzaileen kontsulta eta erreklamazioei erantzun: diagnosia eta hardware zein softwareetako gorabeherak konpondu eta erabiltzaileei erabiltzen dituzten aplikazioetan laguntza eskaini. Horretarako, «UltraVNC» eta «Remote Desktop» urruneko tresnak erabiliko dira berehalako soluzioa emateko; bestela, aurrez aurre egingo litzateke.
2. Udalaren ekipo informatikoen zein sareko komunikazio sistemen funtzionamendu ona gainbegiratzea, zerbitzariak eta mezuak aztertuta.
3. Udalak kontratatu ditzakeen laguntza teknikoak ahal den neurrian ekidin, eta ezinbestekoa denean, horiek gainbegiratu gorabeherak ekiditeko. Gorabehera edo matxuraren bat egon ezkero, konponbiderik egokiena bilatu.
4. Udalean errepikatzen diren prozesuak identifikatu eta ahal den heinean erraztu, sinplifikatu eta automatizatu.
5. Erabiltzaileentzat beharrezkoak eta egokiak aurreikusten diren formakuntza saioak prestatu eta beharrezko diren saioak antolatu.
6. Informazioaren segurtasunari dagozkion neurriak hartu.
a. Active Directory-ko gpo-ak (segurtasun politikak) modu egokian funtzionatzen dutela bermatu. Horretarako, bash, batch, vbs edo mota bereko script-ak kudeatu.
b. Ahal den neurrian modu proaktiboan jardun; horretarako, segurtasun tresna guztiak aztertu eta ezarri.
7. Eguneratuta egotea teknika berrietan, tresna informatikoetan, ekipoetan, etab.
8. Baliabide zein teknika informatiko berriak ezartzea eta prozesuaren finkapenaz eta kontrolaz arduratzea. Hau da, aplikazio informatikoak hobetzeko planen barruan, proiektuak eta proposamenak egitea. Horretarako mantentze lan prebentiboak egingo dira zerbitzua hobetzeko.
9. Udalak dituen zerbitzari fisiko zein birtualen mantentze lanak burutu eta horien funtzionamendu egokia bermatu. Horretarako, zerbitzarien zerbitzuak diren DNS, DHCP, Active Directory, IIS, Apache, etab. kudeatuko dira.
10. Sistema eragileak kudeatu eta mantendu; hala nola, Windows Server 2008,Windows Server 2012, Microsoft Windows 7 Proffesional, Linux (Centos 6).
11. Sistema eragileek duten datu baseak kudeatu eta mantendu; hala nola, SQL Server eta MYSQL, alegia.
12. WSUS sistemak ezartzen dituen eguneraketez arduratu eta funtzionamendu egokiaz arduratu.
13. Udalean dagoen informazio teknologien menpekotasunaren hazkundeari aurre egiteko, Informatika Saileko arduradunarekin bat, beharrak aztertu eta dimentsionatu:
a. Beharrezko migrazioak burutu.
b. Zerbitzari birtualetan, VMWare kudeatu eta beharrezkoak diren aldaketen ikerketa lanak burutu.
c. Sare mailan, VLAN(sare birtuala) zein VOiP(ahotsa) sareak kudeatu eta TCP/IP sare konfigurazioaren funtzionamendu egokia bermatu.
d. Hardware mailan, sareko elektronika berriaren beharrak aztertu.
14. IZFEko aplikazioetan zein horien erabiltzaileekin egon daitezkeen gorabeherak kudeatzea eta erabilpen egokia bermatzea.
15. Intranetaren funtzionamendu egokia bermatu eta mantentze teknikoaz arduratu.
16. Udalaren espedienteak kudeatzeko sistema informatikoaren eginbeharrak burutu.
17. Udalaren gardentasunaren esparruaren barruan sistema kudeatu eta mantentze teknikoaz arduratu.
18. Informatika teknikariaren faltan burutu beharreko oinarrizko eginbeharrak.
a. Udalaren informazio guztiaren segurtasun kopiak ongi egin direla konprobatu eta ziurtatu Veeam Backups programaren bitartez. Bai egunero burutzen direnak, baita asteroko kopiez ziurtatzea ere.
b. Segurtasun sistema konprobatu, antibirusa bereziki. Horretarako Eset Nod32, Malwarebytes, etab. tresnak erabiliko dira.
c. Sarearen funtzionamendu egokia begiratu eta bermatu (datuak eta ahotsa) udal erakundeetan.
Batxilergoa, LHII Informatikakoa edo pareko titulua izatea, edo hori lortzeko eskubideak ordaindu izana.
3. hizkuntza eskakizunaren pareko euskara maila izatea.
a) 16 urte beteak edukitzea eta derrigorrez erretiratzeko adina ez gainditzea.
b) Europako Batasuneko estatu kide bateko nazionalitatea edukitzea, edo Europako Batasunak egin eta Espainiak berretsitako nazioarteko hitzarmenen bidez langileen zirkulazio askea duten estatuetakoa izatea.
