Arautegia
Inprimatu164/2002 DEKRETUA, uztailaren 2koa, Eibarko Egoitza-Zentroa sortu eta Eibarko Hezkuntza-Esparruko administrazio-egitura eta -antolaketa zehazten duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 134
- Hurrenkera-zk.: 4023
- Xedapen-zk.: 164
- Xedapen-data: 2002/07/02
- Argitaratze-data: 2002/07/16
Gaikako eremua
- Gaia: Hezkuntza; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa
Testu legala
Irailaren 15eko 299/1987 Dekretua, Irakaskuntza Integratuetako Eibarko Ikastegia berregituratu zuena, Eibarko Hezkuntza-Esparruaren sorreraren abiapuntua izan zen eta horren administrazio-egitura eta -antolaketa zehaztu zituen.
Adierazitako Dekretua argitaratu zenetik, zenbait gertaera dela medio, Hezkuntza-Esparruaren errealitatea nabarmenki aldatu da.
Erdi Mailako Irakaskuntza eta HHIko (Helduen Hezkuntza Iraunkorra) Ikastegi Integratua dagoeneko ez da ikastegi integratua eta Erdi Mailako Irakaskuntzako ikastetxe arrunta bilakatu da, Helduen Hezkuntza Iraunkorreko irakaskuntzetatik bereizi baita; azken horiek martxoaren 15eko 122/1994 Dekretuak (94-04-21eko EHAA) sortutako "Eibar" Helduen Hezkuntza Iraunkorreko Ikastetxera pasatu dira.
Horren ondoren, urtarrilaren 30eko 26/1996 Dekretuak, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoak berrantolatu zituenak, adierazitako Erdi Mailako Irakaskuntzako Ikastegi Integratua, Ez Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Institutua bilakatu zuen. 1998ko ekainaren 26an Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak emandako Agindua argitaratu zenetik (98-07-29, EHAA) Institutu horrek "Uni Eibar-Ermua BHI" izena hartu zuen; 1998ko azaroaren 9an Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak emandako Agindu berriak (98-12-11ko EHAA) aurreko Agindua zuzendu zuen.
Urriaren 4ko 379/1994 Dekretuak bestalde (94-10-20ko EHAA), Industri Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskola, ordu arte Eibarko Hezkuntza-Esparrukoa zena, Euskal Herriko Unibertsitatera pasatu zuen.
Adierazitako aldaketa guztiek Eibarko Hezkuntza-Esparruko egungo errealitatera eraldaketa nabarmena ekarri dute, eta horren ondorioz irailaren 15eko 299/1987 Dekretuan agertzen diren xedapen asko ez dira erabiltzen; horregatik, egokia da adierazitako Dekretua indargabetzea eta, egungo egoera aintzat hartuta, Eibarko Hezkuntza-Esparruaren administrazio-egitura eta -antolaketa arautzeko testu berria argitaratzea.
Horrez gain, egungo Egoitza-Zentroa autonomo egitea egokia da; horrela, Hezkuntza-Esparruan integraturik jarraitzen badu ere, izaera, egitura eta antolaketa propioak hartuko ditu, eta hezkuntza zein egoitzako zerbitzuak emateko etorkizuneko posibilitate berriei eutsi ahal izango die, eta irakaskuntza arautuan zein berariazko irakaskuntza ez arautuan diharduten ikasleen, edo Egoitzak eskaintzen dituen zerbitzuak erabiltzeko eskaera egiten duten ezaugarri bereziko taldeen eskaerei egokiro erantzun ahal izango die.
Xedea, edonola ere, dauden baliabideak ahalik eta hobekien aprobetxatzea erraztuko duen antolamenduko egitura bat sortzea da eta, ikasleek bizitokiaren aldetik dituzten premiak asetzearekin batera, ikasleei prestakuntza sendoa eta kalitatezko irakaskuntza ematea —lanaren zein gizakiaren ikuspuntutik—.
