AIREmodulo berria IKS-eeM-n
Epe motzera zenbait aldaketa emango dira Ingurumen eta Lurralde Politika Saileko Aire Zerbitzuaren lan metodologian. Horrek eragina izango du atmosfera kutsa dezaketen instalazioen baimenen eta jakinarazpenen izapidetzan, baita neurketa txostenen bidalketan ere.
Hau dela eta, IKS-eeM sisteman aldaketak izango dira, AIREA izeneko modulo berria jasoaz. Hori martxan jartzeak ondorioak izango ditu aipatutako Aire Zerbitzuarentzat eta atmosfera kutsa dezaketen jarduerak (AKDJ) burutzen dituzten instalazioentzat; baita neurketen ardura duten Ingurumen Kontrolerako Erakundeentzat (IKE) eta AKDJ izapidetza desberdinetan laguntzen dieten ingurumen aholkularitzentzat ere bai.
Proiektu honen helburuak AKDJei buruzko informazioaren kudeaketa hobetzean datza. Horrekin batera, beste batzuen artean, ondorengo hauek lortuko dira:
- Euskadin AKDJk burutzen dituzten instalazioei buruzko datuetara sarbide erraza (fokuak, emititutako kutsatzaileak, …)
- Administrazio - espediente desberdinei dagozkien informazio - kudeaketaren hobekuntza
Lan metodologia berri honi maiatzaren 2an helduko zaio. Eragina jasango duten alde desberdinak jakinaren gainean jartzeko, aurkezpen jardunaldi bat antolatu dugu apirilaren 12an. Gonbidatuak zaudete. Gelaren tamaina mugatua denez, aldez aurretik baieztatzea eskatzen dizuegu. Gainera, jardunaldiaren ostean, Ingurumen Sailburuordetzaren web orrian jasoko da honi buruzko informazio guztia.
Hartzaileak: ingurugiro aholkularitzak, AKDJk burutzen dituzten instalazioak eta proiektua ezagutu nahi duen edozein hiritar
Lekua: 6. gela, Eusko Jaurlaritzaren Lakua Eraikina, Donostia, 1 kalea Vitoria – Gasteiz-en
Ordua: 9.30tik - 10.30ra
Hizlaria: Alejandra Iturrrioz Unzueta (Ingurumen Administrazio zuzendaria) eta Nicolas Garcia – Borreguero (Aire Zerbitzu Burua)
Baieztatu, mesedez, etorriko zaretela honako helbide elektroniko honetan: s-ferro@euskadi.eus