Lehendakaritza

"Ekaitza honetatik nola atera onik"? Unibertsitateko gazteak trantsizio energetiko-klimatiko, teknologiko-digital, sozial eta sanitarioaren aurrean

Gizarte bezala, nagusiki, hiru trantsiziori egiten ari gara aurre: energetiko-klimatikoari, teknologiko-digitalari eta sozial-sanitarioari. Denok dugu funtsezko zeregina aldaketa honetan guztian. Baita, nola ez, ikasleek berek ere. Izan ere, beren etorkizunaren protagonista izan nahi dute. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskadi 2030 Plana zabaltzeko eta ikasleak trantsizio honetan inplikatzeko asmoz, topaketa interesgarri bat antolatu genuen Donostiako Carlos Santamaria zentroan, pasa den urriaren 19an.

Hurrengo parte-hartzaileekin;

- Maria José Sanz, Basque Centre for Climate Change (BC3) bikaintasuneko ikerketa-zentroko (BERC) zuzendari zientifikoa eta 2019an Valentziako Generalitateko Merezimendu Zientifikoaren Saria.

- Javier Aizpurua, Materialen Fisika Zentroko (CFM) kidea eta 2022ko Euskadi Ikerketa Saria.

Nekane Balluerka, 2021eko Euskadi Ikerketa Saria eta UPV/EHU-ko errektore ohia. Balluerka andreak saioa dinamizatu zuen.

Azken aldaketako data: