Eusko Jaurlaritza

Arautegia

Inprimatu

277/2009 DEKRETUA, maiatzaren 26koa, Plentziako herrigune historikoa (Bizkaia) kultura ondasun, monumentu-multzo kategoriarekin, sailkatzeko eta haren babes-araubidea ezartzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Kultura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 106
  • Hurrenkera-zk.: 3314
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2009/05/26
  • Argitaratze-data: 2009/06/05

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita; EAEko udalak

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Euskal Autonomia Erkidegoak, Konstituzioko 148.1.16 eta Estatutuko 10.19 artikuluen babesean, eskumen osoa bereganatu zuen Kultura Ondareari dagokionez. Aipaturiko eskumen horretaz baliatuz, Euskal Kultura Ondareari buruzko uztailaren 3ko 7/1990 Legea, kultura-interesa duten Euskal Autonomia Erkidegoko ondasunak deklaratzeko prozedurak arautzen dituena, onartu zen. Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordearen 2009ko otsailaren 3ko Ebazpenaren bidez (2009ko martxoaren 4ko EHAA, 44 zk.), Plentziako (Bizkaia) herrigune historikoa monumentu-multzo kategoriarekin sailkatutako kultura ondasuna deklaratzeko espedientearen izapidea bultzatu zen, bai eta espedientea jendaurrean jartzeko eta interesdunei entzuteko izapideak ere. Informazioa jendaurrean jartzeko eta interesdunei entzuteko epea amaitu eta ez da bat ere alegaziorik aurkeztu. Ondorioz, uztailaren 3ko Euskal Kultura Ondareari buruzko 7/1990 Legearen 11.1 eta 12. artikuluetan ezarritakoarekin bat etorriz, Kultura Ondarearen Zentroko zerbitzu teknikoek egindako aldeko txostena aztertu ondoren, eta Kultura sailburuaren proposamenez eta Gobernu Kontseiluak 2009ko maiatzaren 26ko bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

Lehenengoa. Kultura Sailak Euskal Kultura Ondarearen Zentroari atxikitako Sailkatutako Kultura Ondasunen Erregistroan inskribatuko du Plentziako herrigune historikoa. Bigarrena. Kultura Sailak dekretu honen berri emango du Jabetza Erregistroan, Euskal Kultura Ondareari buruzko uztailaren 3ko 7/1990 Legearen 26. artikuluan ezarritakoa betetzeko, eta, horrekin batera, honako erakunde hauei jakinarazi: Plentziako Udalari, Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura eta Garraio eta Hirigintza Sailei, baita Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailari ere. Hirugarrena. Kultura Sailak eskaera egingo dio Plentziako Udalari udal hirigintza-araudia egokitu dezan monumentu-multzoaren babes-araudiak ezartzen dituen betebeharretara, Euskal Kultura Ondareari buruzko uztailaren 3ko 7/1990 Legearen 12.2 artikuluak hala xedatzen duelako.

Laugarrena. Argitara dadila dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Bizkaiko Aldizkari Ofizialean, jende guztiak horren berri izan dezan.

Udal planeamendua dekretu honetan ezarritako babes-araubideari egokitzen zaion arte, eta Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak aldeko txostena egiten ez duen bitartean, monumentu-multzoaren mugaketak hartzen duen eremuan egin beharreko esku-hartzeek aldez aurretik Bizkaiko Foru Aldundiko organo eskudunen baimena beharko dute, eta baimen horren ondotik eskuratu behar da udal lizentzia, halaxe xedatzen du-eta Euskal Kultura Ondareari buruzko uztailaren 3ko 7/1990 Legearen 29.1 artikuluak.

Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean bertan sortuko ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteizen, 2009ko maiatzaren 26an. Lehendakaria, FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ. Kultura sailburua, MARÍA BLANCA URGELL LÁZARO

Mugapenaren justifikazioa. Plentziako hirigune historikoaren monumentu-multzoaren mugapena ukaezinak diren zenbait muga fisikok zehazten dute, besteak beste hiriaren harresiaren trazatuak, eta hegoalderantz zabaldu da ibaiaren ertzera arte, erriberako pasealekua osatzen duten eraikinak sartzeko, mugapen horretan sartzeko moduko multzoa baitira, bai ingurumen baliogatik bai arkitekturagatik. Mendebaldera eta ekialdera zabaltzeko arrazoia, berriz, paisaiagatik eta arkitekturagatik interes handia duten zenbait eraikin mugapen horren barruan sartzea da.

Mugapena. Plentziako hirigune historikoaren mugapen grafikoa hurrengo eranskinean grafikoki aurkezten dena da.

Plentzia XIII. mendean sortu zuen Diego Lopez de Haro Bizkaiko jaunak, eta haren asmoa Gaztelako merkantzien garraioan giltzarri izango zen puntu bihurtzea izan zen. Butroe ibaiaren azken meandroa azpian hartzen duen muinoaren hegoaldeko magalean dago, babestutako portu natural batean eta iparraldean itsasoa duela, hegoaldean Urduliz, ekialdean Gorliz eta mendebaldean Barrika. 1780tik hona itsasontzien matrikulazioa izugarri jaitsi da itsasadarrean sortzen ziren hondar-bankuak zirela-eta; izan ere, sarrera itxi egiten zuten eta itsasontziek ez zuten igarotzerik bertan geratu nahi ez bazuten. Gaur egun, Astillero plaza, Butroe itsasadarraren sedimentuen gainean eraikia da, garai batean itsasontziak eraikitzen ziren lekua gogorarazten duen bakarra.

Hirigune historikoa ibaiak berak eta elizak, Butroetarren dorreak eta merkatuaren plaza dauden guneak mugatzen dute (eremu lau hori izan zen mendeetan zehar hiriaren gune nagusia). Plantak Bastidako ereduari jarraitzen dio eta hiru kale paralelo ditu: Goienkale, Artekale eta Barrenkale, eta garai batean ibaira ematen zuten bi kantoik zeharkatzen dituzte. Kaleek eta kantoiek zabalera bera dute: bost urratsekoa. Kantoiek erribera eta hirigunea lotzen dituzte, eta kaleak ibaiertzarekiko paraleloak dira, lurraren bideei jarraiki. Espazioa Erdi Aroko ereduei jarraiki banatuta dago: lursailak estuak eta sakonak dira. Horietako askok gaur arte iraun dute, eta hiriko hasierako etxebizitzen ezaugarri ziren baratza batzuek ere bai. Askotan, lursail bat baino gehiago elkartu dira eraikin handiagoa egiteko. Garai bateko harresietatik, elizatik gertu, alde zaharraren goialdean dagoen atari irekia bakarrik gelditzen da: Santiagoko atea. Erdi-puntuko arkua da, kanoi eskartzanoa duena, eta neurriak eta faktura ikusita, XVI. mendekoa dirudi.

Hirigunea estua zenez, zenbait zabalgune egin behar izan ziren. Kalebarria, elizaren atzealdean dagoen kaleska irregularra, lehena izango zen, eta geroago, XIX. mendean, Portaletas eta Barrenkale eta Artekaleren luzapenak egin ziren. Baina errebal nagusia erribera izan zen, itsasadarrari irabazitakoa, gaur egun udarako egoiliarrentzat txalet eta etxebizitza-eraikinez bete dena. Arkitekturari dagokionez, badira zenbait eraikin aipagarri. Zaharrena, Santa Maria Magdalena eliza da, Bizkaiko arkitektura erlijiosoaren adibide berezia. Elizaren dorre-arkupea oso elementu interesgarria da, oso sendoa, defentsarako, eta, aldi berean, zelatan egoteko eta argia emateko balio duena. Hiru habeartekoetako espazioaren kontzepzioa ere aipagarria da: altura berean estalita daude, espazioa bateratzeko asmoz, argi eta garbi. Errenazimentu garaiko egoitzazko arkitekturaren adibide ederra El Torreón dugu, udaletxe zaharra eta gaur egungo Kultura-etxea. 1562ko eraikina da eta garai hartan jauregiek zuten diseinua du. Dorretxeen eredu tradizionalari jarraitu arren, bao asko ditu, zabal samarrak.

Aldapa berean, Eleiz enparantzaren izkinan, Torreón eraikinaren antzeko eraikin bat agertzen da argazki zaharretan. Etxebizitza egiteko zaharberritu dute. Armarria eta jatorrizko eraikina 1603. urtekoa da eta Butroetarrena da, hemen izan baitzuten euren dorretxea.

  1. mendeko etxebizitza neoklasikoak ere badu garrantzia, Plentziak etxea asko eta asko berritu zituen garaikoa. Aipagarriak dira 1865eko Opatuako jauregia, Kristo enparantzan; Camposena etxea, Barrenkale 3an; edo Goienkale 4-6ko etxetzarra.

    Beste maila batean bada ere, beste hogei bat eraikin aipagarriak dira, etxe oso berrituak, itxura tiroldarrekoak, asko eta asko begiratokidunak. Interesgarria da Plentzian dauden arrantzaleen etxebizitzen adibide urriak jasotzea (elizako kaleska). Familia bakarreko etxeak dira, atxikiak, lursail sakonak eta fatxada estuak dituztenak, bi altuerakoak, bi isurialdeko teilatukoak, teilatu-gailurra fatxadarekiko paraleloa dutela. Beheko solairua kalea baino maila baxuagoan egon ohi da, eta loja edo biltokirako erabiltzen zen. Goiko solairuan askotan eskailera edo egurrezko patio batetik igotzen zen hara, egon ohi da etxebizitza, eta gorago, ganbara.

  1. Babes-erregimen honek aipatzen dituen birgaitzeko esku-hartze motak abenduaren 30eko 317/2002 Dekretuan jasotakoak dira. Dekretu hori ondare urbanizatua birgaitzeko jarduera babestuei buruzkoa da.

  2. Monumentu kategoriarekin kalifikatutako kultura-ondasuntzat aitortuta dauden edo etorkizunean halakotzat jotzen diren eraikin eta elementuei, horren ondorioz babes-erregimen xehatua ezarrita dutenei, erregimen hori aplikatuko zaie, eta araudi hau osagarri gisa aplikatuko da.

  3. Babes-erregimen honen eraginpean dauden ondasunen jabeek Euskal Kultura Ondareari buruzko 7/1990 Legeko 20 eta 35 artikuluek eta Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko 2/2006 Legeko 199. artikuluak ezartzen dituzten kontserbazio-, zaintza- eta babes-betebeharrak bete beharko dituzte. 6. Babes-erregimen honetako babes bereziko, ertaineko, oinarrizko eta partzialeko zerrendan dauden ondasunak eraistea, zati batean edo osorik, Euskal Kultura Ondareari buruzko uztailaren 3ko 7/1990 Legeko 36. artikuluan eta azaroaren 10eko 306/1998 Dekretuan jasotakoarekin bat etorriz egin ahal izango da soilik. 306/1998 Dekretua kalifikatutako eta zerrendatutako kultura-ondasunen aurri-egoeraren deklarazioari buruzkoa eta berauek eraisteko erabakiaren aurretik eta ondoren egin beharrekoei buruzkoa da. Eraikinak barrutik hustea zatikako eraisketa egitea da, eta, beraz, lege-betekizun hau bete beharko du.

  1. Babes-erregimenaren araubide orokorraren aplikazioak hirigune historikoaren tipologian edo forman aldaketak eragingo dituzten erabilerak sartzeko aukera ematen badu, Eusko Jaurlaritzako dagokion organoak kasu horren inguruan adierazten duenaren arabera jokatu beharko da.

  2. Babes-erregimen honen aplikazioaren ondorioz, elementu jakin batzuk osorik edo partzialki eraits badaitezke, edota 6. idatz-zatiaren arabera araututakoen kasuan, gorde egin beharko dira bistan edo gaur egun ezkutuan dauden eta fabriken bereizgarriak diren harrizko elementuak (hala nola, harlanduzko ertzak, ateburuak, leihoburuak, inpostak, mentsulak etab.), eraikuntza berrian erabiltzeko, nahiz eta ez egon babes-erregimen honetako 4. zerrendaren barruan (babes partzialekoen artean) 9. Babes-erregimen hau garatzen duen hirigintza-plangintzak egungo zenbait eraikinen gehieneko altuera aztertu beharko du; alegia, inguruko eraikinekiko tratamendu edo osaera erabat ezberdina duten altxaerak egin izanagatik inguruko edo kaleko altuera nabarmenki gainditzen dutenena.

  1. Lursailaren forma eta tamainari eusteko baldintza zorrotz bete beharrekoa izango da Babes Morfologikoaren mailako elementuetan. Kasu horietan, hala ere, lursailaren zabalera librea 4,00 m. baino txikiagoa bada mehelinak kontuan hartu gabe jarraian dagoen beste lursail bakar batekin elkartu ahal izango da. Dena den, babespean dauden eraikinetako elementu guztiak bere horretan utzi beharko dira nahitaez. Gainerako babes-mailetan zilegi izango da lursailak bereiztea, Hirigune Historikoaren ezaugarriei hobeto egokitzen zaizkien eskala-baldintzak mantentzearren edo lursailen zatiketaren jatorrizko arrazoi berreskuratzearren, baina inola ere ez lursailak bereizteak adierazitako lotizazio-irizpidearen kontrako egoerarik eragiten badu.

  2. Hiri-egitura, publiko eta pribatuaren definiziotzat hartuta, monumentu-multzo baten ezaugarri bereizgarrietako bat eta lursail-egituraren azken euskarria da. Beraz, ez da onartuko egituraren egungo lerrokadurak aldatzea, ez bada trazatuko disfuntzioak konpontzeko zuzenketa zehatza.

  1. Eraikinaren egoerari buruzko azterketa analitikoa; alegia, eraikinaren deskripzioa, eta kontserbazio-egoerari buruzko azterketa, txosten diagnostikoa, ondorioak eta esku-hartzeko oinarrizko gomendioak biltzen dituena. Azterketa analitikoaren deskripzioak dokumentazio grafikoa jaso beharko du, 1/50 eskalan, gutxienez, oinak, aurretiko bistak eta sekzioak adierazteko; 1/20 eskalan, gutxienez, arkitektura-xehetasunak adierazteko; argazki-dokumentazio osoa, plano historikoak eta abar, eta egitura-sistemaren altxaera zehatza, dimentsionatua eta akotatua. Dokumentazio horrekin batera azalpen-memoria aurkeztuko da, eta, baldin badago, eraikinari buruzko bibliografia. Kontserbazio-egoerari buruzko azterketan azterketa analitikoaren eranskin edo separata gisa aurkez daiteke, beste batzuen artean, egitura-sisteman eragiten duten edo eragin dezaketen patologien azterketa eta elementu horiek zaintzeko beharrezko diren neurriak jasoko dira. b) Dokumentazio grafikoa. Bertan, egin beharreko esku-hartzeak, erabiliko diren materialak, lanak egiteko exekuzio-faseak, zein bukaerako egoera adieraziko dira. Hori guztia eskala egokian egongo da, aurreko atalean eskatutakoan, gutxienez.

  1. Esku-hartzearen helburuak, egingo diren lanak eta erabiliko diren teknikak adierazten dituen dokumentazio idatzia. Zer material erabiliko den adieraziko da, bai eta zer egonkortasun duen eta zer elkarreragin duen gainerako osagarriekin. d) Eraikinaren bizitza ziurtatzeko eta egoki mantentzeko behar diren teknika eta bitartekoak zehaztea.

  1. Esku-hartzearen aurrekontua, babes-erregimenaren honen aginduen arabera obrak behar bezala egiteko beharrezko teknika eta bitartekoen araberakoa.

  1. Estalkiak bi isurialde izango ditu eta gailurra fatxada nagusiarekiko paralelo egongo da, kasu berezietan izan ezik; hala nola, kaleen elkargune diren eraikinetan, hiri-jauregietan, garrantzi handiko eraikin isolatuetan, eta abarretan. b) Aurreexistentziaren teilatu-hegal eta gailurrerainoko altuerei eutsiko zaie, horiek inguruko babestutako eraikinetako altuera nagusia gainditzen ez badute; hala balitz, horretara egokitu beharko lukete. Aurretik zeuden altuerak txikiagoak badira, adierazitako eraikinen altueretara egokitu ahal izango dira. c) Teilatu-hegalak, hegalean zein ertzean, hiriguneko ingurumen-balioaren adierazgarri direnen ezaugarriak izan beharko ditu. Ez dira 20 cm baino gehiagoko ertzak baimenduko. d) Eraikina ordezkatzen bada, fatxadaren itxura laua errespetatuko da eta, horrenbestez, ez da hegalkin trinkorik egitea onartuko. e) Birgaitzeetan, fatxaden ohiko aurreratzeak zabalera osoan mantentzea onartuko da. Aurreratze horiek tamaina, material, akabera eta kalitate tradizionalak izan beharko dituzte. f) Debekatuta dago beheko solairuetan markesina eta hegalak egitea, baita ataripeak ere. g) Debekatuta dago solairuarteak egitea. h) Aurretik dagoenaren beheko solairuaren altuerari eutsiko zaio, horrek ez badu gainditzen kale horretako fatxada babestuen ezaugarri den altuera; izan ere, horrela bada, hari egokitu beharko zaio. Aurretik zeuden altuerak txikiagoak badira, adierazitako eraikinen altueretara egokitu ahal izango dira. i) Estalkietako faldoien planoetatik kanpora ateratzen diren kasetoi eta bolumenak egitea mugatu egingo da, estalkiak pertzepzioan haiei nagusi dakizkien.

