Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2015eko maiatzaren 21ekoa, Ingurumeneko sailburuordearena, Legution Reydesa Recycling SAk sustatutako hondakin arriskutsu eta ez-arriskutsuen kudeaketarako instalazio bat jartzeko ingurumen-baimen integratua ematen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 239
  • Hurrenkera-zk.: 5393
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2015/05/21
  • Argitaratze-data: 2016/12/19

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak; Ingurune naturala eta etxebizitza; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Industria; Ingurumena; Ekonomia

Testu legala

2014ko maiatzaren 23an, Reydesa Recycling SA enpresak Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailari ingurumen-baimen integratua emateko eskatu zion, kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legeak xedatutakoaren arabera, Legutio udalerrian hondakinak kudeatzeko instalazio bat jartzeko.

Eskaerarekin batera, araudi aplikagarrian adierazitako dokumentazio teknikoa aurkeztu zuen.

Aurkeztutako agiriak nahikoak zirela egiaztatu ondoren, Ingurumen Administrazioaren zuzendariak 2014ko ekainaren 6an emandako ebazpenaren bidez, Reydesa Recycling SA enpresak sustatutako proiektua 30 egun balioduneko epean jendaurrean jartzea erabaki zen, egoki iritzitako alegazioak aurkezteko. Hala, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Arabako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, bietan 2014ko ekainaren 6an. Halaber, formatu elektronikoan zegoen espedientearen oinarrizko dokumentazioa herritarren esku jarri zen, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako Sailaren web-orrian.

Jendaurrean jartzeko izapidea amaitu ondoren, alegaziorik ez zegoela egiaztatu zen.

Kutsaduraren prebentzio eta kontrol bateratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 17. eta 18. artikuluetan xedatutakoa betetzeko, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzak, 2014ko irailaren 19an, txosten bana eskatu zien Legutioko Udalari, Osasun Sailari eta Araba Garapen Agentzia erakundeari, eta horien emaitza espedientean ageri da.

2015eko martxoaren 16an, kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 20. artikuluan xedatutakoa betetzeko, Reydesa Recycling SAren esku utzi zen espediente osoa, Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak egindako ebazpen-proposamenaren zirriborroa erantsita.

2015eko martxoaren 31n, Reydesa Recycling SAk alegazioak aurkeztu zituen, idazki baten bidez. Ebazpen honen eranskinean daude jasota, labur, erakunde honek haiei buruz egindako oharrekin batera.

Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 1. artikuluan xedatutakoaren arabera, lege horrek atmosferaren, uraren eta lurzoruaren kutsadura saihestea du helburu, edo hori ezinezkoa bada, kutsadura hori gutxitu eta kontrolatzea, kutsadura prebenitu eta kontrolatzeko sistema integratu bat ezarriz ingurumen osoaren babes-maila altua lortzeko.

Baimen honetan, instalazioan egiten diren uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 1. eranskinean jasotako jarduerez gain, instalazioa aipatutako legearen aplikazio-eremuan sartzea eragin zuen jardueraren kokalekuan egiten diren jarduera guztiak barne hartzen dira, jarduera horrekin teknikoki lotuta dauden eta sortuko diren isurietan eta kutsaduran ondorioak izan ditzaketen guztiak, nahiz eta jarduera horietako batzuk eranskinean jasota ez egon.

Uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 9. artikuluan xedatutakoa betetzeko, 1. eranskinean aipatutako jardueretariko bat garatzen duten instalazioak ustiatzeko ingurumen-baimen integratua beharko da. 11. artikuluaren arabera, baimen honen oinarrizko helburua honakoa da: arauaren aplikazio-eremuan sartzen diren instalazio guztiek arauaren xedea betetzen dutela bermatzeko baldintzak ezartzea. Horretarako, baimen-ematean parte hartuko duten administrazio publikoen arteko koordinazioa ziurtatuko duen prozedura bat erabili nahi da, izapideak erraztu eta partikularren karga administratiboak gutxitzeko. Era berean, indarrean dagoen araudian aurreikusitako ingurumen-baimenak egintza administratibo bakar batean bildu nahi dira. Reydesa Recycling SA enpresaren kasuan, baimen hauek guztiak behar ditu: hondakinak kudeatzeko baimena, saneamendu-sare orokorrera isurtzeko baimena, atmosferara isurtzeko baimena, eta, ingurumen-arloko bestelako zehaztapenen artean, hondakinen sorrerari eta lurzoruaren eta lurpeko uren kutsadura prebenitu eta zuzentzeari dagozkionak. Espedientean, beste administrazio eta erakunde eskudun batzuek ere aginduzko txostenak eginez parte hartu dutela jasotzen da.

Uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 28. artikuluan xedatutakoaren arabera, ingurumen-baimen integratua emateko prozedurak jarduera gogaikarri, osasungaitz, kaltegarri eta arriskutsuak burutu ahal izateko administrazio eskudunek herritarren ekintzen gainean esku hartzeko dituen administrazio-bitartekoak ordezkatuko ditu. Ondorio horietarako, ingurumen-baimen integratua tokiko agintarientzat loteslea izango da, baldin eta jarduerak egitea ukatzeko bada edota neurri zuzentzaileak ezartzeko; baita goiko arauaren 22. artikuluan jasotako ingurumen alderdiei buruzko aipamena egiten denean ere. Aipatutako 28. artikuluan adierazten da aurrez xedatuak ez diela kalterik egiten jarduera sailkatuei buruz aplikatu behar diren autonomia-erkidegoko arauei, eta, Euskal Autonomia Erkidegoaren kasuan, jarduera sailkatuen araubidea araututa dagoela Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumena babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorrean. Adierazitako aginduak aplikatuz, Reydesa Recycling SA enpresarekin lotutako ingurumen-baimen integratua emateko prozeduran, aipatutako otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorrean aurreikusitako izapide guztiak sartu dira.

Azkenik, instalazioak isur ditzakeen gai kutsagarrien muga-balioak eta ingurumena, oro har, ahalik eta gehien babesteko instalazioari ezarriko zaizkion beste baldintza batzuk zehazteko, ebazpen hau egiterakoan kontuan izan dira teknika erabilgarri onenak, eta aplikatzekoa den sektoreko legeriak zehaztutako neurriak eta baldintzak.

Orain arte azaldu dugun guztia aintzat hartuta, espedientean agertzen diren txosten guztiak aztertu ondoren, ebazpen-proposamena egin zen, eta bertan, Reydesa Recycling SAk sustatutako proiektuari aplikatu beharreko baldintzak jaso ziren.

Goian adierazitako izapideak azaldutakoaren arabera amaituta, kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 20. artikuluan jasotzen den entzunaldi-izapidea bete da.

Aintzat hartu da organo honek eskumena duela ingurumen-baimen integratu hau emateko, Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 196/2013 Dekretuan xedatutakoaren arabera.

Honako hauek aztertu dira: Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren 2015eko martxoaren 18ko ebazpen-proposamena; Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumena babesteari buruzko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorra; kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea; berau aldatzen duen ekainaren 11ko 5/2013 Legea; urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretua, Industriako Isurpenen Erregelamendua onartu eta kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatzen duena; ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legea; Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 196/2013 Dekretua; Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea, eta gainerako arau aplikagarriak. Ondorioz, hau

Lehenengoa. Reydesa Recycling SAri (sozietatearen egoitza San Antolin kalea 16, Goiain industrialdea, Legutio da eta IFK: A-48129969) Legutio udalerrian hondakinak kudeatzeko instalazio bat jartzeko ingurumen-baimen integratua ematea, ebazpen honen bigarren zenbakian zehaztutako baldintzekin.

Jarduera hori kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 1. eranskineko kategoria honetan dago sartuta:

  1. Arriskutsuak ez diren hondakinak balorizatzeko edo balorizatzeko eta ezabatzeko instalazioak, eguneko 75 tonatik gorako gaitasunarekin, baldin eta jarraian zerrendatuko diren jardueretako bat edo gehiago biltzen badituzte, hiriko hondakin-uren tratamenduari aplikagarri zaizkion arauak ezartzen dituen abenduaren 28ko 11/1995 Errege Lege Dekretuan bildutakoak izan ezik:

    1. Tratamendua hondakin metalikoen birringailuetan, hondakin elektrikoak eta elektronikoak, eta balio-bizitzaren amaieran dauden ibilgailuak eta horien osagarriak barne.

Instalazioa Legutioko Goiain industrialdeko partzela urbanizatu batean kokatuta dago eta horren azalera 46.587 m2-koa da. Horietatik, 8.414 m2 bulegoen eraikinak eta pabiloi nagusiak osatzen duten azalera estaliari dagozkio.

Hondakinen balorizazioa garbi bereizitako hiru prozesutan gauzatzen da, eta era berean, aldi baterako biltegiratze-jarduera ere egiten da.

Aipatutako prozesuetatik lehenengoa tresna elektriko eta elektronikoen hondakinak tratatzeko prozesua da. Horren xedea tratatzekoak diren tresnetan presente dauden hondakin arriskutsuak berreskuratzea da, behar bezala kudeatzeko. Hala, kanpoko instalazio metalurgikoetan aprobetxatu daitezkeen zatiki metaliko garbiak lortuko dira, baita baimendutako kudeatzaileak aprobetxatu ditzaketen zatiki plastikoak ere (R4 kudeaketa-eragiketa kodea). Urtean 2.000 t tratatzeko ahalmena finkatzen da. Prozesu horretan, ondoko tratamendu-ildoak bereizten dira:

Jasotzea.

Sailkatzea eta biltzea.

Erauztea eta modu kontrolatuan erretiratzea, eta ondoren, horretarako baimena daukan hondakin arriskutsuen kudeatzaile bati tresna elektriko eta elektronikoen hondakinei buruzko (TEEH) 2003ko urtarrilaren 27ko 2002/96/EE Zuzentarauaren II. eranskineko 1. zenbakian zerrendatutako osagaiak, fluidoak eta materialak entregatzea.

Pieza eta osagai berrerabilgarriak bereiztea.

Gainerako zatikiak tratamendu mekanikoko lerroan tratatzea.

Bigarren tratamendu-prozesua balio-bizitzaren bukaeran dauden ibilgailuak deskontaminatzeko zentroa da, deskontaminatzera eta desmuntatzera zuzendua (R4 kudeaketa-eragiketa kodea).

Jasotzea.

Erauztea eta modu kontrolatuan erretiratzea, ondoren horretarako baimena daukan hondakin arriskutsuen kudeatzaile bati bizitza baliagarriaren amaieran dauden ibilgailuen kudeaketari buruzko abenduaren 20ko 1383/2002 Errege Dekretuaren III. eranskineko 1. zenbakian zerrendatutako fluidoak, osagaiak eta materialak entregatzeko.

Pieza eta osagai berrerabilgarriak bereiztea.

Gainerako zatikiak tratamendu mekanikoko lerroan tratatzea.

Balio-bizitzaren amaieran dauden ibilgailuak deskontaminatzeko urteko ahalmena gehienez ere 4.000 ibilgailukoa dela kalkulatu da, jasotze-eremuaren azalera 66 m2-koa izanik.

Hirugarren tratamendua hondakin solido konplexu ez-arriskutsu eta deskontaminatu batzuetan dauden bigarren mailako lehengaiak berreskuratzeko Tratamendu Mekanikoko Lerro bat da (R4 kudeaketa-eragiketa kodea). Horretan, hainbat fasetan, honako jarduerak bereizten dira:

Jasotzea.

Biltzea.

Ebakitzea.

Txikitzea.

Hondakin metaliko ferrikoen eta ez-ferrikoen sailkapen granulometrikoa eta aukeraketa (banaketa dentsimetrikoa eta magnetikoa).

Tratamendu mekanikoko lerrorako, urtean 60.000 tonako gehieneko tratamendu-ahalmena finkatu da.

Azkenik, Reydesa Recycling SAk aldi baterako biltegiratze-jarduera gauzatzen du (D15/R13 kudeaketa-eragiketako kodeak), eta horretarako, transferentzia-zentro bat dauka. Zentroak 160 m2-ko azalera dauka eta gehienez 225 t biltegiratzeko ahalmena. Bertan, ekoizlearen instalazioetan aldez aurretik ontziratutako hondakinak jaso eta biltegiratzen dira.

Reydesa Recycling SA enpresak hondakinak tratatzeko duen energia-kontsumoa 2.650.000 kWh energia elektrikokoa eta 95 m3 gas naturalekoa da.

Prozesuetan sortutako hondakin-urak kutsadura arrastatzeko arriskua duten euri-urekin batera tratatzen dira. Hondakin-ur guztiak industrialdeko saneamendu-sarera zuzentzen dira, isurbide bakarretik, dekantazio-baltsa batetik eta tratamendu fisiko-kimikoko sistema batetik igaro ondoren.

Sortutako hondakin arriskutsuak eta ez-arriskutsuak ekipoak mantentzeko eta instalazioa kontserbatzeko jarduera orokorretatik datoz, nagusiki.

Reydesa Recycling SAren jardueran, BREFen Hondakinen Kudeatzaileen Industriarako jasotako teknika erabilgarri onenak aplikatzen dira (Reference Document on Best Available Techniques in the Waste Treatments Industries, 2006ko abuztua), eta horien artean, honakoak azpimarratu daitezke:

  1. Ingurumena kudeatzeko sistema bat ezartzea eta horretara atxikitzea.

  2. Bermatzea in situ egindako jardueren xehetasun guztiak emango direla.

  3. Ingurumen-kudeaketa eraginkorrerako jardunbide egokien prozedura bat izatea, mantentze-prozedura eta prestakuntza-programa egoki bat berekin izango dituena, osasunean, segurtasunean eta ingurumen-arriskuen aurrean langileek hartu behar dituzten neurri prebentiboak jasoko dituena.

  1. Sartzen diren hondakinei buruzko ezagutza espezifikoak edukitzea. Ezagutza horietan, irteten diren hondakinak, aurrera eraman beharreko tratamendua, hondakin mota, hondakinen jatorria eta aztergai dagoen prozedura kontuan hartu beharko dira.

  2. Onartu aurreko prozedura bat ezartzea.

  3. Onarpen-prozedura bat ezartzea.

  1. Harrera-instalazio bat izatea.

  2. Irteera-hondakinak analizatzea, instalazio hartzaileentzako garrantzitsuak diren parametroen arabera.

  1. Biltegiratzeari buruzko teknikak aplikatzea.

  1. Xehatze, birrintze eta bahetzeko eragiketak gauzatzea, aireko isurpenak (hautsa) sor ditzaketen materialak maneiatzean isurketak gutxitzeko ekipoari lotutako erauzpeneko aireztapen-sistemak dituzten guneetan.

  1. Airerako isurketa-mailak murriztea (Partikulak 5-20), prebentziozko tekniken edo isurketak murrizteko tekniken konbinaketa egokia erabiliz.

  1. Prozesamendu-eremuetan erortzen den euri-ura jasotzea ahalbidetzen duen sistema itxi instauratu eta operatibo bat izatea.

  1. Biltegiratze-depositu batzuetara bideratuta egongo diren barneko instalazioetako drainatze-sistemetara iristen den tratamendu-eremu osoan erabat hormigoizkoa den oinarri bat edukitzea.

  1. Instalazioetan tratatutako hondakin-uren berrerabilpena eta euri-uraren erabilera maximizatzea.

  1. Eremu operatiboetako azaleren hornidura eta ondorengo mantentzea, ihesak edo isuriak saihesteko edo berehala garbitzeko neurriak ezartzea barne hartuta, eta drainatze-sistemen mantentzea bermatzea.

  2. Instalazioetan oinarri iragazgaitz bat eta barne-drainatzea erabiltzea.

  1. Konposatu inorganikoen lixibiazio-maila aztertzea, lixibiatzeko CEN prozedura estandarizatuak erabiliz eta proba-maila egokia aplikatuz: oinarrizko karakterizazioa, in situ betetze- edo egiaztapen-probak.

    123. Metal ferroso eta ez-ferrosoetarako bereizgailu magnetikoak erabiltzea, granulagailua babesteko.

    125. Birringailuen eta granulagailuen sistema-konbinaketa egokia erabiltzea.

    128. Mahuka iragazkiak erabiltzea partikulen isurketak murrizteko.

    Bigarrena. Reydesa Recycling SA enpresak Legutio udalerrian (Araba) sustatzen duen hondakin ez-arriskutsuak kudeatzeko jarduera ustiatzeko, honako baldintzak eta eskakizunak ezartzea:

    1. Erantzukizun zibileko aseguru bat eratu beharko da, gutxienez seiehun mila euroko (600.000) zenbatekoaz, honako arrisku hauek estaliko dituena: hirugarren pertsonei edo horien ondasunei sortutako balizko kalteengatiko kalte-ordainak, eta baimen honek onartutako jardueraren ondorioz ingurumen aldatua konpondu eta berreskuratzeko kostuak.

      Aseguru horren zenbatekoa urtero eguneratu ahal izango da, aurreko 12 hiletako kontsumoko prezioen indizearen (KPI) arabera.

    2. Ehun eta hamar mila (110.000) euroko fidantza jartzea, hondakinei eta lurzoru kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 20. artikuluaren 4.b) letran xedatutakoari jarraikiz. Fidantza horren zenbatekoa tratamendu eta hondakinen biltegiratze ahalmen maximoen arabera zehazten da.

      Fidantza horren zenbatekoa urtero eguneratu ahal izango da, aurreko 12 hiletako kontsumoko prezioen indizearen arabera (KPI) handituz.

      Jarritako fidantza ez da itzuliko, Ingurumen Sailburuordetza honek Reydesa Recycling SAk sustatutako hondakin arriskutsuak kudeatzeko jarduera uztea baimendu arte edo bere garaian jarduera uzteko finkatutako baldintzak bete arte; baldintza horiek, betiere, lurzoruaren kalitate-adierazpenean ezartzen diren betekizunak barne hartuko dituzte.

    3. Reydesa Recycling SA sozietateak Administrazioarekiko harremanez arduratuko den goi-tituludunari buruz emandako datuen edozein aldaketaren berri emango dio Ingurumen Sailburuordetzari.

    4. Neurri babesle eta zuzentzaileak, sustatzaileak Ingurumen Sailburuordetza honetan aurkeztu dituen agirietan aurreikusi bezala ezarriko dira, indarrean den araudiaren arabera eta atal hauetan zehaztutakoari jarraituz:

      1. Hondakinak jaso, maneiatu eta biltzeko baldintzak eta kontrolak.

      Instalazioan balorizatzeko onartu daitezkeen hondakinak ondorengo ataletan zehazten dira; atal horietan, era berean, hondakinak behar bezala kudeatzeko zehaztapenak ere jasotzen dira.

      Instalazioan tratatu beharrekotzat jotzen den hondakin bakoitzeko, eragileak hondakin hori onartzeko eskaera bidali beharko du Ingurumen Sailburuordetzara, horrek onets dezan, eta behar izatekotan, hondakina onartzeko parametro mugatzaile edo baldintzatzaileen proposamena erantsiko da.

      Hondakin jakin bat onartzeko aukera ikustean, Reydesa Recycling SA enpresak horren titularrari onarpenaren ziurtagiria igorriko dio, onarpenaren baldintzak zehaztuta.