Horren indarrez, Euskadiko Eskola Kontseiluaren iritzia entzun ostean, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak proposatu ondoren, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2002ko uztailaren 2an egindako bilkuran aztertu ondoren, hau
– Eibarko Hezkuntza-Esparrua osatzen duten zentroak, honakoak dira:
"Uni Eibar-Ermua" Bigarren Hezkuntzako Institutua.
Eibarko Egoitza-Zentroa.
Indarrean dagoen legeriarekin bat etorriz, geroan unibertsitateaz kanpo sor daitezkeen ikastetxeak.
– Eibarko Hezkuntza-Esparrua organikoki Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren menpean izango da.
Esparruaren ikastetxeetako mailetarako ezarritako irakaskuntza egokiak irakastea.
Ikasleei ostatu-zerbitzua ematea eta, prestakuntzan ahalik eta etekinik handiena atera dezaten, hezkuntzako jardunaren garapenak dakartzan eskakizunetarako egokitzen diren zerbitzu gehigarriak eskaintzea.
– Eibarko Hezkuntza-Esparruko Egoitza-Zentrora ikasleak onartzea arautzeko, urtero Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak agindua emango du, eta agindu horretan, dauden plazetara sartzeko berariazko deialdia egingo da. Agindu hori garatzearren eman daitezkeen xedapenek ere onartze prozesua arautuko dute.
– Eibarko Hezkuntza-Esparruan euren egoitza etorkizunean jar dezaketen unibertsitateaz kanpoko ikastetxeetara ikasleak sartzea onesteko, ikastetxe horiek ikasleak onartzeko izango dituzten arau orokorrak erabiliko dira.
Hezkuntza-Esparrua ofizialki ordezkatzea.
Zerbitzuak eta instalakuntzak koordinatzea eta zuzentzea eta Hezkuntza-Esparruko espazio zein eraikin komunetako erabilera koordinatzea eta zuzentzea, betiere Kudeatzailetzako Kontseiluaren aholkuaz.
Espazio komunen erabilera egokia lortzeko xedez, Hezkuntza-Esparruaren prestakuntzako eta eskolaz kanpoko jarduerak, bai eta horko ikastegiek elkarren artean dituztenak ere, koordinatzea; hori guztia zein bere eskumenen eremuaren baitan, ikastetxeetako gobernu organoek dituzten ahalmenak alde batera utzi gabe egingo da.
Lege eta indarrean dauden gainerako xedapenak betetzea eta betearaztea eta, horren eskumenen eremuan ongi aplikatzen diren zaintzea.
Hezkuntza-Esparruan lan egiten duten unibertsitateaz kanpoko langileen burua izatea.
Hezkuntza-Esparruko zerbitzu eta baliabide komunetako jardun ekonomikoa eta administrazio-jarduna koordinatzea eta kudeaketa egokia izan dadin zaintzea.
Sailaren aurrekontua ikusita, Hezkuntza-Esparruko aurrekontua proposatzea, betiere horren eskumenak aintzat hartuta eta Kudeatzailetzako Kontseiluaren bidezko aholkuaz. Hori guztia, Hezkuntza-Esparruko ikastetxeetako gobernu organoen zereginak baztertu gabe egingo da.
Hezkuntza-Esparruko aurrekontuarekin bat etorriz, gastuak baimentzea eta ordainketetarako aginduak ematea.
Hezkuntza-Esparruko garbiketa, garraio, zaintza eta jangelako zerbitzuak eta horien antzerakoak eta euren kontratuak gauzatzen diren ikuskatzea.
Hezkuntza-Esparruan hainbat zereginetan aritzeko kolaboratzaile eta bekadunen plazetarako deialdia egitea, betiere Esparruak dituen beharrak eta aurrekontua aintzat hartuta. Kudeatzailetzako Kontseiluak egingo duen balorazioari jarraiki deialdia ebaztea.
Euskal Herriko Unibertsitatean eta Eibarko Hezkuntza-Esparruan, bietan, eragina sortzen duten zerbitzu orokorren erabilera bateratua, UPV / EHUko organoekin koordinatzea.
Arauen bidez organo horri esleitzen zaizkion gainerako betekizunak.
Administrazio-lan eta lan ekonomiko orokorrak planifikatzea eta antolatzea eta kudeaketarako lehentasunak zehaztea.
Hezkuntza-Esparruko zerbitzu orokorrak planifikatzea eta antolatzea.
Hezkuntza-Esparruko aurrekontu orokorretarako aurreproiektua egitea, betiere Sailaren aurrekontua aintzat hartuta. Aurrekontua kontrolatzea eta horren jarraipena egitea.
Hezkuntza-Esparruko inbentarioa egitea eta eguneratua izatea. Inbentarioan Esparruko zerbitzu, instalakuntza eta eraikinetako gai inbentariagarriak sartuko dira.
Hezkuntza-Esparruko liburu eta artxibo orokorrak zaintzea.
Kudeaketa ekonomikoak sortzen duen kontabilitatea zaintzea.
Kudeatzailearen zuzendaritzapean eta horren eskumenen eremuan, Hezkuntza-Esparruko jardueren urteko txostena egitea.
Kudeatzaileak baimentzen dituen gastuak izapidetzea eta horien ordainketak egitea.
Kudeatzaileak eskuordetuz gero, Hezkuntza-Esparruan esleitutako eta horko ikastetxeetan atxiki gabeko irakaskuntzaz kanpoko langileen buru gisa jardutea.
Kudeatzaileak bere eskumenen eremuan eska ditzakeen betekizun eta ardurak, eta arauen bidez esleitzen zaizkionak.
– Jorratzeko gaiak horrela eskatuz gero, "Uni Eibar-Ermua" Bigarren Hezkuntzako Institutuko zuzendariak Hezkuntza-Esparruko gobernu orokorreko organoei dei egin ahal izango die ikastetxeko ordezkaritza-organo gorenaren bilkuretan parte hartzeko; horiek hitz egiteko eskubidea izango dute, baina ez botorik emateko.
Irailaren 15eko 299/1987 Dekretua indargabetu egiten da; izan ere, Dekretu horrek Irakaskuntza Integratuetako Eibarko Ikastegia berregituratu zuen, hainbat ikastegi publiko sortarazi zituen eta horiei administrazio-antolaera eman zien. Horrez gain, Dekretu honen aurka doazen maila bereko edo baxuagoko xedapen guztiak ere indargabetu zituen.
Lehengoa.– Abenduaren 18ko 353/2001 Dekretua aldaraziko da; izan ere, Dekretu horren bidez Euskal Autonomia Erkidegoaren unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoetan, lan legepeko pertsonalarentzat eta Bigarren Hezkuntzako Irakasleriaren Kidegoko, Lanbide Heziketako Irakasleri Teknikoaren Kidegoko eta Erdi Mailako Ikasketetako Institutuetako Irakasleri Bereziaren Kidegoko funtzionarioentzat gordetako lanpostu-zerrenda, 2001-2002 ikasturtekoa, onartu zen. Aldaketa honakoa da:
"Uni Eibar-Ermua BHI" ikastetxeko Lanpostuen Zerrendatik Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen Kidegoko 5 plaza, "Jarduerak" espezialitatekoak, bereiziko dira; plazok derrigorrezkotasun datarik gabeko 1. hizkuntza eskakizuna daukate. Plaza horiek Eibarko Egoitza-Zentroko irakaskuntzako Lanpostuen Zerrendara pasatuko dira.
Plaza horien izena, hizkuntza-eskakizuna, derrigorrezkotasun data, funtzionarioen zein kidegotan atxiki diren, esleitu zaien berariazko osagarria eta plazok betetzeko sistema, Uni Eibar-Ermua BHI ikastetxeko Lanpostuen Zerrendatik bereiztu ziren lanpostuetarako zehaztu ziren horiexek izango dira, alegia, abenduaren 18ko 353/2001 Dekretuak ezarritakoak izango dira.
Horren ondorioz, "Uni Eibar-Ermua" B.H.I. eta Eibarko Egoitza-Zentroaren Lanpostu Zerrendak, Dekretu honen Eranskinak zehazten dituenak dira.
Vitoria-Gasteizen, 2002ko uztailaren 2an.
Lehendakaria,
JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,
M.ª ANGELES IZTUETA AZKUE.
B.H.I.K. : Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoa
C.P.E.S. : Cuerpo de Profesores de Enseñanza Secundaria
L.H.I.T.K.: Lanbide Hezkuntzako Irakasle Teknikoen Kidegoa
C.P.T.F.P.: Cuerpo de Profesores Técnicos de Formación Profesional
LAN-LEGEP.: Lan-legepeko langilegoa
PERS. LAB.: Personal Laboral
I.E.I.T.I.K.: Irakaskuntza Ertaineko Institutu Teknikoetako Irakasleen Kidegoa
C.P.I.T.E.M.: Cuerpo de Profesores de Institutos Técnicos de Enseñanza Media
1DG : 1. Hizkuntza eskakizuna (Datarik Gabe)
1SF : Perfil Lingüístico 1 (Sin Fecha de preceptividad)
1B : 1. Hizkuntza eskakizuna (Betea)
1V : Perfil Lingüístico 1 (Vencido)
2B : 2. Hizkuntza eskakizuna (Betea)
2V : Perfil Lingüístico 2 (Vencido)
013173
EIBARKO EGOITZA-ZENTROA
CENTRO RESIDENCIAL DE EIBAR
OTAOLA 29
20600 EIBAR
B.H.I.K. L.H.I.T.K. LAN-LEGE P.I.E.I.T.I.K. GUZTIRA
C.P.E.S. C.P.T.F.P. PERS. LAB . C.P.I.T.E.M. TOTAL
1DG 1B 2B 1DG 1B 2B 1DG 1B 2B 1DG 1B 2B 1DG 1B 2B GUZ.
1SF 1V 2V 1SF 1V 2V 1SF 1V 2V 1SF 1V 2V 1SF 1V 2V TOT.
Ekintzak / Actividades 5 5 5
GUZTIRA / TOTAL 5 5 5
012053
IES UNI EIBAR-ERMUA BHI
OTAOLA 29
20600 EIBAR
B.H.I.K. L.H.I.T.K. LAN-LEGE P.I.E.I.T.I.K. GUZTIRA
C.P.E.S. C.P.T.F.P. PERS. LAB . C.P.I.T.E.M. TOTAL
1DG 1B 2B 1DG 1B 2B 1DG 1B 2B 1DG 1B 2B 1DG 1B 2B GUZ.
1SF 1V 2V 1SF 1V 2V 1SF 1V 2V 1SF 1V 2V 1SF 1V 2V TOT.
Filosofia / Filosofía 3 1 3 1 4
Latina / Latín 2 2 2
Gaztelera eta Literatura Lengua Castellana 3 3 3
Geografia eta Historia Geografía e Historia 3 3 3
Matematikak / Matemáticas 4 4 4
Fisika eta Kimika Física y Química 3 1 3 1 4
Biologia eta Geologia Biología y Geología 2 1 2 1 3
Marrazketa / Dibujo 1 1 1
Ingelesa / Inglés 4 4 4
Gorputz Heziketa Educación Física 4 4 4
Sikologia eta Pedagogia Psicología y Pedagogía 1 1 1 1 2
Teknologia / Tecnología 1 1 1
Ekonomia / Economía 1 1 1 1 2
Euskera eta Euskal Literat. Lengua y Literat. Vasca 3 3 3
Informatika / Informática 2 1 2 1 3
Enpresen Administrazioa Administración Empresas 6 6 6
Lan-Prestak. eta Orient. Form. y Orientac. Laboral 2 2 2
Merk. Antolak. eta Kudeak. Org. y Gestión Comerc. 2 2 2
Sistema Elektronikoak Sistemas Electrónicos 2 2 2
Aukerakoak / Opcionales 1 1 1
Ekipo Elektronikoak Equipos Electrónicos 2 2 2
Merkataritza Prozesuak Procesos Comerciales 3 3 3
Admin. Kudeak. Prozesuak Proces. Ges. Administ. 4 4 4
Inform.-Sistemak eta Aplik. Sist. y Aplic. Informát. 1 1 1
GUZTIRA / TOTAL 47 9 10 57 9 66
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (11)
- Ikus: EBAZPENA, 2025eko martxoaren 26koa, Ikaskuntza Berezien zuzendariarena, Eibarko Hezkuntza Esparruko Egoitza Zentroan 2025-2026 ikasturtean ikasleak barnetegian onartzeari buruzkoa.
- Ikus: EBAZPENA, 2024ko apirilaren 10ekoa, Ikastetxe eta Plangintzaren zuzendariarena, Eibarko Hezkuntza Esparruko Egoitza Zentroan 2024-2025 ikasturtean ikasleak barnetegian onartzeari buruzkoa.
- Ikus: EBAZPENA, 2023ko apirilaren 3koa, Ikastetxe eta Plangintza zuzendariarena, Eibarko Hezkuntza Esparruko Egoitza Zentroan 2023-2024 ikasturtean ikasleak barnetegian onartzeari buruzkoa.
- Ikus: EBAZPENA, 2018ko otsailaren 1ekoa, Ikastetxe eta Plangintzaren zuzendariarena, Eibarko Hezkuntza Esparruko Egoitza Zentroan 2018-2019 ikasturtean ikasleak barnetegian onartzeari buruzkoa.
- Ikus: EBAZPENA, 2012ko ekainaren 4koa, Ikastetxeen zuzendariarena, Eibarko egoitza-zentroan ikasleak barnetegi-erregimenean onartzeko prozedurarako deialdia egiteko dena (2012-2013 ikasturtea).
- Ikus: EBAZPENA, 2020ko ekainaren 1ekoa, Ikastetxe eta Plangintzaren zuzendariarena, Eibarko Hezkuntza Esparruko Egoitza Zentroan 2020-2021eko ikasturtean ikasleak barnetegian onartzeari buruzkoa.
- Ikus: EBAZPENA, 2017ko otsailaren 13koa, Ikastetxeen zuzendariarena, Eibarko Hezkuntza Esparruko Egoitza Zentroan 2017-2018 ikasturtean ikasleak barnetegian onartzeari buruzkoa.
- Ikus: EBAZPENA, 2022ko apirilaren 12koa, Ikastetxe eta Plangintzaren zuzendariarena, Eibarko Hezkuntza Esparruko Egoitza Zentroan 2022-2023 ikasturtean ikasleak barnetegian onartzeari buruzkoa.
- Aldatutakoa: 24/2011 DEKRETUA, otsailaren 22koa, zeinen bidez aldatzen baita Eibarko Egoitza-Zentroa sortu eta Eibarko Hezkuntza Esparruko administrazio-egitura eta -antolaketa zehazten duen 164/2002 Dekretua.
- Aldatzen du: 349/2001 DEKRETUA, abenduaren 18koa, epaia betearaziz hirigintza alorrean Autonomia Erkidegoko Erakunde Erkideetako zerbitzuak Bizkaiko Lurralde Historikora aldatzearen ondorioz, langileen zerrenda handitzeari buruzko urriaren 26ko 383/1999 Dekretua aldat
- Indargabetzen du: Irailaren 15eko 299/1986 DEKRETOA, Irakaskuntza Integratuetako Eibarko Ikastegia birregituratuz, hainbat ikastegi publiko sortaraziz eta administrazio-antolaera horiei emanez.