Eusko Jaurlaritza

Euskal Autonomia Erkidegoko Polizia Kidegoetako (Ertzaintza eta Udaltzaingoa) Oinarrizko Eskalako agentea

2021/01/12 - 2021/02/08
Inprimatu
Comunidad Autónoma del País Vasco
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
SEGURTASUN SAILA
Lehiaketa:
Euskal Autonomia Erkidegoko Polizia Kidegoetako (Ertzaintza eta Udaltzaingoa) Oinarrizko Eskalako agentea
Lanpostua:
Agente
Plaza-kopurua:
700 + 51
Taldea:
C taldeko, C-1 azpitaldeko
Titulazioa:

Batxilergoko titulua edo baliokidea izatea, edo goragoko beste edozein.

Hizkuntza eskakizuna:

Derrigortasun-data igarota duten plazak eskuratu nahi dituztenek 2. hizkuntza-eskakizuna edo hortik gorakoa izatea, edo hautaketa-prozesu honetan horretarako deitzen diren egiaztapen-probak gainditzea. Hautaketa-prozesu honetako hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeko proben emaitzak argitaratzen diren egunean bete beharko da baldintza hori.

Beste baldintza batzuk:

Gutxienez 1,65 metroko altuera izatea gizonek, eta 1,60 metrokoa emakumeek.


Honako gidabaimen hauek izatea:

– B motako baimena, turismoetarako, deialdiko plaza guztietarako eskabideak aurkezteko epearen azken egunean indarrean:


– A1 motako baimena, eskabideak aurkezteko epearen azken egunean indarrean dagoena:

– Hondarribia.

– A1 motako baimena, karrerako funtzionario izendatu aurretik indarrean dagoena:

– Azkoitia.

– A2 motako baimena, epaimahaiak plazak behin-behinean esleitzeko eskabideak aurkezteko epea ireki aurreko egunean indarrean dagoena:

– Donostia / San Sebastián.

– Irun.

– Portugalete.

– A2 motako baimena, karrerako funtzionario izendatu aurretik indarrean dagoena:

– Basauri.

– Laudio.

– Tolosa.

– A motako baimena, epaimahaiak plazak behin-behinean esleitzeko eskabideak aurkezteko epea irekitzeko adierazitako egunaren aurreko egunean indarrean dagoena:

– Vitoria-Gasteiz.

– C1 motako baimena, karrerako funtzionario izendatu aurretik indarrean dagoena:

– Azkoitia.

– E motako baimena, karrerako funtzionario izendatu aurretik indarrean dagoena:

– Hondarribia.

– Tolosa.

Arestian adierazitako baimenek indarrean egon beharko dute uneoro, eskatzen direnetik, gidatzeko eskubidea eten edo kendu gabe, administrazio-izaerakoak edo judizialak izan, eta esleitutako puntu guztiak galdu gabe.

Onartzea
Aurrez aurrekoa:

Hautaketa-prozedura honetan parte hartzeko eskabideak Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren webgunean (www.arkauteakademia.eus)  eskuragarri egongo den eredu ofizial eta normalizatuan beteko dira.