Eusko Jaurlaritza

Agorrosin eta Kiroletako koordina­tzai­lea

2019/06/29 - 2019/07/18
Inprimatu
Bergara
Gipuzkoa
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Bergarako Udala
Lehiaketa:
Agorrosin eta Kiroletako koordina­tzai­lea
Lanpostua:
Goi Mailako Teknikaria
Plaza-kopurua:
1
Mota:
Funtzionarioa
Kontratu-mota:
Funtzionarioa
Taldea:
A1 Taldea
Eginkizunak eta atazak:

Deialdiaren xedeko lanpostuaren fun­tzio­ak eta eginkizunak, besteak beste, honako hauek izango dira:

1. Udalak antolatutako kirol jardueretan, koordinazio teknikoa eraman, jarraipena egin eta lagundu. Agorrosinen direnean, Agorrosin barruko koordinazioa bermatu. Beste eragileek antola­tzen dituzten kirol ekitaldietan, jarraipena egin eta lagundu. Udal kirol instalazioen erreserben jarraipen eta kontrola.

2. Udal kirol planifikazio estrategikoaren sustapen eta jarraipen lanak.

3. KOZ, kirol orientazio zerbi­tzu­a eman, herritarren­tza­ko arreta emanez. Jarduera fisikoa susta­tze­ko proposamenak landu.

4. Azpikontratatutako enpresen eguneroko jarraipena.

5. Kirol instalazioen arloan, manten­tze arduradunarekin batera bere lanak izango dira legeak ezarritako garbiketa, azterketa, autobabes planen berrikuspena eta beste betebeharren kudeaketa, jarraipena eta kontrola (segurtasuna, alarmak, OCAk...), instalazioak egoki daudela eta legea bete­tzen dela bermatuz. Baita arlo hauetako protokoloen ezarpena.

6. Kudeaketa ekonomikoaren arloan, bere lanak hauek izango dira: diru-sarreren kudeaketa egunerokotik hasita, jarraipena eta kontrola egingo ditu, erremesak, apremioak. Urteko kontuak itxi eta Udaleko auditoreek eska­tzen duten txos­tena presta­tze­aren ardura izango du; arlo honen barruan beharrezkoak diren beste txos­tenak ere egingo ditu. Udal ordenan­tzen idazketa eta kalkulua.

7. Per­tso­nalaren arloan, bere lanak izango dira Agorrosingo garbi­tza­ileen eta harrerako langileen egunerokoa kudeatu (egutegiak, bajak, ordezkapenak NGEak...), hil amaierako ordu bereziak kontrolatu. Komunikazioa bermatu.

8. Web-orria eta sare sozialak eguneratuta mantendu. Erabil­tzai­leei edota herritarrei eman beharreko informazioa bideratu eta koordinatu.

9. Omesa edo beste kudeaketarako aplikazio eta ekipoen egoera kudeatu, jarraipena egin eta kontrolatu; datuak bildu eta horien bidez, abonatu, erabil­tzai­le, ikastarogile eta abarren inguruko txos­tenak prestatu eta aurkeztu.

10. Beste kudeaketa-arlo ba­tzu­etan, bere lanak honako hauek izango dira:

i.  Erabil­tzai­leen iradokizunak kudeatu.

ii.  Agorrosineko tabernaren egunerokoaren kudeaketa eta jarraipena.

iii.  Praktiketako ikasleen jarraipen eta kontrola.

iv.  Espedienteen tramitazioan lagundu.

v.  Dirulagun­tzen tramitazioan lagundu.

vi.  Udaleko beste Departamentuekin elkarlanean jardun.

vii.  Instalazioen araudiaren betearazpena.

viii.  Kirol zerbi­tzu­ko fun­tzio­namendua hobe­tze­ko proposamenak landu.

11. Bere kategorian, bere arduradun tekniko edo politikoak eska diezazkiokeen bestelakoak.

Titulazioa:

Jarduera fisikoarekin edota kirolarekin lotutako goi mailako titulua izatea (lizen­tzi­atura edo gradua) edo hori lor­tze­ko eskubideak ordainduta izatea.

