Arautegia
Inprimatu349/2001 DEKRETUA, abenduaren 18koa, epaia betearaziz hirigintza alorrean Autonomia Erkidegoko Erakunde Erkideetako zerbitzuak Bizkaiko Lurralde Historikora aldatzearen ondorioz, langileen zerrenda handitzeari buruzko urriaren 26ko 383/1999 Dekretua aldatzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakariordetza; Garraio eta Herri Lan Saila; Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 6
- Hurrenkera-zk.: 149
- Xedapen-zk.: 349
- Xedapen-data: 2001/12/18
- Argitaratze-data: 2002/01/09
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa
Deskribapenak
Testu legala
Urriaren 26ko 383/1999 Dekretu bidez (EHAA, 1999ko azaroaren 12koa) epaia betearaziz hirigintza alorrean Autonomia Erkidegoko Erakunde Erkideetako zerbitzuak Bizkaiko Lurralde Historikora aldatzearen ondorioz, langileen zerrenda handitzera jo zen. Aipaturiko handitzea egitera Euskal Herriko Auzitegi Nagusiaren Epaiak, Auzitegi Gorenaren 1999ko otsailaren 16ko Epaiaren bidez berretsiak, behartzen zuen.
Aipaturiko dekretuan onartutako Transferentzietarako Batzordearen erabakiak aldaketa benetan egitea 1999ko abenduaren batetik egitea aurreikusten zuen; berau ez dela zehatza seinalatu da aldaketen handitzearen ziotzat hartuz epaitegiak emandako epaiarekin bat ez datorrelarik. Ondorioz Euskal Herriko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Azietarako Salaren 2001eko irailaren 10eko Autoak xedatutakoa betez, zuzendu egin behar da egindako akatsa, eginiko aldaketen eraginkortasuna 1985eko urtarrilaren 1eraino atzera ekarriz.
Ondorioz, Autonomia Erkidegoko Erakunde eta bere Lurralde Historikoen Foru-Erakundeen arteko harremanei buruzko Eusko Legebiltzarraren azaroaren 25eko 27/1983 Legeko Lehen Xedapen Iragankorrean xedatutakoaren arabera, Eusko Jaurlaritzaren lehendakariordeak, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuak eta Garraio eta Herri Lan sailburuak batera egindako proposamenez, eta Jaurlaritzaren Batzordeak 2001eko abenduaren 18an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe
Vitoria-Gasteizen, 2001eko abenduaren 18an.
Lehendakaria,
JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKURARTU.
Jaurlaritzaren lehendakariordea,
IDOIA ZENARRUZABEITIA BELDARRAIN.
Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburua,
JAVIER MADRAZO LAVÍN.
Garraio eta Herri Lan sailburua,
ALVARO AMANN RABANERA.
Begoña Pérez de Eulate González, Eusko Jaurlaritza - Bizkaiko Foru Aldundiaren Transferentzietarako Batzorde Mistoko idazkari andereak, Gobernuko Lehendakariordetzako egitura organikoa onartzen duen urriaren 16ko 28/2001 Dekretuko 9.d) artikuluan xedatutakoaren arabera
Eusko Jaurlaritza - Bizkaiko Foru Aldundiaren Transferentzietarako Batzorde Mistoak 2001eko abenduaren 17an eginiko osoko bilkuran, epaia betearazteko, idazkera berria eman zion Eusko Jaurlaritza - Bizkaiko Foru Aldundiaren Transferentzietarako Batzorde Mistoak 2001eko urriaren 15ean egin zuen bilkuran Hirigintza alorrean Autonomia Erkidegoko Erakunde Erkideetako zerbitzuak Bizkaiko Lurralde Historikora aldatzearen ondorioz, langileen zerrenda handitzeari buruz hartutako erabakiko B) idatz-zatiari, hurrengo eran idatzita geratzen dela:
Aldaketaren eraginkortasun data.
Erabakiaren barruan sartutako aldaketek 1985eko urtarrilaren 1etik aurrera izango dute eraginkortasuna.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (2)
- Aldatzen du: 383/1999 DEKRETUA, urriaren 26koa, hirigintzaren alorrean Bizkaiko Lurralde Historikoari Euskal Autonomia Erkidego Osorako erakundeetako zerbitzuak eskualdatzeko dena. Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren 1991ko abenduaren 23ko epaia betetzeko
- Aldatutakoa: 164/2002 DEKRETUA, uztailaren 2koa, Eibarko Egoitza-Zentroa sortu eta Eibarko Hezkuntza-Esparruko administrazio-egitura eta -antolaketa zehazten duena.