Eusko Jaurlaritza

Egutegia, data eta ordu ofiziala

Idazkiak, eskabideak eta jakinarazpenak urteko egun guztietan eta 24 orduetan aurkez ditzakezu.

Egun baliogabeak epe zenbaketan

Tramite batek epe zenbaketa egun baliodunetan ezartzen duenean, egoitza elektroniko honetan egun baliogabeak hauek dira: larunbatak, igandeak eta egutegi ofizialeko jaiegunak (Euskal Autonomia Erkidegoko jaiegunen egutegia eta Gasteizko jaiegunen egutegia (leiho berri batean irekitzen da)). 2026 urte honetarako egun baliogabeak:

Euskal Autonomia Erkidegoa:

  • Urtarrilaren 1a, Urteberri eguna
  • Urtarrilaren 6a, Errege eguna
  • Martxoaren 19a, San Jose
  • Apirilaren 2a, Ostegun Santua
  • Apirilaren 3a, Ostiral Santua
  • Apirilaren 6a, Pazko Astelehena
  • Maiatzaren 1a, Lanaren Eguna
  • Uztailaren 25a, Santiago
  • Abuztuaren 15a, Jasokundea
  • Urriaren 12a, Jai Nazionala
  • Abenduaren 8a, Sortzez Garbia
  • Abenduaren 25a, Eguberri eguna

Gasteiz:

  • Apirilaren 28a, San Prudentzio
  • Abuztuaren 5a, Andra Mari Zuria eguna
  • Aurkezpen bat egun baliogabe batean egiten bada, aurkezpen hori hurrengo egun baliodunaren lehen orduan egin dela ulertuko da, non eta arau batek ez duen berariaz onartzen bidalitakoa egun baligabe batean jasotzea.
  • Aurkezpen-epearen azken eguna baliogabea denean, hurrengo egun baliodunara zabaltzen dela ulertzen da.

Data eta ordu ofiziala

Egoitza Elektronikoan egindako edozein tramite zein kudeaketa erregistratuko da data eta ordu ofizial hau erabiliz. Administrazioarekin edozein tramite egitean, data eta ordu ofiziala erreferentziatzat hartuko da epeak neurtzeko:

  • Data: 2026/01/10
  • Ordua: 22:43:58

Azken aldaketako data: