Euskara eta euskal kulturako irakurle
Gipuzkoa
Irakurle izateak Etxepare Euskal Institutuarekiko honako konpromisoak onartzea ekarriko du eta honako eskubideak izatea:
– Onartze-agiria sinatzea.
– Emandako ordutegia betetzea.
– Euskara eta euskal kulturaren programa didaktikoa egitea (ikasturte hasierako fitxa) ikasturtearen hasieran. Programa hori Etxepare Euskal Institutura bidali beharko da.
– Ikasleen ebaluazioa egitea eta ikastaroa kudeatzea, bai eta ekintza akademikoak antolatzea ere (hitzaldiak, literatura jardunaldiak...) euskara ikertzeko eta euskal kultura sustatzeko asmoz.
– Tokian tokiko irakasleak eta ikertzaileak euskara, euskal kultura eta antzeko gaiekin zerikusia duen guztian lagundu eta orientatzea.
– Behean zehazturiko datarako helburuko unibertsitatera bertaratzea, klaseak ematen hasteko. Klaseak ematea ikasturte amaiera arte, hala badagokio luzatzeko aukerarekin. Kontratuaren luzapena urtez urte egingo zaio irakurleari, betiere urteroko berritzea, Unibertsitateak egindako aldeko txostenera baldintzatuta dagoelarik. Berlingo Unibertsitateari dagokionez, irakurlea gehienez ere 2. Ikasturtea osatu arte izango da irakurle postuan. Beste unibertsitateei dagokionez, hautatutako pertsona (irakurlea) gehienez ere 4. ikasturtea osatu arte izango da irakurle postuan. Salbuespen gisa, eta betiere Etxepare Euskal Institutuak eta unibertsitateak euskal ikasketen sendotze estrategiarako egokitzat adostutako irizpide eta prozeduraz, aztertu ahal izango da behin-behinekoa izango den luzatzeko aukera. Luzapen horren gehienezko epea urtebetekoa izango da edo unibertsitatearekin euskal ikasketen indartzeko estrategiarako adostutako trantsizio epea.
Bertaratze datak:
– Berlingo Freie Unibertsitatera bertaratzea 2019ko urriaren 14a baino lehen.
– Frankfurteko Goethe Unibertsitatera bertaratzea 2019ko urriaren 1a baino lehen.
– Corkeko Unibertsitatera bertaratzea 2019ko irailaren 12a baino lehen.
– Poznango Adam MickiewiczUnibertsitatera bertaratzea 2019ko irailaren 23a baino lehen, urriaren 1ean klaseak ematen hasteko.
– Tokioko Unibertsitatera bertaratzea 2020ko apirilaren 1a baino lehen.
– 2019-2020 ikasturtea amaitutakoan Berlingo Freie Unibertsitate, Frankfurteko Goethe Unibertsitate, Corkeko Unibertsitate eta Poznango Adam Mickiewicz Unibertsitateen kasuan, eta Tokioko Unibertsitateari dagokionez 2020 ikasturtea amaitutakoan, zerbitzuak ematen dituen departamenduaren oniritzia duen irakasle-memoria bat idaztea. Memoria hori Etxepare Euskal Institutura bidali beharko da, azken honek hitzarmena eta irakurlearen lana behar bezala doan ebaluatzeko.
– Goian aipatutako konpromisoak ez betetzeak irakurleak ez jarraitzea ekar dezake.
– Irakurleak konpromisoa hartzen du, baita ere, Etxepare Euskal Institutuak antolatzen dituen prestakuntza ikastaroetan parte hartzeko, bereziki euskara atzerriko hizkuntza gisa irakasteko
ikastaroan.
– Irakurleak egindako irakasle-lana ziurtatzen duen egiaztagiri akademikoa jasotzeko eskubidea izango du, bertan ordu guztiak, irakasgaiak, ikastaroak... zehaztuta.
Deialdi honetan parte hartu ahal izateko baldintza hauek bete beharko dira:
Berlingo Freie Unibertsitatetarako:
Unibertsitateko graduko titulua izatea (edo lizentzia) eta 3 HE edo baliokidea izatea eta Ingeleseko B2 maila egiaztatua izatea eta Alemaneko A2 maila egiaztatua izatea. Euskal Filologia, Euskal Ikasketak edo Itzulpengintza eta Interpretaziokoak (A Hizkuntza: euskara) dituztenak lehenetsiko dira; baita euskararen 4 HE egiaztatuta izatea ere; 10. Artikuluko hautapen-irizpideen arabera.
Frankfurteko Goethe Unibertsitaterako:
Unibertsitateko graduko titulua izatea (edo lizentzia) eta 3 HE edo baliokidea izatea eta Alemaneko C1 maila egiaztatua izatea. Euskal Filologia, Euskal Ikasketak edo Itzulpengintza eta Interpretaziokoak (A Hizkuntza: euskara) dituztenak lehenetsiko dira; baita euskararen 4. HE egiaztatuta izatea ere; 10. Artikuluko hautapen-irizpideen arabera.
Corkeko Unibertsitaterako:
Unibertsitateko graduko titulua izatea (edo lizentzia) eta 3 HE edo baliokidea izatea eta gutxienez Ingeleseko C1 maila egiaztatua edo baliokidea izatea. Corkeko Unibertsitateko ordezkariek kasu guztietan hautagaiak elkarrizketatu ditzakete maila hori duten ala ez frogatzeko, behin Etxepare Institutuak hautagaien proposamena egin ondoren. Euskal Filologia, Euskal Ikasketak edo Itzulpengintza eta Interpretaziokoak (A Hizkuntza: euskara) dituztenak lehenetsiko dira; baita euskararen 4. HE egiaztatuta izatea ere; 10. Artikuluko hautapen-irizpideen arabera.
Poznango Unibertsitaterako:
Unibertsitateko graduko titulua izatea (edo lizentzia) eta 4 HE edo baliokidea izatea. Euskal Filologia, Euskal Ikasketak edo Itzulpengintza eta Interpretaziokoak (A Hizkuntza: euskara) dituztenak lehenetsiko dira; 10. Artikuluko hautapen-irizpideen arabera.
Tokioko TUFS Unibertsitaterako:
Unibertsitateko graduko titulua izatea (edo lizentzia) eta 3 HE edo baliokidea izatea eta gutxienez
Ingeleseko C1 maila egiaztatua izatea edo Japonierako maila altua titulu ofizial bidez egiaztatua izatea. Japonierako maila altuko egiaztagiririk ez dutenen kasuan maila hori duten ala ez frogatzeko Unibertsitateak froga bat egin ahal izango die hautagaiei, behin Etxepare Euskal Institutuak hautagaien proposamena egin ondoren. Euskal Filologia, Euskal Ikasketak edo Itzulpengintza eta Interpretaziokoak (A Hizkuntza: euskara) dituztenak lehenetsiko dira; baita euskararen 4. HE egiaztatuta izatea ere; 10. Artikuluko hautapen-irizpideen arabera. Bereziki baloratuko da Master edo doktorego titulua izatea eta gutxienez hiru artikulu akademiko argitaratuak izatea, edozein hizkuntzetan. Bereziki baloratuko da baita ere Japoniako unibertsitateetan irakasle bezala lan egindako esperientzia.
1.– Berlingo Freie Unibertsitaterako:
Eskola orduak: irakurleak asteko 19,25 eskola orduko lan karga izango du.
2.– Frankfurteko Goethe Unibertsitaterako:
Eskola orduak: irakurleak asteko 8 eskola orduko lan karga izango du.
3.– Corkeko Unibertsitaterako:
Eskola orduak: irakurleak asteko 8 eskola orduko lan karga izango du.
4.– Poznango Adam Mickiewicz Unibertsitaterako:
Eskola orduak: irakurleak 360 eskola orduko lan karga izango du ikasturte osoan.
5.– Tokioko TUFS Unibertsitaterako:
Eskola orduak: irakurleak 120 eskola orduko lan karga izango du ikasturte osoan.
Bisatua: Japonian lan egiteko eskubidea onartzen duen bisatua indarrean izatea ikasturtearen hasera baino lehen.
