Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2024ko otsailaren 7koa, Gizarte Zerbitzuen zuzendariarena, zeinaren bidez jakinarazten baita Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2014ko urriaren 29ko Aginduan aurreikusitako dirulaguntzerako zuzkidura. Urriaren 29ko agindu horren bitartez, honako prozedura hau ezarri zen: genero-indarkeriaren aurkako babes integraleko neurriei buruzko abenduaren 28ko 1/2004 Lege Organikoaren 27.artikuluan aurreikusitakoaren arabera, genero-indarkeriaren biktima diren emakumeei dirulaguntzak emateko eta ordaintzeko prozedura.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 31
- Hurrenkera-zk.: 752
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2024/02/07
- Argitaratze-data: 2024/02/12
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Ogasun eta Ekonomía; Segurtasuna eta justizia; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gizarte gaiak; Ogasun; Herrizaingoa; Gobernua eta Administrazio Publikoa
Testu legala
Genero-indarkeriaren aurkako babes integraleko neurriei buruzko sailburuaren abenduaren 28ko 1/2004 Lege Organikoaren 27. artikuluan aurreikusitakoaren arabera genero-indarkeriaren biktima diren emakumeei dirulaguntzak emateko eta ordaintzeko prozedura ezarri zen Enplegu eta Gizarte Politiketako 2014ko urriaren 29ko Aginduaren bitartez (2014ko azaroaren 19ko EHAA, 221. zk.).
Haren lehenengo xedapen gehigarriak, finantzaketa- eta aurrekontu-egozpenari buruzkoak, honela dio: «Publikotasun-printzipioa betetzeko, Gizarte Zerbitzuen zuzendariak aurrekontu-ekitaldi bakoitzaren hasieran emango du jakitera, ebazpen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan horretarako esleitu den zuzkidura».
Dirulaguntza hori Dirulaguntzen Araubidea arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legean xedatutakoaren mende dago (2023ko abenduaren 29ko EHAA, 247. zk). Lege hori 2023ko abenduaren 30ean jarri zen indarrean.
Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen 2021eko urtarrilaren 19ko 12/2021 Dekretuaren 16. artikuluan ezartzen denez, Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritzari dagokio honako funtzio hauek baliatzea: «Genero Indarkeriaren Biktimentzako Telefono bidezko Arreta Zerbitzua, ordainketa bakarreko dirulaguntzak eta emakumeen kontrako indarkeriaren biktimei arreta eskaintzen dieten profesionalei aholkua eta laguntza emateko kudeaketa integratua».
Hori dela eta, honako hau
Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Gizarte Politiketako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera, hala ezarrita baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 112. artikuluan.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko otsailaren 7a.
Gizarte Zerbitzuen zuzendaria,
MARÍA ANTONIA OLABARRIETA IBARRONDO.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (2)
- Ikus: EBAZPENA, 2024ko azaroaren 6koa, Gizarte Zerbitzuen zuzendariarena, zeinaren bidez argitaratzen baita Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2014ko urriaren 29ko Aginduan aurreikusitako dirulaguntzetarako 2024ko ekitaldian izango den kreditua handitzen dela. Agindu horren bitartez, prozedura hau ezarri zen: Genero Indarkeriaren aurkako Babes Integraleko Neurriei buruzko abenduaren 28ko 1/2004 Lege Organikoaren 27. artikuluan aurreikusitakoaren arabera, genero-indarkeriaren biktima diren emakumeei dirulaguntzak emateko eta ordaintzeko prozedura.
- Ikus: AGINDUA, 2014ko urriaren 29koa, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuarena, abenduaren 28ko 1/2004 Lege Organikoaren 27. artikuluan aurreikusitakoaren arabera genero-indarkeriaren biktima diren emakumeei diru-laguntzak emateko eta ordaintzeko prozedura ezartzen duena (1/2004 Legea, genero-indarkeriaren aurkako babes integraleko neurriei buruzkoa).