Arautegia

Inprimatu

24/2011 DEKRETUA, otsailaren 22koa, zeinen bidez aldatzen baita Eibarko Egoitza-Zentroa sortu eta Eibarko Hezkuntza Esparruko administrazio-egitura eta -antolaketa zehazten duen 164/2002 Dekretua.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 43
  • Hurrenkera-zk.: 1124
  • Xedapen-zk.: 24
  • Xedapen-data: 2011/02/22
  • Argitaratze-data: 2011/03/03

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Uztailaren 2ko 164/2002 Dekretuaren bidez, Eibarko Egoitza Zentroa sortu zen eta Eibarko Hezkuntza Esparruaren egitura eta administrazio-antolaketa zehaztu ziren.

Dekretu horren 5.2 artikuluak xedatzen du Eibarko Hezkuntza Esparruko Egoitza Zentroan ikasleak onartzeko araudia Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren agindu baten bidez zehaztuko dela eta, orobat, aipatutako agindu hori garatzeko idatz daitezkeen erregalamenduzko xedapenen bidez. Agindu horretan zehaztuko dira urtero egoitzako plazak betetzeko berariazko deialdiaren baldintzak.

Komeni da ikasleak onartzeko baldintzak zehaztuko dituen oinarrizko araudia Dekretu maila duen arau batek xedatzea, eta, horrenbestez, beharrezkoa da uztailaren 2ko 164/2002 Dekretua aldatzea.

Bestalde, aipatutako dekretuaren 8. eta 9. artikuluetan xedatzen da zein diren Eibarko Hezkuntza Esparruko aginte orokorreko organoak: Gerentea eta Administrazioa eta Zerbitzuak Kudeatzeko Unitatearen burua, hain zuzen. Eta, orobat, zehazten da Eibarko Hezkuntza Esparruko aginte orokorra gerenteari dagokiola.

Gaur egun, beharrezkoa da beste funtzionamendu-eredu bat ezartzea, Eibarko Hezkuntza Esparrua osatzen duten zentroen eskumen eta funtzioetan oinarritua. Eta eredu horren baitan, beharrezkoa da kide anitzeko gobernu-organo batek zentro horien arteko beharrezko koordinazioa bermatzea eta Hezkuntza Esparru osoari eragiten dioten esparruetan erabaki egokiak hartzea.

Horri jarraituz, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legean aurreikusiriko izapideak egin ondoren, Euskadiko Eskola Kontseiluari entzun ondoren, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2011ko otsailaren 22an egindako bilkuran eztabaidatu eta onartu ondoren, honako hau

  1. Eibarko Hezkuntza Esparrua ofizialki ordezkatzea. Zuzendaritza Kontseiluak kasu bakoitzean egiteko hau bertako kideetako baten esku utziko du.

  2. Hezkuntza Esparruko zerbitzu, espazio eta baliabide komunak zehaztea.

  3. Hezkuntza Esparruko zerbitzuak eta instalazioak eta erabilera komuneko espazio, eraikin eta eraikuntzen erabilera zuzentzea eta koordinatzea.

  4. Hezkuntza Esparruaren aurrekontua onartzea, aldian behin aurrekontu horren jarraipena egitea eta bete egin dela berrestea.

  5. Hezkuntza Esparruko instalazioetako lanak eta hobekuntzak egiteko beharrezkoak diren inbertsioak onartzea eta ikuskatzea, lehentasunak finkatzea eta horien segimendua egitea.

  6. Hezkuntza Esparruko zerbitzu eta baliabide komunen jarduera ekonomikoa eta administratiboa koordinatzea eta modu egokian kudeatzen direla zaintzea.

  7. Hezkuntza Esparrura atxikitako administrazioko eta zerbitzuetako langileen lan-antolaketa onartzea eta koordinatzea, betiere indarrean den legedia eta langile horien lan-eskubideak errespetatuz. Langile horien artean lanak banatzeko irizpide orokorrak zehaztea eta lan horiek betetzeko irizpideak finkatzea. Irizpide horiei jarraituz, Administrazioa eta Zerbitzuak Kudeatzeko Unitateko buruak hartutako erabakiak berrestea edo, hala badagokio, egoki iritzitako aldaketak erabakitzea.

  8. Hezkuntza Esparruz kanpoko taldeei bertako gela, instalazio eta zerbitzu komunak erabiltzeko baimena ematea, erabilera hori arautzen duen maiatzaren 6ko 76/2008 Dekretua aintzat hartuta.

  9. Obra-kontratuek eta zerbitzu-hornidura kontratuek bete beharreko baldintzen irizpideak zehaztea eta baldintza horiek aldatzeko proposamenak egitea, bere eskumenen barruan.

  10. Administrazioa eta Zerbitzuak Kudeatzeko Unitateko buruak onartutako gastu-baimenak eta ordainketa-aginduak ikuskatzea eta haiek berrestea, edo, hala badagokio, egoki iritzitako aldaketak egitea.

  11. Hezkuntza Esparruaren prestakuntza-jarduerak eta eskolaz kanpokoak (esparruko ikastetxe guztietarako komunak direnak) koordinatzea, arlo komunak modu egokian erabili ahal izateko, ikastetxeetako zuzendaritza-organoek beren eskumenen baitan izan ditzaketen eskuduntzetan eragin gabe.

  12. Eibarko Hezkuntza Esparruan eta Euskal Herriko Unibertsitatean, bietan, aldi berean eragina duten zerbitzu orokorrak elkarrekin erabiltzeko modua koordinatzea EHUko organoekin.

  1. Indarrean diren legeak eta gainerako xedapenak betetzea eta betearaztea eta zuzendaritzaren eskumeneko esparruan zuzen aplikatzen direla zaintzea.

  2. Arau bidez emandako gainerako eginkizunak.

  1. Hezkuntza Esparrurako aurrekontu orokorra prestatzea, Zuzendaritza Kontseiluak onar dezan.

  2. Hezkuntza Esparruaren aurrekontua betetzen dela segimendua egitea eta zaintzea, gastuak baimentzea eta gastu horien ordainketak agintzea, Zuzendaritza Kontseiluak onartutako irizpideak aintzat hartuta, aldian behin organo horri hartutako erabakien berri emanez eta, hala badagokio, erabakiak aldatuz, organo horrek onartutako moduan, zentro bakoitzeko zuzendaritza-organoek gai horretan izan ditzaketen eskuduntzetan eragin gabe.

  3. Kudeaketa ekonomikotik sortutako kontabilitatea zaintzea.

  4. Hezkuntza Esparruaren inbentarioa egitea eta eguneratuta edukitzea. Esparruko Zerbitzu, instalazio, eraikin eta eraikuntzetatik inbentario batean sar daitekeen materiala jasoko da inbentarioan.

  5. Hezkuntza Esparruko liburuak eta artxibo orokorrak zaintzea.

  6. Kontratazioak, inbertsioak eta materiala erosteko proposamenak prestatzeko egin beharrekoak egitea.

  7. Hezkuntza Esparruko kontratuak eta zerbitzuen prestazioa betetzen direla zaintzea.

  8. Hezkuntza Esparrurako hautatutako administrazio eta zerbitzuetako langileen buru izatea, Zuzendaritza Kontseiluak onartutako irizpideei jarraituz, aldian behin organo horri hartutako erabakien berri emanez eta, hala badagokio, erabakiak aldatuz organo horrek onartutako moduan. Langile horien nominak, administrazio-egoerak eta bestelakoak kudeatzea eta ordutegia betetzen dutela zaintzea.

  9. Administrazio- eta ekonomia-lan orokorrak antolatzea eta agintzea eta kudeaketan zer lehentasun dauden adieraztea.

  10. Hezkuntza Esparruko jardueren urteko memoria egitea bere eskumeneko arloan eta Zuzendaritza Kontseiluaren zuzendaritzapean.

  11. Hezkuntza Esparrua osatzen duten ikastetxeei beren aurrekontua betetzeko zereginean laguntzea, baita zentro horietako obrekin eta zerbitzuen prestazioarekin loturiko beste zereginetan ere.

  12. Zuzendaritza Kontseiluak haren eskumeneko arloan agindu dakizkiokeen eginkizunak eta ardurak eta araudiari jarraituz egokitzen zaizkionak.

Eibarko Industria Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskola.

Eibarko «Uni Eibar-Ermua» BHI.

Eibarko «Arma Eskola» GLHBI».

Eibarko «Ignacio Zuloaga» BHI.

Elgoibarko «Elgoibar-Arreiturre» BHI.

