Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Animalien Babesari buruzko XII. Euskal Jardunaldiak

Animalien babesari buruzko XI. euskal jardunaldiakEusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak Animalien Babeserako XII. Euskal Jardunaldiak babesten ditu. Jardunaldi hauek erreferente bihurtu dira Estatu mailan, eta azkenaldiko gairik mediatiko eta eztabaidagarrienetakoa dugu irizpide: Animalien Auzia deritzona.

Aurtengo ediziorako oso egitarau erakargarria prestatu egin da, araudia eta bere aplikazioa zenbait kasutan protagonista izanik, adituentzat zein ezjakitunentzat, hiru saiotan bananduta, egunero 20:00etan hasita. Sarrera dohakoa.

Lehen saioak (hilak 25, astelehena) dakarkigu eskarmentu handiko abokatu bat, nork azpimarratu egingo duen tratu txarrak suertatzen direnean frogen garrantzia. Hauxe da, izan ere, oinarrizko kontua, esparru honetan emaitza egokiak lortu nahi badira.

Bigarren saioan (hilak 26, asteartea) abokatu gazte baten bisita egiten digu, animalien aldeko elkarte baten aholkularia, gainera. Berak jorratuko du oso intresgarria baina nahiko ezegaguna den gai bati buruz: zer araudi aplikatu behar da bikotea banantzean, ordura arte familiaren babespeko animaliei dagokiela?

Hirugarren saioaren eskutik (hilak 27, asteazkena) izango dugu hizlari Arabako Ingurumen eta Hirigintzako Fiskal Delegatua, animaliei eragindako tratu txarrak salatzeko eskumena duen organoa. Espainiar Code Penalaren aplikatzearen inguruan hitz egingo du, oinarrizko araudi honek aldaketa ugari eta positiboak izan bait ditu azken urteotan.

Saio bakoitzeko hitzaldiaren ostean hitza hartzeko aukera izango du publikoak denboraldi batez, iritzia eman dezan.

Informazio gehiago: adpa.adbe@gmail.com

Egitaraua osoa ikusi

Antolatzailea:
ADBE, Animalien Defentsa eta Babeserako Elkartea
Hasiera data - Amaiera data:
-
Ordutegia:
20:00etan
Centro Cívico Aldabe
Portal de Arriaga
Vitoria-GasteizAraba/Álava (España)
Lekuaren xehetasun gehiago:
Balioaniztasun aretoa
Ekitaldia deskargatu zure egutegian jartzeko (.ics)