Idazkaritza
Gipuzkoa
Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bateginak (urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua onartutakoak) A1 azpitaldeko kidego eta eskaletara iritsi ahal izateko eskatzen duen unibertsitate titulua edukitzea; hau da, lizentziatura edo graduko titulua edukitzea, edo hori eskuratzeko eskubideak ordainduta izatea.
3. edo 4. hizkuntza eskakizuna (HE) egiaztatzen duen agiria edukitzea.
— Espainiako nazionalitatea izatea.
— 16 urte beteak edukitzea eta derrigorrez erretiratzeko adina ez gainditzea.
— Lanpostuko zereginak egiteko gaitasun funtzionala izatea (baldintza hori dagokionean egiaztatuko da mediku azterketaren bidez).
— Diziplina espediente batez edozein administrazio publikoren edo organo konstituzional edo autonomia erkidegoetako organo estatutarioen zerbitzutik baztertuta ez egotea edo kaleratua ez izatea; eta, ebazpen judizial bidez, erabateko desgaikuntza edo gaikuntza nazionaleko Toki Administrazioko funtzionarioei gordetako eskalan sartzeko,desgaikuntza berezia ez izatea.
Beste estatu bateko herritarra ere izanez gero, desgaitua edo egoera baliokidean ez egotea, eta diziplina-zehapenik edo baliokiderik ez izatea, dagokion estatuan baldintza berberetan enplegu publikora iristea eragotziko duenik, hain zuzen.
— Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bateginak (urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua onartutakoak) A1 azpitaldeko kidego eta eskaletara iritsi ahal izateko eskatzen duen unibertsitate titulua edukitzea; hau da, lizentziatura edo graduko titulua edukitzea, edo hori eskuratzeko eskubideak ordainduta izatea.
Atzerriko titulazioen kasuan, beren homologazioaren egiaztagiria eduki beharko da. Horrelakorik ez dute beharko, araututako lanbideen eremuan, Europar Batasuneko Zuzenbideko xedapenen arabera aitortutako lanbide kualifikazioa dutenek.
— 3. edo 4. hizkuntza eskakizuna (HE) egiaztatzen duen agiria edukitzea.
Bete nahi den lanpostuak derrigorrezko 4. hizkuntza-eskakizuna dauka esleituta; horrenbestez, 4. HE izatea ezinbestekoa da lanpostua betetzeko (Euskal Funtzio Publikoaren uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 98. artikulua).
Hala eta guztiz ere, bete beharreko lanpostuari derrigorrezkotasun-data gainditua duen 4. HE dagokionean, eta izangai batek berak ere ez badu HE hori egiaztatzen, lanpostuari 3. HE aplikatuko zaio, soil-soilik deialdi honetan betetzeko eta sortuko den lan poltsan sartzeko ondorioetarako (Euskal Autonomia Erkidegoko herri administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautzen duen apirilaren 15eko 86/1997 Dekretuaren 43.2 artikulua).
Hortaz, 3. HE daukatela egiaztatzen duten izangaiek ere parte hartu ahal izango dute hautaketa prozesu honetan.
www.anoeta.eus: udal zerbitzu telematikoak: sarrera erregistroa.
— Anoetako Udalaren aurrez aurreko erregistroan (Herriko plaza, z/g. 20270 Anoeta).
— Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren erregistroetan.
— Estatuko Administrazioaren, beste edozein autonomia erkidegoren, probintzietako diputazioen, kabildoen eta uharteko kontseiluen erregistroetan; eta, halaber, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legeak 121. artikuluan aipatzen dituen udalerrietako udal erregistroetan.
— Correoseko bulegoetan: gutun-azal ireki batean eraman behar da eskabidea, Correoseko enplegatuak data eta zigilua jartzeko, aurkezteko epearen barruan. Horrela bakarrik ulertuko da eskabidea posta bulegoan utzi zen egunean izan duela sarrera udaleko erregistroan.
1. gaia. Euskadiko toki erakundeak: toki-autonomia eta udalerrien eskumenak.
— Apirilaren 7ko 2/2016 Legea, Euskadiko Toki Erakundeei buruzkoa: I titulua; II. tituluko I. kapitulua; III. titulua; lehenengo xedapen gehigarria; eta lehenengo eta hirugarren xedapen iragankorrak.
— Apirilaren 2ko 7/1985 Legea, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituena: I. titulua; eta II. tituluko III. kapitulua.
