Eusko Jaurlaritza

Industria-ingeniari teknikoa

2020/06/26 - 2020/07/23
Inprimatu

Bizkaia
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Bizkaiko Foru Aldundia
Lehiaketa:
Industria-ingeniari teknikoa
Lanpostua:
Erdi-mailako teknikaria
Plaza-kopurua:
8
Mota:
Funtzionarioa
Kontratu-mota:
Funtzionarioa
Taldea:
A2
Titulazioa:

Industria-ingeniari teknikoa edo haren baliokidea, edo industria-ingeniaritzako gradua (espezialitateak: industria-teknologia, mekanika, industria-elektronika, elektrika, industria-kimika eta ehun-ingeniaritza).

Hizkuntza eskakizuna:

3.Hizkuntza Eskakizuna.

Beste baldintza batzuk:

a) Egoera hauetako bat gertatzea:

— Europar Batasuneko herritarra izatea, bai izangaia edo haren ezkontidea (eta ez egotea zuzenbidez banaturik), bai izangaiaren ondorengoak edo haren ezkontidearenak (eta ez egotea zuzenbidez banaturik), baldin eta ondorengook hogeita bat urtetik beherakoak badira, edo, urte gehiago izanik, gurasoen mende bizi badira oraindik.

— Europar Batasunak egindako eta Espainiak berretsitako nazioarteko hitzarmenen aplikazio-eremuaren barruan egotea, baldin eta hitzarmen horietan langileen zirkulazio-askatasuna ezar badaiteke.

b) Hamasei (16) urte beteta izatea, baina derrigorrezko erretirorako adinik oraindik ez izatea.

c) Zereginak betetzeko gaitasun funtzionala izatea.

d) Ez egotea zerbitzutik kendua, diziplina-espediente bidez, ezein administrazio publikotan nahiz ezein autonomia erkidegotako konstituzio- edo estatutu-organotan. Halaber, ez izatea, ebazpen judizial bidez, desgaikuntza absoluturik edo berezirik enplegu edo kargu publikoak betetzeko, edo funtzionarioen kidegoan edo eskalan sartzeko. Beste estatu bateko nazionalitatea izanez gero, ez egotea desgaituta edo pareko egoera batean, eta ez egotea dagokion estatuan baldintza beretan enplegu publikoa betetzea eragozten duen diziplina-zehapenaren mende edo pareko egoera baten mende.

e) Deialdian eskatzen den titulazioa izatea edo eskaera-orriak aurkezteko epea amaitzean titulazio hori eskuratzeko modua izatea. Tituluak atzerrian lortu dituzten izangaiek egiaztatu beharko dute badutela dagokion baliozkotzea edo badutela, behintzat, homologazioaren ziurtagiria.

f) Oinarri berezietan ezarritako gainerako baldintzak betetzea.

Berariazko betekizunak

IT txartel hauek edukitzea: Word Oinarrizkoa eta Excel Oinarrizkoa (baliodunak: 97/2000/XP/2003/2007/2010). Word aurreratuko eta Excel aurreratuko IT txartelek oinarrizko Word eta oinarrizko Excel-enak baliozkotuko dituzte, hurrenez hurren.

Onartzea
Elektronikoa:

Eskaera-orriak telematikoki aurkeztuko dira, Aldundiaren web-orrian erabilgarri dagoen aplikazio informatikoaren bidez: www.bizkaia.eus (lan-eskaintza publikoa). Herritar guztiei sarbidea bermatzeko, Foru Aldundiak aurrez aurreko arretagune bat jarriko du, eta tramitazioak egiteko behar diren baliabide informatikoak jarriko ditu herritarren eskura Laguntza-Herritarrenganako Laguntza Bideratzeko Bulegoan, Foru Liburutegiaren beheko solairuan: Diputazio kalea, 7, Bilbo-48008. Eskaera-orriarekin batera, eskatzen den dokumentazioa aurkeztu behar da nahitaez, eskaneaturik, hirugarren oinarriaren 1. zenbakian ezarritakoarekin bat.