 

Hizkuntza eskakizuna:

4. hizkun­tza-eskakizuna

Beste baldintza batzuk:

Azterketazko lehiaketa honetan onartuak izateko eta, hala badagokie, parte har­tze­ko, ondoko bal­din­tza hauek bete beharko dituzte:

a)  Europako Batasuneko estatu kideetakoren bateko herritarra izatea, edo Europako Batasunak egindako eta Espainiako estatuak berre­tsi­tako tratatu na­zio­ar­te­koen bertutez langileen zirkulazio librea aplika­tze­koa zaion estaturen bateko herritarra izatea, urriaren 30ean onartutako 5/2015 Errege Dekretu Legegileak onartutako Langile Publikoen Oinarrizko Estatutuaren Testu Bateratuak 57. artikuluan xeda­tzen duenaren arabera.

Halaber hartu ahalko dute parte espainiarren eta Europako Batasuneko beste estatu kide ba­tzu­etako herritarren ezkontideek, betiere zuzenbidez bananduak ez badaude, bai eta haren eta ezkontidearen ondorengoek ere, betiere, era berean, zuzenbidez bananduak ez badaude, baldin eta hogeita bat (21) urtetik beherakoak badira edo, urte gehiagoko adina izanda ere, gurasoen kontura bizi badira.

b)  Hamasei (16) urteak beteak izatea eskabideak aurkezteko epea amai­tzen den egunean eta nahitaezko erretirorako gehieneko adina ez gaindi­tzea.

c)  Jarduera fisikoarekin edota kirolarekin lotutako goi mailako titulua izatea (lizen­tzi­atura edo gradua) edo hori lor­tze­ko eskubideak ordainduta izatea.

d)  Lanpostuaren berezko egitekoak behar den bezala bete­tze­ko gaitasun fun­tzio­nala izatea. Bal­din­tza hau dagokion unean egiaztatu beharko du hautagai proposatuak.

e)  Diziplinako espediente bidez zerbi­tzu­tik kenduta ez egotea, Herri Administrazioei edo konstituzio-organoei nahiz autonomia-erkidegoetako estatutu-organoei dagokienez, eta ebazpen judizialaren arabera erabateko desgaikun­tza­rik edo desgaikun­tza berezirik ez izatea, ez enplegu edo kargu publikoak bete­tze­ko, ez fun­tzio­narioen kidegora edo eskalara iristeko, ezta, lan-kontratuko langileen kasuan, zerbi­tzu­tik kendu edo desgaitu duten lanpostuan langileak zituen eginkizunen an­tze­koak bete­tze­ko. Beste estatu bateko herritarra bada, desgaitua edo horren pareko egoera batean ez egotea, eta bere estatuan egoera berean egonda enplegu publikora iristeko eragozpen izango li­tza­tekeen diziplinazko zehapenik edo horren parekorik ez izatea.

f)  Fun­tzio­nario publiko bihur­tze­a erago­tzi­ko dion bestelako ezgaitasunik edo bateraezintasunik ez izatea, dagozkien legezko xedapenek ezarritako baldin­tze­tan.

g)  4. hizkuntz eskakizunari dagokion euskara-maila, derrigorrezkoa. Hala ere, 1990eko uztailaren 24ko Udal Osoko Bilkuraren erabakiari jarraituz, 3. hizkuntz eskakizuna dutenak ere onartuak izango dira, eta plaza atera­tzen duenak urte eta erdiko epea izango du 4. hizkuntz eskakizuna egiazta­tze­ko.

Horrela egingo ez balu, izendapena indargabetu eta eskubide guztiak galduko lituzke.

Onartzea
Aurrez aurrekoa:

Hauta-prozesuan parte har­tze­ko eskabideak eredu ofizial eta normalizatuan egingo dira. Eredu hori oinarri hauei eran­tsi­rik doa, Eranskin gisa. Bergarako Udale­txe­ko Erregistro Orokorrean egongo da eskuragai, 9:00etatik 13:00etara bitartean, astelehenetik ostiralera, eta halaber eskuratu ahalko da Udalaren web-gunean (www.bergara.eus).

Onartua izateko, eskabideak Bergarako Udaleko alkate presidenteari zuzenduko zaizkio, eta ondoko bal­din­tza hauek bete beharko dituzte errefusatuak ez izateko:

a)  Hautagaiek adierazi beharko dute deialdiko 3. oinarrian eskatutako bal­din­tza bakoi­tza eta guztiak bete­tzen dituztela, betiere eskabideak aurkezteko epea amai­tzen den eguna erreferen­tzi­atzat hartuta.

b)  Gainera, eskabidearekin batera, honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:

— NANaren fotokopia; edo identitatea eta nazionalitatea egiazta­tzen dituen dokumentuarena, beste estatu bateko hautagaien kasuan.

— Deialdian parte har­tze­ko beharrezko­tzat eskatutako tituluaren fotokopia.