Egonaldiaren baldintzak helburuko unibertsitatean.
Hautatuak deialdi honen helburu diren tokian tokiko unibertsitateei atxikiko zaizkie, 4. artikuluan agertzen diren baldintzen arabera. Tokian tokiko unibertsitatearen herrialdean indarrean dagoen legediaren araberako kontratua sinatuko dute eta unibertsitate kontratugilearen klausula zehatzak bete beharko dituzte, bereziki kontratuak irauten duen bitartean aplikagarri zaien ordainsarien eta zergen erregimenari dagokionez.
Euskara eta euskal kulturako irakurle izateak ez dakar inolako lan- edo administrazio-harremanik Etxepare Euskal Institutuarekin eta, ondorioz, Institutu honek ez du bere gain hartuko irakurleak helburuko unibertsitatearekin duen kontratu-harremanetik edo bere ekintzetatik eratorritako erantzukizunik, bereziki bere funtzioak betetzean sor daitezkeen kalteengatik.
Etxepare Euskal Institutuak bere gain hartuko ditu tokian tokiko unibertsitatera lehenengo joan-etorriaren gastuak, irakurlea bere lanpostuan hasten dela bermatzeko.
1.– Eskabidea (I. eranskina) behar bezala beteta, dagokion dokumentazioarekin batera, Etxepare Euskal Institutuko zuzendariari aurkeztu beharko zaio, Etxepare Euskal Institutuaren bulegoan (Andre Zigarrogileak plaza 1, Tabakalera eraikina 3. solairua, 20012 Donostia), goizeko 08:30etik 14:00etara, edo Eusko Jaurlaritzaren Zuzenean bulegoetan edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako organoen aurrean.
2.– Eskabideekin batera, hautagaiek dokumentazio hau aurkeztu beharko dute:
– Pasaportearen fotokopia (edo bestela NANarena edo AIZerena).
– II. eranskina, behar bezala beteta.
– Proiektu pedagogikoa, euskarako eta euskal kulturako programazioek osatua. Euskarako lehen mailetan irakasteko programazio laburra aurkeztu beharko da, helburuak, edukiak, metodologia, baliabideak eta eskoletarako erabiliko den bibliografia adieraziz. Euskal Kulturako gai ezberdinei (musika, zinema, antzerkia, eskultura...) buruzko programazio laburra ere aurkeztu beharko da, helburuak, edukiak, metodologia, baliabideak eta eskoletarako erabiliko den bibliografia adieraziz. Proiektu pedagogiko guztiaren luzera gehienez ere 9000 karakterekoa (zuriuneak barne) izango da. Proiektu pedagogikoa euskaraz idatzia egongo da.
Hautagaiek aipatzen dituzten meritu guztiak (hizkuntzak, emandako ikastaroak, jasotako formazioa...) ziurtagirien bidez frogagarriak izan beharko dira. Horretarako, hautagaiek agiri guztien fotokopiak aurkeztu beharko dituzte eskaera egitean. Bestalde, aukeratutako hautagaiak notarioak konpultsatutako fotokopiak edo aurkeztutako fotokopien jatorrizko agiriak aurkeztu beharko ditu Etxepare Euskal Institutuak eskatutakoan, horrela Etxepare Euskal Institutuan agiri horiek egiaztatu ahal izango dira. Hala egin ezean, deialditik kanpo geratuko da dagokion hautagaia.
Eskabideak aurkezteko I. eta II. eranskinak EHAAn eta Etxepare Euskal Institutuaren web-orrian egongo dira eskuragarri word formatuan.
3.– Eskatzaileak Euskal Autonomia Erkidegoko zein-nahi hizkuntza ofizialean aurkeztu ahal izango du eskaera, atxikitako agiriekin batera. Halaber, eskabidearen ondoriozko jardunetan, eta prozedura osoan, eskatzaileak aukeratutako hizkuntza erabiliko da, Euskeraren erabilera Normalizatzeari buruzko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legearen 5.2.a) eta 6.1 artikuluetan ezarritakoaren arabera.
4.– Eskabideak aurkezteko hilabeteko epea egongo da, EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.