Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila

Euskal Autonomia Erkidegoko paper-zenbakituaren eskaera eta justifikazioa

Deskribapena


Toki-araubidearen arloan indarrean dauden legezko xedapenen testu bateginaren 52. artikuluarekin bat eginez (apirilaren 18ko 781/1986 Legegintzako Errege Dekretuak onartu zuen testu bategin hori), toki-erakundeetako gobernuen osoko bilkurek, batzarrek eta bestelako organoek egiten dituzten bileren akta-liburua instrumentu publiko irmoa da, eta, beraz, orri guztiak eduki behar ditu behar bezala zenbakituta. Orri horiek, aldi berean, alkatetzaren edo toki-erakundeko presidentetzaren sinadura eta erakundearen zigilua eduki beharko dituzte.


Bestalde, toki-erakundeen antolaketaren, funtzionamenduaren eta araubide juridikoaren erregelamenduak, zeina azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuak onartzen duen, toki-erakundeek bitarteko mekanikoak erabil ditzaketela jasotzen du, bai aktak transkribatzeari dagokionez, bai alkatetzaren, toki-erakundeko presidentetzaren edo horiek ordezkatuz jarduten dutenen ebazpenen liburuei dagokienez. Horretarako, orri mugikorrekin egindako liburuak erabiliko dira, eta, horrelakoetan, beti erabiliko da estatuaren paper tinbratua edo autonomia-erkidegoko paper zenbakitua.


Bada, Euskal Autonomia Erkidegoan, kide anitzeko organoen erabakiak eta pertsona bakarreko organoen ebazpenak transkribatzeko orduan sistema mekanikoak erabiltzen dituzten toki-erakundeek Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazio Orokorrari eskatu ahalko diote Ogasun eta Administrazio Publikoko sailburuaren 1997ko urriaren 29ko Aginduan erregulatzen den paper zenbakitua (Agindu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko paper zenbakituaren ezaugarri teknikoak erregulatzen dira toki-erakundeen akta-liburuetarako).

Nori dago zuzenduta



- Udalak

- Mankomunitateak

- Kuadrillak

- Kontzejuak

Erakundeak


Kudeatzen duen erakundea

  • Gobernantza Publikoa eta Autogobernua / Erakunde Harremanetarako Sailburuordetza > Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Gobernantza Publikoa eta Autogobernua / Erakunde Harremanetarako Sailburuordetza > Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

Toki Araubidea
945 01 81 71, regimenlocal@euskadi.eus

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Maiatzaren 21etik aurrera, Gasteizko, Donostiako eta Bilboko bulegoek berriz ekingo diote aurrez aurreko arretari, aurretiko hitzorduaren bidez. Zuzenean zerbitzuko hitzordua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea(k)

  • Paper-zenbakitua: 1061801

Eskabidea eta dokumentatzioa aurkeztea



Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako Zuzendaritzak doan banatuko du paper zenbakitua, Euskal Autonomi Erkidegoko toki erakundeek eskabidea egin ondoren, non zehaztu beharko duten eskatutako folio kopurua eta aurrez igarritakoei emandako erabilera. Halaber, toki-erakundeek Zuzendaritza horri bidali beharko dizkiote izakinetan eta erabiliko ez dituzten paper zenbakituak.

Eskakizun Teknikoak: Esteka honen bitartez zure ingurunea sinadurak egiteko gai dela egiaztatu dezakezu

Jarraitu urrats hauek:

  1. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  2. Bete ezazu eskatutako inprimakia.
  3. Elektronikoko sinatu eta bidali inprimakia

Ebazpena eta errekurtsoak


Beste tramite batzuk