Eusko Jaurlaritza

Garapenerako Lankidetzako teknikarien lan-poltsa

2020/03/02 - 2020/03/06
Inprimatu
Vitoria-Gasteiz
Araba/Álava
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia
Lehiaketa:
Garapenerako Lankidetzako teknikarien lan-poltsa
Lanpostua:
Goi-mailako teknikaria
Mota:
Aldi baterako lan-kontratua
Kontratu-mota:
Aldi baterako lan-kontratua
Taldea:
A
Titulazioa:

Lizentziatura/Ingeniaritza/Arkitektura/Diplomaduna/Gradua eta Garapenerako Lankidetzan Graduondokoa/Masterra/Doktoregoa izatea.

Hizkuntza eskakizuna:

HAEE erakundearen 3. Hizkuntza Eskakizuna edo ondorio berak aitortua dituena.

Beste baldintza batzuk:

16 urte beteta izatea eta 65 urte baino gehiago ez izatea.

Europar Batasuneko estatu kide bateko nazionalitatea edukitzea, edo Europar Batasunak egin eta Espainiak berretsitako nazioarteko hitzarmenen bidez langileen zirkulazio askea duten estatuetakoa izatea.

Aurkez daitezke, halaber, Europar Batasuneko kide den estaturen bateko nazionalitatea dutenen ezkontideak ere, baldin eta zuzenbidez banatuta ez badaude, baita haren ondorengoak eta haren ezkontide zuzenbidez banatugabearen ondorengoak ere, hogeita bat (21) urte baino gutxiago badituzte, edota, gehiago izanik ere, haien kontura bizi badira.

Halaber, aurreko lerroaldeetan barne hartzen ez diren pertsona atzerritarrek ere parte hartu ahalko dute, baldin eta Espainiako Estatuko biztanle badira. Hautatuak izanez gero, kontratuaren xedea den jarduera burutzeko administrazioaren baimena dutela egiaztatu beharko dute kontratua formalizatu aurretik, eta Administrazioarekiko harremana lan‐kontratu bidezkoa izango da soilik.

Titulazioa: Lizentziatura/Ingeniaritza/Arkitektura/Diplomaduna/Gradua eta Garapenerako Lankidetzan Graduondokoa/Masterra/Doktoregoa izatea.

Emango diren zerbitzuak normal betetzea eragozten duen gaixotasun edo gabezia fisikorik ez izatea.

Diziplinazko espedientearen bidez Autonomia Erkidegoetako Administrazio Publikoetako edo organo konstituzionaletako edo organo estatutarioetako zerbitzutik baztertuta ez egotea; eta ebazpen judizial bidez ezgaitasun erabatekoa edo berezia ez izatea enplegu edo kargu publikoetarako, edo funtzionarioen kidegoan edo eskalan sartzeko, edo baztertu edo ezgaitu den kidegoan lan‐kontratudun langileek betetzen dituzten eginkizunen antzekoak betetzeko.

Beste Estatu bateko nazionala izanez gero, ezgaitua edo egoera baliokidean ez egotea, ezta diziplina‐zehapenik edo baliokiderik ez izatea ere, dagokion Estatuan baldintza berberetan enplegu publikora iristea eragotziko duenik, hain zuzen.

Ezintasun edo bateraezintasunezko legezko arrazoirik ez izatea.

Euskara: HAEE erakundearen 3. Hizkuntza Eskakizuna edo ondorio berak aitortua dituena. Ez da euskara‐probarik deituko hura egiaztatzeko.

 

 

 

 

Onartzea
Elektronikoa:

Hautaketa‐prozesu honetan parte hartu nahi duten pertsonek Internet bidez egin beharko dute eskaera, helbide elektroniko honetan aurkituko duten eredua betez: www.ivap.euskadi.eus (atala: Enplegu Publikoa, lan‐poltsa)

Internet bidezko eskaera Eusko Jaurlaritzaren KZGunea zentro publikoen eskutik ere egin ahalko da. Helbide elektroniko honetan aurki daiteke KZGunea zentroen zerrenda eta horien kokapena: www.kzgunea.net.