IX. Mendiko Konbetzio Europarra
Mendietatik datorren kalitatea: pertsona eta lurraldeentzako oparotasuna

Konbentzioaren helburuak hurrengoak dira:
- Aztertu nola lagundu diezaioketen europar politika berriek, bereziki Nekazal Politika Bateratuak balio-kateen egituraketa eta lurraldeen balorizazioari, marka eta etiketen bidez, lurralde espezifiko eta mendi dimentsioa balioztatuz (inbertsioa, kooperazioa, promozioa, kalitatearen hobekuntza, berrikuntza…): europar testuinguruak eskaintzen dituen aukeren eta erabiltzen diren (edo ez) programa ezberdinen analisia eskualde eta herrialde desberdinetan.
- Mendietako Tokiko Ekintza Taldeen arteko ideien elkartrukeak erraztu, lurralde garapeneko estrategien prestakuntza alderatu eta hobetu dezaten, lurralde marketinari eta mendiko produktuen balioztapenari dagokionez: ebaluazio konparatiboa, ekintza interesgarrien aurkezpena…
- Miatu noraino balioztatu daitekeen positiboki mendiko nekazaritzan familia dimentsioa etiketatze eta sustapenerako zerbitzu eta produktuetan.
- “Planeta elikatuz bizitzarako energia” 2015 Mundu azokarako ekarpena prestatu: nola erantzun diezaiekete mendiko kalitatezko produkzioek etorkizuneko elikadura segurtasunaren erronkei?
