Eusko Jaurlaritza

Genero-ikuspegia LAPan eta ergonomia

Tailerra

Genero-ikuspegia LAPan eta ergonomia

Aurkezpena

Tailer honen helburua da generoa enpresen lan-arriskuen prebentzioan txertatzea eta ebaluazio ergonomikora genero-ikuspegiarekin hurbiltzea.

Bi sexuetan presioak eragindako muskulu-hezurretako nahasmenduekin eta neuropatiekin lotutako lanbide-gaixotasunaren datuak eta lanbide-gaixotasunaren susmoak al dira? Ezberdintasunak badaude, zeri zor zaizkio?

Laburpena

Azaroaren 27an, Bilboko Bidebarrieta liburutegian, egin zen “Genero-ikuspegia laneko arriskuen prebentzioan eta ergonomian” (Generoa laneko arriskuen prebentzioan txertatzeko bitartekoak, eta Ergonomiara gerturatu genero-ikuspegia aintzat hartuta) izeneko XI. prestakuntza tailerra. Prebentzio zerbitzuetako pertsonal sanitarioentzat zen tailer hori. 174 pertsona inguruk parte hartu zuten tailerrean, denak prebentzioa, laneko medikuntza, pertsonen kudeaketa eta antzeko esparruetako profesionalak.

Osalaneko Generoaren Taldeak arau batzuk eman zituen genero-ikuspegia txertatzeko enpresen prebentzio planetan eta, horrela, langile guztiek prebentzio inklusiboa izateko.

Osalaneko Prestakuntza Taldeak, aldiz, 2018. urteko gaixotasun profesionalei eta lan-istripuei buruzko datuak eman zituen, nahasmendu muskulu eskeletikoei lotuta eta sexuak bereizita. Lan-merkatuan bereizte horizontala eta bertikala daudela azpimarratu zen, baita emakumeek eta gizonek lan-baldintza desberdinak dituztela ere, genero-eragileen ondorioz.

Valentziako Biomekanika Institutuak, bestalde, arrisku ergonomikoak ebaluatzeko baliabideak eman zituen, lanpostuak langile guztiei egokitzeko parametroak aintzat hartuta betiere. Sexua bera aintzat hartu beharreko beste parametro bat izango litzateke, eta ez ezaugarri bereizlea.

Eskerrak eman nahi dizkiegu jardunaldiotan beren hitzaldiekin parte hartu zuten pertsona guztiei, izandako lankidetzagatik. Eskerrik asko, era berean, jardunaldiok antolatzen lagundu duten langile guztiei.

Hitzaldiak

2019ko azaroaren 27a

Bideoak

Argazkiak

ERLAZIO DUTEN DOKUMENTUAK

Antolatzailea:
Osalan - Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea / Lan Medikuntzaren Euskal Elkartea / Bilboko Mediku Zientzien Akademia
Ekitaldi-mota:
Jardunaldiak, kongresuak eta azokak
Ekitaldi ematen den hizkuntza:
Gaztelania
Hasiera data - Amaiera data:
-
Iraupena (orduetan):
4
Ordutegia:
09:00tatik 13:15etara
Bidebarrieta Liburutegia
Bidebarrieta, 4
48005 ·  BilbaoBizkaia (España)
Prezioa:
Dohan
Izen-emate epea:
2019/10/23 - 2019/11/26
Jarraibideak: