Eusko Jaurlaritza

Brigadako peoi galdaragilea

2020/12/16 - 2021/01/15
Inprimatu
Oñati
Gipuzkoa
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Oñatiko Udala
Lehiaketa:
Brigadako peoi galdaragilea
Lanpostua:
Peoi (galdagarintza)
Plaza-kopurua:
1
Mota:
Lan-kontratu finkoa
Kontratu-mota:
Lan-kontratu finkoa
Taldea:
C2
Eginkizunak eta atazak:

Ardura orokorrak:

Brigadako peoi lanak egitea, beti ere, galdaragintzako lanei lehentasuna emanez.

Zeregin esanguratsuenak:

— Galdaragintzako lan orokorrak egitea. Piezak muntatu eta jartzeko galdaragintzako lanak, planoak ezagutzea. Soldadura lanak.

— Brigada- lantaldeko lan sinpleetan lagundu: arotzeria, pintura, soldadura, etab.

— Herri barruko bideetan konponketak egin.

— Hiri altzarien mantentze lanak egin: paper ontziak, eserlekuak, mahaiak,etab.

— Pintadak garbitzea eta kartelak kentzea honakoetan: hormak, autobus aterpeak, eraikin publikoak, etab.

— Jai eta kultur ekitaldietarako, antzeztokiak muntatzea.

— Estoldak eta kutxetak garbitzea.

— Lanean sortutako hondakinak jaso.

— Desbroze garaian bide ertzak garbitu.

— larrialdi egoeretan lagundu: elurteetan, suteetan, uholdeetan, etab.

— Hilobiratzeetan lagundu.

— Laneko makineria eta materiala garbitzea eta mantentze-lanak egitea.

— Agindu zaion bere kategoriako beste edozein eginkizun betetzea, eginkizun hori egiteko aurrez prestakuntza jaso eta gero.

Titulazioa:

Elementu Metalikoen Fabrikazioko Oinarrizko Lanbide Titulua.

Hizkuntza eskakizuna:

1 HE, derrigorrezkotasun-data 2015-12-17.

Beste baldintza batzuk:

a)  Espainiako edo Europar Batasuneko kide den beste edozein Estatuko nazionalitatea edukitzea edo, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiak berretsitako Nazioarteko Itunen arabera, langileen zirkulazio askea aplikagarri zaion Estaturen bateko nazionala izatea.

Era berean, espainiarren nahiz Europar Batasuneko Estatukideetako nazionalen ezkontideek ere parte hartu ahal izango dute, betiere zuzenbidez banatuta ez badaude, eta baita ere haren ondorengoek eta ezkontidearenek ere, betiere zuzenbidez banatuta ez badaude eta hogeita bat urtetik beherakoak edo adin horretatik gorako mendekoak badira. Hori guztia enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legeko Testu Bategineko 57. artikuluan esaten dena kontuan hartuz, urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako ED bitartez onartua.

b)  16 urte beteta edukitzea eta, hala badagokio, derrigorrezko erretiroaren gehienezko adina ez gainditzea.

c)  Prozesuan parte hartzeko dagokion titulazioa edukitzea edo titulazio hori lortzeko eskubideak ordainduta edukitzea. Atzerriko titulazioen kasuan, haien homologazioa egiaztatzen duen kredentziala eduki beharko da.

d)  B gidabaimena edukitzea.

e)  Zereginak betetzeko gaitasun funtzionala edukitzea. Alderdi hau bere garaian egiaztatu beharko da, dagozkion hautaketa-probak eta beharrezko azterketa medikoa gaindituz Udalak horretarako ezarrita dituen zerbitzuetan.

f)  Espediente diziplinarioaren bitartez Herri Administrazioetako edozein zerbitzutik edo Autonomia Erkidegoetako Konstituzio- edo Estatutu-organoetatik kanporatua ez izana, eta erabaki judizialaren bitartez enplegu edo kargu publikoetarako, funtzionarioen gorputz edo eskalarako edo langile laboralen kasuan burutzen zituzten antzeko zereginak betetzeko kanporatuta edo gaitasungabetuta egon ondoren desgaikuntza osoa edo berezia ez edukitzea. Beste estatu bateko nazionala izanez gero, desgaikuntzazko edo horren pareko egoeran ez egotea eta bere Estatuan baldintza beretan enplegu publikoan sartzea eragotziko dion zigor diziplinario, penal edo antzekoren batean sartuta ez egotea.

Izangaiek hautaketa prozesuan parte hartzeko eskatzen diren baldintza horiek, eskariak aurkezteko epea amaitu baino lehen beteta eduki beharko dituzte.

