Egoitza elektronikoa

Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoa. Lan-arriskuen Prebentzioko Eskala

2026/05/05 - 2026/06/01
Inprimatu
Euskal Autonomia Erkidegoa
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra eta haren erakunde autonomoak.
Lehiaketa:
Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoa. Lan-arriskuen Prebentzioko Eskala
Lanpostua:
Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoa. Lan-arriskuen Prebentzioko Eskala
Plaza-kopurua:
19
Plaza-banaketa:

19 plaza eskaintzen dira txanda irekian, sarbide orokorreko modalitatean, honela banatuta:

3. hizkuntza–eskakizunarekin: 11

4. hizkuntza–eskakizunarekin: 2

Hizkuntza–eskakizunik gabe: 6

Mota:
Funtzionarioa
Kontratu-mota:
Funtzionarioa
Taldea:
A1
Titulazioa:

Ikasketa–eremu guztietako gradu–, lizentzia–, ingeniaritza– eta arkitektura–tituluak eta 600 orduko prestakuntza izatea lan–arriskuen prebentzioko goi–mailako eginkizunak betetzeko, edo lan–arriskuen prebentzioko goi–mailako teknikari jarduteko gaikuntza–titulua edo prestakuntza–ziurtagiria, hiru espezialitateetan. Parte hartzeko eskaeraren egiaztagiriaren kopia arrunta aurkeztuta alegatu beharko da.

Beste baldintza batzuk:
  1. Europar Batasuneko kide den edozein estatutako nazionalitatea edukitzea. Parte hartzeko aukera izango dute, halaber, Europar Batasunaren estatu kideetako herritarren ezkontideek, edozein dutela ere nazionalitatea eta, betiere, zuzenbidez bananduta ez badaude, haien ondorengoek eta, zuzenbidez bananduta ez badaude, ezkontidearenek, baldin eta hogeita bat urtetik beherakoak badira edo, adin horretatik gorakoak izanda ere, gurasoen kontura bizi badira. Era berean, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunen aplikazio-eremuan dauden pertsonek ere parte hartu ahal izango dute, baldin eta itun horietan langileen zirkulazio askea aplikatzen bada.
  2. Gaitasun funtzionala izatea, sartu nahi den kidegoko edo eskalako zereginak betetzeko.
  3. 16 urte beteta izatea eta nahitaezko erretiro-adina beteta ez izatea.
  4. Diziplina-espediente batez edozein administrazio publikotako edo autonomia-erkidegotako organo konstituzional edo estatutarioen zerbitzutik bereizita ez egotea; ezta, ebazpen judizial baten ondorioz, enplegu edo kargu publikoetarako desgaikuntza absolutua edo berezia izatea ere, bereizi edo desgaitu duten funtzionario-kidegoan edo eskalan sartzeko. Beste estatu bateko herritarra izanez gero, hautagaia ezingo da desgaituta edo egoera baliokidean egon, eta ezingo du ezarrita izan diziplina-zehapenik edo baliokiderik, bere estatuan, baldintza berberetan, enplegu publikorako sarbidea eragozten dionik.
  5. Oinarri espezifikoetan eskatutako titulazioa izatea edo titulua eskuratzeko eskubideak ordainduta izatea. Titulazioak atzerrikoak badira, haien homologazioaren egiaztagiria eduki beharko da.
  6. Indarrean dagoen araubidearen arabera, ezgaitasun edo bateraezintasuneko lege-kausaren batean sarturik ez egotea; hala ere, araudiak ematen duen aukera-eskubidea errespetatuko da.
  7. Ordainduta izatea langileak hautatzeko deialdietan inskribatzeagatik ordaindu beharreko tasa, lehiatu nahi den prozesuaren eta kidegoaren nahiz eskalaren arabera. Tasaren zenbatekoa oinarri espezifikoetan zehaztuko da.
  8. Kidego eta eskala bereko karrerako funtzionario ez izatea.
  9. Oinarri espezifikoetan eskatzen den beste edozein betekizun.

Lanpostuak esleitzeko betekizun espezifikoak.

Deialdi honetako lanpostuetan, euskararen 3. eta 4. hizkuntza–eskakizunak izatea betekizun izan daiteke lanpostua betetzeko. Euskara jakitea betekizuna da derrigortasun–data igarota daukaten lanpostuetan.