Aurkez daitezke, halaber, Europako Batasuneko kide den estaturen bateko nazionalitatea dutenen ezkontideak ere, baldin eta zuzenbidez banatuta ez badaude, bai eta nazionalitate hura dutenen ondorengoak eta haren ezkontide zuzenbidez banatu gabearen ondorengoak ere, 21 urte baino gutxiago badute, edota gehiago izanik ere haien kontura bizi badira.
c) Batxilergoa, LHII Informatikakoa edo pareko titulua izatea, edo hori lortzeko eskubideak ordaindu izana.
d) Eginkizunak betetzeko behar den gaitasun funtzionala edukitzea.
e) Diziplina espedientearen bitartez inolako Herri Administrazioren zerbitzutik baztertuta edo herri eginkizunak burutzeko ezgaiturik ez egotea. Atzerritarrek egiaztatu behar dute beren estatuan funtzio publikoan aritzea debekatzen dien diziplinako zigorrik edo zigor penalik ez dutela.
f) 3. hizkuntza eskakizunaren pareko euskara maila izatea.
Hautapenean parte hartzeko eskaera-orriak Oñatiko Udaleko Alkateari zuzendu behar zaizkio eta ondoko baldintzak bete behar dituzte:
a) Parte hartu nahi duten pertsonek eskaera orriak aurkezteko epea bukatzen den datan, 3. oinarrian eskatzen diren baldintza guztiak betetzen dituztela adierazi beharko dute eskaera orrian.
b) Eskaera-orriak Oñatiko udaleko Erregistro Orokorrean aurkeztu behar dira, behar bezala beteta, oinarri hauen iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita 20 egun naturaleko epean.
c) Era berean, urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenak, 16.4 artikuluan izendatzen dituen bideetatik ere aurkez daitezke eskaerak.
1. gaia. Udal antolaketa: Udalaren organoak. Udal eskumenak.
2. gaia. Administrazio egintzak: Kontzeptua, elementuak eta klaseak. Administrazio egintzen baliotasuna. Eraginkortasuna. Jakinaraztea eta argitaratzea. Deuseztasuna eta deuseztagarritasuna.
3. gaia. Administrazio prozedura: Interesdunak.
4. gaia. Administrazio Prozedura komunaren faseak: Hasi, antolatu, izapideak egin, eta bukatu.
5. gaia. Ordenagailu pertsonala: zer den eta osagaiak.
6. gaia. Ordenagailuen arkitektura: prozesatzeko unitate zentrala (osagaiak, modeloak), memoria (ezaugarriak, motak).
7. gaia. Periferikoak, konexioak, motak.
8. gaia. Biltegiragailuak. Disko gogorra: ezaugarriak, motak.
9. gaia. Sistema eragileak. Ezaugarriak eta osagaiak.
10. gaia. Windows 7 Profesional sistema eragilea. Lantaldeak, erabiltzaileak, domeinuak.
11. gaia. LINUX sistema eragilea. Ezaugarriak eta kontzeptu orokorrak.
12. gaia. Gailu mugikorretako sistema eragileak.
13. gaia. Windows 2012 server: Active Directory, sasiagindu artezkarien politika.
14. gaia. Diskoan biltegiratzea eta fitxategi sistemak: FAT, FAT32, NTFS.
15. gaia. Nabigatzaileak: Internet Explorer, Chrome, FireFox.
16. gaia. Komunikazioak. Bideratzaileak. TCP/IP protokoloak. Oinarrizko kontzeptuak.
17. gaia Sare lokalak. Oinarrizko elementuak. Topologia eta sarbidea. Ethernet sarea.
18. gaia. Wifi sareak. 802.11x protokoloa. Segurtasuna.
19. gaia. Sare pribatuak (VPN).
20. gaia. Posta elektronikoa.
21. gaia. Exchange 2010, posta elektronikoko zerbitzaria. Posta sistema korporatiboak mantentzea. Segurtasun kopiak eta kopia horiek lehengoratzea. Urrutiko sarbidea.
22. gaia. Internet sarea: sorrera, bilakaera. Zerbitzuak, WWW, FTP, Telnet. Web-ean ibiltzeko oinarrizko arauak.
23. gaia. Birus informatikoak: zer diren, motak, eragina, detekzioa; antibirusak: motak eta xedeak.
24. gaia. Bulegotika. Bulegotikako softwarea eta paketeak. MS Office 2010. Instalazioa eta konfigurazioa.
25. gaia. Ordenagailua sare lokalera konektatzea: behar diren elementuak, baldintzak, instalaziorako jarraibideak.
26. gaia. Ordenagailu pertsonalaren administrazioa: software produktuak instalatzea eta desinstalatzea.
27. gaia. Segurtasun informatikoa: Datuen babesa: Baimenak, sarrera gakoak, zifratzea.
28. gaia. Erabiltzaileei laguntzea: Arazoak konpontzea. Azken erabiltzailearen atazak auto-matizatzea.
29. gaia. Urrutiko laguntzarako kontrol tresnak. Help Desk.
30. gaia. Hardware eta software inbentarioaren kudeaketa. Erabiltzaileen administrazioa.
31. gaia. Ziurtapen/sinadura digitaleko sistemak. D. N. I. e, FNMT/Ceres eta Izenpe. Sinadura digitala: oinarrizko kontzeptuak.