Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Jardunaldi teknikoa: "Euskadin baso-bioekonomia garatzeko estrategia"

Urriaren 19 eta 20an, Bilbao Exhibition Centren (BEC) egingo den EGURTEK, Nazioarteko Zuraren Arkitektura eta Eraikuntza Foroaren esparruan, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak, Baskegur-ekin lankidetzan, “Euskadin baso-bioekonomia garatzeko estrategia” izeneko jardunaldi teknikoa antolatu du.

Euskadin, zura da bioekonomia eraldatzeko eta sortzeko gehien erabiltzen den baliabide naturala. % 55eko baso-azalera zuhaiztia dugu, Europako batez bestekoa ( % 40) baino askoz handiagoa.

Euskadin alternatiba ekonomiko honen egungo balioa eta potentziala kalkulatzeko lehen urratsa gaur egun bioekonomiatzat har daitezkeen sektoreak identifikatzea da, baita hurrengo urteetan eredu ekonomiko honetarantz aurrera egin dezaketenak ere.

Aurkezten dugun jardunaldiaren helburua da Euskadin bioekonomiari lotutako ekimenak ezagutaraztea, etorkizuneko proiektuak aberastu eta osa ditzaketenak.

ERLAZIO DUTEN DOKUMENTUAK

Antolatzailea:
Eusko Jaurlaritza eta Baskegur
Ekitaldi-mota:
Jardunaldiak, kongresuak eta azokak
Hasiera data - Amaiera data:
-
Ordutegia:
10:00etatik 13:30ak arte
Bilbao Exhibition Centre
Bizkaia (España)

IZEN-EMATEAREN ORRIA