— Kasua hala bada, 4. hizkun­tza-eskakizuna bete­tzen duela edo deialdiko 7. oinarrian aipa­tzen diren euskarako ziurtagiri edo titulu baliokideetakoren bat badaukala egiazta­tzen duen dokumentuaren fotokopia.

— Eskabidean adierazitako merezimenduak egiaztatuko dituzten agiriak, merezimenduen fasean ebaluatuak izateko. Dokumentu horiek, nahitaez, jatorrizkoak edo fotokopia konpul­tsa­tuak izan beharko dira. Ez dira kontuan izango eskabidean alegatu ez diren merezimenduak edota eskabidearekin batera aurkeztutako dokumentuekin eta instan­tzi­ak aurkezteko epean egiaztatu ez direnak.

Egindako zerbi­tzu­ak ziurtagirien bidez egiaztatu beharko dira. Administrazio publikoetan egindako zerbi­tzu­ak bete diren Administrazioak emandako agirien bitartez horretarako eskumena duten organoek eginak izango dira, eta ziurtagiri horietan zehaztuko dira enplegu-harremanaren iraupena, dedikazioaren por­tzen­tajea eta betetako lanpostuaren fun­tzio­ak.

Bergarako Udalean egindako zerbi­tzu­ak, betiere eskabidean adierazi badira, agiri bidez kreditatu beharrik ez da izango eta hautagai bakoi­tza­ren espedientean ageri diren datuen arabera ebaluatuko dira.

Enpresa pribatuan inoren kontura egindako lana egiazta­tze­ko, enpresa-ziurtagiriak eta lan-kontratuak aurkeztu beharko dira, eta Gizarte Seguran­tzak emandako laneko bizi­tza­ren agiriarekin batera aurkeztuta. Egiaztagirietan, betetako fun­tzio­ak zehaztu beharko dira.

c)  Hautagaiek eskabidean adierazi beharko dute Euskadiko Komunitate Autonomoko zein hizkun­tza ofizialetan egin nahi dituzten azterketen faseko ariketak.

Eskabideak, behar bezala beteta, Bergarako Udaleko Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira, deialdiaren iragarpena Estatuko Aldizkari Ofizialean publika­tzen den egunaren hurrengotik konta­tzen hasi eta gehienez ere hogei (20) egun naturaleko epean.

Eskabideak, era berean, 39/2015 Legearen (urriaren 1eko Administrazio Publikoen Administrazioko Prozedura Erkidearen Legearen) 16.4 artikuluan adierazitako Administrazio Publikoetako erregistroetan ere aurkeztu ahal dira. Bergarako Udaleko Alkate-Lehendakariari zuzenduko zaizkio, eta, eskabideak aurkezteko epearen barruan, dagokion fun­tzio­narioak data eta zigilua jarrita eduki beharko dituzte. Izan di­tza­keten egitatezko aka­tsak, edozein unetan zuzendu ahal izango dira, ofizioz edo interesatuak eskatuta.

Egitezko errakun­tza­rik hautematen bada edozein unetan zuzendu ahal izango da, ofizioz edo interesatuak eskatuta. Ez da egitezko errakun­tza kon­tsi­deratuko eskabidean merezimenduak adierazi ez izana edo horiek egiazta­tze­ko agiriak eskabideari eran­tsi ez izana. Baldin eta interesatuak gai horri buruzko omisioren bat hautematen badu, zuzendu ahalko du eskabideak aurkezteko epea amai­tzen den artean; behin epe hori bukatutakoan, zuzenketa ez da onartuko. Horrek guztiak ez du bal­din­tza­tuko gero euskarako jakite-mailaren egiaztapenaz esango dena.

Deialdia
Gaiak:

IIA

GAI OROKORRAK

 1. Espainiako 1978ko Konstituzioa. I. titulua. II. eta IV. kapituluak.

 2. Espainiako 1978ko Konstituzioa. VIII. titulua. II. kapitulua.

 3. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen II. tituluaren I. kapitulua. Jarduketa-arau orokorrak.

 4. Administrazio publikoen eran­tzu­kizuna. Ondare-eran­tzu­kizuna. Eran­tzu­kizunaren egin­tza. Administrazio publikoen zerbi­tzu­ko agintarien eta langileen eran­tzu­kizuna. Sektore publikoaren araubide juridikoa arau­tzen duen urriaren 1eko 40/2015 Legearen IV. kapitulua.

 5. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen I. tituluaren I. eta II. kapituluak.