Horrez gain, deialdi honetako lanpostuek betekizun espezifiko hauek izan ditzakete:

Zigor–aurrekaririk ez izatea, Espetxeen Berregituraketari buruzko abenduaren 22ko 39/1970 Legearen 9. artikuluaren arabera.

Merezimenduak alegatzeko izapidean erantzukizunpeko adierazpenaren bidez alegatu beharko da.

B gidabaimena

Merezimenduak alegatzeko izapidean erantzukizunpeko adierazpenaren bidez alegatu beharko da.

Eskainitako lanpostuen zerrendan —oinarri orokorretako 15.2 apartatuan aipatzen da—, hauek zehaztu behar dira: lanpostu bakoitzaren izena, saila edo organismoa, zentro organikoa, lanpostua kokatuta dagoen herria, destino–osagarriaren eta berariazko osagarriaren mailak, hizkuntza–eskakizuna eta derrigortasun–data, eta lanpostua betetzeko bete behar diren betekizun espezifikoak.

Oharrak:

Hautaketa–sistema oposizio–lehiaketa izango da.

  • Oposizio–fasea.

Hiru proba egingo dira, bi fasetan banatuta.

  • I. FASEA
  • 1. proba. Teoriko-praktikoa izango da, eta bi zati izango ditu:

A zatia: Gai-zerrenda orokor eta espezifikoei buruzko galdera sorta bat izango da, eta galderek zenbait erantzun-aukera izango dituzte.

B zatia: Zenbait erantzun-aukera dituen galdera sorta bati erantzun beharko zaio hemen ere. Deialdiko lanpostuetako zereginekin lotutako kasu teoriko-praktikoei buruzkoak izango dira galderak, eta deialdi bakoitzaren oinarri espezifikoekin batera argitaratutako den gai-zerrenda espezifikoaren esparruan egongo dira kokatuta.

Erantzuten ez diren galderek ez dute baloraziorik izango, eta okerreko erantzun bakoitzeko penalizazio bat aplikatuko da: erantzun zuzen baten balioaren heren bat deskontutako da.

Hautaketa-prozesua egokiro garatu dadin, kontuan hartuta eskatutako gutxieneko maila, bai, halaber, proban erakutsitako ezagutza-maila eta deialdiko plaza kopurua, eta hautagaiak nor diren jakin aurretik, epaimahaiak puntuazio-atalase bat ezarriko du, proba gainditzeko behar den gutxieneko puntuazioa zein den zehazteko, eta jendaurrean emango da erabaki horren berri. Gutxieneko zuzeneko puntuazioa ezingo da izan zati bakoitzean gehienez lor daitekeen puntuazioaren ehuneko 35 baino txikiagoa eta ehuneko 65 baino handiagoa.

Proba bakoitza (edo probaren zati bat) gainditzeko epaimahaiak ezartzen dituen gutxieneko zuzeneko puntuazioak hura gainditzeko behar diren gutxieneko kalifikazioak izango dira.

Gehienez lor daitezkeen zuzeneko puntuazioak probako (edo probaren zatiko) gehieneko kalifikazioak izango dira.

Kalifikazioak (puntuazio bihurtuak) kalkulatzeko, formula hauek aplikatuko dira:

Hautagaiak lortutako zuzeneko puntuazioa epaimahaiak ezarritako gutxieneko zuzeneko puntuazioa baino handiagoa bada:

Hautagaiak lortutako zuzeneko puntuazioa epaimahaiak ezarritako gutxieneko zuzeneko puntuazioa baino txikiagoa bada:

Non:

b(z) – Hautagaiaren kalifikazioa (puntuazio bihurtua) z – Hautagaiaren zuzeneko puntuazioa

Gu – Ariketa edo ariketaren zati bat gainditzeko epaimahaiak ezarritako gutxieneko zuzeneko puntuazioa (gutxieneko nota)

Ge – Ariketan eta ariketa zati batean gehienez lor daitekeen zuzeneko puntuazioa

A – Ariketan edo ariketaren zati batean gehienez lor daitekeen kalifikazioa (gehieneko puntuazio bihurtua)

Probak gehienez 50 puntuko kalifikazioa izango du, eta zati bakoitza 0tik 25 puntura baloratuko da. Proba gainditzeko,12,5 puntuko kalifikazioa (puntuazio bihurtua) beharko da zati bakoitzean.

  • II. FASEA
  • 2. proba. Proba praktikoa izango da.

Lanpostuaren zeregin kritikoak simulatuko ditu; hala, balizko egoera bat edo batzuk azaldu edo aztertu beharko da/dira idatziz, galdera bati edo batzuei erantzun beharko zaie, deialdiko lanpostuko ohiko arazo bati konponbidea emateko diagnostikoa eta proposamena eratu beharko da edota txostena, irizpena edo beste edozein analisi egin, betiere bat etorrita deialdiaren xede diren lanpostuen gai-zerrendetan eta konpetentzia-profiletan jasotako edukiekin, plazari dagozkion abilezia teknikoekin eta hautaketa-prozesuan parte hartzeko eskatzen den prestakuntza akademikoarekin.

Epaimahaiak proba praktiko hau zer formatutan egin erabakiko du, deialdiko plazetan jarduteko behar diren abilezia teknikoak ahalik ondoen jasotzea helburutzat hartuta. Era berean, probaren iraupena ere zehaztuko du, zeina ezin izango baita hiru ordutik gorakoa izan.

Proba honek 45 puntuko balorazioa izango du gehienez.

Alderdi hauek baloratuko dira: ea erantzuna proban planteatu den egoerari egokitu zaion, plazari dagozkion abilezia teknikoak eta ezagutzak erakutsi diren eta ezagutza eta abilezia horiek uztartzeko gaitasuna erakutsi den. Beste alderdi hauek ere baloratuko dira: analisi- eta sintesi-gaitasuna izatea, erantzunak arrazoitzea, kontzeptu eta terminologia doiak erabiltzea, ideiak ordena egokian eta argitasunez garatzea eta idatzizko adierazpena zuzena izatea. Epaimahaiak aurreko balorazioirizpideak garatzeko beste irizpide batzuk adostuz gero, proba egin aurretik argitaratu beharko ditu.

Epaimahaiak zuzentze-irizpideen arabera kalifikatu beharko du ariketa hau, eta deialdiaren oinarrietan berariaz azaldu ez diren alderdiak zuzentzeko, baloratzeko eta gainditzeko erabiliko diren irizpideak proba egin aurretik argitaratuko ditu.

Bigarren proba gainditzeko, oro har, 22,5 puntu lortu beharko dira gutxienez.

Dena dela, ariketa gainditu duten hautagaien kopurua deialdiko plazen kopurua baino txikiagoa bada, 18 puntu edo gehiago lortu dituzten hautagaiei ere gainditutzat emango zaie ariketa.

  • 3. proba. Konpetentziak ebaluatzeko proba.

Nahitaezkoa izango da eta ez baztertzailea, eta deialdiko lanpostuak betetzeko hautagaiek duten konpetentzia-profilaren elementuak baloratuko dira proba honen bitartez. Ariketan ebaluatu daitezkeen konpetentzien profilaren elementu zehatzak Enplegu Publikoaren Atarian argitaratutakoetako bat edo batzuk izango dira. Proba egin aurretik, ezagutzera emango da konpetentzien profileko zer elementu neurtu ahal izango diren, zer proba mota egingo den/diren (nortasunari, konpetentziei edo gaitasunei buruzko test edo galdetegiak, elkarrizketak, sarrera-ontziak, egoera-probak, talde-dinamikak, rol-probak, kasu-azterketak, ahozko aurkezpenak eta beste proba batzuk), zenbat iraungo duen probak eta haztapen eta baloraziorako zer irizpide erabiliko diren.

Proba honek 5 puntuko balorazioa izango du gehienez.



  • Lehiaketa–fasea.

Lehiaketa–fasean, gehienez 45 puntu lor daitezke, baremo honen arabera lortutako puntuak batuz:

  • Emandako zerbitzuengatiko esperientzia. Esperientziatzat hartzen dira edozein administrazio publikotan, organismo autonomotan, zuzenbide pribatuko erakunde publikotan, unibertsitate publikotan, estatutu–organoetan eta organo konstituzionaletan, edota justizia–administrazioan emandako zerbitzuak, funtzionario–harremanekoak nahiz lan–kontratuko harremanekoak izan:

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorrean eta haren administrazio instituzionalean emandako zerbitzuak:
– Indarrean dagoen lanpostu-zerrendan lehentasunezko eskala Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Lan-arriskuen Prebentzioko Eskala edo Kidego Teknikoko Lan-arriskuen Prebentzioko Eskala duten lanpostuetan.
– Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Lan-arriskuen Prebentzioko Eskalako izendapenarekin, Kidego Teknikoko Lan-arriskuen Prebentzioko Eskala izendapenarekin edo pareko kategoriako lan-kontratuarekin.

Gainerako administrazio eta erakundeetan emandako zerbitzuak: Kidego/eskala/aukerako izendapenarekin edo lan-kategoria kontratuarekin emandako zerbitzuak Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Lan-arriskuen Prebentzioko Eskalaren pareko funtzioekin.

Zenbaketa egiteko, eskatutako betekizunak betetzen dituzten azken 10 urteetako lan–aldiak batuko dira, eta, batu ondoren, hilabetetik beherako zatikiak kenduko dira. Horretarako, 30 eguneko multzoa hartuko da hilabetetzat.

Esperientzia hori baloratzeko, 0,45 puntu emango dira lan egindako hilabete bakoitzeko, eta gehienez 27 puntu lortu ahal izango dira.

Seme–alabak zaintzeko, senideak zaintzeko, genero–indarkeriagatiko edo indarkeria terroristagatiko eszedentzian emandako denbora esperientzia gisa baloratuko da erreserbako lanpostuan.
Esperientzia kidego eta eskala bakar batera sartzeko soilik alegatu ahalko da.

  • Tituluak, gehienez 18 puntu.

Ez dira merezimendu gisa baloratuko sartzeko betekizuna den edo merezimendu gisa baloratu den goi–mailako titulu bat lortzeko behar diren tituluak. Aurreikuspen horretatik salbuetsita daude master ofizialeko titulua eta espezialista–tituluak lortzeko behar diren tituluak

– 10,80 puntu emango dira deialdiko lanpostuen eginkizunekin zerikusia duten master ofizialengatik. Hautaketa–prozesuko epaimahaiari dagokio balora daitezkeen masterrak zehaztea, Giza Baliabideen Zerbitzuak horretarako emango dituen txostenak aztertu ondoren.

– 7,2 puntu emango dira ikasketa–eremu hauetako titulu bakoitzeko (gradua, lizentzia, arkitektura, ingeniaritza, diploma arkitektura teknikoa eta ingeniaritza teknikoa):

091201 Medikuntza
091301 Erizaintza
102201 Prebentzioa eta lan–segurtasuna
031301 Psikologia
073101 Arkitektura
073201 Arkitektura teknikoa
071901 Industria–antolakuntzako ingeniaritza
071502 Industria–teknologietako ingeniaritza
071302 Ingeniaritza elektrikoa
071404 Industria elektronika eta automatikaren ingeniaritza
071503 Ingeniaritza mekanikoa
071101 Industria–kimikaren ingeniaritza
072401 Meatzeen eta energiaren ingeniaritza
071301 Energiaren ingeniaritza
042101 Zuzenbidea

Gradu–, lizentzia–, arkitektura–, ingeniaritza–, arkitektura teknikoko, ingeniaritza teknikoko eta diploma–tituluen kasuan, titulu bakarra baloratuko da ikasketa–eremu bakoitzeko. Era berean, aipatutako tituluen mailetan, ez dira baloratuko sartzeko betekizun gisa alegatutako tituluaren ikasketa–eremu berekoak direnak, master ofizialeko tituluak izan ezik.

Oinarri orokorretako 7.ean adierazitako lekuetan argitaratzen dira ikasketa–eremu bakoitzean sartzen diren tituluak. (PDF, 4 MB)

  • Euskara jakitea.

Hizkuntza–eskakizunek derrigortasun–data igarota ez dutelako euskara jakitea betekizun gisa eskatzen ez den lanpostuetan bakarrik baloratuko da. Baremo honen arabera baloratuko da euskara jakitea:

Idatzizko ulermena eta adierazpena

Ahozko ulermena eta adierazpena

Hizkuntza–eskakizuna

Puntuen balioa

A2

B1

7,25

B1

B1

1. HE

10,15

B1

B2

11,6

B2

B2

2. HE

14,5

B2

C1

17,4

C1

C1

3. HE

23,2

C2

C1

23,2

C2

C2

4. HE

23,2

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta haren organismo autonomoen hizkuntza–eskakizunen baliokide diren ziurtagiri eta tituluak dekretu hauetan zehaztuta daude: 297/2010 Dekretua, azaroaren 9koa, Euskararen jakite–maila egiaztatzen duten tituluak eta ziurtagiriak baliokidetu, eta Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko mailekin parekatzeko dena, eta 47/2012 Dekretua, apirilaren 3koa, Euskaraz egindako ikasketa ofizialak aintzat hartzeko eta euskara–maila hizkuntza–tituluen eta ziurtagirien bidez egiaztatzetik salbuesteko dena.

