Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2009ko ekainaren 11koa, Kulturako sailburuarena, Kulturaren Euskal Behatokia arautzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Kultura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 124
- Hurrenkera-zk.: 3784
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/06/11
- Argitaratze-data: 2009/07/01
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Ekonomi Jarduerak
- Azpigaia: Herri Administrazioa; Informazio etak komunikazioak
Testu legala
Kulturaren Euskal Planak -Kulturaren Euskal Kontseiluak 2004ko maiatzaren 20an onartua eta Eusko Jaurlaritzak 2004ko irailaren 21eko gobernu-batzordean onartua- bere ardatz estrategikoen artean EAEko kulturaren egoera eta bilakaerari buruz sistematikoki informatzeko eta segimendua egiteko sistema eta sektorekako plan estrategikoak eta egoeraren azterketak egitea ezarri zuen.
Horiek horrela, 2. ardatz estrategikoaren garapen gisa Kulturaren Euskal Behatokia sortu zen, euskal kultura-sistema informazio eta ezagutzaren ikuspuntutik osoki elikatzen duen erakunde egituratzaile moduan.
Kultura Sailaren egitura organikoa ezartzen duen otsailaren 14ko 25/2006 Dekretuaren bidez, Kulturaren Euskal Behatokia sortu zen formalki, Kultura Sustatzeko Zuzendaritzari atxikita sortu ere. Behatokiaren funtzioak eta jardun-arloak agindu honen bidez ezarriko dira.
Ondorioz,
Kulturari buruzko informazioa ordenatu, balioztatu eta sortzea.
Euskal kulturaren egoera, bere azpiko sektoreena eta gizartearen eskakizunak aztertzea.
Kulturarekin -kultura zentzu zabalean hartuta- lotutako alderdi orokorrak, sektorialak edo lurraldearen araberakoak aztertzea. Horretaz gain, euskal kultura-sistemaren I+G+b lerroak formulatu eta egokitu behar ditu Kulturaren Euskal Behatokiak.
Kulturaren Euskal Behatokiak elkarlanean jardungo du, Kultura Sustatzeko zuzendariaren bidez, Kulturaren Euskal Kontseiluarekin, Erakundearteko Batzordearekin eta Kulturaren Euskal Planeko Batzorde Bereziekin, kasuan kasu esleitu zaizkion funtzioak betetzeko.
Kultura-ondarea (arkeologikoa, arkitektonikoa, etnografikoa, industriala, museoak, liburutegiak, agiritegiak).
Sorkuntza eta adierazpen artistikoa (antzerkia, musika, dantza, literatura, arte plastikoak).
Kultura-industriak (edizioa, fonografia, ikus-entzunezkoak, multimedia, kultura digitala, eskulangintza eta hedabideak).
Zehar-lerroak.
Kulturaren Euskal Behatokiaren urteko txostena.
Egindako azterketa eta ikerketa estrategikoei buruzko liburuak eta bilduma berezituak argitaratzea.
Batzar eta jardunaldiak antolatzea. Dagokion jarduera-ildoaren barruan, batzar eta jardunaldiak antolatuko dira, arduradun politikoak, adituak eta ordezkari sektorialak biltzeko eta ezagutza partekatzeko eta sortzeko espazioa eskaintzeko.
Aholkularitza eta kontsulta zerbitzua.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean agindu hau.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko ekainaren 11.
Kulturako sailburua,
MARÍA BLANCA URGELL LÁZARO.