Onartzea
Aurrez aurrekoa:

Urriaren 1eko Herri Administrazioetako Administrazio Prozedurari buruzko 39/2015 Legeko xedapen indargabetzaile bakarreko 2. atalean esaten dena kontuan hartuz, eskari-orriak behar bezala beteta ondorengo tokietako batean aurkeztuko dira:

a)  Oñatiko Udaleko Erregistroan, Herritarrentzako Arreta Zerbitzuko instalazioetan kokatua (Foruen Enparantza 1, Oñati).

b)  Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38.4 artikuluan aipatzen diren tokietako edozeinetan eta zehazki:

— Euskal Autonomia Erkidegoko edo beste edozein autonomia erkidegoko erregistroetan, hala nola Estatuko Administrazioaren, Diputazio Probintzialen, Irletako Kabildo eta Kontseiluen erregistroetan, hala nola apirilaren 2ko Toki Araubideko Oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legeko 121 artikuluak aipatzen dituen udalerrietako udaletxeetan.

— Posta bulegoetan. Kasu honetan gutun-azal irekian aurkeztuko dira postetxeko funtzionarioak data eta zigilua jar ditzan zertifikatu baino lehen, eta kasu honetan soilik ulertuko da eskari-orriak Oñatiko Udaleko erregistroan sartu direla posta bulegoan entregatu ziren egunean. Eskari orrian jarri behar da zigilua.

Deialdia
Gaiak:

Gai orokorren ariketarako zerrenda

1. gaia. 1978ko abenduaren 27ko Espainiako Konstituzioa (Atariko Titulua, I, III eta VIII tituluak).

2. gaia. Euskadiko Autonomia Estatutua, abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoa (Atariko titulua eta bigarrena).

3. gaia. Apirilaren 2ko 7/1985 Legea, Toki Araubideko Oinarriak arautzen dituena (I, II, V tituluak - I kapitulua). 2/2016 Legea, apirilaren 7koa, Euskadiko Toki Erakundeei buruzkoa.

4. gaia. 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkidearena (I eta II tituluak).

5. gaia. Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina (urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua): 8-13, 14-30 eta 52-54 artikuluak; IV, V, VI eta VII. tituluak).

6. gaia. Izaera pertsonaleko datuen babesa: xedea eta kontzeptuak. Herritarren eskubideak. Administrazioaren obligazioak. Datuen titularraren baimena. Udaleko erregistroko datuak hirugarren pertsonek erabili behar izatea ekarriko duten zerbitzuak kontratatzea.

7. gaia. 2005eko otsailaren 18ko 4/2005 Legea, emakumeen eta gizonen berdintasunari buruzkoa.

Gai espezifikoei buruzko ariketarako zerrenda

8. gaia. Interpretazio eta irudikapen grafikoa.

9. gaia. Trazadura, ebaketa eta konformazioa.

10. gaia. Mekanizazioa.

11. gaia. Giro naturaleko soldadura.

12. gaia. Giro babestuko soldadura.

13. gaia. Muntaketa.

14. gaia. Metrologia eta saiakuntzak.

15. gaia. Eraikuntzan erabiltzen diren materialak. Ezaugarriak, sailkapen eta deskribapenak.Eraikuntzako makinari eta bitarteko lagungarriak. Deskribapena eta kontrola.

16. gaia. Tabiketan ateak eta leihoak nola jarri: Ordena, erabili beharreko materialak eta erremintak.

17. gaia. Zerbitzu ezberdinetarako arketak: Saneamendua, edateko ura, elektrizitatea, etab.

18. gaia. Hormigoi-hormako eta harri-hormak: Ordena, materialak, erremintak eta enkofratzeko moduak.

19. gaia. Beste gremioei laguntzeko egitekoak: Erretenak eta kaxak, isolamenduak, igelltsoa, iragaizkaztasuna, ainguraketak, bankuak, trafiko seinaleak, etab.

20. gaia. Eskaileretan aurrefabrikatutako harmailak jartzea: Egin beharrekoaren ordena, zuinketa eta egitea.

21. gaia. Bide publikoetako obretan seinaleztapena eta balizajea.

22. gaia. Lanean bete beharreko segurtasun eta higiene neurriak.

23. gaia. Abenduaren 4ko 20/97 legearen 2. eta 3. eranskinak (irisgarritasunaren sustapena).

24. gaia. Materialak eta erremintak pilatzea. Almazenatzea eta antolatzea, makinaria eta erreminten mantenimendua, berrikusteak.

25. gaia. Segurtasuna eta higienea obretan eta lantokietan. Babes indibidualeko ekipoak erabiltzea. Lehen gaiak eta sustantziak maneiatzea. Produktu kimiko toxiko eta arriskutsuak, segurtasuneko etiketatzea eta segurtasun fitxa eta segurtasun seinaleak. Jardueren koordinazioa obra berean enpresa desberdineko langileak aurkitzen direnean.

26. gaia. Istripu motak, prebentzio neurriak eta segurtasun planen jarraipena. Babes sistemak obretako eta mantentze-lanetako fase desberdinetan. Kargak, asto-aldamioak, eskailerak maneiatzea; eskuko erremintak erabiltzerakoan segurtasuna, makina erreminta elektrikoak erabiltzerakoan segurtasuna, eta abar.