      Ezin izango dira onartu baimen honetan adierazitakoez bestelako hondakinak. Nolanahi ere, hondakin mota gehiago kudeatu ahal izateko, beharrezkoa izango da Ingurumen Sailburuordetzaren onarpena lortzea aldez aurretik, ebazpen honetako I. zenbakian ezartzen dena betez.

      1.1. Onar daitezkeen hondakinak.

      Reydesa Recycling SAk aurretik adierazitako tratamendu-lerroetan Hondakinen Europako Zerrendan (balorizazio-eragiketak eta hondakinen zerrenda argitaratzeko Ingurumen Ministerioaren otsailaren 8ko 304/2002 Aginduaren bidez kaleratua) barne hartutako HEZ kodeei dagozkien hondakin hauek kudeatu ahal izango ditu:

    1. Erabiltzen ez diren TEEHen balorizazioa.

      (Ikus .PDF)

      Baimen honetarako kontuan hartuko diren produktuak tresna elektriko eta elektronikoen hondakinei (TEEH) buruzko 2003ko urtarrilaren 27ko 2002/96/EE Zuzentarauaren IB eranskinean jasotakoak izango dira.

      Nolanahi ere, ozono geruza agortzen duten substantziei buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2000ko ekainaren 29ko 2037/2000 Erregelamenduan sartuta dauden substantzia arautuak dituzten ekipoak baimen honetatik kanpo geratuko dira.

      Era berean, kutsatuta dauden hondakin guztiak baztertzen dira, baita arrisku-ezaugarri hauek egotz dakizkiekeen osagai edo substantzia-arrastoak dituzten guztiak ere:

      Hondakin arriskutsu leherkorrak.

      Hondakin arriskutsu infekziosoak.

      Substantzia erradioaktiboak dituzten hondakinak.

      Amiantozko hondakinak eta amiantoa daukaten osagaiak.

      Deskontaminatzeko eragiketek, nahitaez, erauztea eta modu kontrolatuan erretiratzea barne hartuko dute, ondoren horretarako baimena daukan hondakin arriskutsuen kudeatzaile bati tresna elektriko eta elektronikoen hondakinei buruzko (TEEH) 2003ko urtarrilaren 27ko 2002/96/EE Zuzentarauaren II. eranskineko 1. zenbakian zerrendatutako osagaiak, fluidoak eta materialak entregatzeko.

      Pieza eta osagai berrerabilgarriak helburu horretara zuzendu beharko dira lehentasunez, industria-segurtasuneko araudiaren arabera merkaturatuta.

      Aipatutako erauzketa- eta erretiratze-eragiketak egiteak tresna elektriko eta elektronikoen benetako deskontaminazioa bermatuko du, eta ondorioz, hondakin ez-arriskutsutzat jotzea.

      Pieza eta osagai ez-berrerabilgarriak birziklatu egingo dira. Horrela, zatiki metalikoak eta plastikoak lortuko dira eta gero hondakin ez-arriskutsuen kudeatzaile baimenduari entregatuko zaizkio helburu horretarako, edo lehengai gisa, kasuan kasu.

    2. Balio-bizitzaren amaieran dauden ibilgailuen tratamendu-lerroa

      (Ikus .PDF)

      Deskontaminazio-eragiketen barruan, nahitaez, erauztea eta modu kontrolatuan erretiratzea sartuko da, eta ondoren, horretarako baimena daukan hondakin arriskutsuen kudeatzaile bati bizitza baliagarriaren amaieran dauden ibilgailuen kudeaketari buruzko abenduaren 20ko 1383/2002 Errege Dekretuaren III. eranskineko 1. zenbakian zerrendatutako fluidoak, osagaiak eta materialak entregatzea.

      Aipatutako erauzketa- eta erretiratze-eragiketak egiteak ibilgailuaren benetako deskontaminazioa bermatuko du, eta ondorioz, hondakin ez-arriskutsutzat jotzea (HEK 160106).

      Deskontaminatu ondorengo tratamendu-eragiketen barruan berrerabilpena eta birziklatzea sustatzera zuzenduta daude, nahitaez, bizitza baliagarriaren amaieran dauden ibilgailuen kudeaketari buruzko abenduaren 20ko 1383/2002 Errege Dekretuaren III. eranskineko 2. zenbakian zerrendatutako pieza eta osagai guztiak desmuntatzea eta modu kontrolatuan erretiratzea sartzen da.

      Pieza eta osagai berrerabilgarriak helburu horretara zuzendu beharko dira lehentasunez, industria-segurtasuneko araudiaren arabera merkaturatuta.

      Pieza eta osagai ez-berrerabilgarriak birziklatu egingo dira, horretarako baimendutako hondakin ez-arriskutsuen kudeatzaile baimenduari entregatuta.