Onartzea
Elektronikoa:

Eskaerak eta hautaketa-prozesuen jarraipena

Eskabidea bide elektronikoz aurkezteko, Enplegu Publikoaren Atariko helbide elektronikoa erabili beharko da (https://www.euskadi.eus/enplegu–publikoa/), eskabidea bete ahala adierazten diren argibideei jarraituz. Horretarako, nork bere burua identifikatu beharko du, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean onartutako edozein bitarteko erabiliz (https://www.euskadi.eus/identifikazio-elektronikorako-onartutako-bitartekoak/web01-sede/eu/), edo eskabidea bete ondoren aplikazioak berak ematen duen aldi baterako erabiltzailearen bidez. Aldi baterako erabiltzaile hori eskabidea kontsultatzeko bakarrik erabili ahal izango da. Gainerako izapideak egiteko, beharrezkoa izango da identifikazio elektronikorako onartutako bitartekoren bat edukitzea.

Eskabide elektronikoa Eusko Jaurlaritzako KZ–Gunea zentro publikoetan ere egin ahal izango da. KZguneen zerrenda eta kokapena helbide honetan ikus daitezke: www.kzgunea.eus.

Aurrez aurrekoa:

 

 

Deialdia
Gaiak:

Gai-zerrenda orokorraren bibliografia Goi-mailako Kidegoko eskala guztietarako (2026ko maiatza) (PDF, 278 KB) (leiho berri batean irekitzen da)

Lan-arriskuen Prebentzioko Eskalaren bibliografia (2026ko maiatza) (PDF, 293 KB) (leiho berri batean irekitzen da)

1. Laneko segurtasun eta osasunari buruzko araudia. Esparru-zuzentaraua. Lan Arriskuen Prebentzioari buruzko Legea. Politika. Eskubideak eta betebeharrak. Figura, funtzio eta erantzukizun nagusiak. EAEko erregulazioa. Aldi baterako laneko enpresak. Lan-enklabeak. Lantokiak.

2. Laneko arriskuen prebentzioa enpresetan eta enpresa txiki eta ertainetan txertatzea. Prebentzio-plana. Lan arriskuen ebaluazioa. Prebentzio-jardueraren plangintza. Prebentzioa antolatzeko modalitateak. Entitate espezializatuak. Auditoretzak.

3. Enpresaburu-jardueren koordinazioa. Langileen konkurrentzia. Figura nagusiak. Eskubideak eta betebeharrak. Koordinazio-bitartekoak.

4. Langileen osasunerako kalteak. Lan-istripuak eta lanbide-gaixotasunak. Kontzeptua. Tipologia. Jakinarazpena. Enpresaburuen betebeharrak eta antolamendu prebentiboa. Gertakarien ikerketa.

5. Laneko arriskuen kudeaketa: Prebentzio-ekintzaren printzipioak. Arriskua, arrisku-faktorea eta laneko arriskua: kontzeptuak. Arrisku motak. Arriskuaren ebaluazioa eta kontrola. Arriskuak ebaluatzeko metodoak.

6. LAPn genero-ikuspegia txertatzea. Laneko segurtasun eta osasunean eragina duten genero-faktoreak. Emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunak laneko osasun eta segurtasunaren arloan. Haurdunaldia eta edoskitzaroa.

7. Segurtasuna eta osasuna lantokietan. Kontuan hartu beharreko alderdiak. Baldintza eraikitzaileak. Ordena eta garbitasuna. Seinalizazioa. Zerbitzu eta babeseko instalazioak. Ingurumen-baldintzak. Argiztapena. Higiene-zerbitzuak eta atsedenerako lekuak. Lehen laguntzak. Industria-instalazioak.

8. Laneko segurtasunari eta osasunari buruzko seinalizazioa. Seinaleen tipologia. Irizpideak. Betebeharrak.

9. Laneko ekipamenduak erabiltzea. Betebehar orokorrak. Laneko ekipamenduek bete behar dituzten eskakizunak. Laneko ekipamenduak erabiltzeko baldintzak. Laneko ekipamendu mugikorrak, automotorrak izan zein ez. Zamak jasotzeko ekipamenduak. Pertsonen jasogailuak.

10. Makinak merkaturatzea eta zerbitzuan jartzea. Aplikatzekoa den araudia. Definizioak eta irismena. Kategoriak. Agenteen betebeharrak. Adostasunaren ebaluazioa. Makinen edo haiekin lotutako produktuen diseinuari eta fabrikazioari buruzko segurtasun- eta osasun- baldintza nagusiak. Dokumentazio teknikoa.

11. Segurtasuna eta osasuna arrisku elektrikoaren aurrean. Definizioak. Betebeharrak. Instalazio motak eta eskakizun orokorrak. Tentsiorik gabeko lanak. Tentsioko lanak. Hurbileko lanak. Maniobrak, neurketak, saiakuntzak eta egiaztapenak. Sute- edo eztanda-arriskua

12. Segurtasuna atmosfera leherkorrek eragindako arriskuen aurrean. Definizioa. Betebehar orokorrak eta espezifikoak. Atmosfera leherkorrak sortzeko arriskua duten eremuak. Babes-xedapenak. Babes-aparatuak eta -sistema aukeratzea.

13. Norbera babesteko ekipamenduak erabiltzea. NBE-ren definizioa Betebeharrak. Erabiltzeko eta hautatzeko irizpideak. Norbera babesteko ekipamendu motak.

14. Segurtasuna gune konfinatuetako lanetan. Gune konfinatuaren kontzeptua. Arrisku nagusiak. Prebentzio-neurriak. Lan-prozedurak. Kontrol-neurriak. Erreskatea eta lehen sorospenak.

15. Larrialdi-neurriak. Betebeharrak. Suteen kontrako segurtasuna. Lehen laguntzak. Larrialdi-planen motak.

16. Laneko bide-segurtasuna. Betebeharrak. Arrisku-­faktoreak. Prebentzio-neurriak.

17. Agente biologikoen eraginpean egoteagatiko arriskuak. Definizioak. Agente biologikoen sailkapena. Betebeharrak. Arriskuen identifikazioa eta ebaluazioa. Prebentzio- eta babes-neurriak. Arrisku-jarduerak. Euste-neurriak eta euste-mailak. Neurri bereziak dituzten zentroak eta prozesuak.

18. Agente kantzerigeno, mutageno eta erreprotoxikoen eraginpean egoteagatiko arriskuak. Definizioak. Betebeharrak. Arriskuen identifikazioa eta ebaluazioa. Neurri prebentiboak eta haiek lehenestea. Kontrol-neurriak. Dokumentazioa.

19. Amiantoarekiko esposizioagatiko arriskua. Arriskukok eragiketak eta jarduerak. Betebeharrak. Laneko giroaren ebaluazioa eta kontrola. Prebentzio-neurriak. Lan-planak. Amiantoa erabiltzen duten enpresen erregistroa. Datuak eta dokumentazioa. Laginak hartzea eta analisiak egitea

20. Agente kimikoen eraginpean egoteagatiko arriskuak. Definizioak. Betebeharrak. Arriskuen ebaluazioa. Ingurumen eta biologiako muga-balioak. Prebentzio-, babes- ta kontrol-neurriak. Istripu, gertakari eta larrialdiei aurre egiteko neurriak.

21. Bibrazio mekanikoekiko esposizioagatiko arriskuak. Definizioak. Esposizioaren muga-balioak eta ekintza bat eragiten duten esposizio-balioak. Arriskuen ebaluazioa. Prebentzio- eta babes-neurriak. Esku-beso sistemara transmititutako bibrazioaren ebaluazioa. Gorputz osora transmititutako bibrazioaren ebaluazioa.

22. Zaratarekiko esposizioagatiko arriskuak. Arriskua ebaluatu eta neurtzeko erabilitako parametro fisikoak. Esposizioaren muga-balioak eta ekintza bat eragiten duten esposizio-balioak. Arriskuen ebaluazioa. Esposizioa saihesteko edo murrizteko neurriak. Kontrol-neurriak.

23. Erradiazio ionizatzaileekiko esposizioagatiko arriskuak. Egoera motak. Definizioak. Esposizioaren prebentzioa. Eremuen ebaluazioa eta sailkapena. Langileen sailkapena. Prebentzio-, babes- eta kontrol-neurriak. Instalazioaren edo jardueraren titularraren betebeharrak. Radonarekiko esposizioa.

24. Erradiazio optiko artifizialekiko esposizioaren arriskuak. Definizioak. Muga-balioak. Arriskuen ebaluazioa. Esposizioa saihesteko edo murrizteko neurriak. Kontrol-neurriak.

25. Eremu elektromagnetikoekiko esposizioaren arriskuak. Definizioak. Muga-balioak. Arriskuen ebaluazioa. Esposizioa saihesteko edo murrizteko neurriak. Kontrol-neurriak.

26. Baldintza termohigrometrikoekiko esposizioaren arriskuak. Lantokietako ingurune-baldintzak Aire abaleko laneko ingurune-baldintzak. Hotzak eragindako estresa. Beroak eragindako estresa.

27. Segurtasuna eta osasuna zamen eskuzko manipulazioan. Betebeharrak. Arrisku-­faktoreak. Zamen eskuzko manipulazioaren ondorio diren arriskuen kudeaketa. Zamen eskuzko manipulazioaren ondorio diren arriskuak ebaluatzeko metodoak. Pertsonak mobilizatzea. Prebentzio-neurriak.

28. Postura behartuetan egoteagatiko arriskuak. Arrisku-­faktoreak. Arriskuaren ebaluazioa. Prebentzio- eta babes-neurriak.

29. Mugimendu errepikakorrekiko esposizioaren arriskuak. Arrisku-­faktoreak. Arriskuaren ebaluazioa. Prebentzio- eta babes-neurriak.

30. Buruko nekearen ondorio diren arriskuak. Arrisku-­faktoreak. Arriskuaren ebaluazioa. Prebentzio- eta babes-neurriak.

31. Bistaratze-pantailak erabiltzeagatiko arriskuak. Definizioak. Betebeharrak. Ekipamenduek bete behar dituzten xedapenak. Arriskuak, prebentzio neurriak eta kontrol-neurriak.

32. Zahartzea eta lana. Printzipio ergonomikoak eta adina kudeatzeko tresnak. Arriskuen ebaluazioa. Lanpostuak egokitzea.

33. Arrisku psikosozialen kudeaketa. Osasunaren gaineko ondorioak. Estresa. Neke profesionalaren sindromea (burnout). Estrategiak eta esku hartzeko programak. Genero-ikuspegiaren integrazioa. Gertakari eta istripu psikosozialak ikertzea.

34. Arrisku psikosozialeko faktoreak. Faktore moderatzaileak. Arrisku psikosozialen ebaluazioa. Metodologia kuantitatiboak eta kualitatiboak.

35. Antolamendu arloko arrisku-faktoreak. Lan-edukia. Lan-zama eta -erritmoa. Lanaldia. Parte-hartzea eta kontrola. Antolaketa-kultura. Harreman pertsonalak. Rola: rol-anbiguotasuna edo gatazka. Garapen pertsonala: Etxearen eta lanaren arteko interakzioa. Prebentzio-neurriak.

36. Laneko indarkeria. Indarkeria mota. Arrisku-­faktoreak. Indarkeria fisikoa. Mobbing-a. Jazarpen psikologikoa. Ziberjazarpena. Arriskuaren ebaluazioa. Prebentzio-neurriak.

37. Sexu-indarkeria. Sexu-jazarpena eta sexuan oinarritutako jazarpena. Definizioak. Betebeharrak. Arriskuaren ebaluazioa. Prebentzio-neurriak. Protokoloak.

38. Zahartzea eta lana. Adinarekin lotutako arrisku psikosozialen kudeaketa.

39. Langileen osasunaren zaintza. Definizioak. Betebeharrak. Irizpideak eta printzipio orokorrak. Osasun indibidualaren zaintza. Zaintza kolektiboa. Lana utzi osteko zaintza.

40. Laneko segurtasuna eta osasuna arrantza jardueran. Arrisku nagusiak eta arrisku-faktoreak. Agente biologikoen, fisikoen eta arrisku ergonomikoko faktoreekiko esposizioa. Laneko ekipamenduak. Norbera babesteko ekipamenduak. Prebentzio-neurriak.

41. Gutxieneko segurtasun- eta osasun-xedapenak arrantza-ontzietako lanetan. Salbamendu- eta biziraupen-bitartekoak. Mantentze-lanak eta konponketak.

42. Laneko segurtasuna eta osasuna nekazaritza-jardueran. Arrisku nagusiak eta arrisku-faktoreak. Agente biologikoen, fisikoen eta arrisku ergonomikoko faktoreekiko esposizioa. Traktoreak. Prebentzio-neurriak.

43. Produktu fitosanitarioak erabiltzea. Definizioak. Eskatutako prestakuntza. Salmenta. Aplikazioa. Manipulatzea eta biltegiratzea. Arriskuak. Osasunean dituen ondorioak. Prebentzio-neurriak.

44. Eraikuntza-obren kudeaketa prebentiboa. Definizioak. Eskubideak eta betebeharrak. Figura nagusiak. Funtzioak eta erantzukizunak. Segurtasun- eta osasun-plana. Proiekturik gabeko obretako kudeaketa prebentiboa. Koordinazioa. Prestakuntza.

45. Gutxieneko segurtasun- eta osasun-neurriak eraikuntza-lanetan. Baldintza orokorrak. Aldamioak. Altuerako aldi baterako lanak egiteko babes kolektiboak, eskala finkoak edo zerbitzukoak, esku-eskailerak eta bestelako ekipamenduak. Lur-mugimendu, indusketa, putzu, lurpeko lan eta tuneletako lanak. Lan espezifikoak. Estalkiaren gaineko lanak. Lan-ekipamenduak eta obra-makinak. Energia hornitu eta banatzeko instalazioak.

46. Azpikontratazioa eraikuntzaren sektorean. Kontratistei eta azpikontratistei eskatu beharreko betekizunak. Azpikontratazioaren araubidea. Zaintzeko beharra.

47. Laneko arriskuen prebentzioaren arloko gutxieneko arauak metalaren sektorean. Laneko arriskuen prebentzioa eta osasunaren zaintza eta babesa. Osasunaren zaintza. Enpresaburu-jardueren koordinazioa. Arrisku-egoera bereziak. Zamak eskuz manipulatzea dakarten eragiketak. Bereziki sentikorrak diren langileak. Eskubideak. Baliabide prebentiboa. Laneko jantziak eta norbera babesteko ekipamenduak. Muga-balioak. Kontratak eta azpikontratak. Prestakuntza.

48. Laneko arriskuen prebentzioa jarduera soziosanitarioan. Arrisku ergonomikoak eta psikosozialak. Prebentzio-neurriak.

49. Laneko arriskuen prebentzioa plataforma digitaletako lanean. Arrisku-­faktoreak. Prebentzio-neurriak.

50. Laneko arriskuen prebentzioa ostalaritza-jardueran. Arrisku nagusiak. Prebentzio-neurriak.

51. Laneko arriskuen prebentzioa txikizkako merkataritzaren jardueran. Arrisku nagusiak. Prebentzio-neurriak.

52. Laneko arriskuen prebentzioa errepideko garraioaren jardueran. Arrisku nagusiak. Prebentzio-neurriak.

53. Laneko arriskuen prebentzio etxeko lanean. Eskubideak eta betebeharrak. Arriskuen ebaluazioa. Arrisku nagusiak. Prebentzio-neurriak.

54. Meatzaritzako jardueretan langileen segurtasuna eta osasuna babesteko gutxieneko xedapenak. Enpresaburuaren betebeharrak. Aire zabaleko edo lurpeko erauzketa-industriei eta lurrazaleko lokalei aplikatu beharreko gutxieneko xedapen komunak. Aire zabaleko erauzketa-industriei aplikatu beharreko gutxieneko xedapen bereziak. Lurpeko erauzketa-industriei aplikatu beharreko gutxieneko xedapen bereziak.

55. Kristal-silize arnasgarriaren hautsarekiko esposizioaren arriskuak. Arriskuen ebaluazioa. Prebentzioa eta esposizioa murriztea. Babes-neurriak. Ustekabeko esposizioak. Kontrol-neurriak. Informazioa eta prestakuntza. Dokumentazioa.