Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza Saila

Jardunaldia: NBP, Etorkizuneko Erronkak

Jardunaldia HAZIk bultzatzen duen GEROA GAUR egitasmoaren barruan kokatzen da, eta MLFk eta Europe Direct HAZIk antolatzen dute.

Ekitaldi-deskribapena

NPBren bateko eta besteko erreformak Europako ekoizpen eredua aldatuz joan dira. 50 urte baino gehiago igaro dira lehen Nekazaritza Politika Bateratua abiatu zenetik, eta 30 urte gu EBn sartu ginenetik. Testuinguru horren ezaugarri bat zen ustiategiak errentagarriak izan beharra, baina kontsumorako jarraibide berriak ere ezarri dira, baita ingurumenaren iraunkortasunari buruzko betekizunak ere, esparru gero eta globalizatuago batean; ondorioz, beharrezkoa da hausnartzea etorkizuneko NPBren helburuei eta orientazioari buruz, eta nola eragin dezakegun egiazki erantzun diezaien Euskadikoak bezalako famili zein mendiko nekazaritza ereduei.

Oraingoan Europar Batasuneko Nekazaritzako Elikagaien Kooperatiben Espainiako Konfederazioaren arduradun Gabriel Trenzadoren lankidetza izango dugu, Nekazaritza Politika Bateratuaren (NPB) etorkizunari eta espero diren eraginei buruz hitz egiteko. Ondoren, Work Kafea egingo dugu, eragile desberdinek NPBan positiboki eragiteko jokatu dezaketen rolari buruz eztabaidatzeko eta hausnartzeko mahaiekin.

Jardunaldia HAZIk bultzatzen duen GEROA GAUR egitasmoaren barruan kokatzen da, eta MLFk eta Europe Direct HAZIk antolatzen dute.

Egitaraua

Informazio zehatza
Antolatzailea:
Munduko Landagunea eta HAZI Fundazioa
Ekitaldi-mota:
Jardunaldiak, kongresuak eta azokak
Hasiera data:
Amaiera data:
Ordutegia:
09:00etatik 13:00ak arte
Zalditegiak
Arkauti/ArcauteAraba/Álava (España)
Lekuaren xehetasun gehiago:
Arkautiko Granja Eredua
Izen-ematea
Izen-emate epea:
- 2016/12/15
IZEN-EMATEAREN ORRIA