Egoitza elektronikoa

Autopsietako laguntzailea

2026/05/05 - 2026/06/01
Inprimatu
Euskal Autonomia Erkidegoa
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra eta haren erakunde autonomoak.
Lehiaketa:
Autopsietako laguntzailea
Lanpostua:
Autopsietako laguntzailea
Plaza-kopurua:
3
Plaza-banaketa:

Txanda irekian eta sarbide orokorreko modalitatean: 3

  • 1. hizkuntza-eskakizunarekin: 1
  • Hizkuntza-eskakizunik gabe: 2
Mota:
Lan-kontratu finkoa
Kontratu-mota:
Lan-kontratu finkoa
Titulazioa:
  • Laborategiko Eragiketen teknikaria, eta haren baliokideak edo
  • Eskola-graduatua edo baliokidea, eta gutxienez urtebeteko esperientzia laborategiko zeregin osagarrietan.

Titulu bakoitzaren baliokideak zein diren Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministerioaren webgunean kontsulta daitezke (https://www.todofp.es/convalidaciones-equivalencias-homologaciones/equivalencias.html)

Beste baldintza batzuk:

a) Europar Batasuneko kide den edozein estatutako nazionalitatea edukitzea.

Parte hartzeko aukera izango dute, halaber, Europar Batasunaren estatu kideetako herritarren ezkontideek, edozein dutela ere nazionalitatea eta, betiere, zuzenbidez bananduta ez badaude, haien ondorengoek eta, zuzenbidez bananduta ez badaude, ezkontidearenek, baldin eta hogeita bat urtetik beherakoak badira edo, adin horretatik gorakoak izanda ere, gurasoen kontura bizi badira.

Era berean, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiak berretsitako nazioarteko tratatuen aplikazio-eremuan dauden pertsonek ere parte hartu ahal izango dute, baldin eta tratatu horietan langileen zirkulazio askea aplikatzen bada.

Halaber, aurreko paragrafoetan aipatu ez arren, legezko bizilekua Espainian daukaten atzerritarrek ere parte hartu ahal izango dute.

b) Gaitasun funtzionala izatea, deialdiko lanpostuen berezko zereginak betetzeko.

c) 16 urte beteta izatea eta ohiko erretiro-adina beteta ez izatea.

d) Diziplina-espediente batez zehapenik hartu ez izana Administrazio publiko edo autonomia-

erkidegoko organo konstituzional edo estatutarioen zerbitzutik bereizita egoteko; ezta, ebazpen judizialaren arabera, enplegu edo kargu publikorako desgaikuntza erabatekoa edo berezia izatea ere, langile lan-kontratudunen kasuan, bereizteari edo desgaikuntzari lotutako lanpostuaren antzeko eginkizunak betetzeko. Beste estatu bateko herritarra izanez gero, hautagaia ezin izango da desgaikuntza-egoeran edo egoera baliokideren batean egon, eta ezin izango du ezarrita izan diziplina-zehapenik edo baliokiderik, bere estatuan, baldintza berberetan, enplegu publikorako sarbidea eragozten dionik.

e) Oinarri espezifikoetan eskatutako titulazioa izatea edo titulua eskuratzeko eskubideak ordainduta izatea.

Atzerriko titulazioen kasuan, homologazioa edo lanbide-ondorioetarako tituluaren aitorpena egiaztatzen duen kredentziala eduki beharko da, urriaren 18ko 889/2022 Errege Dekretuan xedatutakoaren babesean (889/2022 Errege Dekretua, urriaren 18koa, atzerriko hezkuntzasistemetako unibertsitate-irakaskuntzak homologatzeko, baliokidetzat jotzeko eta baliozkotzeko baldintzak eta prozedurak ezartzen dituena eta aurreko antolamendu akademikoetako unibertsitatetitulu ofizialek Goi Mailako Hezkuntzako Kualifikazioen Espainiako Esparruan duten baliokidetasuna ezartzeko prozedura arautzen duena).

Aurrekoa gorabehera, titulua lanbide-ondorioetarako homologatzeko edo aitortzeko eskabidea aurkeztu dutela egiaztatzen duten izangaiak kautelaz onartuko dira. Kautelazko onarpen hori bertan behera geratuko da oinarri orokor hauen 18. apartatuan aurreikusitako langile finko gisa edo txandakontratua duen langile finko gisa kontratatzeko beharrezkoak diren izapideak egiteko epea amaitzen den unean.

f) Indarrean dagoen araubidearen arabera, ezgaitasun edo bateraezintasuneko lege-kausaren batean sarturik ez egotea; hala ere, araudiak ematen duen aukera-eskubidea errespetatuko da.

g) Langileak hautatzeko deialdietako inskripzio-tasa ordainduta izatea, zeina parte hartu nahi den prozesuaren araberakoa izango baita eta diru-zenbatekoa oinarri espezifikoetan zehaztuko baita.

h) Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Lan Kontratudunen Kolektiboentzako Hitzarmeneko kategoria bereko lan-kontratuko langile finkoak ez izatea.

i) Oinarri espezifikoetan eskatzen den beste edozein betekizun.

Oharrak:

Hautaketa–sistema oposizio–lehiaketa izango da.

  • Oposizio-fasea.

Bi proba egingo dira: bata, gai-zerrendei buruzkoa, eta bestea, konpetentziak baloratzekoa.

  • 1. proba. Teoriko-praktikoa izango da, eta bi zati izango ditu:

A zatia: prozesu bakoitzaren gai-zerrendei buruzko galdera sorta bat izango da, eta galderek zenbait erantzun-aukera izango dituzte.
B zatia: zenbait erantzun-aukera dituen galdera-sorta bati erantzun beharko zaio hemen ere, eta deialdiko lanpostuetako zereginekin eta gai-zerrenda espezifikoarekin lotutako kasu teoriko-praktikoei buruzkoak izango dira galderak.

Erantzuten ez diren galderek ez dute baloraziorik izango, eta okerreko erantzun bakoitzeko penalizazio bat aplikatuko da: asmatutako erantzun baten heren bat deskontutako da.

Hautaketa-prozesua egokiro garatu dadin, kontuan hartuta eskatutako gutxieneko maila, proban erakutsitako ezagutza-maila eta deialdiko plaza kopurua, hautagaiak nor diren jakin aurretik, epaimahaiak puntuazio-atalase bat ezarriko du, proba gainditzeko behar den gutxieneko puntuazioa zein den zehazteko, eta jendaurrean emango da erabaki horren berri. Gutxieneko zuzeneko puntuazioa ezingo da izan zati bakoitzean gehienez lor daitekeen puntuazioaren ehuneko 35 baino txikiagoa eta ehuneko 65 baino handiagoa.

Proba bakoitza (edo probaren zati bat) gainditzeko epaimahaiak ezartzen dituen gutxieneko zuzeneko puntuazioak horiek gainditzeko behar diren gutxieneko kalifikazioen baliokideak izango dira.

Lor daitezkeen gehieneko zuzeneko puntuazioak proba bakoitzeko edo proba-zati bakoitzeko gehieneko kalifikazioen baliokideak izango dira.

Kalifikazioak kalkulatzeko (puntuazio bihurtuak) honako formula hauek aplikatuko dira:

– Hautagaiaren zuzeneko puntuazioa epaimahaiak ezarritako gutxieneko zuzeneko puntuazioa baino handiagoa bada:

– Hautagaiaren zuzeneko puntuazioa epaimahaiak ezarritako gutxieneko zuzeneko puntuazioa baino txikiagoa bada:

Non:

e(z) Hautagaiaren kalifikazioa (puntuazio eraldatua) z Hautagaiaren zuzeneko puntuazioa
Gu Ariketa edo ariketaren zati bat gainditzeko epaimahaiak ezarritako gutxieneko zuzeneko puntuazioa (gutxieneko nota)
Ge Ariketan eta ariketa zati batean gehienez lor daitekeen zuzeneko puntuazioa
A Ariketan edo ariketaren zati batean gehienez lor daitekeen kalifikazioa (gehieneko puntuazio bihurtua)

Probak gehienez 95 puntuko kalifikazioa izango du: A zatia 0tik 50 puntura baloratuko da eta B zatia 0tik 45era. Proba gainditzeko, 25 puntuko kalifikazioa (puntuazio bihurtua) lortu beharko da A zatian, eta 22,5 puntukoa B zatian.

    • 2. proba. Konpetentziak ebaluatzeko proba.

Nahitaezkoa izango da, eta ez baztertzailea; hautagaien konpetentzia-profilaren elementuak baloratuko dira, deitutako lanpostuei dagokienez. Galdera sorta bat izango da, eta galderek zenbait erantzun-aukera izango dituzte.

Enplegu Publikoaren Atarian, informazio hau argitaratuko da aurrez: deialdiko lanpostuei dagozkien eta neurketarako baliatu ahal izango diren konpetentzia-profilaren elementuak; haztapen- eta balorazio-irizpideak eta egingo den probaren ezaugarriak. Argitara ematen den informazioan, erabili ahal izango diren proben adibide zehatzak jasoko dira, baita praktikarako baliabideak eta enuntziatuen adibideak ere.

Proba horren balorazioa 5 puntukoa izango da gehienez.

  • Lehiaketa-fasea.

Lehiaketa-fasean, gehienez 45 puntu lor daitezke, baremo honen arabera lortutako puntuak batuta:

  • Emandako zerbitzuengatiko esperientzia. Esperientziatzat hartzen dira edozein administrazio publikotan, organismo autonomotan, zuzenbide pribatuko ente publikotan, unibertsitatetan, estatutu-organoetan eta organo konstituzionaletan emandako zerbitzuak, bai eta justizia-administrazioan emandakoak ere, edozein dela ere zerbitzuon sorburuan dagoen harreman funtzionala edo lan-harremana:

– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean eta haren organismo autonomoetan Autopsietako laguntzailearen lanpostuan emandako zerbitzuak.
– Kidegoko/eskalako/aukerako izendapenarekin edo lan-kategoriako kontratuarekin egindako zerbitzuak, deialdi honen lanpostuekin antzeko eginkizunekin.

Zenbaketa egiteko, eskatutako betekizunak betetzen dituzten azken 10 urteetako lan-aldiak batuko dira, eta, batu ondoren, hilabetetik beherako zatikiak kenduko dira. Horretarako, 30 eguneko multzoa hartuko da hilabetetzat.

Esperientzia hori baloratzeko, 0,45 puntu emango dira lan egindako hilabete bakoitzeko, eta gehienez 27 puntu emango dira.

Seme-alabak zaintzeko eszedentzian, senideak zaintzeko eszedentzian, genero-indarkeriagatiko eszedentzian edo indarkeria terroristagatiko eszedentzian igarotako denbora esperientzia baloragarritzat hartuko da erreserbako lanpostuan.

  • Tituluak, gehienez 18 puntu.

Ez dira merezimendu gisa baloratuko sartzeko beharrezko betekizun den goi-mailako titulu bat erdiestera bideratutako tituluak, edo goi-mailako titulu hori jada merezimendu gisa baloratu bada.

– 10,80 puntu emango dira Lanbide Heziketako goi-mailako teknikariaren titulu hauetako bakoitzeko:
Kimika Industrialeko goi-mailako teknikaria
Laborategi Klinikoko eta Biomedikoko goi-mailako teknikaria
Kimikako eta Ingurumen Osasuneko goi-mailako teknikaria
Produktu Farmazeutikoak, Bioteknologikoak eta Antzekoak Fabrikatzeko goi-mailako teknikaria
Analisiko eta Kalitate Kontroleko Laborategiko goi-mailako teknikaria

– 7,2 puntu emango dira Lanbide Heziketako teknikariaren titulu hauetako bakoitzeko:
Laborategiko Eragiketetako teknikaria

Titulu bakoitzaren baliokideak zein diren Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministerioaren webgunean kontsulta daitezke (https://www.todofp.es/convalidaciones-equivalencias-homologaciones/equivalencias.html).

  • Euskara jakitea.

Hizkuntza-eskakizunek derrigortasun-data igarota ez izategatik, euskara jakitea soilik baloratuko da betekizun gisa eskatzen ez den lanpostuetan. Baremo honen arabera baloratuko da euskara jakitea:

Ulermena eta idazmena

Ulermena eta mintzamena

Hizkuntza-eskakizuna

Puntuen balorazioa

A2

B1

7,25

B1

B1

1. HE

10,15

B1

B2

10,15

B2

B2

2. HE

10,15

B2

C1

10,15

C1

C1

3. HE

10,15

C2

C1

10,15

C2

C2

4. HE

10,15

Onartzea
Elektronikoa:

Eskaerak eta hautaketa-prozesuen jarraipena

Eskabidea bide elektronikoz aurkezteko, Enplegu Publikoaren Atariko helbide elektronikoa erabili beharko da (https://www.euskadi.eus/enplegu–publikoa/), eskabidea bete ahala adierazten diren argibideei jarraituz. Horretarako, nork bere burua identifikatu beharko du, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean onartutako edozein bitarteko erabiliz (https://www.euskadi.eus/identifikazio-elektronikorako-onartutako-bitartekoak/web01-sede/eu/), edo eskabidea bete ondoren aplikazioak berak ematen duen aldi baterako erabiltzailearen bidez. Aldi baterako erabiltzaile hori eskabidea kontsultatzeko bakarrik erabili ahal izango da. Gainerako izapideak egiteko, beharrezkoa izango da identifikazio elektronikorako onartutako bitartekoren bat edukitzea.

Eskabide elektronikoa Eusko Jaurlaritzako KZ–Gunea zentro publikoetan ere egin ahal izango da. KZguneen zerrenda eta kokapena helbide honetan ikus daitezke: www.kzgunea.eus.

Aurrez aurrekoa:

 

 

Deialdia
Gaiak:

Autopsietako laguntzailea bibliografia (2026ko maiatza) (PDF, 172 KB) (leiho berri batean irekitzen da)

Gai-zerrenda orokorraren bibliografia (2026ko maiatza) (PDF, 281 KB) (leiho berri batean irekitzen da)

GAI-ZERRENDA OROKORRA


1. GAIA. Konstituzioa: oinarrizko eskubide eta askatasunak eta horien bermeak. Herritarren eginbeharrak. Administrazio-jardunaren printzipio konstituzionalak.

2. GAIA. Estatuaren lurralde-antolaketa. Alderdi orokorrak. Autonomia-erkidegoak; horien antolaketa eta eskumena. Autonomia-estatutuak

3. GAIA. Europar Batasuneko Zuzenbidea. Instituzioen gaineko ikuspegi laburra: Kontseilu Europarra, Europar Batasuneko Kontseilua, Batzordea, Parlamentua eta Auzitegia. Egintza juridikoak: erregelamenduak eta zuzentarauak.

tonomia Estatutuaren printzipio orokorrak. Estatuaren eta Euskal Autonomia Erkidegoaren arteko eskumen-banaketaren alderdi orokorrak. Eusko Legebiltzarra. Eusko Jaurlaritza eta lehendakaria.

5. GAIA. EAE-ko erakunde erkideen eta Lurralde Historikoen arteko eskumen-banaketarekin loturiko alderdi orokorrak. Ekonomia-Ituna. Toki-erakundeen eskumenak.
6. GAIA. Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko araudi autonomikoa, EAEko Administrazio Orokorrari dagokionez: xedea; printzipio orokorrak; eskumenak eta eginkizunak; berdintasun-erakundeak eta berdintasunerako unitateak; EAEko botere eta administrazio publikoen jarduketan genero-ikuspegia txertatzeko neurriak; Administrazioaren araudian eta jardueran berdintasuna sustatzeko neurriak.

7. GAIA. Administrazio elektronikoa. Herritarrek zerbitzu publikoetarako sarbide elektronikoa izateko modua. Sektore publikoaren funtzionamendu elektronikoa: egoitza elektronikoa eta interneteko ataria, identifikazio-sistemak eta sinadura elektronikoa. Artxibo elektronikoa. Administrazio‑espedientea.

8. GAIA. Euskararen erabileraren normalizazioa administrazio orokorrean. Printzipio orokorrak. Hizkuntza-eskakizuna. Hizkuntza-eskakizunen derrigortasuna. Hizkuntza-normalizazioko planak.

9. GAIA. EAEko administrazio publikoen zerbitzura dauden langileak. Enplegatu publikoen motak, langile horien eskubideak, langile horien etika- eta jokabide-kodea inspiratzen duten printzipioak, eta diziplina-araubidea.

10. GAIA. Datu pertsonalen babesari buruzko oinarrizko alderdiak: kontzeptuak, printzipioak eta datuen tratamendua legitimatzeko oinarriak, pertsonen eskubideak. Datuen kategoria bereziak.

11. GAIA. Laneko arriskuen prebentzioa. Xedea. Eskubideak eta betebeharrak: lan-arriskuen aurrean babesteko eskubidea. Prebentzio-jardueraren printzipioak. Prebentzio-plana, arriskuen ebaluazioa eta prebentzio-jardueraren plangintza. Langileen prestakuntza.

12. GAIA. Laneko arriskuen prebentzioa: datuak bistaratzeko pantailak.

13. GAIA. Lehen sorospenei buruzko oinarrizko nozioak

14. GAIA. Gobernu irekia: kontzeptua eta printzipio informatzaileak. Informazio publikorako sarbidea eta gobernu ona.

15. GAIA. Komunikazioa administrazioan. Administrazio-hizkeraren erabilera zuzena. Idatzizko komunikazioa. Administrazio-hizkera ez-sexista. Dokumentu idatzien edukia eta aurkezpena: posta, komunikazioak, baimenak, jakinarazpenak, eskabide-orriak, ziurtapenak, konpultsatzeak.

16. GAIA. Ahozko komunikazioa. Komunikazioa eta arreta aurrez aurre eta telefonoz: abisuak, informazioa, eskaerak, pertsonei laguntzea, deiak desbideratzea, eta abar. Irizpide orokorrak. Hitzik gabeko komunikazioa.

GAI-ZERRENDA ESPEZIFIKOA


1. GAIA. AMEI. Deskribapena. Zerbitzuen eta eginkizunen egitura. Organigrama.

2. GAIA. Zer den autopsia klinikoa, non egin daitezkeen, autopsia-gelen ezaugarriak, nork egiten dituen. Baimenak. Autopsia klinikoko indikazioak. Zein den autopsien prozesua. Familiakoei informazioa.

3. GAIA. Autopsia judiziala. Nork egiten eta baimentzen duen autopsia mediko-legala. Zer den horren helburua. Noiz den autopsia nahitaezkoa. Ikerketa mediko-legala. Autopsiaren faseak. Ondorio mediko-forentseak.

4. GAIA. Erregistro zibileko erregelamendua: indarkeriazko heriotza-kasuen alderdiak. Heriotzaren kontzeptu medikoa. Heriotzaren faseak. heriotz-eteteak eragindako zeinuak eta zein zeinuk adierazten duten jada gorpua dela. Hileta-araudi sanitarioa: gorpuaren definizioa, giza gorpuzkiak, gorpu-hondarrak eta errautsak. Gorpu-motak heriotza kausaren arabera. Nola garraiatu behar diren gorpuak, gorpuzkiak eta abar, osasun-baimenak.

5. GAIA. Autopsia klinikoen eta mediko-legalen gela: Ezaugarriak. Eremua edo gunea eta ekipazioa. Altzari espezifikoak.

6. GAIA. Lege-medikuntza zerbitzuetako tresnak: Zer diren eta zertarako balio duten: zentrifugagailuak, kanpaia edo erauzte-kabina, segurtasun-armairua, x izpiak, ordenagailua, ultraizozgailua, orga jasotzailea, balantza digitala, autopsiako zerra elektrikoa, pHmetroa.

7. GAIA. Autopsia-geletako segurtasun-arauak. Arrisku-kategoriak.

8. GAIA. Lege- eta auzitegi-medikuntzako autopsietako jardute-gidak. Gorpuen kutsatze-arriskua. Norbera babesteko ekipamenduak (NBE). Antigenoen detekzioa. Materiala eta autopsia-gelak garbitu eta deskontaminatzea.

9. GAIA. Arrisku handiko autopsiak, hala nola prioiak, COVID-19, erradiantea, GIB, BHB, TBK, etab: agente biologikoak eta haien sailkapena. Enpresariaren betebeharrak hauei dagokienez: arriskuak identifikatu eta ebaluatzea, agente biologikoak ordeztea, arrikuak txikitzea, higiene-neurriak, osasuna zaintzea eta abar, arriskuaren araberako autopsia-gela motak.
10. GAIA. Autopsia-tresnak: neurketa eta disekziorako tresnak, pintza motak, mailuak. Hezurra mozteko tresnak. Zerra elektrikoa. Hemostasiako tresnak, porta-orratzak eta separatzaileak. Xurgatzaileak eta likido-neurgailuak. Jostura-materiala.

11. GAIA. Nola tratatu hondakin sanitarioak: hondakin sanitarioen kontzeptua. Sailkapena. Ontzien ezaugarriak. Hondakin ebakitzaile eta zorrotzak. Odol eta hemoderibatu hondakinak. Zentro barneko garraioa. Biltegiratzea. Tratamendua eta ezabatzea. Zentro barneko kudeaketa-plana. Transmisiozko gaixotasun infekziosoen zerrenda.

12. GAIA. Giza gorputzaren anatomia, zer den eta nola antolatua dagoen. Histologia zer den. Anatomia makroskopikoaren eta mikroskopikoaren arteko diferentzia. Giza gorputzaren sistemak eta aparatuak. Posizio anatomikoak, ebakidura anatomikoak, gorputz barrunbeak. Funtsezko anatomia autopsietan: eskeleto axialaren, aurpegiaren, lepoaren, bizkarrezurraren, toraxaren, eskeleto apendikularraren anatomia. Artrologia. Miologia: buruaren mugimenduak eta muskuluak, lepoa, enborra, toraxa eta abdomena. Goiko eta beheko adarreko muskuluak.

13. GAIA. Autopsia-teknikak: Zertan datzaten. Bilakaera historikoa. Hainbat metodo.

14. GAIA. Gorpuaren kanpo-azterketa. Sexua. Itxurazko adina. Nutrizio-egoera. Garaiera, muskulu-garapena. Larruazalaren kolorea eta egoera. Atal anatomikoak. Orbanak. Ilearen kolorea, etab. Abordatzeak: Ikuskatzea. Irekitzeak. Erauztea. Organoak aztertzea eta disekzionatzea.

15. GAIA. Abordatzeak: Ikuskatzea. Irekitzeak. Erauztea. Prganoak aztertzea eta disekzionatzea

Garezur-irekitzea: larruazaleko ebakidurak. Garezurra zerrarekin ebakitzea. Garuna erauztea. Garuna aztertzea. Garezur-barrunbea aztertzea. Neurriak. Hipofisia erauztea. Willis poligonoa disekatzea.
Bloke zerbikala: larruazaleko ebakidurak. Errai zerbikalak erauztea. Errai zerbikalak aztertzea. Plano sakonak eta aho-barrunbea aztertzea.
Toraxaren autopsia: larruazaleko ebakidurak. Erraiak erauztea. Erraiak aztertzea. Blokean edo organoka erauztea. Timoa. Perikardioa. Bihotza. Birikak.
Barrunbe abdominala: Erraiak erauztea. Barrunbe abdominala aztertzea. Gantz-panikulua. Gibela. Epiploia. Hesteak. Urdaila. Duodenoa. Behazun-bideak. Porta sistema. Mesoa. Pankrea. Barea.
Aparatu genitourinarioaren autopsia: Giltzurrunak eta ureterrak. Organo pelbikoak. Suprarrenalak. Giltzurrunak. Ureterrak. Maskuria. Prostata. Uretra. Testikuluak. Uteroa eta anexuak. Ondestea. Hodi abdominal handiak.
16. GAIA. Gorputz-adarren autopsia. Autopsia perinatala. Beste autopsia mota batzuk: kopsia, birtopsia, biopsia. Abordatze bereziak. Nola egiten diren: errakideoa, aurpegikoa, atzekoa, etab.

17. GAIA. Tanatoplastia: gorpua berrosatzea. Jostura motak: haria, grapak, etab. Gailuak erauztea, hala nola taupada-markagailuak. Kontserbatzeari eta baltsamatzeari buruzko nozioak.

18. GAIA. Finkatzaileak: Zer den ehun edo organo bat finkatzea. Finkapen-metodoak: fisikoak eta kimikoak. Likido finkatzaile idealak ukan behar dituen funtsezko ezaugarriak. Likido finkatzaileak erabiltzean aintzat hartu beharreko arau orokorrak. Formaldehidoa edo formola: nola prestatzen den. Abantailak eta desabantailak. Substantzia kimikoen arriskua. Piktogramak.

19. GAIA. Azterketaren araberako lagin-hartzeak: toxikologikoa, histologikoa, biologikoa: mikrobiologikoa, murgilketa, identifikazio genetikoa, kriminalistikoa, etab. Laginak hartzeko oinarrizko materiala.

20. GAIA. Prestatu, eta toxikologia eta kriminalistikako institutu nazionalera edo beste laborategi batzuetara bidaltzea. Laginak eta lagin-paketeak INTCFraa helarazteko formularioa.

21. GAIA. Lagin, ebidentzia eta objektu pertsonalen zaintza-katea. Oinarrizko printzipioak eta ondorioak.

22. GAIA. Autopsia-geletan beharrezko diren tresna, material edo produktu kimikoen biltegiaren kudeaketa. Sarrera eta helburua. Ekipamendua. Produktu kimikoei buruzko 379/2001 Errege Dekretuak ezarritako segurtasun-neurriak. Larrialdietan jarduteko plana. Ihesak, isuriak, zipriztinak, suteak, ontzi-aldaketak. Eskaerak: sarrera. Beharrezko ekipamendua.