 6. Udal-antolamendua. Udaletako organoak. Udalen eskumenak.

 7. Apirilaren 7ko 2/2016 Legea, Euskadiko Toki Erakundeei buruzkoa: V. titulua.

 8. Administrazio-prozeduraren faseak: hasiera, antolamendua, instrukzioa eta amaiera.

 9. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen IV. tituluaren I. eta III. kapitulua.

10. Egin­tza administratiboak berrikustea. Ofizioz berrikustea.

11. Errekur­tso administratiboak: Prin­tzi­pio orokorrak. Gorako errekur­tsoa. Aukerako berrazter­tze-errekur­tsoa. Berrikusteko errekur­tso berezia.

12. Udalerria: Kon­tze­ptua eta elementuak. Udal mugartea. Biztanleria: Erreferen­tzi­a berezia errolda­tze-gaiei.

13. Ordenan­tzak. Erregelamenduak eta Bandoak. Egiteko eta onar­tze­ko prozedura.

14. Toki Erakundeetako langileak. Fun­tzio­narioak, behin-behineko langileak eta lan-itunpeko langileak.

15. Toki Erakundeen ondasunak. Jabari publikoa.

16. Kontratu administratiboak tokiko esparruan. Kontratista aukera­tzea. Bermeak eta eran­tzu­kizuna kontratazioan.

17. Tokiko administrazio-prozeduraren berezitasunak. Dokumentuen sarrera eta irteera erregistroa: Dokumentuak aurkezterakoan bete beharrekoak. Komunikazioak eta jakinarazpenak.

18. Sektore publikoaren araubide juridikoa arau­tzen duen urriaren 1eko 40/2015 Legearen Atariko Tituluaren II. kapitulua.

19. Ordenan­tza fiskalak: Kon­tze­ptua eta onarpenerako prozedura.

20. Tokiko Ogasunetako diru-sarreren sailkapena eta kon­tze­ptua: Zergak, tasak, kontribuzio bereziak eta prezio publikoak.

21. Bergarako Udalak Kirol Zerbi­tzu­rako indarrean dituen tasa eta prezio publikoak, ordenan­tza fiskalen aplikazioa kirol zerbi­tzu­ei dagokienetan.

22. Gi­puz­koako Toki Entitateen Aurrekontuak: prin­tzi­pioak. Tokiko aurrekontua onar­tze­ko prozesua.

23. Intimitateari buruzko eskubide konstituzionala. Abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa, Izaera Per­tso­naleko Datuak Babesteari buruzkoa: II. eta III. tituluak.

24. Eusko Legebil­tza­rraren 4/2005 Legea, otsai­la­ren 18koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoa: Emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan euskal herri-aginteen jarduna gidatu eta bideratu behar duten prin­tzi­pio orokorrak.

GAI ESPEZIFIKOAK

 1. Udal Kirol Zerbi­tzu­ko erregelamendua.

 2. Kirol Zerbi­tzu­aren kirol eskain­tza, kirol instalazio eta ekipamenduak.

 3. Bergarako kirolaren antolaketa, eragile publiko zein pribatuak.

 4. Bergarako Udalaren kirol arloko Plan Etrategikoa 2018-2021.

 5. Agorrosin, Labegaraieta eta Udal Pilotalekuko Autobabes Planen oinarrizko ezagu­tza.

 6. Debagoieneko Mankomunitatearen kirol zerbi­tzu­ak.

 7. Gi­puz­koako Foru Aldundiko Kirol Zuzendari­tza­ren lan-ildoak.

 8. 14/1998 Legea, Euskadiko Kirolarena (1998ko ekainaren 25eko Euskal Herriko Agintari­tza­ren Aldizkaria).

 9. Eskolako Kirolari buruzko 125/2008 Dekretua, uztailaren 1ekoa.

 10. EAEko erabilera kolektiboko igerilekuen araudia. Otsai­la­ren 18ko 32/2003 Dekretua, Erabilpen kolektiboko igerilekuen osasun araudiari buruzkoa (2003ko maia­tza­ren 8ko Euskal Herriko Agintari­tza­ren Aldizkaria). 208/2004 Dekretua, aza­roaren 2koa, erabilera kolektiboko igerilekuen araudi sanitarioa alda­tzen duena (2004ko azaroaren 25eko Euskal Herriko Agintari­tza­ren Aldizkaria, 6058. zk.a).

11. Mugiment programa eta KOZ (Kirol orientazio zerbi­tzua).

12. Bergarako kirol sistema.