Elgoibarko «Meka» GLHBI.

Elgoibarko «Makina Erreminta» BHI.

Etorkizunean Eibarren eta Elgoibarren unibertsitate-hezkuntza, batxilergoa edo Lanbide Heziketako Prestakuntza Zikloak irakasteko ezar daitekeen beste edozein ikastetxe publiko.

Ez dute baldintza hori bete beharko terrorismoaren biktimei laguntza integrala emateko sistema garatzen duen azaroaren 9ko 290/2010 Dekretuaren 28.2 artikuluan zehaztutako kasuetan dauden pertsonek, ez eta etxeko tratu txarren biktimek eta haien adin txikiko seme-alabek.

  1. Eskaera lehenbizikoz egin duten pertsonak onartzeko, berriz, eskabide guztiei erantzuteko adina egoitza-plaza daudenean dekretu honen 18. artikuluan xedatutako baldintza betetzen duten guztiak onartuko dira. Eskabideak egoitza-plazak baino gehiago direnean, lehenik eta behin plaza bana esleituko zaie terrorismoaren biktimei laguntza integrala emateko sistema garatzen duen azaroaren 9ko 290/2010 Dekretuaren 28.2 artikuluan zehaztutako kasuetan dauden pertsonei. Gainerako plazak esleitzeko dekretu honen eranskinean zehaztutako baremoa aplikatuko da eta hortik ateratako ordenaren arabera esleituko dira plazak. Honako hauek izango dira baremoaren irizpideak:

    1. Familia-unitatearen urteko errenta.

    2. Etxebizitzaren urruntasuna.

    3. Zentroan egoitza duten anai-arrebak izatea.

    4. Familia ugariko kide izatea.

    5. Ezgaitasuna.

      Berdinketarik gertatuko balitz, aurreko atal bakoitzean lortutako puntuazio handiena aintzat hartuta eta atal horiek adierazita dauden ordenari jarraituz ebatziko da plaza(k) nori esleitu. Berdinketak iraungo balu, Eibarko Egoitza Zentroko zuzendariak zozketa publikoa egingo du kontua ebazteko, eta emaitza zentro bereko idazkariak ziurtatuko du. Onartzeko prozesua Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak diseinatutako prozedura informatizatu baten bidez egiten bada, zozketa publikoaren ordez dagokion informatika-aplikazioak berak egindako ausazko prozedura erabiliko da.

Ikastetxeetako zuzendaria edo hark ordezko izendatzen duena; bera izango da Batzordeko presidentea.

Eibarko Hezkuntza Esparruko Egoitza Zentroko zuzendaria edo hark ordezko izendatzen duena.

Eibarko Hezkuntza Esparruko Egoitza Zentroko idazkaria; bera izango Batzordeko idazkaria, ahotsarekin baina botorik gabe.

Zerrenda horiek behin-behinekoak izango dira, eta helegitea aurkezteko aukera izango da Hautaketa Egiteko eta Plazak Banatzeko Batzordearen aurrean, zentroan bertan aurkeztutako idatzi baten bidez.

Behin aurkeztutako helegiteak ebatzita, onartutako eta baztertutako pertsonen behin betiko zerrenda argitaratuko da Eibarko Egoitza Zentroko iragarki-oholean. Era berean, itxaron-zerrenda ere argitaratuko da, behar den moduan ordenatuta. Onartutako pertsonen zerrendan gerta daitezkeen hutsuneak betetzeko, itxaronzerrendan dauden pertsonei deituko zaie, zerrenda horretan dauden ordenari jarraituz.

Interesdunek onartutako eta baztertutako pertsonen behin betiko zerrendaren kontra gorako errekurtsoa jartzeko aukera izango dute Hezkuntzako sailburuordearen aurrean. Hilabeteko epea izango dute horretarako, zerrenda argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Era berean, ikasturteko edozein unetan, Egoitza Zentroko zuzendariak aukera izango du aldi baterako dauden pertsonak denbora-epe jakin batean egoitzan onartzeko, beti ere plaza hutsak egonez gero eta aldi baterako okupazio hori ikasle egoiliarren eskubideekin bateragarria izanez gero.

