Eusko Jaurlaritza

Era askotako zerbitzuen ofiziala eta lurperatzailea

2020/12/09 - 2020/12/28
Inprimatu
Zizurkil
Gipuzkoa
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Zizurkilgo Udala
Lehiaketa:
Era askotako zerbitzuen ofiziala eta lurperatzailea
Lanpostua:
Era askotako zerbitzuen ofiziala
Plaza-kopurua:
1
Mota:
Funtzionarioa
Kontratu-mota:
Funtzionarioa
Taldea:
C2
Eginkizunak eta atazak:

Lanpostuaren funtzio orokorrak bi alor hauetan banatuta daude, batez ere:

— Era askotako zerbitzuen ofizialaren funtzioak:

Ofizial batek honako lan hauek egiteko bete beharreko funtzioak: eraikinak mantentzea, hiri-altzariak, argiteria publikoa, bideak, instalazioak eta bere ardurapean jartzen diren gainerako eremuak.

— Lurperatzaile-funtzioak:

Hilerria mantentzea eta zaintzea, gorpuak eta gorpuzkinak lurperatzea eta desobiratzea.

Titulazioa:

Eskola Ziurtagiria, Eskola Graduatua, Oinarrizko Batxilerra, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, Lehen mailako Lanbide Heziketa eta beste antzekoak.

Hizkuntza eskakizuna:

2.a, derrigorrezkoa.

Beste baldintza batzuk:

a)  Europar Batasuneko kide diren estatuetako baten herritartasuna izatea, edo, Europar Batasunak egindako eta Espainiako Estatuak berretsitako Nazioarteko Itunei jarraiki, langileen zirkulazio askea aplikatzen zaion estaturen bateko herritarra izatea.

Parte hartu ahal izango dute, baita, Europar Batasuneko kide diren beste estatuetako herritarren ezkontideek, beti ere zuzenbidez banatuak ez badaude; halaber, bere ondorengoek eta bere ezkontidearen ondorengoek, zuzenbidez banatuak ez badaude eta ondorengo horiek hogeita bat (21) urte baino gutxiago badituzte, edo adin horretatik gorakoek, gurasoen kontura bizi badira.

b)  Eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean hamasei (16) urte beteta izatea eta derrigorrezko erretirorako adina ez gainditzea.

c)  Dagozkion egiteko eta lanetarako gaitasun eta trebezia fisiko zein psikikoak izatea.

d)  Lanpostuaren eginkizunak normaltasunez betetzea eragotziko dion gaixotasunik edo akats fisikorik edo psikikorik ez izatea.

e)  Irakaskuntza probak gainditu izana eta eskatzen den titulazioa edo indarrean den legediak onartzen duen titulu baliokidea izatea.

Atzerriko titulazioen kasuan, berauen homologazioa frogatzen duen egiaztagiria aurkeztu beharko da.

f)  Lanpostuak derrigorrean ezarrita duen euskarazko 2. hizkuntza-eskakizuna edo baliokidea egiaztatzea, euskararen ezagutza egiaztatzen duten titulu eta ziurtagirien arteko baliokidetzak finkatu eta Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratua egokitzeko apirilaren 8ko 64/2008 Dekretuan eta berau aldatzen duen otsailaren 24ko 48/2009 Dekretuan xedatutakoaren arabera.

g)    C gidabaimena edukitzea.

h)    Bi titulu hauetakoren bat izatea:

— Iturgintza-instalatzailearen titulua.

— Behe-tentsioko instalazio elektrikoen instalatzaile agiria.

i) Diziplina-espediente bidez edozein Herri Administrazio edo Autonomia Erkidegoko organo konstituzional edo estatutarioen zerbitzutik bereizita ez egotea, ebazpen judizialaren arabera enplegu edo kargu publikorako gaitasungabetze erabatekoa edo berezia ez izatea, ezta funtzionarioen kidegoan edo eskalan sartzeko, edo lan-legepekoen kasuan, bereiziak edo ezgaituak izan diren lanpostuko antzerako eginkizunak betetzeko. Beste Estatu bateko nazionala izanez gero, ezgaitua edo egoera baliokidean ez egotea, ezta dagokion Estatuan baldintza berberetan enplegu publikora iristea eragotziko duen diziplina zehapenik edo baliokiderik ez izatea ere.

j)  Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Bateraezintasunei buruzko 53/1984 Legean ezarritakoaren arabera, ezintasun edo bateraezintasun lege- kausaren batean sartuta ez egotea.

Baldintza horiek guztiak, f) puntuan aipatzen dena izan ezik, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunerako bete behar dira.

Onartzea
Elektronikoa:

Udalaren erregistro elektronikoaren bidez ere aurkeztu ahal izango dira www.zizurkil.eus –udala online– Era askotako zerbitzuen ofiziala eta lurperatzaile lanpostua – II eranskineko eskabide orria.

Aurrez aurrekoa:

Zizurkilgo Udaleko Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira.

Halaber, eskabideak urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan zehazten diren leku eta erregistroetan aurkeztu daitezke. Zizurkilgo Udalaren alkate-udalburuari zuzenduak izango dira, eta eskaerak aurkezteko epearen barruan datatu eta zigilatuko ditu dagokion funtzionarioak.

Deialdia
Gaiak:

GAI OROKORRAK

 1. gaia. 1978ko abenduaren 27ko Espainiako Konstituzioa. (Atariko Titulua eta I, III eta VIII Tituluak).

 2. gaia. Euskal Herriko Autonomia Estatutua, 3/1979 Lege Organikoa, abenduaren 18koa. Euskadiko eskumenak. (Atariko Titulua eta I).

 3. gaia. Apirilaren 2ko 7/1985 Legea, Toki Araubideko Oinarriak arautzen dituena (Tituluak I, II eta V - I Kapitulua).

 4. gaia. 2/2016 Legea, apirilaren 7koa, Euskadiko Toki Erakundeei buruzkoa.

 5. gaia. 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkidearena (Tituluak I eta II).

 6. gaia. Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen Testu Bategina, urriaren 30eko 5/2015 LED, (artikuluak 8-12, 14-30 eta 52-54 eta Tituluak IV, V, VI eta VII).

 7. gaia. 4/2005 Legea, Euskal Autonomia Erkidegoko emakumeen eta gizonen berdintasunerakoa (Atariko Titulua eta 7 artikulua).

BERARIAZKO GAI-ZERRENDA

 1. gaia. Zizurkilgo udal-hilerriko barne-funtzionamenduaren araudia.

 2. gaia. Hilotzen sanitate-alderdiei buruzko araudia. Definizioak. Gorpuak, gorpuzkinak eta hilotz-hondarrak ehorztea, erraustea eta hobitik ateratzea.

 3. gaia. Behe-tentsioko instalazio elektrikoak. Oinarrizko ezagutzak. Instalazioak eta barne-argiztapena. Arrisku bereziko lokaletako instalazioak. RBTE (Behe Tentsioko Erregelamendu Teknikoa) eta jarraibide tekniko osagarriak.

 4. gaia. Iturgintzako, berokuntzako, klimatizazioko eta ur bero sanitarioko instalazioak. RITE (Eraikinetako Instalazio Termikoen Araudia) eta gainerako araudi eta erregelamenduak.

 5. gaia. Eraikuntzako eta igeltserotzako elementuak eta oinarrizko ezagutzak. Mantentze-lanetarako erremintak, tresnak eta makineria. Ohiko materialak.

 6. gaia. Arotzeriako elementuak eta oinarrizko ezagutzak. Mantentze-lanetarako erremintak, tresnak eta makineria. Ohiko materialak.

 7. gaia. Pinturako elementuak eta oinarrizko ezagutzak. Mantentze-lanetarako erremintak, tresnak eta makineria. Ohiko materialak.

 8. gaia. Lorezaintzako elementuak eta oinarrizko ezagutzak. Mantentze-lanetarako erremintak, tresnak eta makineria. Ohiko materialak.

 9. gaia. Landare-osasunerako produktuen erabilera.

10. gaia. Garbiketarekin zerikusia duten alderdi ekologikoak. Hondakinak ezabatzea.

11. gaia. Udal-eraikinak mantentzea, zaintzea eta garbitzea: konponketa- eta zaharberritze-lanak. Eraikinetako instalazioen mantentze- eta konponketa-lanak (elektrizitatea, iturgintza, saneamendua, telekomunikazioak, gasa, berokuntza, jasogailuak, suteen kontrako babes-sistemak, etab.). Lanen jarraipena eta koordinazioa. Honako alderdi hauei buruzko ideia orokorrak: zereginak, erabili beharreko makineria, tresnak, lanak antolatzeko modua eta azpikontratatutako enpresak.

12. gaia. Kanpoko eremu publikoak mantentzea, zaintzea eta garbitzea. Espaloiak, bideak, plazak, parkeak eta lorategiak, udal-hilerria. Hiri-altzariak mantentzea eta zaintzea. Lanen jarraipena eta koordinazioa. Honako alderdi hauei buruzko ideia orokorrak: zereginak, erabili beharreko makineria, tresnak, lanak antolatzeko modua eta azpikontratatutako enpresak.

13. gaia. Udalaren hornidura-sareak mantentzea eta zaintzea (argiteria publikoa, ur-hornidura eta saneamendua). Lanen jarraipena eta koordinazioa. Honako alderdi hauei buruzko ideia orokorrak: zereginak, erabili beharreko makineria, tresnak, lanak antolatzeko modua eta azpikontratatutako enpresak.

14. gaia. Laneko segurtasuna eta osasuna, eta laneko arriskuen prebentzioa. Babes kolektiboei eta norbera babesteko ekipamenduei buruzko oinarrizko ezagutzak. Lehen sorospenak.

15. gaia. Aldamio-elementu eta -sistemei eta jasotzeko beste elementu eta sistema batzuei (saski jasotzailea, garabi-kamioia) buruzko oinarrizko ezagutzak: seinaleztapena, segurtasun-neurriak, garraioa, kokapena.

16. gaia. Zizurkil. Geografiari, historiari, biztanleriari buruzko ezagutzak. Kultura, herriko jaiak eta beste ospakizunak, kultura-elkarteak.

17. gaia. Zizurkil. Titulartasun publikoko eraikinen ezagutza. Kokapena eta ezaugarriak.

18. gaia. Zizurkil. Kale-izendegia eta titulartasun publikoko bideak. Berdeguneen inbentarioa.

19. gaia. Zizurkilgo instalazioen eta banaketa-sareen oinarrizko ezagutzak (argiztapen-koadroak eta sareak, deposituak, e.a.). Bajako sareko araudi teknikoa (Gipuzkoako Urak).