Egoitza elektronikoa

Espetxe Administrazioko Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoa. Espetxe Administrazioko Kudeaketa Bereziko Eskala

2026/05/05 - 2026/06/01
Inprimatu
Euskal Autonomia Erkidegoa
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra eta haren erakunde autonomoak.
Lehiaketa:
Espetxe Administrazioko Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoa. Espetxe Administrazioko Kudeaketa Bereziko Eskala
Lanpostua:
Espetxe Administrazioko Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoa. Espetxe Administrazioko Kudeaketa Bereziko Eskala
Plaza-kopurua:
8
Plaza-banaketa:

8 plaza txanda irekian, sarbide orokorreko modalitatean eta hizkuntza eskakizunik gabe.

Mota:
Funtzionarioa
Kontratu-mota:
Funtzionarioa
Taldea:
A1
Titulazioa:

Ikasketa–eremu guztietako gradu–, lizentzia–, ingeniaritza– eta arkitektura–tituluak

Beste baldintza batzuk:
  1. Europar Batasuneko kide den edozein estatutako nazionalitatea edukitzea. Parte hartzeko aukera izango dute, halaber, Europar Batasunaren estatu kideetako herritarren ezkontideek, edozein dutela ere nazionalitatea eta, betiere, zuzenbidez bananduta ez badaude, haien ondorengoek eta, zuzenbidez bananduta ez badaude, ezkontidearenek, baldin eta hogeita bat urtetik beherakoak badira edo, adin horretatik gorakoak izanda ere, gurasoen kontura bizi badira. Era berean, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunen aplikazio-eremuan dauden pertsonek ere parte hartu ahal izango dute, baldin eta itun horietan langileen zirkulazio askea aplikatzen bada.
  2. Gaitasun funtzionala izatea, sartu nahi den kidegoko edo eskalako zereginak betetzeko.
  3. 16 urte beteta izatea eta nahitaezko erretiro-adina beteta ez izatea.
  4. Diziplina-espediente batez edozein administrazio publikotako edo autonomia-erkidegotako organo konstituzional edo estatutarioen zerbitzutik bereizita ez egotea; ezta, ebazpen judizial baten ondorioz, enplegu edo kargu publikoetarako desgaikuntza absolutua edo berezia izatea ere, bereizi edo desgaitu duten funtzionario-kidegoan edo eskalan sartzeko. Beste estatu bateko herritarra izanez gero, hautagaia ezingo da desgaituta edo egoera baliokidean egon, eta ezingo du ezarrita izan diziplina-zehapenik edo baliokiderik, bere estatuan, baldintza berberetan, enplegu publikorako sarbidea eragozten dionik.
  5. Oinarri espezifikoetan eskatutako titulazioa izatea edo titulua eskuratzeko eskubideak ordainduta izatea. Titulazioak atzerrikoak badira, haien homologazioaren egiaztagiria eduki beharko da.
  6. Indarrean dagoen araubidearen arabera, ezgaitasun edo bateraezintasuneko lege-kausaren batean sarturik ez egotea; hala ere, araudiak ematen duen aukera-eskubidea errespetatuko da.
  7. Ordainduta izatea langileak hautatzeko deialdietan inskribatzeagatik ordaindu beharreko tasa, lehiatu nahi den prozesuaren eta kidegoaren nahiz eskalaren arabera. Tasaren zenbatekoa oinarri espezifikoetan zehaztuko da.
  8. Kidego eta eskala bereko karrerako funtzionario ez izatea.
  9. Oinarri espezifikoetan eskatzen den beste edozein betekizun.

Lanpostuak esleitzeko betekizun espezifikoak.

Deialdi honetako lanpostuetan, euskararen 3. hizkuntza–eskakizuna izatea betekizun izan daiteke lanpostua betetzeko. Euskara jakitea betekizuna da derrigortasun–data igarota daukaten lanpostuetan.

Eskainitako lanpostuen zerrendan —oinarri orokorretako 15.2 apartatuan aipatzen da—, hauek zehaztu behar dira: lanpostu bakoitzaren izena, saila edo organismoa, zentro organikoa, lanpostua kokatuta dagoen herria, destino–osagarriaren eta berariazko osagarriaren mailak, hizkuntza–eskakizuna eta derrigortasun–data, eta lanpostua betetzeko bete behar diren betekizun espezifikoak.

Oharrak:

Hautaketa–sistema oposizio–lehiaketa izango da.

  • Oposizio–fasea.

Hiru proba egingo dira, bi fasetan banatuta.

  • I. FASEA
  • 1. proba. Teoriko-praktikoa izango da, eta bi zati izango ditu:

A zatia: Gai-zerrenda orokor eta espezifikoei buruzko galdera sorta bat izango da, eta galderek zenbait erantzun-aukera izango dituzte.

B zatia: Zenbait erantzun-aukera dituen galdera sorta bati erantzun beharko zaio hemen ere. Deialdiko lanpostuetako zereginekin lotutako kasu teoriko-praktikoei buruzkoak izango dira galderak, eta deialdi bakoitzaren oinarri espezifikoekin batera argitaratutako den gai-zerrenda espezifikoaren esparruan egongo dira kokatuta.

Erantzuten ez diren galderek ez dute baloraziorik izango, eta okerreko erantzun bakoitzeko penalizazio bat aplikatuko da: erantzun zuzen baten balioaren heren bat deskontutako da.

Hautaketa-prozesua egokiro garatu dadin, kontuan hartuta eskatutako gutxieneko maila, bai, halaber, proban erakutsitako ezagutza-maila eta deialdiko plaza kopurua, eta hautagaiak nor diren jakin aurretik, epaimahaiak puntuazio-atalase bat ezarriko du, proba gainditzeko behar den gutxieneko puntuazioa zein den zehazteko, eta jendaurrean emango da erabaki horren berri. Gutxieneko zuzeneko puntuazioa ezingo da izan zati bakoitzean gehienez lor daitekeen puntuazioaren ehuneko 35 baino txikiagoa eta ehuneko 65 baino handiagoa.

Proba bakoitza (edo probaren zati bat) gainditzeko epaimahaiak ezartzen dituen gutxieneko zuzeneko puntuazioak hura gainditzeko behar diren gutxieneko kalifikazioak izango dira.

Gehienez lor daitezkeen zuzeneko puntuazioak probako (edo probaren zatiko) gehieneko kalifikazioak izango dira.

Kalifikazioak (puntuazio bihurtuak) kalkulatzeko, formula hauek aplikatuko dira:

Hautagaiak lortutako zuzeneko puntuazioa epaimahaiak ezarritako gutxieneko zuzeneko puntuazioa baino handiagoa bada:

Hautagaiak lortutako zuzeneko puntuazioa epaimahaiak ezarritako gutxieneko zuzeneko puntuazioa baino txikiagoa bada:

Non:

b(z) – Hautagaiaren kalifikazioa (puntuazio bihurtua) z – Hautagaiaren zuzeneko puntuazioa

Gu – Ariketa edo ariketaren zati bat gainditzeko epaimahaiak ezarritako gutxieneko zuzeneko puntuazioa (gutxieneko nota)

Ge – Ariketan eta ariketa zati batean gehienez lor daitekeen zuzeneko puntuazioa

A – Ariketan edo ariketaren zati batean gehienez lor daitekeen kalifikazioa (gehieneko puntuazio bihurtua)

Probak gehienez 50 puntuko kalifikazioa izango du, eta zati bakoitza 0tik 25 puntura baloratuko da. Proba gainditzeko,12,5 puntuko kalifikazioa (puntuazio bihurtua) beharko da zati bakoitzean.

  • II. FASEA
  • 2. proba. Proba praktikoa izango da.

Lanpostuaren zeregin kritikoak simulatuko ditu; hala, balizko egoera bat edo batzuk azaldu edo aztertu beharko da/dira idatziz, galdera bati edo batzuei erantzun beharko zaie, deialdiko lanpostuko ohiko arazo bati konponbidea emateko diagnostikoa eta proposamena eratu beharko da edota txostena, irizpena edo beste edozein analisi egin, betiere bat etorrita deialdiaren xede diren lanpostuen gai-zerrendetan eta konpetentzia-profiletan jasotako edukiekin, plazari dagozkion abilezia teknikoekin eta hautaketa-prozesuan parte hartzeko eskatzen den prestakuntza akademikoarekin.

Epaimahaiak proba praktiko hau zer formatutan egin erabakiko du, deialdiko plazetan jarduteko behar diren abilezia teknikoak ahalik ondoen jasotzea helburutzat hartuta. Era berean, probaren iraupena ere zehaztuko du, zeina ezin izango baita hiru ordutik gorakoa izan.

Proba honek 45 puntuko balorazioa izango du gehienez.

Alderdi hauek baloratuko dira: ea erantzuna proban planteatu den egoerari egokitu zaion, plazari dagozkion abilezia teknikoak eta ezagutzak erakutsi diren eta ezagutza eta abilezia horiek uztartzeko gaitasuna erakutsi den. Beste alderdi hauek ere baloratuko dira: analisi- eta sintesi-gaitasuna izatea, erantzunak arrazoitzea, kontzeptu eta terminologia doiak erabiltzea, ideiak ordena egokian eta argitasunez garatzea eta idatzizko adierazpena zuzena izatea. Epaimahaiak aurreko balorazioirizpideak garatzeko beste irizpide batzuk adostuz gero, proba egin aurretik argitaratu beharko ditu.

Epaimahaiak zuzentze-irizpideen arabera kalifikatu beharko du ariketa hau, eta deialdiaren oinarrietan berariaz azaldu ez diren alderdiak zuzentzeko, baloratzeko eta gainditzeko erabiliko diren irizpideak proba egin aurretik argitaratuko ditu.

Bigarren proba gainditzeko, oro har, 22,5 puntu lortu beharko dira gutxienez.

Dena dela, ariketa gainditu duten hautagaien kopurua deialdiko plazen kopurua baino txikiagoa bada, 18 puntu edo gehiago lortu dituzten hautagaiei ere gainditutzat emango zaie ariketa.

  • 3. proba. Konpetentziak ebaluatzeko proba.

Nahitaezkoa izango da eta ez baztertzailea, eta deialdiko lanpostuak betetzeko hautagaiek duten konpetentzia-profilaren elementuak baloratuko dira proba honen bitartez. Ariketan ebaluatu daitezkeen konpetentzien profilaren elementu zehatzak Enplegu Publikoaren Atarian argitaratutakoetako bat edo batzuk izango dira. Proba egin aurretik, ezagutzera emango da konpetentzien profileko zer elementu neurtu ahal izango diren, zer proba mota egingo den/diren (nortasunari, konpetentziei edo gaitasunei buruzko test edo galdetegiak, elkarrizketak, sarrera-ontziak, egoera-probak, talde-dinamikak, rol-probak, kasu-azterketak, ahozko aurkezpenak eta beste proba batzuk), zenbat iraungo duen probak eta haztapen eta baloraziorako zer irizpide erabiliko diren.

Proba honek 5 puntuko balorazioa izango du gehienez.



  • Lehiaketa–fasea.

Lehiaketa–fasean, gehienez 45 puntu lor daitezke, baremo honen arabera lortutako puntuak batuz:

  • Emandako zerbitzuengatiko esperientzia. Esperientziatzat hartzen dira edozein administrazio publikotan, organismo autonomotan, zuzenbide pribatuko erakunde publikotan, unibertsitate publikotan, estatutu–organoetan eta organo konstituzionaletan, edota justizia–administrazioan emandako zerbitzuak, funtzionario–harremanekoak nahiz lan–kontratuko harremanekoak izan:

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorrean eta haren administrazio instituzionalean emandako zerbitzuak:
– Indarrean dagoen lanpostu–zerrendan lehentasunezko eskala Espetxe Administrazioko Fakultatiboen Goi–mailako Kidegoko Administrazio Bereziko Eskala duten lanpostuetan.
– Espetxe Administrazioko Fakultatiboen Goi–mailako Kidegoko Administrazio Bereziko Eskalako izendapenarekin edo pareko kategoriako lan–kontratuarekin.

Gainerako administrazio eta erakundeetan emandako zerbitzuak: Kidego/eskala/aukerako izendapenarekin edo lan–kategoria kontratuarekin emandako zerbitzuak Espetxe Administrazioko Fakultatiboen Goi–mailako Kidegoko Administrazio Bereziko Eskalaren pareko funtzioekin.

Zenbaketa egiteko, eskatutako betekizunak betetzen dituzten azken 10 urteetako lan–aldiak batuko dira, eta, batu ondoren, hilabetetik beherako zatikiak kenduko dira. Horretarako, 30 eguneko multzoa hartuko da hilabetetzat.