Beren jarduerak eta programak gauzatzeko aldi baterako egoitzako plazak eta jangela-zerbitzua behar dituzten pertsonei eta hezkuntza, gizarte, kultura, kirol eta antzeko beste arlo batzuetako elkarteei emango zaizkie baimen horiek. Baimen horiek ematerakoan, lehentasuna emango zaie beti eskabidea hezkuntza arloko jarduerak eta programak gauzatzeko egiten duten pertsonei eta elkarteei; hala nola, Bidaia Eskolei, Eskola Trukeei, Europako Programei, etab.

Aldi baterako egoiliarren onarpena baimentzeko ez da beharrezkoa izango pertsona horiek dekretu honen 18. edo 23. artikuluan zehaztutako baldintzak betetzea.

Egoitza Zentroko zuzendariak aldi baterako onartutako pertsonen zerrenda helaraziko dio Ikastetxeetako zuzendariari, eta noiztik noiz arte onartuak izan diren jakinaraziko dio. Jakinarazpen hori gutxienez urtean behin bidali beharko du egoitzako zuzendariak, eta Ikastetxeetako zuzendariak eskatzen duen aldiro.

Egoiliar ez diren beste pertsona edo elkarte batzuek uneren batean Egoitza Zentroko lokalak eta gelak erabiltzekotan, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren mende dauden ikastetxe publiko ez unibertsitario guztientzat orokorrean xedatutakoa bete beharko dute, eta Gipuzkoako Hezkuntzako Lurralde-ordezkariaren baimena eskatu beharko dute horretarako.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean sartuko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2011ko otsailaren 22an.

Lehendakaria,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,

MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.

OTSAILAREN 22KO 24/2011 DEKRETUAREN ERANSKINA

EIBARKO EGOITZA ZENTROAN IKASLEAK ONARTZEKO BAREMOA

  1. Familia-unitatearen urteko errenta:

    Eskabidea egin duen familia-unitatearen zerga-oinarria urte horretako lanbide arteko gutxieneko soldataren halako bi edo gutxiago bada: 4 puntu.

    Eskabidea egin duen familia-unitatearen zerga-oinarria urte horretako lanbide arteko gutxieneko soldataren halako bi baino handiagoa bada baina soldata horren hirukoitzaren parekoa edo txikiagoa bada: 3 puntu.

    Eskabidea egin duen familia-unitatearen zerga-oinarria urte horretako lanbide arteko gutxieneko soldataren hirukoitza baino handiagoa bada baina soldata horren laukoitzaren parekoa edo txikiagoa bada: 2 puntu.

    Eskabidea egin duen familia-unitatearen zerga-oinarria urte horretako lanbide arteko gutxieneko soldataren laukoitza baino handiagoa bada baina soldata horren boskoitzaren parekoa edo txikiagoa bada: puntu 1.

  2. Etxebizitzaren urruntasuna:

    Eskabidea egin duen pertsona Eibartik 80 kilometro baino urrunago dagoen Euskal Autonomia Erkidegoko udalerri batean bizi bada: 4 puntu.

    Eskabidea egin duen pertsona Eibartik 60 kilometro baino urrunago dagoen Euskal Autonomia Erkidegoko udalerri batean bizi bada: 3 puntu.

    Eskabidea egin duen pertsona Eibartik 40 kilometro baino urrunago dagoen Euskal Autonomia Erkidegoko udalerri batean bizi bada: 2 puntu.

    Eskabidea egin duen pertsona Eibartik 20 kilometro baino urrunago dagoen Euskal Autonomia Erkidegoko udalerri batean bizi bada: puntu 1.

  3. Zentroan egoitza duten anai-arrebak izatea:

    Egoitza Zentroan jada matrikulatuta dagoen anai-arreba bat edo gehiago izateagatik: 4 puntu.

    Irizpide hau aplikatzerakoan, anai edo arrebatzat hartuko dira familia bereko seme-alabak eta abegi-familian dauden pertsonak edo familia horretan adopzio aurreko egoeran daudenak.

  4. Familia ugariko kide izatea:

    Maila orokorreko familia ugariko kide izateagatik: 1,5 puntu.

    Maila bereziko familia ugariko kide izateagatik: 3 puntu.

  5. Ezgaitasuna:

    Eskatzailearena: 3 puntu.

    Aitarena, amarena, legezko tutorearena edo anaia nahiz arrebaren batena: 1,5 puntu.

Gaiarekin lotutako edukiak


Arauaren historia (8)

Arauaren historia

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.