2. gaia. Euskadiko toki erakundeak: udalerrien antolaketa eta funtzionamendua. Udal-ordezkarien estatutua.
— Apirilaren 7ko 2/2016 Legea: IV. tituluko I eta II. kapituluak.
— Apirilaren 2ko 7/1985 Legea: II. tituluko II. kapitulua; eta V. tituluko I eta V. kapituluak.
— Toki araubidearen arloan indarrean dauden legezko xedapenen testu bategina (apirilaren 18ko 781/1986 Legegintzako Errege Dekretua): II. tituluko II kapitulua; eta V. tituluko I eta III. kapituluak.
— Toki erakundeen antolamendu, funtzionamendu eta araubide juridikoari buruzko Erregelamendua (azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretua): atariko titulua; I. titulua; II. tituluko I. kapitulua; III. titulua; eta IV. titulua.
3. gaia. Administrazio prozedura erkidea.
— Urriaren 1eko 39/2015 Legea, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa.
4. gaia. Sektore publikoaren araubide juridikoa.
— Urriaren 1eko 40/2015 Legea, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzkoa: atariko tituluko I, II (3. ataleko 2. azpiatala izan ezik), V eta VI. kapituluak; II. tituluko I eta VI. kapituluak; III. titulua eta lehenengo eta zortzigarren xedapen gehigarriak.
5. gaia. Ondare erantzukizuna.
— Araubide juridikoa (urriaren 1eko 40/2015 Legea: atariko tituluko IV. kapitulua).
— Prozedura espezialitateak (urriaren 1eko 39/2015 Legea: 65, 67, 81, 91 eta 92 artikuluak).
6. gaia. Zigortze ahalmena.
— Printzipioak (urriaren 1eko 40/2015 Legea: atariko tituluko III. kapitulua).
— Prozedura espezialitateak (urriaren 1eko 39/2015 Legea: 63, 64, 85, 89 eta 90 artikuluak).
— Apirilaren 2ko 7/1985 Legea: XI. titulua.
7. gaia. Sektore publikoko kontratuak.
— Azaroaren 8ko 9/2017 Legea, Sektore Publikoko Kontratuena, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko otsailaren 26ko 2014/23/EB eta 2014/24/EB zuzentarauen transposizioa egiten duena Espainiako ordenamendu juridikora: atariko titulua; I. liburua; II. liburua eta bigarren, hirugarren eta laugarren xedapen gehigarriak.
8. gaia. Toki erakundeen ondasunak.
— Azaroaren 3ko 33/2003 Legea, Administrazio Publikoen ondareari buruzkoa (bere amaierako bigarren xedapenaren arabera, aplikazio orokorrekoa den edo oinarrizko legeria izaera duten zatiak).
— Apirilaren 2ko 7/1985 Legea: VI tituluko I. kapitulua.
— Toki araubidearen arloan indarrean dauden legezko xedapenen testu bategina: VI. tituluko I. kapitulua.
— Toki Erakundeen Ondasunen Erregelamendua (ekainaren 13ko 1372/1986 Errege Dekretua).
9. gaia. Diru laguntzak Toki Administrazioan.
— Azaroaren 17ko 38/2003 Legea, diru laguntzei buruzkoa (amaierako lehen xedapenaren 1. eta 2. atalek ezarritako moduan).
10. gaia. Ingurumena, lurralde antolaketa eta hirigintza.
— Otsailaren 27ko 3/1998 Legea, Euskal Herriko ingurugiroa babestekoa.
— Lurzoruaren eta Hiri Birgaitzearen Legearen testu bategina (urriaren 30eko 7/2015 Legegintzako Errege Dekretua).
— Ekainaren 30eko 2/2006 Legea, lurzoruari eta hirigintzari buruzkoa: I, III, IV eta VI. tituluak.
11. gaia. Administrazio Publikoen zerbitzuan diharduten langileak.
— Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina (urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua).
— Apirilaren 2ko 7/1985 Legea: VII. titulua.
12. gaia. Sektore publikoaren aurrekontu egonkortasuna eta finantza iraunkortasuna.
— Apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoa, Aurrekontu Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzkoa.
— Otsailaren 8ko 1/2013 Foru Araua, Gipuzkoako toki entitateen aurrekontu egonkortasunaren eta finantza iraunkortasunaren alorretan finantza tutoretzaren eskumena garatzen duena.