Esperientzia hori baloratzeko, 0,45 puntu emango dira lan egindako hilabete bakoitzeko, eta gehienez 27 puntu lortu ahal izango dira.

Seme–alabak zaintzeko, senideak zaintzeko, genero–indarkeriagatiko edo indarkeria terroristagatiko eszedentzian emandako denbora esperientzia gisa baloratuko da erreserbako lanpostuan.
Esperientzia kidego eta eskala bakar batera sartzeko soilik alegatu ahalko da.

  • Tituluak, gehienez 18 puntu.

Ez dira merezimendu gisa baloratuko sartzeko betekizuna den edo merezimendu gisa baloratu den goi–mailako titulu bat lortzeko behar diren tituluak. Aurreikuspen horretatik salbuetsita daude master ofizialeko titulua eta espezialista–tituluak lortzeko behar diren tituluak

– 10,80 puntu emango dira deialdiko lanpostuen eginkizunekin zerikusia duten master ofizialengatik. Hautaketa–prozesuko epaimahaiari dagokio balora daitezkeen masterrak zehaztea, Giza Baliabideen Zerbitzuak horretarako emango dituen txostenak aztertu ondoren.

– 7,2 puntu emango dira ikasketa–eremu hauetako titulu bakoitzeko (gradua, lizentzia edo diploma):

031301 Psikologia
011101 Pedagogia
011901 Gizarte–hezkuntza
092301 Gizarte–lana
042101 Zuzenbidea
041302 Lan–harremanak eta giza baliabideak
031402 Kriminologia
071901 Industria–antolakuntzako ingeniaritza
041406 Soziologia

Gradu–, lizentzia– edo diploma–tituluen kasuan, titulu bakarra baloratuko da ikasketa–eremu bakoitzeko. Era berean, aipatutako tituluen mailetan, ez dira baloratuko sartzeko betekizun gisa alegatutako tituluaren ikasketa–eremu berekoak direnak, master ofizialeko tituluak izan ezik.

Oinarri orokorretako 7.ean adierazitako lekuetan argitaratzen dira ikasketa–eremu bakoitzean sartzen diren tituluak. (PDF, 4 MB)

  • Euskara jakitea.

Hizkuntza–eskakizunek derrigortasun–data igarota ez dutelako euskara jakitea betekizun gisa eskatzen ez den lanpostuetan bakarrik baloratuko da. Baremo honen arabera baloratuko da euskara jakitea:

Idatzizko ulermena eta adierazpena

Ahozko ulermena eta adierazpena

Hizkuntza–eskakizuna

Puntuen balioa

A2

B1

7,25

B1

B1

1. HE

10,15

B1

B2

11,6

B2

B2

2. HE

14,5

B2

C1

17,4

C1

C1

3. HE

23,2

C2

C1

23,2

C2

C2

4. HE

23,2

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta haren organismo autonomoen hizkuntza–eskakizunen baliokide diren ziurtagiri eta tituluak dekretu hauetan zehaztuta daude: 297/2010 Dekretua, azaroaren 9koa, Euskararen jakite–maila egiaztatzen duten tituluak eta ziurtagiriak baliokidetu, eta Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko mailekin parekatzeko dena, eta 47/2012 Dekretua, apirilaren 3koa, Euskaraz egindako ikasketa ofizialak aintzat hartzeko eta euskara–maila hizkuntza–tituluen eta ziurtagirien bidez egiaztatzetik salbuesteko dena.

Onartzea
Elektronikoa:

Eskaerak eta hautaketa-prozesuen jarraipena

Eskabidea bide elektronikoz aurkezteko, Enplegu Publikoaren Atariko helbide elektronikoa erabili beharko da (https://www.euskadi.eus/enplegu–publikoa/), eskabidea bete ahala adierazten diren argibideei jarraituz. Horretarako, nork bere burua identifikatu beharko du, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean onartutako edozein bitarteko erabiliz (https://www.euskadi.eus/identifikazio-elektronikorako-onartutako-bitartekoak/web01-sede/eu/), edo eskabidea bete ondoren aplikazioak berak ematen duen aldi baterako erabiltzailearen bidez. Aldi baterako erabiltzaile hori eskabidea kontsultatzeko bakarrik erabili ahal izango da. Gainerako izapideak egiteko, beharrezkoa izango da identifikazio elektronikorako onartutako bitartekoren bat edukitzea.

Eskabide elektronikoa Eusko Jaurlaritzako KZ–Gunea zentro publikoetan ere egin ahal izango da. KZguneen zerrenda eta kokapena helbide honetan ikus daitezke: www.kzgunea.eus.

Aurrez aurrekoa:

 

 

Deialdia
Gaiak:

Espetxe-administrazioko Fakultaiboen Goi-mailako Kidego guztientzako gai-zerrenda orokorraren bibliografia (2026ko maiatza) (PDF, 377 KB) (leiho berri batean irekitzen da)

Espetxe-administrazio Bereziko Eskalako gai-zerrenda espezifikoaren bibliografia (2026ko uztaila) (PDF, 263 KB)

1. Aukerak – Gizarteratzearen Euskal Agentzia. Izaera. Xedea. Eginkizunak. Jarduketa-printzipio orokorrak.

2. Aukerak – Gizarteratzearen Euskal Agentziaren antolamendua eta funtzionamendua. Egitura. Antolamendua. Langileen araubidea. Lanpostuen zerrenda.

3. EAEko espetxeetan jarduera osagarriak egitea: garbiketa, ikuzketa, hondakinen kudeaketa, lorezaintza, janari-anoen banaketa (jantokia), jarduera soziosanitarioa, ile-apainketa, kultura- eta aisia-jarduera, kirol-jarduera, biltegiratze eta logistika, mendeko jarduera.

4. EAEko espetxeetan sukaldaritza-elikadura zerbitzua ematea. Preskripzio teknikoen agiriak. Elikagaien segurtasuna eta kalitatea: AAKPK estandarra (arriskuen analisia eta kontrol-puntu kritikoak).

5. EAEko espetxeetan ekonomatua kudeatzeko zerbitzua ematea. Baldintza-agiriak eta araudi sanitarioa. Biltegi-kudeaketa.

6. EAEko espetxeetan oinarrizko mantentze-zerbitzua ematea.

7. EAEko espetxeetako barneratuentzako ogia labean egiteko zerbitzua ematea.

8. Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoaren kontratazio-araubidea.

9. Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu-araubidea.

10. Administrazio publikoen kontratuak, Sektore Publikoko Kontratuen Legearen arabera.

11. Espetxeetako lan-harreman berezia.

12. Prozedura Zibilaren Legearen IV. tituluaren (diruzko betearazpena) III. kapitulua (ondasunen enbargoa).

13. Lan-jarduna duten zigortuen erantzukizun zibilaren ordainketa. Betebeharrak.

14. Laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia. Arriskuen ebaluazioa. Enpresa-jardueren koordinazioa. Istripuen mutuen lankidetza.

15. Espetxeko lan produktiboa: Aukerak agentziaren tailerretarako enkarguak eta lanak.

16. Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionala.

17. Jasotako enkarguei eta laneko arriskuen prebentzioari buruzko berariazko prestakuntza: elikagaien manipulazioa, laneko arriskuen prebentzioa, berariazko prestakuntza eskatzen duten makinen erabilera.

18. Araudia. Prestakuntza-ekintzen egiaztapena.

19. Aukerabide: esku-hartze eredu bat. Espetxeetan orientazio profesional espezializatua emateko zerbitzua.

20. La Caixa eta Aukerak agentziaren arteko «Reincorpora» hitzarmena. Askatasunaz gabetutako pertsonei gizarteratzen eta laneratzen laguntzeko programa.

21. Lanbide. Gizarteratze- eta laneratze-programa espezifikoak: Emaukera Araba. Empleando Nos. Elkar Hobetzen. Erregularizazio-prozesuetan dauden immigratzaile gazteak. Gizakia.

22. Gizarteratzeko berariazko programak: buruko osasuna, emakumea, kultura-aniztasuna, identitatea, atzerritartasuna...

23. Gizarte-entitateak, akordioak eta lankidetzak.

24. Giza lantaldeak kudeatzea.

25. Lan-arloko gizarte-trebetasunak. Motibazioa, helburuen ezarpena eta ebaluazioa. Orientazioa.