Arautegia
InprimatuHUTS-ZUZENKETA, dekretu honena: 93/2025 Dekretua, apirilaren 29koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren estatutuak onartzen dituena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Ekonomia, Lan eta Enplegu Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 134
- Hurrenkera-zk.: 3123
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2025/04/29
- Argitaratze-data: 2025/07/16
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Lana eta enplegua; Gobernua eta Administrazio Publikoa
Testu legala
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.b) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren estatutuak onartzen dituen apirilaren 29ko 93/2025 Dekretuan adierazitako moduko hutsak atzeman dira (2025eko maiatzaren 15eko EHAA, 90. zk.), eta zuzendu egiten da ondoren:
Euskarazko bertsioan, aurkibideko 2025/90 Laburpena (5/1) orrialdean, eta argitalpenaren testuko 2025/2040 (31/1) orrialdean, hain zuzen, izenburuan,
hau dio:
93/2025 DEKRETUA, apirilaren 29koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren estatutuak onartzen dituena.
baina hau esan behar du:
93/2025 DEKRETUA, apirilaren 29koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren estatutuak onartzen dituena.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren Estatutuak izeneko eranskinean, III kapituluaren 1. ataleko 14.2.g) artikuluan (2025/2040 (21/32) orrialdea),
hau dio:
Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan nominatiboki aurreikusitako dirulaguntzak ematea, dirulaguntzen oinarri arautzaileak eta deialdiak onartzea, baldin eta gastua baimentzea zuzendaritza nagusiari badagokio, eta norgehiagoka-prozedurei lotutako deialdiak ebaztea.
baina hau esan behar du:
Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan nominatiboki aurreikusitako dirulaguntzak ematea, dirulaguntzen oinarri arautzaileak eta deialdiak onartzea, baldin eta gastua baimentzea zuzendaritza nagusiari badagokio, bai eta norgehiagoka-prozedurei lotutako deialdiak eta gizarte segurantzaren sistemaren prestazioekin loturiko prozedurak ebaztea ere.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren Estatutuak izeneko eranskinean, III kapituluaren 1. ataleko 14.3 artikuluan (2025/2040 (22/32) orrialdea),
hau dio:
Zuzendaritza nagusiaren titularraren lanpostua hutsik dagoenean, titularra ez dagoenean edo hura gaixo dagoenean, hurrengo artikuluan aipatzen diren zuzendaritza exekutiboen titularrek, agertzen diren hurrenkeran, organo horri esleitutako eskumenak baliatuko dituzte.
baina hau esan behar du:
Zuzendaritza nagusiaren titularraren lanpostua hutsik dagoenean, titularra ez dagoenean edo hura gaixo dagoenean, administrazio-ahalak dituzten zuzendaritza exekutiboen titularrek, agertzen diren hurrenkeran, organo horri esleitutako eskumenak baliatuko dituzte. Hurrengo artikuluan aipatzen dira zuzendaritza exekutibo horiek.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren Estatutuak izeneko eranskinean, III kapituluaren 2. ataleko 15.4 artikuluan (2025/2040 (22/32) orrialdea),
hau dio:
Zuzendaritza exekutiboetako titularren postuak hutsik badaude, edo titularrak ez badaude edo haiek gaixorik badaude, zuzendariek beteko dituzte haiei esleitutako eginkizunak (betiere egoera hori gertatu aurretik eginkizun horiek eskuordetu ez badira), estatutu hauetan agertzen diren hurrenkeraren arabera, eta lehenengo agertzen dena zuzendaritza nagusiko titularrak beteko du.
baina hau esan behar du:
Zuzendaritza exekutiboetako titularren postuak hutsik badaude, edo titularrak ez badaude edo haiek gaixorik badaude, administrazio-ahalak dituzten zuzendariek beteko dituzte haiei esleitutako eginkizunak (betiere egoera hori gertatu aurretik eginkizun horiek eskuordetu ez badira), estatutu hauetan agertzen diren hurrenkeraren arabera, eta lehenengo agertzen dena zuzendaritza nagusiko titularrak beteko du.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren Estatutuak izeneko eranskinean, III kapituluaren 2. ataleko 18.3 artikuluan (2025/2040 (25/32) orrialdea),
hau dio:
Zuzendaritza horren ebazpenek ez diote administrazio-bideari amaiera ematen, salbu eta dirulaguntzen oinarriak eta dirulaguntza-deialdiak onartzeko direnetan.
baina hau esan behar du:
Zuzendaritza horren ebazpenek ez diote administrazio-bideari amaiera ematen, salbu eta dirulaguntzen oinarriak eta dirulaguntza-deialdiak onartzen dituztenek eta horrela dela adierazten dutenek, lege- edo arau-xedapen bat betez.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren Estatutuak izeneko eranskinean, III kapituluaren 2. ataleko 20.1.f) artikuluan (2025/2040 (26/32) orrialdea),
hau dio:
Enpleguaren eta enplegu-zerbitzuen eskaera-erregistroa eta Lanerako Prestakuntza Erakundeen Euskal Erregistroa kudeatzea.
baina hau esan behar du:
Lanerako Prestakuntza Erakundeen Euskal Erregistroa kudeatzea.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren Estatutuak izeneko eranskinean, III kapituluaren 2. ataleko 21.1.a) artikuluan (2025/2040 (26/32) orrialdea),
hau dio:
Euskal Enplegu Sareak enpresa eta entitate enplegatzaileei ematen dizkien zerbitzuak diseinatzea eta kudeatzea, eta haien eskubideak eta betebeharrak betetzen direla bermatzea, hargatik eragotzi gabe foru-aldundiei eta toki-entitateei dagokien kudeaketa.
baina hau esan behar du:
Enplegu eskaeren eta zerbitzuen erregistroa, eta Euskal Enplegu Sareak enpresa eta entitate enplegatzaileei ematen dizkien zerbitzuak diseinatzea eta kudeatzea, eta haien eskubideak eta betebeharrak betetzen direla bermatzea, hargatik eragotzi gabe foru-aldundiei eta toki-entitateei dagokien kudeaketa.