Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza Saila

EVA (Euskadi Vin Aquitaine) I. Ardogintza Topaketa Profesionala

Euskadi eta Akitania arteko lankidetza proiektu bat da, bi eskualdeetan ardogintzaren sektorean berrikuntza sustatzeko eta lehiakortasuna hobetzeko.

Ekitaldi-deskribapena

Datorren maiatzaren 26an eta 27an, Gasteizko Artium museoan EUSKADI VIN AQUITAINE (EVA) I. Topaketa Profesionala egingo da. Bertan, proiektuaren aurkezpena egin eta nazioarteko merkatuetako joerak eta sare sozialek ardoaren salmentetan duten eragina sakonduko da.

Maiatzaren 26an, eguna bi saiotan banatuko da. Goizean eduki teorikoak garatuko dira, eta hitzaldien ondoren, Pedro Ballesteros Master Wine-ak munduko ardoen kata eskainiko du; eta arratsaldean gaikako tailerrak egingo dira. Topaketa 27an amaituko da, Ardoaren Museora eta Arabako Errioxako upategi batera bisita eginez.

Proiektuaren helburuak

EVA (Euskadi Vin Aquitaine) Euskadi eta Akitania arteko lankidetza proiektu bat da, bi eskualdeetan ardogintzaren sektorean berrikuntza sustatzeko eta lehiakortasuna hobetzeko. Proiektuak balio kateko hainbat eragile integratzen ditu, hau da, ekoizleak, produktuen hornitzaileak eta zerbitzuak zein teknologi eta ikerketa zentroak. Proiektuaren oinarrian dagoeneko existitzen diren hainbat lankidetza daude, horiek indartzeko eta denboran irauteko, ezagutarazteko eta eragile sektorialen esku jartzeko.

berrikuntzaren garapena sustatze aldera, proiektu honek eragile zientifiko, tekniko eta ekonomikoen sare iraunkor bat sortu nahi du, ardogintzaren sektorearen barruan, Akitania eta Euskadi eskualdeen artean.

ERLAZIO DUTEN DOKUMENTUAK
Informazio zehatza
Antolatzailea:
HAZI Fundazioa
Ekitaldi-mota:
Jardunaldia
Hasiera data:
Amaiera data:
Artium museoa
Francia24
Vitoria-GasteizAraba/Álava (España)