Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2017ko abenduaren 7koa, Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordearena, zeinaren bidez iragartzen baita, 2018ko ekitaldirako, enpresa I+G bultzatzeko Hazitek programaren I. fasearen deialdia.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 241
- Hurrenkera-zk.: 6114
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2017/12/07
- Argitaratze-data: 2017/12/20
Gaikako eremua
- Gaia: Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía; Hezkuntza
- Azpigaia: Industria; Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia
Testu legala
Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2017ko urtarrilaren 31ko Aginduaren bidez arautzen da enpresa I+G bultzatzeko Hazitek programa.
Aipatutako agindu arautzailearen 12. artikuluan ezarritakoaren arabera, egokia da, 2018ko ekitaldirako, I. fasearen proiektuak hautatu eta onartzea deialdia egitea, eta, horretarako, behar diren arauak ematea.
Horiek horrela, aipatutako aginduaren 12. artikuluan ezarritako ahalmena dela bide, hau
Ebazpen honen helburua hauxe da: Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2017ko urtarrilaren 31ko Aginduan aurreikusita dagoen I. fasearen deialdia egitea proiektuak hautatu eta onartzea; agindu horren bidez arautzen da enpresa I+G bultzatzeko Hazitek programa.
Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2017ko urtarrilaren 31ko Aginduaren 14. artikuluan ezarritako zehaztapenekin bat etorriz egin beharko da eskabidea; agindu horren bidez arautzen da enpresa I+G bultzatzeko Hazitek programa.
Eskabidea eskuratzeko eta betetzeko, egoitza elektroniko honetara jo beharko da:
http://www.industria.ejgv.euskadi.eus/r44-teletram/es/ (gaztelania)
http://www.industria.ejgv.euskadi.eus/r44-teletram/eu/ (euskara)
Eskabideak aurkezteko epea ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da, 09:00etan; amaitu, berriz, 2018ko martxoaren 1eko 12:00etan amaituko da.
Deialdi honetara aurkeztu ahal izango dira 2018an garatutako proiektuak izaera lehiakorreko proiektuen kasuan eta 2018-2020 aldian garatutakoak izaera estrategikoko proiektuen kasuan.
Eskabideak aztertu eta ebaluatuko dituen ebaluazio-organo bat eratzen da, zeinaren osaera hauxe izango baita:
Lehendakaria: Teknologiaren arloan eskuduna den Zuzendaritzako titularra, Josu Madariaga Garamendi; eta ordezkoa: Ekintzailetzaren, Berrikuntzaren eta Informazio Gizartearen Zuzendaritzako titularra, Aitor Urzelai Inza.
Honako kide hauek bokalak izango dira:
Industriaren garapenaren arloan eskuduna den Zuzendaritzako titularra, Alejandro López Cárcamo; eta ordezkoa: industriaren garapenaren arloan eskuduna den Zuzendaritzako teknikari bat, Agustín García Pérez.
SPRIren ordezkari bat, Alberto Fernández González; eta ordezkoa: Miguel García Altuna.
Teknologiaren arloan eskuduna den Zuzendaritzako teknikari bat, Larraitz Segurola Bereciartua; eta ordezkoa: Natividad Niño Bartolomé, zeinak idazkari-eginkizunak burutuko baititu.
AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA
Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean izango ditu ondorioak.
AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA
Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko abenduaren 7a.
Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordea,
ESTÍBALIZ HERNÁEZ LAVIÑA.
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (2)
- Ikus: AGINDUA, 2017ko urtarrilaren 31koa, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuarena, zeinaren bidez arautzen baita Hazitek 2016. Enpresa I+G Bultzatzeko Programa.
- Ikus: EBAZPENA, 2019ko urtarrilaren 3koa, Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordearena, zeinaren bidez argitaratzen baita Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2017ko urtarrilaren 31ko Aginduan aurreikusitako laguntzen 2018ko ekitaldiko onuradunen zerrenda. Agindu horren bidez, enpresen I+G jarduerari laguntzeko Hazitek programa arautzen da.