      Balio-balio-bizitzaren amaieran dauden ibilgailuak tratamendu-zentro baimendu batean onartzen direnean deskontaminatzeko, dokumentatu egiten da, dagokion suntsiketa-ziurtagiria emanda; ziurtagiri horrek abenduaren 20ko 1383/2002 Errege Dekretuaren IV. eranskinean finkatutako gutxieneko eskakizunak bete beharko ditu. Halaber, tratamendu-zentro baimenduan ibilgailua uzten duena zuzenean titularra ez baldin bada, jasotze-instalazio bat baizik, ziurtagiriak jasotze-instalazio horren identifikazio-datuak jaso beharko ditu.

    3. Tratamendu mekanikoko lerroa.

      (Ikus .PDF)

    4. Transferentzia-zentro-aldi baterako biltegiratze-zentroa

      (Ikus .PDF)

      1.2. Hondakinen sarrera kontrolatzea.

      Instalaziora balorazioa egiteko iristen diren hondakinen kontrol bat eraman beharko da, ebazpen honetako baldintzen arabera onargarriak direla bermatzeko.

      Kontrola onarpen-agirian finkatutako egiaztapena egitean datza. Agiri horretan, onartzeko parametro mugatzaile eta baldintzatzaileak ezarriko dira. Egiaztapen hori sarrera-kontroleko agiri batean erregistratuta geratuko da.

      Beste autonomia-erkidego batzuetatik datozen hondakinak lekualdatzeko, Estatuaren lurraldearen barruko hondakinen lekualdaketa arautzen duen 180/2015 Errege Dekretua eta Euskal Autonomia Erkidegoan gerora egiten den arau horren garapena bete beharko dira.

      Hori hala izanik, hondakinak beste autonomia-erkidego batzuetatik lekualdatzeko, identifikazio-agiri bat aurkeztu beharko da, segimendua eta kontrola egiteko, Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 25.2 artikuluaren arabera.

      1.3. Zamalanak.

    1. Hondakin horien zamalanak egiteko ibilgailuen aparkalekuek zola iragazgaitza izango dute, eta beharrezko maldak eta balizko isuriak biltzeko sareak, horiek kutxeta itsurantz edo biltzeko putzurantz zuzentzeko, bidean ibilgailuaren azpitik igaro gabe edo beste ibilgailu edo instalazio batzuetara hurbildu gabe.

    2. Instalazioan, hondakinekin zamalanak egitean, deskargatzean edo hondakinak manipulatzean, kontu handia izan beharko da kontrolik gabeko emisiorik edo emisio lausorik ez egoteko, edo, bestela, emisio horiek ahalik eta txikienak izateko. Alde horretatik, ekipoen estankotasuna ziurtatzea ere garrantzitsua izango da.

      1.4. Jasotako hondakinen biltegiratzea.

      Hondakinak estankotasun-baldintza egokietan biltegiratuko dira, gerta daitezkeen ihes edo isurien balizko eragina saiheste aldera; hala gertatuz gero, horiek bildu eta karakterizatu egingo dira.

      Balorizatzekoak diren hondakinen gehieneko biltegiratze-denbora bi urtekoa izango da ez-arriskutsuen kasuan; arriskutsuen kasuan, berriz, sei hilekoa.

      1.5. Kudeatutako hondakinen datuen erregistroa.

      Hondakinei eta lurzoru kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 40. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, Reydesa Recycling SA enpresak formatu fisiko edo telematikoko artxibo kronologiko bat eduki beharko du, non jasoko diren, hurrenkera kronologikoan, hondakinen kopurua, mota, jatorria, helmuga eta hondakinak tratatzeko metodoa, eta, aplikatzekoa den kasuan, garraiobidea eta bilketa-maiztasuna. Aipatutako fitxategi kronologikoan, hondakinen ekoizpen- eta kudeaketa-lanei buruzko egiaztagirietan bildutako informazioa sartu behar da.

      TEEHak tratatzeko jarduerarako, gutxieneko honakoak erregistratuko dira:

      Onartutako hondakin arriskutsuen jatorria.

      Hondakin horien kantitateak, izaera, konposizioa eta identifikazio-kodea.

      Hondakin-partida bakoitzaren onarpen- eta jasotze-datak.

      Kontrol- eta jarraipen-agiriaren edo dokumentu ofizial baliokidearen erreferentzia-zenbakia, jasotako partida bakoitzeko.

      Tratamendu-lanak, datak, kontrol-parametroak eta prozesuari buruzko datuak.

      Aldi baterako biltegiratutako hondakin arriskutsuak, tresna elektriko eta elektroniko deskontaminatuetakoak: mota, identifikazio-kodeak, kopuruak eta ontziratze-datak, instalazioko kokapena.

      Jardueran sortu eta kudeatzaileari entregatu arte aldi baterako biltegiratutako bestelako hondakin arriskutsuak (xurgatzaileak, etab.): mota, identifikazio-kodeak, kopuruak eta ontziratze-datak, instalazioko kokapena eta aurreikusitako xedea, kudeatzaile baimenduak berariaz onartuta.