13. gaia. Gipuzkoako toki ogasunen baliabide ekonomikoak.
— Apirilaren 7ko 2/2016 Legea: IX. titulua.
— Uztailaren 5eko 11/1989 Foru Araua, Gipuzkoako Toki Ogasunak arautzekoa.
14. gaia. Udal zergak.
— Ondasun Higiezinen gaineko Zerga (uztailaren 5eko 12/1989 Foru Araua): Izaera eta zerga-egitatea; salbuespenak; subjektu pasiboa; zerga-oinarria; kuota, sortzapena eta zergaldia.
— Ekonomia jardueren gaineko Zerga (apirilaren 20ko 1/1993 Foru Dekretu Arauemailea): Izaera eta zerga-egitatea; salbuespenak; subjektu pasiboa; zerga-kuota; zergaldia eta sortzapena.
— Trakzio Mekanikozko Ibilgailuen gaineko Zerga (uztailaren 5eko 14/1989 Foru Araua): Izaera eta zerga-egitatea; salbuespenak eta hobariak; subjektu pasiboa; kuota; zergaldia eta sortzapena.
— Eraikuntzen, Instalazioen eta Obren gaineko Zerga (uztailaren 5eko 15/1989 Foru Araua): Izaera eta zerga-egitatea; subjektu pasiboak; zerga-oinarria, kuota eta sortzapena; hobariak.
— Hiri lurren Balioaren Gehikuntzen gaineko Zerga (uztailaren 5eko 16/1989 Foru Araua): Izaera eta zerga-egitatea; salbuespenak; subjektu pasiboa; zerga-oinarria eta kuota; sortzapena.
— Martxoaren 28ko 2/2017 Foru Dekretu-Araua, hiri-lurren balio gehikuntzaren gaineko zerga aldatzen duena.
15. gaia. Zerga bilketako jarduketak eta prozedura.
— Martxoaren 8ko 2/2005 Foru Araua, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Zergena: III. Tituluko V. kapitulua.
16. gaia. Gipuzkoako toki erakundeen aurrekontuak.
— Abenduaren 19ko 21/2003 Foru Araua, Gipuzkoako Lurralde Historikoko toki entitateen aurrekontuei buruzkoa.
17. gaia. Gipuzkoako Lurralde Historikoko Tokiko Sektore Publikoko entitateen barne kontrolaren araubide juridikoa.
— Abenduaren 27ko 32/2018 Foru Dekretua.
18. gaia. Gipuzkoako toki erakundeen kontabilitatearen arau esparrua.
— Abenduaren 15eko 86/2015 Foru Dekretua, Gipuzkoako toki-entitateen kontabilitatearen arau-esparrua ezartzen duena: 1. eranskina (Gipuzkoako Toki Erakundeen Kontabilitateari buruzko jarraibidea); 2. eranskina (Toki entitateen aurrekontu egitura); eta 3. eranskina (Kontabilitate Publikoaren Plan Orokorra toki-administrazioari egokituta).
19. gaia. Euskararen erabilera Administrazio Publikoan, Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde esparruan.
— Azaroaren 24ko 10/1982 Legea, euskararen erabilera normalizatzeko oinarrizkoa.
— Euskararen erabilera Euskadiko toki erakundeetan. Toki erakundeen eskumenak apirilaren 7ko 2/2016 Legean.
20. gaia. Gardentasuna, informazio publikoa eskuratzea, gobernu ona eta herritarren partaidetza tokiko euskal esparruan.
— Abenduaren 9ko 19/2013 Legea, gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzkoa: I eta II. tituluak.
— Apirilaren 7ko 2/2016 Legea: VI. titulua; eta bosgarren eta seigarren xedapen iragankorrak.
— Apirilaren 2ko 7/1985 Legea: V. tituluko IV. kapitulua.
21. gaia. Emakumeen eta gizonen berdintasuna.
— Otsailaren 18ko 4/2005 Legea, emakumeen eta gizonen berdintasunerakoa: atariko titulua; I eta II tituluak.
22. gaia. Datu pertsonalen babesa.
— Apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamendua, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, pertsona fisikoen babesari buruzkoa, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio libreari dagokienez.
— 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, datu pertsonalak babestekoa eta eskubide digitalak bermatzekoa. Xedapen orokorrak. Datuak babesteko printzipioak. Pertsonen eskubideak. Eskubide digitalak.