Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza Saila

REGAL Elikagaien Gastronomiarako Eskualdeen Europako Sarearen jardunaldia

Euskadi, Nafarroa, Lombardia eta Liguria eskualde europarrek sortutako sarea da.

Ekitaldi-deskribapena

REGAL Elikagaien Gastronomiarako Eskualdeen Europako Sarea Euskadi, Nafarroa, Lombardia eta Liguria eskualde europarrek sortutako sarea da. Elikagaien gastronomiaren alorrean prestakuntza, berrikuntza eta ekintzailetza elkarrekin lantzeko asmoarekin sortu dute, lurraldeari, produktuari eta tokian tokiko egiten jakiteari lotutako bikaintasun gastronomikotzat ulertuta.

REGAL truke eta elkarlanerako leku gisa sortu da, izan ere, eskualde bakoitzari elikagaien gastronomian erreferente izaten lagundu dioten tresnak elkarri ezagutzera eman (tresna didaktikoak, berrikuntzakoak, enpresen dinamizaziorakoak…) eta ekimen berriak lankidetzan garatzeko balioko die.

Jardunaldian sarea ezagutzera eman eta berori osatzen duten lau eskualdeek elikagai eta gastronomiaren alorrean egin dituzten ibilbideak partekatuko dituzte.

ERLAZIO DUTEN DOKUMENTUAK
Informazio zehatza
Antolatzailea:
Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordetza
Ekitaldi-mota:
Aurkezpena
Hasiera data:
Amaiera data:
Ordutegia:
10:00etatik 13:30ak arte
Kursaal Jauregia
Zurriola1
Donostia / San SebastiánGipuzkoa (España)