Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2020ko abuztuaren 26koa, Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordearena, zeinaren bidez iragartzen baita, 2020ko ekitaldirako, enpresa I+G bultzatzeko Hazitek programaren II. faserako deialdia.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 170
- Hurrenkera-zk.: 3448
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2020/08/26
- Argitaratze-data: 2020/08/31
Gaikako eremua
- Gaia: Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Industria; Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2017ko urtarrilaren 31ko Aginduaren bidez arautzen da enpresa I+G bultzatzeko Hazitek programa (2017ko martxoaren 2ko EHAA, 43. zk.). Agindu hori Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2018ko abenduaren 17ko Aginduak aldatu du (2018ko abenduaren 27ko EHAA, 248. zk.).
Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordearen 2019ko abenduaren 10eko Ebazpenaren bidez (2019ko abenduaren 20ko EHAA, 242. zk.) iragarritako I. fasea amaitu ostean, eta Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordearen 2020ko uztailaren 1eko Ebazpenaren bidez ebatzi eta jakinarazi zaie interesdunei, aipatutako agindu arautzailearen 12.3 artikuluan ezarritakoaren arabera, II. fasearen deialdia egiten da, I. fasean onartu diren proiektuei laguntzak adjudikatzeko, 2020ko ekitaldian, eta, horretarako, behar diren arauak eman behar dira.
Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2020ko otsailaren 19ko Aginduaren bitartez onartu zen 2020ko Dirulaguntzen Plan Estrategikoan sartuta dago laguntza-programa hau. Euskadi.eus-eko egoitza elektronikoan dago Plana eskura. Halaber, Euskal Autonomia Erkidegoaren 2020. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 27ko 13/2019 Legeak baimendutako kredituen arabera, honako dirulaguntza-deialdi honek nahikoa aurrekontu-estaldura dauka.
Horiek horrela, aipatutako aginduaren 12.3 artikuluan ezarritako eskumenaz baliatuz, honako hau
Ebazpen honen xedea hauxe da: II. fasearen deialdia egitea, I. fasean onartutako proiektuetarako laguntzak adjudikatzeko. I. fasea Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2017ko urtarrilaren 31ko Aginduan aurreikusi zen, eta horretarako deialdia 2019ko abenduaren 10eko Ebazpenaren bitartez egin zen (2019ko abenduaren 20ko EHAA, 242. zk.). Aipatutako agindu horren bitartez, enpresa arloko I+G bultzatzeko Hazitek laguntza-programa arautzen da, 2020ko ekitaldiari dagokionez.
Deialdiko laguntzak finantzatzeko, 87.191.230 euro erabiliko dira. Erabilera horrek bat etorri beharko du Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren 2020ko ekitaldiko aurrekontu-kredituekin.
Deialdiaren guztizko zenbatekoko 39.191.230 euro bideratzen dira izaera lehiakorreko I+G proiektuak finantzatzera, eta, 48.000.000 euro, izaera estrategikoko proiektuak finantzatzera.
Eskatutako laguntzen guztizko zenbatekoa kontuan izanik eta haiek ebatzi baino lehen, zenbateko horiek aldatu ahal izango dira; betiere Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren beste I+G+b laguntza-programa batzuk gauzatzearen ondorioz agortu gabe geratzen diren aurrekontu-baliabideen arabera. Aldaketarik izanez gero, Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordeak ebazpena emango du, aurreko guztiaren berri emateko.
Deialdi honetako laguntzak eskuratu ahal izateko, egiaztatu beharko da Hazitek programa arautzen duen aginduaren 3. eta 20. artikuluetan proiektuei eta entitate eskatzaileei buruz ezarritako betekizunak betetzen direla.
Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2017ko urtarrilaren 31ko Aginduaren 20. artikuluan ezarritako zehaztapenekin bat etorriz egin beharko da eskabidea; agindu horren bidez arautzen da enpresa I+G bultzatzeko Hazitek programa.
Eskabidea lortzeko eta hori betetzeko, ondoren adierazten den egoitza elektronikoan bakarrik egin ahal izango da:
https://www.euskadi.eus/servicios/1030805/ (gaztelania)
https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1030805/ (euskara)
Eskabidearen ondorengo izapideak, bide elektronikoz, jakinarazpenak eta espedientearen kontsulta barnean direla, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko «nire karpeta»ren bidez egingo dira:
https://www.euskadi.eus/micarpeta
https://www.euskadi.eus/nirekarpeta
Eskabideak aurkezteko epea ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da, eta 2020ko irailaren 24an amaituko da, 12:00etan.
Eskabideak aztertu eta ebaluatzeko, eta laguntzak emateko proposamena egiteko, ebaluazio-organo bat eratzen da, zeinaren osaera hauxe izango baita:
Lehendakaria: teknologiaren arloan eskuduna den zuzendaritzako titularra, Alberto Fernández González edo karguan ordezkatuko duen pertsona; eta ordezkoa: Ekintzailetzaren, Berrikuntzaren eta Informazio Gizartearen Zuzendaritzako titularra, Aitor Urzelai Inza, edo karguan ordezkatuko duen pertsona.
Honako kide hauek izango dira bokalak:
Industriaren garapenaren arloan eskumenak dituen zuzendaritzako titularra, Mikel Amundarain Leibar edo karguan ordezkatuko duen pertsona; eta ordezkoa: industriaren garapenaren arloan eskumenak dituen zuzendaritzako teknikari bat, Rosa Murillas Maza.
SPRIren ordezkari bat, Miguel García Altuna; eta ordezkoa: Maite Hernández Hernández.
Teknologiaren arloan eskumenak dituen zuzendaritzako teknikari bat, Larraitz Segurola Bereciartua; eta ordezkoa: Natividad Niño Bartolomé, zeinak idazkari-eginkizunak egingo baititu.
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean izango ditu ondorioak.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2020ko abuztuaren 26a.
Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordea,
ESTÍBALIZ HERNÁEZ LAVIÑA.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (4)
- Ikus: EBAZPENA, 2020ko abenduaren 1ekoa, Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordearena, zeinaren bidez argitaratzen baita Ekonomiaren Garapen eta Azpiegiturako sailburuaren 2017ko urtarrilaren 31ko Aginduan (Agindu hori 2018ko abenduaren 17ko Aginduaren bidez aldatu zen) aurreikusitako laguntzen 2020ko ekitaldiko erakunde adjudikaziodunen zerrenda. Agindu horren bidez, enpresen I+G jarduerari laguntzeko Hazitek programa arautzen da.
- Ikus: EBAZPENA, 2019ko abenduaren 10ekoa, Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordearena, zeinaren bidez iragartzen baita, 2020ko ekitaldirako, enpresa I+G bultzatzeko Hazitek programaren I. fasearen deialdia.
- Ikus: AGINDUA, 2018ko abenduaren 17koa, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuarena, Hazitek Programa arautzen duen agindua aldatzeko dena.
- Ikus: AGINDUA, 2017ko urtarrilaren 31koa, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuarena, zeinaren bidez arautzen baita Hazitek 2016. Enpresa I+G Bultzatzeko Programa.