  1. Hiriguneko konposizio-elementu bereizgarriak erabiliko dira: Baoak ardatz bertikaletan antolatuko dira. Fatxada-konposizioak berau osatzen duten elementuen irakurketa hierarkikoa egiteko aukera emango du.

    Debekatuta dago begiratokirik egitea, salbu eta leku oso irekietara ematen badute; esaterako, plazetara edota horiek plaza eta kale-ertzetara. Balkoi irtenen zorua ez da 15 cm-tik gorakoa izango, eraikitzeko materiala edozein dela ere. Ohiko materialak (egurra eta metala) erabiliko dira balkoietako babesak egiteko. k) Kalera eta kantoira ematen duten fatxaden tratamendu hierarkizatua egingo da, bietan fatxada duten eraikinetan. l) Aurretik dagoen egiturari eutsi beharko zaio, eta aldatuta badago jatorrizkoa berreskuratu, beheko solairuko aurrealdeko fatxadetan eta mentsula tankerako aurreratzea duten mehelinetan, osagai hori harlanduzkoa duten eraikinetan. m) Erakusleihoak eta errotuluak dagokien hormaren harkantoiaren zabaleran gauzatu beharko dira; espresuki debekatuta dago baoen irakurketa-planotik atzeraemangune handirik egitea edo aurreratzea. n) Eraikin batek kalera eta kantoira ematen duen fatxada duenean, komunikazio bertikaleko gunerako sarbidea kaleko fatxadatik egingo da. o) Fatxadako akaberak zarpeatuta edo entokatuta egingo dira, ez bada harlanduzko fabrika edo adierazgarriak diren harrizko elementuak (leihoburu eta ateburuak, harkantoiak, kantoiak, etab.). Beheko solairuetan fatxadaren akaberak harrizkoak edo harri-iztukuzkoak izango dira ezingo da akabera leunik egin, eta zokaloa goiko solairuek osatzen duten eraikinaren gorputzetik bereiz nabarmentzea ahalbidetuko du.

    1. Eraikina ordeztu behar bada, eraikinean egon daitezkeen harresi-zatien kontserbazioari eragin gabe ordeztuko da. Irizpide berari jarraituko zaio lurpean egon daitezkeen hondarrekin, foru-aldundiak, esku-hartze arkeologikoaren emaitzak ikusita, hala agintzen badu.

1. ATALA

ALDEZ AURREKO GAIAK

Hiri-espazioak Babes berezia. Babes ertaina. Oinarrizko babesa. Babes morfologikoa. Diskordantzia. 2. Eraikinaren babes-maila edozein dela ere, babestutako eraikinaren zenbait zati edo elementu banan-banan baloratu ahal izango dira araubide honetan, eta horretarako, babes partzialeko maila hauek ezartzen dira:

Babes partziala. Diskordantzia partziala. 11. artikulua. Garrantzi bereziko elementuak. Euskal Kultura Ondareari buruzko uztailaren 3ko 7/1990 Legearen 12.1 e) artikuluan jasotzen dena betetze aldera, garrantzi bereziko elementutzat joko dira babes berezi eta ertaineko zerrendan jasotako eraikin guztiak.

2. ATALA

HIRI-ESPAZIOAK

  1. Kale eta kantoiei urbanizazio-jarduera orotan, horien guztien zoladura aurreikusiko da. 4. Pixkanaka zerbitzu guztiak lurpean kanalizatzeari ekingo zaio, eta inola ere ez da baimenduko gainazaleko edo aireko linearik. 5. Eranskin degradatzailetzat joko da kantoiaren lerrokadura gainditzen duen edozein elementu, irtena izan edo ez, eraikinen teilatu-hegala izan ezik. Horiek ezingo dira 50 cm baino gehiago irten. 15. artikulua. Karkabak eta patioak 1. Karkaba eta patioetako esku-hartzeen helburua gune horien eta argia eta airea ematen dien eraikinen higiene- eta osasun-baldintzak bermatzea izango da.

  1. Karkabaren zabalera, oro har, 3 m-koa da, baina karkaba osatzen duten eraikinen ezaugarrien arabera etxadi batetik bestera alda daiteke.

  2. Jarduera berriek (orube, eraikin ordezkagarri edo diskordanteetan egiten direnek) eta berreraikuntzek karkabaren ardatzetik karkaba horretarako zehazten den zabaleraren erdiraino atzeraeman beharko dituzte atzealdeko lerrokadurak. Baldintza hau orokorra da, eta planeamenduan hobeto zehaztu ahal izango da lehendik zeuden elementuen kontserbazioak karkabaren lerrokaduraren trazadura bortxatzen duenean. Ez da inolako hegalik onartuko finkatutako lerrokadurarekiko, eraikuntzaren teilatu-hegala izan ezik.

  3. Eranskin degradatzailetzat hartuko dira karkaben edo patioen inbasioak, hegalkin egiten dutenak edo behe-solairuetakoak. Higiezinean edozein jarduera burutzen denean, eraitsi egin beharko dira.

  4. Karkabak eta patioak higienizatzeko jarduerak egiterakoan zolaketa-lanak ere egingo dira, baita bertako nahiz fatxadak bertara begira dituzten eraikinetako euri-uren kanalizaziolanak ere. Halaber, edozein motatako hiri-zerbitzuak lurpean kanalizatzeko obrak onartuko dira.

    3. ATALA

    BABES BEREZIA

  1. Garrantzi bereziko elementu arkitektonikoak izanda, horiek berreskuratzeko esku-hartzeak babes bereziko elementuentzako zehaztutakoen barruan sartu ezin direnak badira. 20. artikulua. Babes ertaineko mailan barne hartutako elementuei buruzko aginduak. 1. Eraikin horiek osorik edo zati batean eraisteko, Euskal Kultura Ondareari buruzko uztailaren 3ko 7/1990 Legeko 36. artikuluan xedatutakoa bete beharko da 2. Eraikin horiei eragiten dien edozein lan edo esku-hartzetan ezin izango da aldatu egitura bolumetrikoa ez eta lerrokadura ere. 3. Eraikin horietan gauzatuko diren erabilerek eraikinen kontserbazioa bermatu beharko dute, Euskal Kultura Ondareari buruzko uztailaren 3ko 7/1990 Legeko III. Tituluaren zehaztapenak urratu gabe. 4. Babes ertaina duten eraikin eta elementuetan baimendutako esku-hartzeek kontserbazioa eta funtzionalitatea bermatzea izango dute helburu, eta elementu tipologikoak, formalak eta egiturazkoak errespetatu beharko dituzte. Babes bereziko erregimenean baimendutako esku-hartzeak ere egin ahal izango dira, bai eta Ondare Urbanizatua Birgaitzeko Jarduketa Babestuei buruzko abenduaren 30eko 317/2002 Dekretuan, zaharberritze kontserbatzailerako A eta B kategorian ezarritako obrak ere.

  1. Balio arkitektoniko, historiko edo artistiko berezirik ez izan arren, finkatzea egokitzat jotzen direnak ikuspegi tipologikotik edo ingurumenetik ondare eraikiaren alderdi interesgarri direlako, baina ez dutenak nahikoa interes babes ertaineko mailan sartzeko; alegia, zaharberritzeko lanak egiteko.

  2. Historia- edo arkitektura-balio garrantzitsuak izanik, berreskuratzeko lanak babes handiagoko elementuetarako tipifikatutakoen barruan sartu ezin izatea.

  1. Eraikin horietan baimendutako esku-hartzeak, babes maila gorenetan sartutakoez gain, abenduaren 30eko 317/2002 Dekretuan, Ondare urbanizatu eta eraikia birgaitzeko jarduketa babestuei buruzkoan, jasotakoak izango dira, egonkortzea deituriko esku-hartze motarako. Era berean, erreforma deituriko esku-hartze mota ere baimenduko da 22. artikuluko a) baldintza betetzen duten eraikinetan, baldin eta eraikina babes-erregimena garatzen duen planeamenduan ezarritako etxadiaren barruko lerrokadura-baldintzetara egokitu behar bada. Halakoetan, zatikako eraisketak egiteko aukera ere izango da.

