Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoa. Artxibo, Liburutegi eta Dokumentazioko Eskala. Berezia (Lehiaketa-oposizioa)
Sarbide orokorraren modalitatea: 12
3. hizkuntza-eskakizunarekin: 5
4. hizkuntza-eskakizunarekin: 7
Deialdi honetako lanpostuetan, euskararen 2., 3. eta 4. hizkuntza-eskakizunak izatea betekizun izan daiteke lanpostua betetzeko. Euskara jakitea betekizuna da derrigortasun-data igarota daukaten lanpostuetan.
- Europar Batasuneko kide den edozein estatutako nazionalitatea edukitzea. Parte hartzeko aukera izango dute, halaber, Europar Batasunaren estatu kideetako herritarren ezkontideek, edozein dutela ere nazionalitatea eta, betiere, zuzenbidez bananduta ez badaude, haien ondorengoek eta, zuzenbidez bananduta ez badaude, ezkontidearenek, baldin eta hogeita bat urtetik beherakoak badira edo, adin horretatik gorakoak izanda ere, gurasoen kontura bizi badira. Era berean, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunen aplikazio-eremuan dauden pertsonek ere parte hartu ahal izango dute, baldin eta itun horietan langileen zirkulazio askea aplikatzen bada.
- Gaitasun funtzionala izatea, sartu nahi den kidegoko edo eskalako zereginak betetzeko.
- 16 urte beteta izatea eta nahitaezko erretiro-adina beteta ez izatea.
- Diziplina-espediente batez edozein administrazio publikotako edo autonomia-erkidegotako organo konstituzional edo estatutarioen zerbitzutik bereizita ez egotea; ezta, ebazpen judizial baten ondorioz, enplegu edo kargu publikoetarako desgaikuntza absolutua edo berezia izatea ere, bereizi edo desgaitu duten funtzionario-kidegoan edo eskalan sartzeko. Beste estatu bateko herritarra izanez gero, hautagaia ezingo da desgaituta edo egoera baliokidean egon, eta ezingo du ezarrita izan diziplina-zehapenik edo baliokiderik, bere estatuan, baldintza berberetan, enplegu publikorako sarbidea eragozten dionik.
- Oinarri espezifikoetan eskatutako titulazioa izatea edo titulua eskuratzeko eskubideak ordainduta izatea. Titulazioak atzerrikoak badira, haien homologazioaren egiaztagiria eduki beharko da.
- Indarrean dagoen araubidearen arabera, ezgaitasun edo bateraezintasuneko lege-kausaren batean sarturik ez egotea; hala ere, araudiak ematen duen aukera-eskubidea errespetatuko da.
- Ordainduta izatea langileak hautatzeko deialdietan inskribatzeagatik ordaindu beharreko tasa, lehiatu nahi den prozesuaren eta kidegoaren nahiz eskalaren arabera. Tasaren zenbatekoa oinarri espezifikoetan zehaztuko da.
- Kidego eta eskala bereko karrerako funtzionario ez izatea.
- Oinarri espezifikoetan eskatzen den beste edozein betekizun.
Hautaketa-sistema oposizio-lehiaketa izango da.
- Oposizio-fasea.
Oposizio-fasearen diseinua eta garapena oinarri orokorren 23. apartatuan jasotzen da.
Oposizio-fasean, gehienez 120 puntu lor daitezke. - Lehiaketa-fasea.
Lehiaketa-fasean, gehienez 80 puntu lor daitezke, baremo honen arabera lortutako puntuak batuz:
a) Esperientzia. Bat etorriz Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko kidegoei eta eskalei buruzko 2021eko azaroaren 11ko 7/2021 Legearen lehenengo xedapen gehigarrian ezarritakoarekin, esperientzia orokorraren eta espezifikoaren apartatuetan lortutako puntuazioaren batura izango da esperientziagatiko guztizko puntuazioa.
Esperientziagatik 62 puntu emango dira gehienez, baremo honen arabera:
a.1) Esperientzia orokorra.
Esperientzia orokortzat hartzen dira edozein administrazio publikotan –Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra eta haren organismo autonomoak barne–, organismo autonomotan edo zuzenbide pribatuko ente publikotan Artxibo, Liburutegi eta Dokumentazioko teknikarien kidego, eskala edo kategorian (A1 azpitaldekoak) edo horiei atxikitako lanpostuetan emandako zerbitzuak, funtzionario-harremanekoak nahiz lan-kontratuko harremanekoak izan.
Esperientzia hori baloratzeko, 0,083 puntu emango dira lan egindako hilabete bakoitzeko, eta gehienez 22 puntu emango dira
Zenbaketa egiteko, azken 25 urteetan lan egindako aldiak batuko dira, eta, batu ondoren, hilabetetik beherako zatikiak kenduko dira. Horretarako, 30 eguneko multzoa hartuko da hilabetetzat.
a.2) Esperientzia espezifikoa.
Berariaz baloratuko da esperientzia espezifikoa, esperientzia orokorraren baloraziotik bereizita eta haren osagarri.
Hautagai bakoitzari bi balorazio desberdin esleituko zaizkio alegatu duen esperientzia espezifikoari dagokionez. Lehenengo balorazioa destino-osagarriaren 23. eta 25. mailetako lanpostuak esleitzeko aplikatuko da, eta bigarrena destino-osagarriaren 27. eta 28. mailako lanpostuak esleitzeko.
Bi kasuetan, jarraian adierazten diren arauak aplikatuta baloratuko da esperientzia espezifikoa, gehienez 40 puntu izan arte:
a.2.1) Esperientzia espezifikoaren balorazioa, destino-osagarriaren 23. eta 25. mailetako lanpostuetarako. Zerbitzu hauek baloratuko dira:
– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Artxibo, Liburutegi eta Dokumentazioko Eskalako izendapenarekin emandako zerbitzuak.
– Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Artxibo, Liburutegi eta Dokumentazioko Eskalako izendapenarekin emandako zerbitzuak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko kidego eta eskalei buruzko azaroaren 11ko 7/2021 Legean jasotako korrespondentzia-taularekin bat etorriz.
– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko lan-kontratudunen kolektiboko hitzarmenaren lan-harremanarekin eskala horri asimilatuta emandako zerbitzuak.
– Deialdiaren unean indarrean dagoen lanpostu-zerrendan Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Artxibo, Liburutegi eta Dokumentazioko Eskalari atxikitako lanpostuetan emandako zerbitzuak.
Esperientzia hori baloratzeko, lan egindako hilabete bakoitzeko 0,151 puntu emango dira, gehienez ere 40 puntu izan arte.
Zenbaketa egiteko, azken 25 urteetan lan egindako aldiak batuko dira, eta, batu ondoren, hilabetetik beherako zatikiak kenduko dira. Horretarako, 30 eguneko multzoa hartuko da hilabetetzat.
a.2.2) Esperientzia espezifikoaren balorazioa, destino-osagarriaren 27. eta 28. mailetako lanpostuetarako. Ondorengo apartatuetako arauak aplikatu osteko puntuak batuz zehaztuko da:
i) 0,072 puntu lan egindako hilabeteko, gehienez 13 puntu izan arte, zerbitzu hauengatik:
– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Artxibo, Liburutegi eta Dokumentazioko Eskalako izendapenarekin emandako zerbitzuak.
– Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Artxibo, Liburutegi eta Dokumentazioko Eskalako izendapenarekin emandako zerbitzuak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko kidego eta eskalei buruzko azaroaren 11ko 7/2021 Legean jasotako korrespondentzia-taularekin bat etorriz.
– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko lan-kontratudunen kolektiboko hitzarmenaren lan-harremanarekin eskala horri asimilatuta emandako zerbitzuak.
– Deialdiaren unean indarrean dagoen lanpostu-zerrendan Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Artxibo, Liburutegi eta Dokumentazioko Eskalari atxikitako lanpostuetan emandako zerbitzuak.
ii) Horrez gain, 0,15 puntu emango dira lan egindako hilabete bakoitzeko, gehienez 27 puntu izan arte, aurreko (i) apartatuko zerbitzuengatik, destino-osagarriaren 27., 28. eta 29. mailak dituzten lanpostuetan eman badira.
a.2.2) apartatu honetako zenbaketa egiteko, esperientzia-mota bakoitzerako eskatzen diren betekizunak betetzen dituzten azken 15 urteetako lan-aldiak batuko dira, eta, batu ondoren, hilabetetik beherako zatikiak kenduko dira. Horretarako, 30 eguneko multzoa hartuko da hilabetetzat.
b) Tituluak izatea, probak gainditu izana karrerako funtzionarioa edo langile lan-kontratudun finkoa izateko prozeduretan, eta lan-poltsetan egotea.
Merezimendu hauek baloratuko dira (gehienez 12 puntu lor daitezke):
b.1) Titulu hauek baloratuko dira (gehienez 10 puntu lor daitezke):
– 5 puntu emango dira ikasketa-eremu hauetako titulu bakoitzeko (gradua, lizentzia, ingeniaritza, diploma eta ingeniaritza teknikoa):
032201 Informazioa eta dokumentazioa
– 3 puntu emango dira ikasketa-eremu hauetako titulu bakoitzeko (gradua, lizentzia eta diploma):
032101 Komunikazioa
032102 Kazetaritza
Titulu bakarra baloratuko da ikasketa-eremu bakoitzeko. Era berean, sartzeko betekizun gisa alegatutako tituluaren ikasketa-eremu berekoak diren tituluak ere ez dira baloratuko.
Ikasketa-eremu bakoitzean sartzen diren tituluak (PDF, 4 MB) (PDF).
b.2) Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko –lehengo A taldeko– Artxibo, Liburutegi eta Dokumentazioko karrerako funtzionario izateko 2000. urtetik aurrera –urte hori barne– egin diren hautaprobak gainditzeagatik, gehienez 10 puntu emango dira:
– Oposizio-fasea gaindituta izatea: 10 puntu.
– Oposizio-faseko lehen ariketa gaindituta izatea: 7 puntu (hori da azpiapartatu honetan lor daitekeen gehieneko puntuazioa).
b.3) 7 puntu emango dira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Artxibo, Liburutegi eta Dokumentazioko Eskalako lan-poltsetan egoteagatik. Azpiapartatu honetan, gehienez ere puntuazio hori lortu ahal izango da.
c) Informatika-ezagutzak.
Informatika-ezagutzak gehienez 3 punturekin baloratuko dira, puntu bat ziurtagiri hauetako bakoitzeko:
– Microsoft Word 2000/XP/2003/2007/2010 oinarrizkoa.
– Microsoft Excel 2000/XP/2003/2007/2010 oinarrizkoa.
– Internet oinarrizkoa.
– Microsoft Access 2000/XP/2003 oinarrizkoa.
– Microsoft Outlook XP/2003/2010.
– Microsoft Power Point 2000/XP/2003/2007/2010 maila bakarra.
– Microsoft Word 2000/XP/2003/2007/2010 aurreratua.
– Microsoft Excel 2000/XP/2003/2007/2010 aurreratua.
– Microsoft Access 2000/XP/2003 aurreratua.
– Internet aurreratua.
– Microsoft Access 2010.
Oinarri orokorretan adierazi bezala, moduluak gainditu izana IT Txartelaren egiaztatze-sistemaren bidez egiaztatu behar da. Modulu beraren bertsio bat baino gehiago egiaztatzen bada, bakarra baloratuko da.
Deialdi honen ondorioetarako, maila aurreratua dutela egiaztatzen dutenei egiaztatutzat emango zaie oinarrizko maila.
d) Hizkuntzak.
Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko mailetako ingelesa, frantsesa eta alemana baloratuko dira. Gehienez 3 puntu lortu ahal izango dira, baremo honen arabera:
– C1 maila edo handiagoa: 2 puntu hizkuntza bakoitzeko.
– B2 maila: 1,5 puntu hizkuntza bakoitzeko.
– B1 maila: 1 puntu hizkuntza bakoitzeko.
- Euskara jakitea.
Euskara jakitea betekizun gisa eskatzen ez den lanpostuetan bakarrik baloratuko da. Baremo honen arabera baloratuko da euskara jakitea:
- 1. hizkuntza-eskakizuna: 12 puntu.
- 2. hizkuntza-eskakizuna: 18 puntu.
- 3. hizkuntza-eskakizuna: 26 puntu.
Eskaerak eta hautaketa-prozesuen jarraipena
Eskabidea bide elektronikoz aurkezteko, Enplegu Publikoaren Atariko helbide elektronikoa erabili beharko da (https://www.euskadi.eus/enplegu–publikoa/), eskabidea bete ahala adierazten diren argibideei jarraituz. Horretarako, nork bere burua identifikatu beharko du, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean onartutako edozein bitarteko erabiliz (https://www.euskadi.eus/identifikazio-elektronikorako-onartutako-bitartekoak/web01-sede/eu/), edo eskabidea bete ondoren aplikazioak berak ematen duen aldi baterako erabiltzailearen bidez. Aldi baterako erabiltzaile hori eskabidea kontsultatzeko bakarrik erabili ahal izango da. Gainerako izapideak egiteko, beharrezkoa izango da identifikazio elektronikorako onartutako bitartekoren bat edukitzea.
Eskabide elektronikoa Eusko Jaurlaritzako KZ–Gunea zentro publikoetan ere egin ahal izango da. KZguneen zerrenda eta kokapena helbide honetan ikus daitezke: www.kzgunea.eus.
Aurretiko hitzordua eskatuz IVAPeko bulego hauetan:
Ordutegia: astelehenetik ostiralera 08: 30-14: 00
- Wellington Dukea, 2. 01010 Vitoria-Gasteiz
- Errekalde zumarkalea, 18. 48009 Bilbao
- San Bartolome, 28. 20007 Donostia-San Sebastián
Hitzordua eskatzeko:
- Interneteko formularioa
- Aurretiko hitzordurako telefonoa: 945 01 77 03 (08: 30-14: 00)
![]()
Garatutako gai-zerrenda orokorra (PDF, 5 MB)
![]()
![]()
Gai-zerrenda espezifikoa.
1.– Marka-lengoaiak eta eduki digitalen kodetzea artxiboen eta liburutegien esparruan.
Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak.
Liburutegietako eta artxiboetako aplikazioa.
XML formatua (Extensible Markup Language): Definizioa eta ezaugarriak.
Records in context: kontzeptu-eredua eta ontologia.
XML eta artxibo-deskribapena: EAD (Encoded Archival Description) EAC-CPF (Encoded Archival Context-Corporate bodies, Persons and Families) eta EAG (Encoded Archival Guide): Definizioa eta ezaugarriak.
XML eta deskribapen bibliografikoa. Dublin Core: Definizioa eta ezaugarriak.
XML eta deskribapen bibliografikoa. MARC: Definizioa eta ezaugarriak.
METS (Metadata Encoding and Transmission Standards): Definizioa eta ezaugarriak.
Web semantikoa: Helburua, ezaugarriak.
Linked Open vocabularies eta Linked Open Data.
OAI-PMH biltzaileak (Open Archives Initiative – Protocol for Metadata Harvesting): Definizioa eta ezaugarriak.
2.– Edukien zabalkundea artxiboen eta liburutegien esparruan.
Artxibo-informazioa zabaltzeko atariak. Ezaugarriak eta edukiak.
– Espainiako artxibo-ataria (PARES).
– Europako artxibo ataria, EUROPEANAren artxibo-edukien hornitzaile gisa.
– Errolda-ataria - Espainiako eta Iberoamerikako artxibo-gida.
– Dokuklik.
– EAEko sektore publikoko artxibo-sistemarako lineako irispide publikoko katalogoa (OPAC).
Euskadiko liburutegi-informazioa zabaltzeko atariak. Ezaugarriak eta edukiak.
– EAEko liburutegi digitala: EUSKARIANA eta EUROPEANArekiko harremana.
– E-liburutegia eta Liburuklik.
– Euskadiko irakurketa publikoko sarea.
3.– Babes digitala artxibo eta liburutegietan.
Objektu digitalak babesteko teknikak eta metadatuak.
OAIS eredua.
PREMIS ekimena (Preservation Metadata: Implementation Strategies): Metadatu-entitateak.
Fitxategietako sinadura elektronikoa eta formatuak gordetzeko prozesuak.
Babes-tekniketako estrategiak.
ISO 11799: information and documentation: document storage requirements for archive and library materials. Geneva: ISO, [2003].
e-Ark proiektua (European Archival Records and Knowledge Preservation).
ARTXIBOAK ETA DOKUMENTU-KUDEAKETA.
4.– Estatuko eta Euskadiko artxiboen arloko araudia.
Estatuaren Administrazio Orokorraren fitxategi-sistema.
Justizia Administrazioaren fitxategi-sistema.
Euskal Autonomia Erkidegoko fitxategi-sistema eta haren aurrekaria, Euskadiko Artxiboen Sistema Nazionala (EASN).
Euskal Autonomia Erkidegoko sektore Publikoko artxibo-sistema eta haren aurrekaria, Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioko Artxibo Sistema.
Euskal Autonomia Erkidegoko Dokumentazioaren Balioespenerako, Aukeraketarako eta Dokumentaziora Jotzeko Batzordea eta haren aurrekariak (COVASAD eta COVASED/DOBAUBA).
Justizia Administrazioaren espurgo- edo garbitze-batzordeak.
Euskal Autonomia Erkidegoko Artxiboen eta Dokumentu Ondarearen Kontseilua.
5.– Artxibistika: Definizioa eta printzipioak.
Definizioa.
Artxibo-zientziak eta -teknika osagarriak
Jatorriaren printzipioa.
Dokumentuen jatorrizko edo berezko ordena errespetatzeko printzipioa.
Dokumentuen bizi-zikloa eta «records management».
«Continuum» kontzeptua edo dokumentuen jarraitutasuna.
6.– Dokumentuak eta artxiboak. Kontzeptu orokorrak, definizioa.
Dokumentuaren kontzeptua.
Dokumentuaren ezaugarriak.
Dokumentuaren balioak.
Dokumentuen tipologia. Diplomatika.
Administrazio-laguntzako dokumentuak.
Artxiboaren kontzeptua.
Artxibo-motak eta -funtzioak: publikoak eta pribatuak.
Artxibo-mailak. Funtzioak.
7.– Dokumentu elektronikoa.
Definizioa eta ezaugarri espezifikoak.
Dokumentu elektronikoen osagaiak.
Metadatuak: Definizioa. Dokumentu elektronikoak kudeatzeko metadatuen eskema (e-EMGDE).
Sinadura elektronikoa: Sinadura-motak.
Elkarreragingarritasuna: Definizioa.
Dokumentu elektronikoaren elkarreragingarritasun-arau teknikoa.
Dokumentuen kopia autentikoa.
Kopia autentiko elektronikoek paperezko dokumentuak ordeztea.
Dokumentu elektronikoak epe luzera gordetzea.
8.– Espedientea.
Definizioa eta osagaiak.
Eraketa eta antolaketa.
Espediente elektronikoa.
Espediente elektronikoaren elkarreragingarritasun-arau teknikoa.
Aurkibide elektronikoa.
9.– Dokumentu-funtsen sailkapena.
Sailkapen-irizpide teorikoak.
Sailkapen-taulen tipologia.
Dokumentu-multzoen mailak (funtsa, azpifuntsa, atala, azpiatala, seriea, azpiseriea, bilduma, dokumentu-unitate sinplea eta konplexua),
EAEko sektore publikoko artxibo-sistemaren sailkapen-taula (EAEko Administrazio Publikokoa, lege berria onartu aurretik).
10.– Dokumentu-kudeaketa.
Oinarrizko printzipioak
Artxibatzeko prozesu teknikoak: antolatzea, instalatzea, sartzea, transferitzea, topografiatzea.
Dokumentu elektronikoak kudeatzea.
Dokumentu elektronikoak kudeatzeko politikaren elkarreragingarritasunerako arau teknikoa.
MoReq: Artxiboetako dokumentu elektronikoak kudeatzeko eskakizunen Europako eredua.
ISO 15489 eta 23081.
Dokumentu elektronikoak kudeatzeko politikaren auditoretzak.
11.– Artxibo-informazioa deskribatzea eta trukatzea.
Deskribapen-tresnak: Gidak, katalogoak, inbentarioak, erroldak.
Artxibo-deskribapena egiteko nazioarteko araua (ISAD(G)): Zer den, zertarako balio duen, zein diren arauak, zein diren informazio-arloak.
Entitate, pertsona eta familien artxibo-goiburu baimenduei buruzko nazioarteko ISAAR (CPF) araua: Zer den, zertarako balio duen, zein diren informazio-arloak.
Funtsak zaintzen dituzten funtzioak eta erakundeak deskribatzeko nazioarteko araua (ISDF): Zer den, zertarako balio duen, zein diren informazio-arloak.
Artxibo-funtsak zaintzen dituzten erakundeak deskribatzeko nazioarteko araua (ISDIAH): Zer den, zertarako balio duen, zein diren informazio-arloak.
Artxibo-deskribapena egiteko Espainiako araua. Deskribapen artxibistikoaren kontzeptu-eredua: NEDA-MC: Zer den, zein den aplikazio-eremua.
Dokumentu elektronikoen deskribapena. Encoded Archival Description (EAD).
ICA-Atom ekimena.
12.– Administrazio elektronikoa eta haren aplikazioa Euskadiko sektore publikoan. Araudia eta antolamendua.
Estatuko araudia:
39/2015 eta 40/2015 legeak eta erregelamendua.
Elkarreragingarritasunaren Eskema Nazionala eta haren arau teknikoak.
Segurtasunaren Eskema Nazionala.
Arau autonomikoak.
Eusko Jaurlaritzaren dokumentuak kudeatzeko eredua.
Eusko Jaurlaritzaren zerbitzuen katalogoa.
– EAEko sektore publikoko artxibo-sistemako sailkapen-taula.
Artxibo elektroniko bakarra eta Dokusiren fitxategi nagusiak.
13.– Dokumentuen balorazioa eta hautaketa.
Baloratzeko irizpideak. Dokumentuen balioak.
Funtsezko dokumentuak.
Kontserbazio-egutegiak eta haien egitura.
Hautatzeko eta garbitzeko irizpideak, motak eta gauzatzeko moduak.
Balorazio-batzordeak. Prozedura.
EAEko sektore publikoko artxibo-sistemaren eta EAEko artxiboetarako sistemen prozedura (COVASAD, COVASED/DOBAUBA, COVASADE).
Justizia Administrazioaren espurgo- edo garbitze-batzordeen prozedura.
Dokumentu-ondarea. Ezaugarriak, babes- eta sustapen-neurriak, kontrol-tresnak: Dokumentu-ondarearen inbentarioa.
14.– Artxiboetako dokumentuetarako eta informazio publikorako irispidea.
Araudia.
Informazio publikoaren berrerabilpena.
Artxibo-dokumentuetarako eta artxiboetako informaziorako irispidea izateko mugak.
Artxiboetako irispide-prozedurak. Haztapena.
Gardentasun aktiboa: sektore publikoaren informazioa eskuragarri jartzea.
Eusko Jaurlaritzaren gardentasun-ataria: GARDENA.
Open Data.
LIBURUTEGIAK ETA DOKUMENTAZIOA.
15.– Liburuen, liburutegien eta jabetza intelektualaren arloko araudia Estatuan eta Euskadin.
Euskadiko liburutegi-sistema.
Lege-gordailua. Definizioa eta helburua.
Argitalpen digitalen lege-gordailua.
Euskadiko lege-gordailua. Egoera.
