Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila

Arautegia

Inprimatu

383/ 1987 DEKRETUA, Abenduaren 15ekoa; Euskadiko Tokiko Administrazioaren Errolda sortuz.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Lehendakaritza, Justizia eta Autonomia-Garapena
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 244
  • Hurrenkera-zk.: 2712
  • Xedapen-zk.: 383
  • Xedapen-data: 1987/12/15
  • Argitaratze-data: 1987/12/29

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Herri Administrazioa

Testu legala

Tokiko Administrazioak lurraldearen antolaketan duen posizioak, bere kabuz edo beste erakunde publiko batzuen ekintzaren bitarteko-lana eginez, zera eskatzen du: betidanik izandako axolagabekeria kontutan hartuz. bere egituraketaz ohartzea. Horretara behartzen dute, alde batetik, administrazio deszentralizatuaren izaerako ereduak jasotzearen ondorioz gertatzen ari den tokietako mailaz-mailakako eraginak eta bestetik, administrazio publiko ezberdinen lankidetzak. Kontutan hartzekoa da, halaber, Administrazioari buruzko argibide gehiago ematea administratutari, horrek bere ekintza-alorrean parte hartzen baitu berehala. Ezartzen den errolderatze-iharduna, duen helburuaren eraginez, bertarakotzeko eta gaurkotzeko mekanismo arrunta da, erregelamenduak jartzen dituen baldintzetatik eta betebeharretatik kanpo geldituz. Hori horrela, Lehendakaritza, Zuzentza eta Autonomia-Garapen Sailburuaren proposamenez, Jaurlaritza-Batzordeak 1987.eko Abenduaren 15ean egindako bileran eztabaidatu ondoren, zera XEDATZEN DUT: 1. Artikulua.- Euskadiko Tokiko Administrazioaren Errolda eratzen da, bertoko tokiko Erakundeen jardun konpetentzialerako eta informatiborako baliabide dena eta elkartearekiko jakinerazpenei publizitatea ematezkoa. 2. Artikulua.- Legeak hala aginduta, ekimen publikoz edo pribatuz, Tokiko Erakundetzat hartutako, horietatik sortutako edo horiei eragiten dien tokiko izaeradun erakunde guztiak sartuko dira horren helburuen barne. 3. Artikulua.- 1. Erroldaren oharpenak inskripzioz edo oharrez egindakoak izan daitezke. 2. Antolaketari buruzko egiturei eragiten dieten guztiak dira inskripziozkoak, eta batez ere, erakundeak eratzeari, ezabatzeari edo aldatzeari buruzkoak, baita elkarte edo parte-hartzeko eginezari dagozkien jakinarazpenei buruzkoak ere. 3. Bere agintepeko zerbitzuen funtzionamenduari dagozkienak dira oharrez egindakoak. 4. Artikulua.- Erroldaren funtzionamendua publizitate, ofizialtasun eta eraginkortasun erizpideei atxekiko zaie, edukiaren fidagarritasuna bermatzea bidezkoa egin dezaten iharduketak burutuz horretarako. 5. Artikulua.- 1. Inskripzioak, honako hauek hartuko ditu: a) Erakundearen tipologia eta ezaugarriak. b) Lege-erregimena eta, hala behar izanez gero, helburuak. c) Kideen antolaketa eta osakera. 2. Honako hau adieraziko du oharrak: a) Zerbitzua zein den. b) Kudeaketa modua. c) Lege-erregimena. 6. Artikulua.- 1. Errolda publikoa da. 2. Erabilketan honako arau hauek bete beharko dira: a) Erroldako xehapen ofizialak kontsultatzeko ez da oztoporik egongo, bere zainketarako eta iraunarazpenerako har daitezen bermeen kaltetan gabe. b) Xehapenen azterketa eta horko oharpenen egiaztagiriak (hitzez-hitzezkoak edo laburpenezkoak izan) ematea hartzen du kontsultak. 7. Artikulua.- Urtero, urtearen amaieran, errolderatutako inskripzio-oharpenen zerrenda argitaratuko da Euskal Herriko Aldizkari Ofizilean. XEDAPEN GEHIGARRIAK Lehenengo Xedapen Gehigarria.- Tokiko Administrazioko Sailordetzaren barne dago Erroldea, errolderatutako enteen izena eta grafia izen ofizialarekin bat datozen edo ez ikuskatuko duela. Bigarren Xedapen Gehigarria.- Erroldako xehapenak bertaratzeko eta gaurkotzeko, eredu ofizialeko inprimakinak emango dira aldizka, eta hori, erredakzio-lanak egiteko eta ondorengo prozedura informatikorako. Azken Xedapena.- Lehendakaritza, Zuzentza eta Autonomia-Garapen Sailari, Dekretu hau garatzeko bidezkoak eritzitako xedapenak emateko ahalmena eskuratzen zaio. Gasteiz, 1987.eko Abenduak 15. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Lehendakaritza, Zuzentza eta Autonomia-Garapen Sailburua, JUAN RAMON GUEVARA SALETA.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik