Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza Saila

V. Eusko Label Bandera

San Miguel Ligako bostgarren jaurdunaldia eta Euskotren Ligako bigarren jaurdunaldia ospatuko dira.

Ekitaldi-deskribapena

Gizonezkoen 12 tripulazioak arraunaren munduko estropada eremu ezagunenetakoan nabigatuko dute, Kontxako Badian hain zuzen ere. Bertan, lau luzetan eta hiru ziabogatan antolatutako hiru mila nautikoko distantzian. Igandean jokatuko den jaurdunaldia denez, txandak Orioko estropadaren sailkapenaren arabera antolaturik egongo dira. Bestalde, San Miguel Ligako estropada hasi aurretik, 12.00etatik aurrera, Euskotren Ligako klaifikazio faseko bigarren jaurdunaldiari ekingo zaio eta garaileak V. Eusko Label Bandera etxera eramango du. Emakumezkoen proba hau, erlojupeko modalitatean jokatuko da eta mila nautika eta erdiko distantzia eginez, bi luze eta ciaboga bat egingo dituzte. Estropada honen irteerako ordena, Orioko estropadako sailkapenaren alderantzizko ordenean antolatuko da, San Juan Iberdrola azken posizioan irtenaraziz.

Estropadaren aurkezpena izan da Donostiako Aquariumean. Bertara, José Ignacio Espel, Aquariumaren presidentea; Asier Arrese HAZIko zuzendaria eta Pedro Andueza, ACTko lehendakaria hurbildu dira. Hiruek San Miguel Ligarentzat eta Euskotren Ligarentzat benetan berezia den arraunketa eremu batean estropada ikusgarri batez disfrutatzeko deia egin dute zaleei.

Informazio zehatza
Antolatzailea:
ACT liga eta HAZI Fundazioa
Ekitaldi-mota:
Kirolak
Hasiera data:
Amaiera data:
Ordutegia:
12:00
Kontxako Badia
Donostia / San SebastiánGipuzkoa (España)