Jabetza intelektuala, liburutegien kudeaketan arreta berezia jarrita.
16.– Liburutegia eta dokumentazio-zentroa: Definizioa, ezaugarriak, motak eta funtzioak.
Liburutegiaren definizioa.
Dokumentazio-zentroaren definizioa.
Liburutegi-motak eta haien funtzioak.
Liburutegi hibridoa: definizioa eta ezaugarriak.
Liburutegi digitala: definizioa eta ezaugarriak.
Erakunde-errepositorioak. Alderdi teknikoak: metadatuak, elkarreragingarritasuna, babesa eta digitalizazioa.
17.– Bilduma bibliografikoa kudeatzea.
Bilduma: edukiak hautatzeko irizpideak, eskuratze-motak (erosketa, dohaintza, gordailua, trukea, lege-gordailua) eta eskuratzea.
Funtsen antolaketa.
Bildumaren tratamendu fisikoa: erregistratzea, zigilatzea, topografiatzea, azaleztatzea.
Bildumaren kontrola: aldizkako zenbaketa edo inbentariatua.
Espurgo-irizpideak.
Bikoiztuen kudeaketa.
18.– Material bibliografikoak sailkatzea eta normalizatzea.
SHU: sailkapen hamartar unibertsala.
Gaien goiburuak eta autoritateen kontrola. Kontzeptua, helburuak, araudia, nazioarteko joerak, FRAD, FRSAD, VIAF YSKOS proiektu nagusiak.
Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko autoritateen kontrola.
ISBN (International Standard Book Number).
ISSN (International Standard Serial Number).
DOI (Digital Object Identifier).
19.– Material bibliografikoak katalogatzea: Arauak, estandarrak, formatuak eta sistemak.
Deskribapenaren nazioarteko printzipioak.
Nazioarteko deskribapen bibliografiko normalizatua (ISBD).
Katalogazio-arauak.
RDA estandarra (Resource Description and Access). Entitatea-erlazioa ereduaren oinarriak.
Erregistro bibliografikoen MARC21 formatua.
Autoritateen MARC21 formatua.
IBERMARC formatua.
Katalogazio kooperatiboa eta katalogazio zentralizatua.
Katalogo kolektiboa.
Liburutegiak kudeatzeko sistema integratuak. Ezaugarriak eta prestazioak.
Absysnet.
20.– Baliabide elektronikoen kudeaketa.
Eskuratzea.
Katalogazioa.
Liburu eta aldizkari elektronikoei buruzko datu-baseak. Harpidetza-motak. IP bidez ezagutzea, Erabiltzaile konkurrenteak. Erabilera-estatistikak.
21.– Liburutegi-zerbitzuak.
Erabiltzailearentzako informazio-zerbitzua.
Dokumentu primariora iristeko zerbitzua.
Irakurgelaren antolaketa.
Mailegu indibiduala, kolektiboa eta liburutegiartekoa.
Informazioaren zabalkunde selektiboa eta alerta-sistemak.
Zabalkundea: OPAC.
Liburutegien bidez kultura-zerbitzuak sustatu eta bultzatzea.
22.– Irakurketa-sareak, liburutegi-lankidetza, zabalkunde-atariak.
Euskadiko irakurketa publikoko sarea.
Ondare bibliografikoaren katalogo kolektiboa.
Bilgunea: Euskadiko katalogo kolektiboa.
Liburubila.
eBiblio.
DIALNET.
Nazioarteko erakundeak: UNESCO, IFLA, ISO.
23.– Liburutegietako dokumentuetarako eta informazio publikorako irispidea.
Araudia.
Liburutegietako datu pertsonalen babesa.
Jabetza intelektuala, copyright eta copyleft, obra zurtzak, jabari publikoa.
Objektu digitalen erabiltzaile-lizentzia orokorrak: PDM, Creative Commons, ccZero lizentziak.
Material bibliografikoetara iristeko mugak.
Egile-eskubideak kudeatzeko entitateak: zer diren, zer egiten duten, nola funtzionatzen duten. Kopiaren kanona.