Aurrez aurrekoa:

Halaber aurkeztu ahal izango dira Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aipatzen diren lekuetan. Eskabidea bulego batera joanda aurkeztea erabakitzen dutenentzat, eta artikulu honetan xedatzen dena betetzeko, sail guztietako erregistroak joko dira erregistro-gaietan laguntzeko bulegotzat.

Deialdia
Gaiak:

I. Zatia

1. gaia: Espainiako 1978ko Konstituzioa. Printzipio orokorrak. Oinarrizko eskubide eta eginbeharrak.

2. gaia: Estatuaren lurralde-antolaketa. Autonomia-estatutuak. Eskumenak Estatuaren eta autonomia-erkidegoen artean banatzeko sistema.

3. gaia: Euskal Herriaren Autonomia Estatutua. Atariko titulua. Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumenak: esklusiboak, legeak garatu eta betearaztekoak, eta betearaztekoak.

4. gaia: Euskal Herriaren Autonomia Estatutua (jarraipena). Euskal Autonomia Erkidegoaren botereak. Eusko Legebiltzarra. Eusko Jaurlaritza. Lehendakaria. Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioa.

5. gaia: 12/2002 Legea, maiatzaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoarekiko Ekonomia Ituna onesten duena. Arau orokorrak: lurralde historikoetako erakundeen eskumenak, printzipio nagusiak, zergak harmonizatzea, lankidetza-printzipioa eta Estatuarenak bakarrik diren eskumenak. Finantza-harremanak: printzipio nagusiak eta kupoa (kontzeptua).

6. gaia: 27/1983 Legea, azaroaren 25ekoa, Autonomia Erkidegoko instituzio erkideen eta lurralde historikoetako foru-organoen arteko harremanei buruzkoa. Xedapen orokorrak. Lurralde historikoen eskumenak: esklusiboak, legeak garatu eta betearaztekoak, eta betearaztekoak.

7. gaia: 27/1983 Legea, azaroaren 25ekoa, Autonomia Erkidegoko instituzio erkideen eta lurralde historikoetako foru-organoen arteko harremanei buruzkoa (jarraipena). Autonomia finantzario eta aurrekontu-autonomia. Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusia. Foru Ogasunak. Ogasun Nagusiaren eta Foru Ogasunen arteko baliabideen banaketari buruzko ideia orokorra. Herri Kontuen Euskal Epaitegia.

8. gaia: Espainiako toki-araubidea. Konstituzio-printzipioak. Araubide juridikoa. Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea: Xedapen orokorrak.

9. gaia: Udalerriaren antolaketa. Probintziaren antolaketa eta eskumenak. Foru-aldundiak Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legean.

10. gaia: Administrazio-egintza. Kontzeptua. Administrazio-egintza motak. Administrazio-egintzaren osagaiak.

11. gaia: Administrazio-egintzen eraginkortasuna eta haien baldintzapena. Betearazgarritasuna eta etetea. Betearazpena. Deuseztasuna eta deuseztagarritasuna. Egintzak administrazio-bidetik berrikustea. Ofizioz berrikustea.

12. gaia: Administrazio-prozedura erkidea: Jarduteko arau orokorrak. Epe-mugak eta epeak. Faseak: Hasiera, antolamendua, instrukzioa.

13. gaia: Administrazio-errekurtsoak. Printzipio orokorrak. Motak. Araubide juridikoa.

14. gaia: 9/2017 Legea, azaroaren 8koa, Sektore Publikoko Kontratuena, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko otsailaren 26ko 2014/23/EB eta 2014/24/EB zuzentarauen transposizioa egiten duena Espainiako ordenamendu juridikora. Atariko titulua, I. kapitulua, 1. atala, Xedea eta aplikazio-eremua: 1-3 artikuluak, bi horiek barne, eta 2. atala, Kanpoan utzitako negozioak eta kontratuak: 4, 6 eta 11. artikuluak. Atariko titulua, II. kapitulua, 1. atala, Kontratu motak zedarritzea: 12-18 artikuluak, bi horiek barne.

