Idazkari
Bizkaia
A1 azpitaldeko kidego edo eskaletan sartzeko beharrezkoa den unibertsitate-titulazioa edukitzea, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bateginean ezarritakoaren arabera (urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsi zen testu bategina).
Deitutako lanpostuak nahitaezko 4. mailako hizkuntza-eskakizuna dauka.
1. Europar Batasuneko kide diren estatuetako baten herritartasuna izatea, edo, Europar Batasunak egindako eta Espainiako estatuak berretsitako nazioarteko itunei jarraituta, langileen zirkulazio askea aplikatzen zaion estaturen bateko herritarra izatea. Parte hartu ahal izango dute, modu berean, Europar Batasuneko kide diren estatuetako herritarren ezkontideek, beti ere zuzenbidez banatuta ez badaude; bestalde, bere ondorengoak eta bere ezkontidearenak ere bai, baldin eta zuzenbidez banatuta ez badaude, eta ondorengo horiek 21 urte baino gutxiagokoak badira, edo adin horretatik gorakoak, baina bere pentzuan bizi direnak.
2. Eskabideak aurkezteko epea amaitu aurretik, 16 urte Beteta izatea eta nahitaezko erretiro adina ez izatea.
3. A1 azpitaldeko kidego edo eskaletan sartzeko beharrezkoa den unibertsitate-titulazioa edukitzea, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bateginean ezarritakoaren arabera (urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsi zen testu bategina).
4. Diziplina espediente bidez herri administrazioaren zerbitzutik baztertua ez egotea eta egiteko publikoak beteteko gaitasun gabe utzi ez izana.
5. Lanpostuari dagozkion egitekoak betetzeko akats fisiko zein psikikorik ez izatea; edonola ere, elbarrituen gizarteratzeari buruzko apirilaren 7ko 13/1982 Legea
aplikatuko da.
6. lndarreango araudian aurreikusita dauden ezgaitasun edo bateraezintasunaren legezko kausaren batean ez egotea.
Eskabideak Abadiñoko udaletxeko Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira, San Trkaz Plza 1, 48220-Abadiño edo Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluak ezarritako eran.
Postetxeetan aurkeztutako eskabideak, bertan entregatu beharko dira, eskabideak aurkezteko puntu honetan ezarritako epea amaitu baino lehen. Eskabideak gutun-azal irekian egongo dira, postako funtzionarioak data eta zigilua jar ditzan beraietan. Modu horretan baino ez da ulertuko posta aurkeztu diran egunean sartu direla.
l. Antolaketa politiko eta administratiboa
1. 1978ko Espainiako Konstituzioa. Egitura eta funtsezko edukia. Konstituzio-erreforma.
2. Funtsezko eskubideak eta betebeharrak. Oinarrizko eskubideak babestu eta etetea. Pertsonen oinarrizko eskubideen jurisdikzio-babesa.
3. Korona. Konstituzioak aipatzen dituen eskuduntzak.
4. Gorte Nagusiak. eraketa eta funtzioak. Ganberen araupetzea eta funtzionamendua: erregelamendu parlamentarioak. Gorte Nagusien menpeko kontrol-organoak: Herriaren Defendatzailea eta Kontu Auzitegia.
5. Gobernua Espainiako konstituzio-sisteman. Gobernuburua. Gobernuaren legeak. Gobernuaren kontrol parlamentarioa.
6. Botere Judiziala. Justiziaren erregulazio konstituzionala. Botere Judizialaren Lege Organikoa. Mugaketa eta Ezarpen Judizialaren Legea. Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia: izendapena, antolaketa eta funtzioak. Espainiako Justizia Administrazioaren antolaketa: ordena jurisdikzionalak, organo jurisdikzionalen motak eta horien funtzioak.
7. Estatuaren lurralde-antolaketarako moduak. Autonomia erkidegoak. Antolaketa politiko eta administratiboa. Estatuaren eta autonomia-erkidegoen artean eskumenak banatzeko sistema. Estatuaren eta autonomia-erkidegoen arteko harremanak. Autonomia-erkidegoen finantzazioa.
8. Ordenamendu juridiko eta administratiboa: Erkidegoko zuzenbidea. Konstituzioa. Legea. Egintza-motak. Nazioart ko itunak. Araudia: Kontzeptua eta motak. Erregelamendu-ahala. Erregelamenduak egiteko prozedura. Mugak. Erregelamendu-ahalaren kontrola.
9. Euskal Herrirako Autonomía Estatutua: aurrekari historikoak. Atariko titulua. Estatutuaren erreforma.
10. Autonomia-Eikarte Osorako Erakundeen eta bertako Kondaira-Lurraldeetako Foruzko Jardute-Erakundeen arteko Harremanetarako azaroaren 25eko 27/1983 Legea. Aurrekariak, printzipioak, egitura eta edukia.
II. Zuzenbide administratiboa: Zati orokorra
11. Biztanlea administratu gisa: kontzeptua eta motak. Administratuen ahalmena eta ahalmena aldarazten duten arrazoiak. Herritarrek administrazio publikoekiko harremanetan dituzten eskubideak.
12. Administrazio-egintza. Kontzeptua. Elementuak. Motak. Betekizunak: arrazoitzea eta forma. Administrazio-egintzen eraginkortasuna: adierazpeneko burubabesaren printzipioa. Baldintzak. Jakinarazpena: edukia, epea eta praktika. Jakinarazpen akastuna. Argitalpena. Beste administrazio batek egindako onarpena. Berandutza eta eraginkortasunaren atzera-eragina.
13. Administrazio-egintzaren baliogabetasuna. Zuzenbidean eraba!deusez diren kasuak eta deusezgarritasuna. Administrazio egintza artatzeko printzipioa. Administrazioak berak egintzen eta xedapenen inguruan egindako berrikuspena: kasuak. Deuseztasun ekintza, prozedura, mugak. Kaltegarritzatjotzea. Egintzak ezeztatzea. Oker materialen edo egitezko okerren zuzenketa.
14. Prozedura administratiboei buruzko xedapen orokorrak eta prozedura ezberdinen inguruko arauak. Prozeduran interesdunak direnak: motak. Administratuen eskubideak. Prozeduraren hasiera: eskaera-motak, horien ongitzea eta hobekuntza. Eskabide, idazki eta komunikazioen aurkezpena. Administrazio-erregistroak. Baldintzak eta epeak: zenbaketa, zabalkuntza eta presako izapidetzea. Antolamendua. lnstrukzioa:interesdunen parte-hartzea, fraga eta txostena.
15. Prozeduraren amaiera. Ebazteko betebeharra. Berariazko ebazpenen edukia: adostasunaren printzipioa eta hasierako egoera ez areagotzeko printzipioa. Ohiko amaiera. Berariazko ebazpenik ez ematea: isiltasun administratiboaren araubidea. Atzera egiteko eta uko egiteko prozesuak. lraungitzea.
16. Derrigortze administratiboa: autotutoretza betearaztearen printzipioa. Administrazio-egintzen derrigorrezko betearazpena: baliabideak eta erabilera-printzipioak. Derrigortze administratibo zuzena. Egitezko bidea.
17. Administrazio-errekurtsoak: printzipio orokorrak. Administrazio-errekurtsoa jartzea eragin dezaketen egintzak. Administrazio-errekurtsoak izapidetzeko arau orokorrak. Errekurtso-motak. Akzio zibiletara eta lan-akzioetara jo aurretiko administrazio-erreklamazioak. Administrazio-errekurtsoak ordezten dituzten prozedurak: adiskidetzea, bitartekotza eta arbitrajea.
18. Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa. lzaera, hedadura eta mugak. Jurisdikzioaren organoak eta beren eskumenak. Alderdiak: legitimazioa. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren xedea.
19. Sektore publikoko kontratuak: mugaketa. Sektore publikoko kontratazioaren printzipio orokorrak: arrazionaltasuna, itunak egiteko askatasuna eta gutxieneko edukia, hobezintasuna eta forma, informazioa, baliaezintasunaren araubidea eta kontratázioaren arloko erabakien berrikuspena.
20. Sektore publikoko kontratuetako alderdiak. Kontratazio organoa. Enpresaburua: ahalmena, debekuak, kaudimena eta sailkapena.
21. Administrazio publikoak kontratuak prestatzea. Kontratazio espediente motak. Kontratistaren aukeraketa: kdntratua esleitzeko prozedurak, moduak eta irizpideak. Bermeak. Kontratua burutzea eta formalizatzea. Kontratuaren baliogabetasuna. Kontratazioaren arrazionalizazio teknika. Esparru-akordioak. Kontratazio-sistema dinamikoak. Kontratazio Zentralak.
22. Administrazio kontratuak betearaztea eta aldatzea. Administrazioaren eskubideak. Prezioen berrikuspena. Administrazio kontratuen amaiera. Kontratuen lagapena eta azpikontratazioa.
23. Obra-kontratua. Prestatzeko administrazio-jardunak. Esleitzeko moduak. Formalizazioa. Ondorioak. Amaiera. Obra kontratuaren eta azpikontratuaren lagapena. Obrak administrazioak berak burutzea.
24. Hornitzeko kontratua: araubide juridikoa. Betearaztea, aldatzea, betetzea eta ebaztea. Zerbitzu-kontratua: araubide juridikoa. Betearaztea, aldatzea, betetzea eta ebaztea.
25. Derrigorrezko desjabetzea. Subjektuak, xedea eta arrazata. Prozedura orokorra. Berme jurisdikzionalak. Desjabetzeko itzul keta. Presaz izapidetzea. Prozedura bereziak.
26. Administrazio Publikoaren erantzukizuna: izaera. Erantzukizunaren oinarriak. Ordaintzeko moduko kalteak. Erantzukizunaren arloko administrazio-egintza eta prozedura. Administrazio publikoko agintarien eta haien zerbitzura dauden langileen ondare erantzukizuna.
27. Zehatzeko ahalaren euskallegea: eremua, jardunerako arau orokorrak eta prozedura.
28. Datu pertsonalen babesa oinarrizko eskubide gisa. Oinarrizko printzipioak eta kontzeptuak. Herritarren eskubideak. Administrazio publikoen betebeharrak. Datu pertsonalen lagapenak eta jakinarazpenak.
III. Toki administrazioaren zuzenbidea
29. Toki-araubidea: esanahia eta bilakaera historikoa. Toki Administrazioa Konstituzioan. Tokiko Autonomiaren Europako Gutuna Tokiko autonomiaren printzipioa: esanahia, edukia eta mugak.
30. Tokiko zuzenbidearen iturri sistema. Estatuko oinarrizko arauak eta autonomia-erkidegoetan toki-araubideari buruzko arau dia. Legeria sektorialak toki-araubidean duen eragina. Toki erakundeen arautzeko ahalmena: erregelamenduak eta ordenantzak. Egiteko prozedura. Erregelamendu organikoa. Bandoak.
31. Udalerria: kontzeptua eta osagaiak. Udalerria: barne antolaketaren arazoa. Udalerrien mugak aldatzea. Oinarrizko legeria eta autonomia-erkidegoetakoa. Udal biztanleria. Biztanleen errolda. Biztanleen estatutua. Atzerritarren eskubideak.
32. Udalaren antolaketa. Araubide erkideko udalerriak. Beharrezko organoak: alkatea, alkateordeak, udalbatza eta tokiko gobernu-batzordea. Organo osagarriak: informazio batzordeak eta bestelako organoak. Biztanle ugariko udalerriak: bere araubide organiko eta funtzionalaren berezitasunak. Talde politikoak. Biztanleak udal-kudeaketan parte hartzea. Kontzeju irekia. Beste araubide berezi batzuk.
33. Udal eskumenak: zehaztapen sistema. Eskumen propioak, partekatuak eta eskuordetuak. Gutxieneko zerbitzuak. Zerbitzuen erreserba.
34. Probintzia toki-erakunde gisa. Antolaketa eta eskumenak. Udal lankidetza. Autonomia-erkidegoen eta probintzietako aldundien arteko harremanak. Araubide bereziak. lrlak: irletako kontseiluak eta kabildoak. Beste toki-erakunde batzuk. Oinarrizko legeria eta autonomia-erkidegoetakoa. Udalerria baino lurralde eremu txikia goko toki-erakundeak. Eskualdeak. Udalerrien mankomunitateak. Metropoli-areak.
35. Tokiko hauteskunde-sistema. Hautagai ezin izatearen eta bateraezintasunaren arrazoiak. Zinegotziak eta alkatea aukeratzea. Zentsura-mozioa udaletan. Hauteskunde-auzietako errekurtsoa. Toki-korporazioetako kide hautetsien estatutua.
36. Tokiko gobernu-organoen bilkurei eta erabakiei buruzko araubidea. Erabakien aktak, ziurtapenak, komunikazioak, jakinarazpenak eta argitalpena. Dokumentuen erregistroa.
37. Toki-erakundeen jarduteko moduak. Toki Administrazioak jarduera pribatuan esku hartzea. Administrazio lizentziak eta baimenak: motak. Udaletako sustapena.
38. Toki-erakundeen ekimen publiko ekonomikoa eta zerbitzu erreserba. Toki-erakundeetako zerbitzu publikoa. Kudeaketa moduak. Zerbitzuak emateari eta tokiko enpresa publikoari buruzko aipamen berezia. Partzuergoa.
39. Toki-erakundeen ondasunak. Modak. Jabari publikoko ondasunak. Ondare ondasunak. Toki-erakundeek beren ondasunei dagokienez dituzten eskubideak eta ahalak. Herri ondasunak. lnbentarioa. Denen eskura dauden auzo mendiak.
40. Lurzoruaren jabetza-eskubidearen araubideaeta edukia. Lurzoruaren araubidea: egoerak eta erabiltzeko irizpideak. Hirigintzako eraldaketa jarduerak.
41. Balorazioen araubidea. Nahitaezko desjabetzea eta ondare-erantzukizuna. Jabetzaren eginkizun soziala eta lurzoruaren kudeaketa. Hirigintzaren finantzazio, aurrekontu eta kontabilitateko alderdiak. Zerga bereziak eta urbanizazio kuotak. Erreserba eremuak. Hirigintza-hitzarmenak.
42. Lurraldearen antolamenduari buruzko printzipioak eta tresnak. Lurzoruaren sailkapena. Administrazioak lurzoruaren merkatuan esku hartzea. Babes publikoko etxebizitzak. Lurzoruaren udal ondarea. lndustrialdeak.
43. Hirigintzako planak: kontzeptua eta izaera. Ordenazioko udal plan orokorrak. Plangintzako arau osagarriak eta arau subsidiarioak. Hirigintzako jarduketa programak. Plan partzialak. Xehetasun-azterketak. Plan bereziak. Planak artikulatzeko printzipioak. Plangintzarik ez dagoenean egiten den hirigintzako antolamendua: Hiri lurzorua mugatzeko proiektuak, zuzenean aplikatu beharreko arauak eta eraikitzeko eta lurzorua erabiltzeko ordenantzak. Arautzaileak ez diren laguntza tresnak.
44. Plangintzaren betearazpena. Betearazpenaren oinarriak. Betearazpenaren faseak. Egikaritze unitateen mugaketa. Betearazpen-sistema motak eta sistemaren aukeraketa. Konpentsazio-sistema. Lankidetza-sistema. Desjabetze-sistema. Hornidura zerbitzuetarako lurrak lortzea. Hirigintza-hitzarmenak. Lurzorua soberan edo faltan duten egikaritze-unitateetan egiten den aprobetxamenduaren hirigintzako kudeaketa. Egikaritze-sistema asistematikoa. Kargak eta onurak banatu ezin izateagatik kalte-ordaina ematea.
45. Administrazioak eraikuntzan edo lurzoruaren erabileran esku hartzea. Hirigintza lizentzia: horri lotutako egintzak, izaera eta araubide juridikoa. Hirigintza-lizentziak emateko prozedura. lsiltasun positiboa. Lizentziak ezeztatzea. Hirigintza-legezkotasuna babestea. Lizentziarik gabeko edo lizentziako baldintzen aurkako obrak. Legez kontrako
lizentziak. Hirigintzako arau-hausteak eta zehapenak
46. Toki-korporazioen zerbitzura diharduten langileak: Motak eta araubide juridikoa. Giza baliabideen kudeaketa. Giza baliabideen plangintzarako tresnak.
47. Eskubideak, betebeharrak eta administrazio egoerak. Eskubide ekonomikoak eta Gizarte Segurantza. Negoziazio kolektiboa. Bateraezintasunen araubidea.
48. ldazkaritza, kontu-hartzailetza eta diruzaintza: kontzeptua. Sailkapena. Funtzioak. Araubide juridikoa.
IV. Ogasun publikoa eta zerga zuzenbidea
49. Toki-erakundeen aurrekontu orokorra: Aurrekontu egitura. Prestatzea eta onartzea: Aurrekontua betearazteko oinarrien aipamen berezia. Aurrekontuen luzapena.
50. Gastuen aurrekontuko kredituak: muga, egoera eta lotura juridikoko mailak. Kreditu aldakétak: kontzeptua, motak, finantzazioa eta izapidetzea.
51. Gastuen eta sarreren aurrekontua betearaztea: faseak. Zuritu beharreko ordainketak. Kutxa finkoaren aurrerakinak. Urte askotarako gastuak. Gastuak aurretiaz izapidetzea. Gastu proiektuak. Diru-sarrerei lotutako gastuak: finantzaketaren desbideratzeei buruzko aipamen berezia.
52. Aurrekontuaren likidazioa. lzapidetzea. Kreditu-geldikinak. Aurrekontuaren emaitza. Diruzaintzako soberakina.
53. Toki ogasunen baliabideak, Bizkaiko Lurralde Historikoko Toki Ogasunei buruzko abenduaren 16ko 9/2005 Foru Arauan. Zergak ezarri eta antolatzea eta zerga bidezkoak ez diren baliabideak ezartzea.