Eusko Jaurlaritza

Lantegia: LAP arloko erronkak. Teknologia berriek sortzen dituzten arrisku faktore berriak

Ekitaldi-deskribapena

Garapen etengabeak eta teknikaren aurrerapenek eragin garrantzitsua dute lan-munduan eta lan egiteko baldintzetan.

Lurrun-makina sartzeak ahalbidetu egin zuen lana mekanizatzea lehenengo industria-iraultzan. Bigarrenak katean eginiko lana eta masan eginiko ekoizpena izan zituen oinarri, eta bidea eman zion hirugarren iraultzari, ekoizpena automatizatzearekin batera, elektronikari eta informatikari esker.

Orain aro berri batean sartzen gara: non 3D inprimagailuek aukera ematen digute piezak eransketa bidez sortzeko, Robotek beren kokalekua uzten dute eta langileekin partekatzen dute espazioa (lankidetzarako robotika eta co-worker-ak), dronak pentsa ezin zitekeen lekuetara sartzen dira, datu-kopuru izugarriak biltzen eta lantzen ditugu (Big Data), eta Gauzen Internetak (IoT) ahalbidetu egiten du objektuak konektatzea eta elkarrekin komunikatzea, “inteligentzia” eta autonomia erdietsita (4.0 Industria, Smart EPIak).

Horrek guztiak laugarren industria-iraultzara garamatza: ez dago arriskuetatik salbu, baina aukera berriak ekarriko ditu, eta, ziur asko, horiek lagungarri izan daitezke lan-baldintzak hobetzeko.

Jardunaldi honetan robot bat eta dron bat ikus daitezke martxan.

Jardunaldiko egitarau osoa (pdf, 439 KB)

Informazio zehatza
Antolatzailea:
Osalan - Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea
Ekitaldi-mota:
Jardunaldiak, kongresuak eta azokak
Ekitaldi ematen den hizkuntza:
Gaztelania
Hasiera data:
Amaiera data:
Iraupena (orduetan):
4
Ordutegia:
09:00-13:30
Ramón de la Sota Kaia1
48009  ·  BilbaoBizkaia (España)
Izen-ematea
Prezioa:
Dohanik
Izen-emate epea:
2016/09/12 - 2016/09/22
Jarraibideak :