15. gaia: 6/1989 Legea, uztailaren 6koa, Euskal Funtzio Publikoari buruzkoa: funtzionario publikoen eskubideak eta eginbeharrak. Ordainsari-araubidea.

16. gaia: 10/1982 Legea, azaroaren 24koa, Euskararen erabilera arauzkotzeko oinarrizkoa: Atariko titulua. I. titulua: Herritarren eta Herri Agintaritzaren eskubide eta eginbeharrak hizkuntzaren alorrean.

17. gaia: 5/2013 Foru Dekretu Arauemailea, abenduaren 3koa, Aurrekontuei buruzko 2006ko abenduaren 29ko 5/2006 Foru Arauaren testu bategina onesten duena. Atariko titulua: Xedapen orokorrak (xedea eta aplikazio-eremua eta eskumenak). I. titulua: Bizkaiko Foru Ogasunaren araubidea (printzipio orokorrak, eskubide ekonomikoak eta betebehar ekonomikoak).

18. gaia: 3/1987 Foru Araua, otsailaren 13koa. Bizkaiko Batzar Nagusiak. Bizkaiko Foru Aldundia. Izaera, osaera eta kargua uztea. Eskumenak. Ahaldun Nagusia.

19. gaia: 3/1987 Foru Araua, otsailaren 13koa (jarraipena). Batzar Nagusien eta Foru Aldundiaren arteko harremanak. Xedapen orokorrak. Foru Aldundiaren erantzukizuna. Foru Arauen proiektuak egiteko prozedura. Foru-administrazioa. Arau orokorrak. Izaera orokorreko xedapenak eta administrazio-ebazpenak.

20. gaia: 4/2005 Legea, otsailaren 18koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoa: Zioen azalpena. Atariko titulua. 4/2018 Foru Araua, ekainaren 20koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoa: hitzaurrea eta atariko titulua eta I. titulua: Eskumenak, eginkizunak, antolaketa eta finantzaketa.

21. gaia: 4/2018 Foru Araua, ekainaren 20koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoa: II. titulua: Bizkaiko Lurralde Historikoko foru-sektore publikoan genero-ikuspegia txertatzeko neurriak.

22. gaia: 1/2016 Foru Araua, otsailaren 17koa, Bizkaiko Gardentasunari buruzkoa. Publikotasun aktiboa: Aplikazio-eremua (2. artikulua), kontzeptua eta dimentsioak (5. artikulua), ez-betetzea (13. artikulua). Informazio publikoa eskuratzeko eskubidea: Kontzeptua (18. artikulua), mugak (21. artikulua) eta ez onartzeko arrazoiak (22. artikulua). Gardentasunaren inguruko Erreklamazioen Batzordea (27., 28. eta 29. artikulua).

II. Zatia

23. gaia: 842/2002 Errege Dekretua, abuztuaren 2koa, behe-tentsiorako araudi elektroteknikoa onesten duena (EAO, 224/2002): 1-29 artikuluak.

24. gaia: Behe-tentsiorako araudi elektroteknikoaren jarraibide tekniko osagarriak (8, 12 eta 18): neutroaren eta masaren konexio-sistemak energia elektrikoaren banaketa-sareetan, lotura-instalazioen eskemak, lurrerako instalazioak.

25. gaia: Behe-tentsiorako araudi elektroteknikoaren 52. jarraibide tekniko osagarria: ibilgailu elektrikoak kargatzeko azpiegitura.

26. gaia: 4/2019 Legea, Euskal Autonomia Erkidegoko Jasangarritasun Energetikoari buruzkoa. Xedapen orokorrak. Jasangarritasun energetikoa politika publikoetan integratzea, eta erakundeen arteko koordinazioa. Helburuak eta ekintza: 1. atala. Helburuak eta ekintza orokorrak; 2. atala. Eraikinak; 3. atala. Garraioa eta mugikortasuna; 4. atala. Beste betebehar batzuk. Sustatzeko neurriak eta borondatezko akordioak. Gardentasun-eta informazio-neurriak. Ikuskapena, kontrola eta zehapen-erregimena.

27. gaia: Eraginkortasun energetikoa. 235/2013 Errege Dekretua, apirilaren 5ekoa, eraikuntzen eraginkortasun energetikoa ziurtatzeko oinarrizko prozedura onartzen duena: xedapen orokorrak, baldintza tekniko eta administratiboak, eraginkortasun energetikoaren etiketa, energia-kontsumo ia nulua duten eraikinak. 25/2019 Dekretua, otsailaren 26koa, Euskal Autonomia Erkidegoko eraikinen eraginkortasun energetikoaren ziurtapenari eta ziurtapenaren kontrol-prozedurari eta erregistroari buruzkoa: xedapen orokorrak, eraginkortasun energetikoaren ziurtagiriak, eraginkortasun energetikoaren ziurtagirien kontrola, Euskadiko Eraginkortasun Energetikoaren Ziurtagirien Erregistroa, eraginkortasun energetikoaren etiketa eta informazioa, ikuskapen-planak.

28. gaia: Igogailuak. 2291/1985 Errege Dekretua, azaroaren 8koa, Jasotzeko eta Mantentze-lanetako Aparatuen Erregelamendua onesten duena. 88/2013 Errege Dekretua, otsailaren 8koa, azaroaren 8ko 2291/1985 Errege Dekretuaren bidez onartutako Jasotzeko eta Mantentze-lanetako Aparatuen Erregelamenduko AEM 1 «Igogailuak» Jarraibide Tekniko Osagarria onartzekoa: xedea eta aplikazio-eremua, mantentze-lana, aldaketa garrantzitsuak eta ikuskapenak. 5/2014 Dekretua, urtarrilaren 28koa, igogailuak mantendu eta aldizka ikuskatzeko prozedura ezartzeko dena: xedapen orokorrak, instalazioak mantentzea eta aldizkako ikuskapen ofizialak egiteko prozedura.

29. gaia: 1027/2007 Errege Dekretua, uztailaren 20koa, Eraikinetako Instalazio Termikoen Araudia onesten duena (I). Xedapen orokorrak. Eskakizun teknikoak. Baldintza administratiboak. Instalazio termikoak exekutatzeko baldintzak. Instalazioa martxan jartzeko baldintzak. Instalazioa erabiltzeko eta mantentzeko baldintzak.

30. gaia: 1027/2007 Errege Dekretua, uztailaren 20koa, Eraikinetako Instalazio Termikoen Araudia onesten duena (II). IT 1.1.4.1: Ingurugiroaren kalitate termikoaren eskakizuna. IT 1.1.4.2: Barrualdeko airearen kalitatearen eskakizuna. IT 1.1.4.3.1: erabilera sanitariorako ur beroa prestatzea. IT 3.8: tenperaturak mugatzea. IT 4: Ikuskapena.

31. gaia: 2267/2004 Errege Dekretua, abenduaren 3koa, Industria-establezimenduetako suteen aurkako segurtasun-erregelamendua onartzen duena. Helburua eta aplikazio-eremua. Ezarpen-eremua, eraikuntza eta martxan jartzea. Aldizkako ikuskapenak. Nola jokatu sutea izanez gero. Suteetatik babesteko segurtasuna dela-eta industria-establezimenduek bete beharreko baldintzak eta betekizunak. Erantzukizuna eta zehapenak. I. Eranskina Industria-establezimenduen ezaugarriak suteen aurkako segurtasunari dagokionez. II. eranskina. Industria-establezimenduen eraikuntza-betekizunak, konfigurazioaren, kokapenaren eta arrisku-maila intrintsekoaren arabera. III. eranskina. Industria-establezimenduetako suteen aurkako babes-instalazioen betekizunak.

32. gaia: 513/2017 Errege Dekretua, maiatzaren 22koa, Suteen Kontrako Babes Instalazioen Erregelamendua Onartzen duena. Xedapen orokorrak. Suteen aurkako babes-produktuak. Suteen kontrako babes-instalazioak instalatzen dituzten enpresak eta haietan mantentze-lanak egiten dituztenak. Suteen kontrako babes-instalazioen instalazioa, martxan jartzea eta mantentze-lanak. Suteen kontrako babes-instalazioen aldizkako ikuskapenak.

33. gaia: Telekomunikazioak. 9/2014 Legea, maiatzaren 9koa, Telekomunikazioei buruzkoa: legearen xedea eta aplikazio-eremua; telekomunikazioak, interes orokorreko zerbitzu gisa; legearen helburuak eta printzipioak; sareetara eta lotutako baliabideetara sartzeari nahiz horien interkonexioari aplikatzeko printzipio orokorrak; abonatuek telefono-zenbakiak mantentzea; zerbitzu publikoaren betebeharren mugapena; zerbitzu publikoaren betebehar-kategoriak; eraikinetako azpiegitura komunak eta komunikazio elektronikoen sareak; komunikazio elektronikoen zerbitzuen azken erabiltzaileen eskubideak; komunikazio elektronikoen zerbitzuen azken erabiltzaileen eskubide espezifikoak; herritarrentzat eskuragarri dauden komunikazio elektronikoen sare eta zerbitzuen azken erabiltzaileen eskubide espezifikoak.

34. gaia: Instalazio elektrikoak. Tipologia, diseinua, kalkulua, neurketak eta aurrekontuak. Eraikinetako instalazioen kalkulua eta oinarrizko araudia. Luis Jesús Arizmendi. Fundamentos de Instalaciones Eléctricas. Instalaciones Eléctricas de Media y Baja Tensión.

35. gaia: Berokuntza, klimatizazio, aire girotu eta aire-berrikuntzako instalazioak. Tipologia, diseinua, kalkulua, neurketak eta aurrekontuak. Eraikinetako instalazioen kalkulua eta oinarrizko araudia. Klimatizazio-instalazioen proiektua: araudia betetzea (Techné). Hozte- eta klimatizazio-instalazioen konfigurazioa: 28 (Instalazioa eta mantentze-lanak). Klimatizazioaren oinarriak.

III. Zatia

36. gaia: 38/1999 Legea, azaroaren 5ekoa, Eraikingintza Arautzekoa. Xedapen orokorrak. Eraikingintzaren eskakizun teknikoak eta administratiboak. Eraikuntzako eragileak. Erantzukizunak eta bermeak.

37. gaia: 314/2006 Errege Dekretua, martxoaren 17koa, Eraikingintzaren Kode Teknikoa (EKT) onestekoa. Xedapen orokorrak. Baldintza tekniko eta administratiboak. Oinarrizko eskakizunak. Oinarrizko dokumentu bakoitzaren aplikazio-esparrua eta aplikatzeko irizpide orokorrak.

38. gaia: EKT HZ OD, Zarataren kontrako babesa: Alderdi orokorrak. Eskakizunen karakterizazioa eta kuantifikazioa. Diseinua eta neurriak ezartzea. Eraikuntza-produktuak. Eraikuntza. Mantentze- eta kontserbazio-lanak.

39. gaia: EKT SS OD, Suteetatik babesteko segurtasuna: Barrutik hedatzea; Kanpotik hedatzea; Erabiltzaileak ebakuatzea; Suteetatik babesteko instalazioak; Suhiltzaileen lana; Egiturak suaren aurka duen erresistentzia.

40. gaia: EKT ESI OD, Erabileraren Segurtasuna eta Irisgarritasuna: Erortzeko arriskutik babesteko segurtasuna; Kolperen bat hartzeko edo harrapatuta geratzeko arriskutik babesteko segurtasuna; Esparruetan itxita geratzeko arriskutik babesteko segurtasuna; Argiztapen desegokiak eragindako arriskutik babesteko segurtasuna; Jendetza biltzen den egoerek eragindako arriskutik babesteko segurtasuna; Itotzeko arriskutik babesteko segurtasuna; Mugitzen ari diren ibilgailuek eragindako arriskutik babesteko segurtasuna; Tximistek eragindako arriskutik babesteko segurtasuna; Irisgarritasuna.

41. gaia: EKT HO OD. Osasungarritasuna. HO1 Hezetasunaren kontrako babesa. HO2 Hondakinak jasotzea eta hustea. HO3 Barruko airearen kalitatea. HO4 Ur-hornidura. HO5 Urak hustea. HO6 Radonarekiko esposizioaren kontrako babesa.

42. gaia: EKT HE OD. Energia aurreztea. HE0 Energia-kontsumoa mugatzea. HE1 Energia-eskaria kontrolatzeko baldintzak. HE2 Instalazio termikoen baldintzak. HE3 Argiztapen-instalazioen baldintzak. HE4 Energia berriztagarriaren gutxienekoa etxeko ur beroaren eskarirako. HE5 Energia elektrikoaren gutxieneko sortzea.

43. gaia: 1627/1997 Errege Dekretua, urriaren 24koa. Eraikuntzako obretako segurtasuneko eta osasuneko gutxieneko baldintzak. Xedapen orokorrak; segurtasun- eta osasun-xedapen bereziak obren proiektu- eta exekuzio-faseetarako; eraikuntza-obretan prebentzio-baliabideak egotea. 32/2006 Legea, urriaren 18koa, Eraikuntza-sektorean azpikontratazioa erregulatzen duena: kontratistei eta azpikontratistei eska dakizkiekeen baldintzak; azpikontratazioaren araubidea; araubidea ez betetzearen ondoriozko erantzukizunak eta zaintza-betebeharra; azpikontratazioaren dokumentazioa; langileen prebentzio- prestakuntzaren egiaztapena.

44. gaia: 209/2014 Dekretua, urriaren 28koa, eraikuntzaren kalitate-kontrola arautzen duena.

45. gaia: 20/1997 Legea, abenduaren 4koa, Irisgarritasuna Sustatzekoa. Helburua eta aplikazio-eremua. Irisgarritasuna bermatzeko neurriak. 366/2007 Errege Dekretua, martxoaren 16koa, zeinaren bidez ezartzen baitira desgaitasuna duten pertsonen irisgarritasunaren eta diskriminaziorik ezaren baldintzak Estatuko Administrazio Orokorrarekin dituzten harremanetan: irisgarritasuna herritarren arretarako bulegoetan. 505/2007 Errege Dekretua, apirilaren 20koa, irisgarritasunaren eta diskriminaziorik ezaren oinarrizko baldintzak onesten dituena, desgaitasuna duten pertsonek espazio publiko urbanizatuetara eta eraikuntzetara iritsi eta haiek erabili ahal ditzaten: irisgarritasunaren eta diskriminaziorik ezaren oinarrizko baldintzak eraikuntzetara iritsi eta haiek erabili ahal izateko.

46. gaia: 68/2000 Dekretua, apirilaren 11koa, hiri-inguruneen, espazio publikoen, eraikinen eta informazio eta komunikazioko sistemen irisgarritasun-baldintzei buruzko arau teknikoak onartzen dituena. I. eranskina. Parametro antropometrikoak; II. eranskina. Hiri inguruneko irisgarritasun-baldintza teknikoak; III. eranskina. Eraikinetako irisgarritasun-baldintza teknikoak; IV. eranskina. Komunikaziorako irisgarritasuna; V. eranskina. Eraberritze-, zabalkuntza- edo aldaketa-obrak urbanizazio eta eraikinetan. (EHAA, 2000ko ekainaren 12koa, eta eranskinak).

47. gaia: 277/2010 Dekretua, azaroaren 2koa, zenbait jarduera, zentro edo establezimenduren autobabes-betebeharrak arautzen dituena, larrialdiei aurre egiteko. II. kapitulua: Autobabes-betebeharrak; III. kapitulua: Autobabes-planak.

48. gaia: 112/2012 Dekretua, ekainaren 26koa, eraikuntza- eta eraispen-hondakinen ekoizpena eta kudeaketa arautzeko dena. Helburua eta xedeak. Definizioak. Aplikazio-eremua. Obra handietan sortutako eraikuntza- eta eraispen-hondakinak eta -materialak ekoizten dituzten pertsonen betebeharrak. Fidantza. Obra handietan sortutako eraikuntza- eta eraispen-hondakinak eta -materialak behar bezala kudeatu direla egiaztatzea. Obra handietan sortutako eraikuntza- eta eraispen-hondakinen eta -materialen jabe diren pertsonen betebeharrak. Obra handietan sortutako eraikuntza- eta eraispen-hondakinak bereiztea. Obra txikietan sortutako eraikuntza- eta eraispen-hon dakinak ekoizten dituzten eta haien jabe diren pertsonen betebeharrak. Eraikuntzaeta eraispen-hondakinak kudeatzen dituzten pertsonen betebeharrak. Eraikuntza- eta eraispen-hondakinak balorizatzeko jarduerak. Erantzukizun administratiboa eta zehapen-araubidea. Xedapen gehigarriak, iragankorra eta amaierako xedapenak.

49. gaia: 7/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, Lurzoruaren eta Hiri Birgaitzearen Legearen Testu Bategina onartzen duena. Xedapen orokorrak eta herritarrek konstituzioko eskubide eta eginbeharretan duten berdintasunaren oinarrizko baldintzak. Herritarren oinarrizko estatutua. Hirigintza-jarduerako ekimenaren eta parte-hartzearen oinarrizko estatutua.

IV. Zatia

50. gaia: 9/2017 Legea, azaroaren 8koa, Sektore Publikoko Kontratuena, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko otsailaren 26ko 2014/23/EB eta 2014/24/EB zuzentarauen transposizioa egiten duena Espainiako ordenamendu juridikora. Administrazio publikoen kontratazioari buruzko jarduketak: Herri-administrazioek kontratuak prestatzea. Herri-administrazioen kontratuak esleitzea. Administrazio-kontratuen ondorioak eta administrazio-kontratuak betetzea eta azkentzea. Kontratazioa teknikoki arrazionalizatzea.

51. gaia: 9/2017 Legea, azaroaren 8koa, Sektore Publikoko Kontratuena, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko otsailaren 26ko 2014/23/EB eta 2014/24/EB zuzentarauen transposizioa egiten duena Espainiako ordenamendu juridikora. Administrazio publikoen kontratu motak.

52. gaia: Bizkaiko Foru Aldundiaren 125/2016 Foru Dekretua, uztailaren 20koa, Bizkaiko Kontratazio Zentral Foralaren sorrera eta osaketa arautzen dituena. Kudeaketa zentralizatuko kontratuak Bizkaiko Kontratazio Zentral Foralaren bidez lizitatzeko prozedura eta gasturako eskumena. Klausula administratibo berezien agiria eta baldintza teknikoen agiria.

53. gaia: Proiektuen zuzendaritza. Proiektuaren eraketa akta. Irismenaren oinarrizko lerroa. Lanaren Deskonposizioaren Egitura edo Work Breakdown Structure (EDT/WBS): kontzeptua, lan-paketeen araberako banakapena, proiektuaren faseen araberako banakapena, entregagai nagusien araberako banakapena. Jarduerak sekuentziatzeko tresnak eta teknikak. Gantt diagrama. Kostuak kontrolatzeko tresnak eta teknikak: irabazitako balioaren kudeaketa, pronostikoak, Osatu beharreko Lanaren Jardunaren Indizea (TCPI), jardunaren berrikuspenak. Giza baliabideen kudeaketa planifikatzeko tresnak eta teknikak: organigramak eta lanpostuen deskribapenak. Interesdunak identifikatzeko tresnak eta teknikak: interesdunen azterketa. PMBOK 5. argitaraldia.

54. gaia: Prozesuen araberako kudeaketa. Prozesuen mapa. Prozesuen deskripzioa. Prozesuen jarraipena eta neurketa. Prozesuen hobekuntza. Helburuak lortzeko prozesuetan oinarritutako kudeaketa. Prozesuetan oinarritutako sistemen dokumentu-euskarria.

55. gaia: Kalitatearen kudeaketa. Kalitatea eta haren bilakaera. Erabateko kalitatearen-bikaintasunaren printzipioak, ereduak eta metodologiak. Kalitatea kudeatzeko sistemen eredu nagusiak: ISO 9000 eredua, EFQM bikaintasun-eredua.

56. gaia: Bulego-espazioen kudeaketa. Espazioaren antolamendua. Modulua eta erretikula. Espazio-tipologiak. Ekipamendua eta instalazioak. Iraunkortasun-gomendioak. Irisgarritasun-gomendioak. Indarrean dagoen legezko araudia.

57. gaia: Luminoteknia. Argia: espektro elektromagnetikoa eta argiaren islapen, errefrakzio, transmisio eta xurgapeneko propietateak. Ikusmen-prozesua eta haren ezaugarriak: sentikortasuna eta ikusmen motak, akomodazioa, egokitzea, ikuseremua. Ikusmenean eragina duten faktoreak: tamaina, ikusmen-zolitasuna, kontrastea, denbora. Magnitudeak eta neurketa-unitateak: argi-fluxua, argi-intentsitatea, iluminantzia, luminantzia, argi-errendimendua edo argi-eraginkortasuna, argi-kantitatea. Argiztapen-grafikoak eta diagramak: diagrama polarra edo argi-banaketako kurbak, argi-intentsitateen matrizea, isokandela diagramak, isolux kurbak. Barnealdeen argiztapena: itsualdia, lanparak eta luminariak, kolorea, argi-sistemak, argi-metodoak, argi-eraginkortasunaren balio-galera eta mantentze-lanak. Argiztapen-instalazioen kalkulua: lumenen metodoa, puntuz puntuko metodoa.

58. gaia: Argiztapen-teknologiak. Goritasunezko lanparak eta lanpara halogenoak: goritasuna, goritasunezko lanparen ezaugarriak, lanparen funtzionamenduan eragina duten kanpo-faktoreak, lanparen parteak, lanpara-motak, abantailak eta eragozpenak, zehaztapen tekniko tipikoak. LED bidezko argiztapena: argi-iturri berria, LED teknologiari buruzko oinarrizko ezagutzak, LEDen koloreak, LEDen balio-bizitza, LEDen antolamenduak, LEDen erregulazioa, LED argiztapen-sistemen estandarrak, lanpara tradizionalak eta LED argiak.

59. gaia: Mantentzea 1. Mantentze-funtzioa. Ekipoen analisia. RCMn oinarrituriko mantentze-plana.

60. gaia: Mantentzea 2. Mantentze-lan zuzentzailearen gestioa. Ordezko piezen gestioa. Mantentze-lanetako giza baliabideen gestioa. Mantentze-lanen kalitatea.

61. gaia: Mantentzea 3. Laneko arriskuen prebentzioaren gestioa. Informazioaren kudeaketa. Aldaketaren kudeaketa.