  1. Eraikin horietan baimendutako esku-hartzeak, abenduaren 30eko 317/2002 Dekretuan, Ondare urbanizatu eta eraikia birgaitzeko jarduketa babestuei buruzkoan jasotakoak izango dira, ordezkapena deituriko esku-hartze motarako.

  2. Eraikina ordezkatu arren, kontserbatu egingo dira babes-erregimen honetan babes partziala duten eraikinaren elementuak, baita 18. artikuluan aipatzen diren harresi-zatiak edo lurreko hondakinak ere.

  3. Plangintza hori onartzen ez den bitartean, eraikinak eraberritu edo ordezteko, babes-erregimen honetako 8. artikuluan zehazten dena bete beharko da.

  4. Eraikin berriek daudenekin bat etorri, eta hirigunearen ezaugarri morfologikoekin bat datozen etxadiak osatu beharko dituzte. Eraikinek bildu beharreko baldintzak hirigintza-plangintzak ezarritako parametroen araberakoak izango dira. Plangintzak, lursail bakoitzerako, hau zehaztu beharko du:

    Lursailaren definizio bolumetrikoa, eta eraikin bat baino gehiago baldin badago, horien erabileraren eta horien arteko harremana. Eraikitako hondoa. Teilatu-hegalen eta gailurren altuerak. Estalkiaren planotik irteten diren bolumenak direla eta jarraitu beharreko baldintzak. Beheko solairuaren altuera. Kanpoko altxaeren konposizio-eskemak; lehendik beste elementu batzuk badaude, horiekin zer egin behar den zehaztu beharko da. Fatxadan erabil daitezkeen elementuen dimentsio-ezaugarriak. Akaberako materialak eta lehendik zeuden elementuen tratamendua, baleude. Eredu-etxebizitza lursailean gauzatzeko eskema.

  1. Hirigunea birgaitzeko espazio libreen eskema egokia ezartzea eragozten duten bolumenak egotea.

  2. Ikuspegi historiko edo arkitektonikotik balio berezirik ez duten arren, karkaben bidez argiztatu eta aireztatzen diren eraikinetan traba diren bolumen handiak.

  3. Fatxada-akaberetan hirigune historikoan nagusi direnekin bat ez datozen material eta elementuak erabiltzea. d) Eraikinean eranskin degradatzaileak egotea, halako proportzioan non ezinezkoa baita aldaketa horiek egin zaizkion jatorrizko eraikuntza-unitatea antzematea.. e) Ingurukoen ezaugarriekin nabarmen bat ez datozen bolumenak ezartzea, bai gehiegizko altuera dutelako, bai etxadiaren barruko zein kanpoko lerrokaduretan aldaketak eragiten dituztelako. f) Monumentu-multzoan barne hartuta dauden gainerako eraikinekin bat ez datozen eraikuntzak egitea, dauden tokiaren inguruneari oinarrizkoan egokitu gabe. 2. Eraikin horietan baimendutako esku-hartzeak eraistea edo ordezkatzea izango dira, babes-erregimen hau garatuko duen hirigintza-plangintzan zehaztutako moduan. 3. Horiez gain, baimendu egingo dira lurzoruari eta hirigintzari buruzko 6/1998 Legeko 19. artikuluak, eraikinen kontserbazioari buruzkoak ezarritako esku-hartzeak, eta kontserbatzaileak eta apaindurakoak ere bai, ondare urbanizatu eta eraikia birgaitzeko jarduera babestuei buruzko abenduaren 30eko 317/2002 Dekretuan zehazten diren moduan. 4. Babes-erregimen hau garatuko duen hirigintza-plangintza onartzen ez den bitartean, babes-erregimen honetako 8. artikuluan zehazten dena bete beharko da.

Edozein babes mailatan sartuta dauden eraikinetako diskordantzia partzialtzat jotzen diren elementuen gaineko esku-hartzeek elementu horiek ezabatzea izango dute helburu, eta lurzoruari eta hirigintzari buruzko 2/2006 legearen 199. artikuluan, eraikinen kontserbazioaren inguruko betebeharrei buruzkoan, jasotako esku-hartzeak bakarrik baimenduko dira. 35. artikulua. Babes partzialeko elementuak edo diskordantzia partzialekoak. Monumentu-multzo gisa zehaztutako eremuan, dokumentu honetan 6. zerrendan jasotzen diren elementuak dira babes partzialeko maila dutenak. Diskordantzia partzialeko mailan, dokumentu honetako 7. zerrendan dauden elementuak, bai eta 34. artikuluan zehazten diren antzeko egoeran dauden eta hor jaso ez diren elementuak. Zerrenda horietan hirigune historikoan dauden egoerarik nabarmenak jasotzen dira. Hirigintza-plangintzaren eginkizuna izango da partzialki baloratzeko modukoak diren egoera guztien zerrenda egitea eta horiek guztiak babes-erregimen honek finkatutako zentzuan tratatzeko ordenantzak idaztea.

  1. zerrenda: Babes berezia. Santa M.ª Magdalena Eliza Santiago arkua (Eleiz enparantza) Torreon (Goienkale, 27) 2. zerrenda: Babes ertaina. Udaletxea (Astillero plaza) S. Antolin Ermita (Kristo Enparantza) Butroe dorrea edo Torrebarri (Eleiz enparantza, 12) Portaleta, 1 (Merkatua-hiltegi zaharra) Erribera, 19-19bis, eta 34 Camposena etxea (Barrenkale, 3) Sarrerako arkua (Barrenkale 1) Artekale, 11 eta 13 Goienkale 4-6 3. zerrenda: Oinarrizko babesa. Erribera, 1, 3, 5, 7, 8, 10, 11, 13, 18, 21, 23, 25 (Arrarte Hotela), 26, 30, 44, 48, eta 50 ( Barrenkale, 47) Barrenkale, 1, 7, 12, 14, 19 (Erribera, 20), 20, 22, 24, 26, 33, eta 35 Artekale, 1, 2, 3, 5, 6, 7, 8, 9, 10, 12, 14, 15, 17, 21, 22, 23, 24, 25, 29, 31, 32, 33, 35, eta 39 (Arbide aldapareko izkina) Goienkale, 1A (Villa Saturnina), 3, 12, 13, 14, 15, 17-19, 21, 22, 23, eta 31 Eleiz Enparantza, 3, 4, 5, 6, 9, 10, 11, 13, 14, 15, eta 16 Portaleta, 2 eta 4 Kale Barria, 1 eta 3 Palas hostala (Areatza kalea) Arbidea, z/g Udaletxe Aldapa, 5 Magdalen Aldapa, 1, 3, 4, 5, 6, 7, 10, 11, eta 13 Kristo Eskilara-enparantza, 4, 7, eta 8-12 (Kultur aretoa) Etxegana (Gaminiz, 1, Azurtegiondo) 4. zerrenda: Babes morfologikoa. Erribera, 9, 15, 17, 29 Barrenkale, 4, 5, 9, 15, 17, 21, 23, 28, 30, 32, 38, 44, 46 Artekale, 19, 20, 26, 28, 30 Goienkale, 5, 7, 8, 9, 11, 25, 31, 33 Eleiz Enparantza, 1, 2 Kristo Eskilara-enparantza, 2, 9 5. zerrenda: Eraikin diskordanteak. Erribera, 12, 14, 17 Barrenkale, 2, 11, 13, 18, 34-36 Artekale, 18 Goienkale, 2 (edo Azurtegiondo 2-4), 18-20, 29 Eleiz Enparantza, 8, 21 Areatza, 8 Kristo Eskilara, 11, 13, 14 6. zerrenda: Babes partziala. Barrenkale, 31: Harrizko zokaloa Goienkale, 33, 35, 37: Fatxadak. Eleiz Enparantza, 17: Fatxada nagusia. Opatua (Kristo Enparantza, 6): Fatxadak. 7. zerrenda: Diskordantzia partziala. Erribera, 6, 9, 15, 28: hegalkin trinkoak Barrenkale, 28: hegalkin trinkoa. Artekale, 20: hegalkin trinkoa. Goienkale, 11: hegalkin trinkoa. Eleiz Enparantza, 14: hegalkin trinkoa. Palas hostala (Areatza kalea) Arkupea-Fatxada nagusiko hormigoi armatuko terraza.