      Kudeatzaile baimenduari entregatutako hondakin arriskutsuak: mota, identifikazio-kodea, kopuruak, entrega-datak, kudeatzailearen identifikazio-datuak eta entrega bakoitza egiaztatzen duen kontrol- eta jarraipen-dokumentuaren zenbakia.

      Berrerabiltzeko merkaturatutako tresna elektriko eta elektronikoen piezak eta osagai desmuntatuak: kopuruak pisuaren arabera, motak.

      Hondakin ez-arriskutsuen kudeatzaile baimenduari birziklatzeko entregatutako tresna elektriko eta elektronikoen piezak eta osagaiak: mota, identifikazio-kodea, kopuruak, entrega-datak eta hartu dituen kudeatzailearen identifikazio-datuak, kasu bakoitzean.

      Erabiltzen ez diren ibilgailuak (EEI) deskontaminatzeko jarduerarako.

      Gutxienez, datu hauek agertuko dira:

      Jasotako ibilgailu bakoitzaren identifikazioa, jatorria eta pisua.

      ibilgailuaren egoera (istripua izan duen, osorik dagoen, partzialki desmuntatuta, etab.) eta argazki-erreportajea, kasuan kasu.

      ibilgailu bakoitzaren jasotze-data eta egindako suntsiketa-ziurtagiriaren erregistro-zenbakia.

      ibilgailu bakoitzaren deskontaminazio-data.

      aldi baterako biltegiratutako hondakin arriskutsuak, ibilgailu deskontaminatuetakoak: mota, identifikazio-kodeak, kopuruak eta ontziratze-datak, instalazioko kokapena.

      jardueran sortu eta kudeatzaileari entregatu arte aldi baterako biltegiratutako bestelako hondakin arriskutsuak (xurgatzaileak, koipe-bereizgailuen hondakinak, etab.): mota, identifikazio-kodeak, kopuruak eta ontziratze-datak, instalazioko kokapena.

      kudeatzaile baimenduari entregatutako hondakin arriskutsuak: mota, identifikazio-kodea, kopuruak, entrega-datak, kudeatzailearen identifikazio-datuak eta entrega bakoitza egiaztatzen duen kontrol- eta jarraipen-dokumentuaren zenbakia.

      berrerabiltzeko merkaturatutako ibilgailuen piezak eta osagai desmuntatuak: kopuruak pisuaren arabera, motak.

      hondakin ez-arriskutsuen kudeatzaile baimenduari birziklatzeko entregatutako ibilgailuen piezak eta osagaiak: mota, identifikazio-kodea, kopuruak, entrega-datak eta hartu dituen kudeatzailearen identifikazio-datuak, kasu bakoitzean.

      deskontaminatu eta desmuntatu ondoren beste tratamendu-zentro baimendu bati zatitzeko entregatutako ibilgailuak: kopuruak, entrega-datak eta hartzailearen identifikazio-datuak.

      Artxibo kronologiko hori gutxienez hiru urtez gordeko da, eta urtero bidaliko da Ingurumen Sailburuordetza honetara, dagokion urteko ingurumen-zaintzako programaren barruan, hondakinei eta lurzoru kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 41. artikuluarekin bat etorriz.

      1.6. Estatuz kanpotik inportatutako hondakinak.

      Baldin eta kudeatu beharreko hondakinak beste estatu batzuetakoak badira, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2006ko ekainaren 14ko 1013/2006 Erregelamenduan, hondakinen lekualdaketei buruzkoan, ezarritakoa bete beharko da.

      Horrez gain, dela inportatu beharreko hondakinak dela inportatutako hondakinak balorizatzeko edo deuseztatzeko tratamenduaren ondoren helmugako instalazioan lortutako korronte esanguratsuren bat zabortegian ezabatzea aurreikusten bada, kontsulta bat egin beharko da organo honen aurrean, justifikatuz aurreikusitako mugaz gaindiko lekualdaketak bat datozela EAEko 2020rako Hondakinak Prebenitzeko eta Kudeatzeko Planean zehazten diren hondakinen inguruko plangintzaren helburuekin.

      2. Instalazioaren jardunerako baldintza orokorrak.

      Kudeaketa-prozesuaren ondoriozko burdinazko, altzairuzko eta aluminiozko txatarren kasuan, dagozkien adostasun-deklarazioak egin direla egiaztatu beharko da, Europako Kontseiluaren martxoaren 31ko 333/2011 (EB) Erregelamenduaren 5. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz. Erregelamendu horretan, txatar-mota jakin batzuek hondakin izateari noiz uzten dioten zehazteko irizpideak finkatzen dira, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2008/98/EE Zuzentarauaren arabera.

      Era berean, aipatutako arauaren I. eranskinean finkatutakoarekin bat ez datozen ezaugarriak dituzten kudeaketa-prozesuaren ondoriozko burdinazko, altzairuzko eta aluminiozko txatarren kasuan, hondakin gisako kudeaketa egiaztatuko da, kudeatzaile baimendu baten dagokion onarpen-dokumentua aurkeztuz.

      2.1. Instalazioan tratatutako hondakinak egoki kudeatzen direla bermatzeko baldintzak.

    1. 1 atalean adierazten diren hondakinak onartu, jaso, ikuskatu eta biltegiratzeko baldintza eta kontrolei kalterik egin gabe, Reydesa Recycling SA sozietateak tratamendu-lerro hauetarako baldintza hauek betetzen dituela bermatu beharko du:

    1. TEEHak tratatzeko lerroa.

      Tratatu beharreko tresna elektriko eta elektronikoen hondakinen gehieneko biltegiratze-ahalmena 226 m2-koa izango da. Aurreikuspenen arabera nabe estalian aire zabaletik babesteko kokatuko diren karga guztiak hartzeko ahalmena duten eremu egokietan biltegiratuko dira, azalera iragazgaitzez eta isurketak jasotzeko instalazioez hornitutakoetan.

      Manipulazio- eta tratamendu-eragiketak beti nabe estalian egingo dira; nabeak zoladura iragazgaitza izango du eta isurketak jasotzeko sistemez hornituta egongo da.

      Bereizita jasotako tresna elektriko eta elektronikoetatik honako osagai, substantzia eta prestakinak atera beharko dira, gutxienez:

      Poliklorobifeniloak (PCB) dituzten kondentsadoreak.

      Merkurioa duten osagaiak, esaterako, etengailuak edo hondo-argiztapena duten bonbillak.

      Pila eta metagailuak.

      Telefono mugikorretarako, oro har, eta bestelako gailuetarako zirkuitu inprimatuen txartelak, zirkuitu inprimatuen txartelaren azalera 10 zentimetro koadrokoa baino handiagoa baldin bada.

      Toner-kartutxoak, likidoa eta orea, baita koloretako tonerra ere.

      Material piroatzeratzaile bromatuak dituzten plastikoak.

      izpi katodikoen hodiak.

      Gasezko deskarga-lanparak.

      100 zentimetro koadro baino gehiagoko azalera duten kristal likidozko pantailak (armazoiarekin batera, kasuan kasu) eta hondoko argiztapen gisa gasezko deskarga-lanparak dituzten guztiak.

      Kanpoko kable elektrikoak.

      Zeramikazko zuntz erregogorrak dituzten osagaiak.

      Substantzia arriskutsuak dituzten kondentsadore elektrolitikoak (altuera > 25 mm, diametroa > 25 mm edo antzeko bolumena).

      Tresna elektriko eta elektronikoetatik bereizitako hondakin arriskutsu tratatuak biltegiratzeko gehieneko ahalmena 48 m3-koa da. Horretara zuzendutako siloek isurketa posibleei eusteko bilketa-ontzi bat edo antzeko sistema bat edukiko dute, horien gainezka egite posible baten edo balizko estankotasun-galera baten aurrean.

    2. Balio-bizitzaren amaieran dauden ibilgailuen tratamendu-lerroa.

      Ibilgailuak jasotzeko eta deskontaminatu aurretik aldi baterako biltegiratzeko eremuak biltegiratu beharreko ibilgailu kopururako egokia izan beharko du eta zoladura iragazgaitza izango du, baita isurketak jasotzeko instalazioak ere.

      Jasotze-eremu horretako ibilgailuen aldi baterako biltegiratzea ibilgailuak zuzenean zoru iragazgaiztuan jarriz egingo da. Ibilgailuak ez dira bata bestearen gainean metatuko, ezta albo baten gainean edo sabaiaren gainean kokatuko ere. Beraien egoera dela-eta isurketak edo hondakin arriskutsuen galera eragin dezaketen ibilgailuak zaindu egingo dira, eta kasu horretan, deskontaminazio-eremura lehentasunez igaroko dira.

      Balio-bizitzaren bukaeran dauden ibilgailuak nahitaez eremu estali batean deskontaminatuko dira, eta eremu horrek, era berean, zoladura iragazgaitza eta isurketak jasotzeko instalazioak izango ditu. Horiek aurreko atalean adierazitakoetatik independenteak izango dira, aldi baterako biltegiratze-eremuaren eta deskontaminazio-eremuaren arteko bereizketak horrela eskatzen badu.

      Bai ibilgailuak jasotzeko eta aldi baterako biltegiratzeko eremuan bai deskontaminatzeko eta bereizitako edo sortutako hondakin arriskutsuak biltzeko eremuan, hormigoizko lauza baten bidezko iragazgaiztea epoxi margo-inprimaketa baten edo polietileno-lamina baten bidez indartu beharko da.

      Halaber, junturak eta lauzen balizko pitzadurak zigilatze iragazgaitzaren bidez tratatuko dira.

      Ibilgailuen deskontaminazio-prozesuan gehienez ere 30 eguneko epean egin behar da, jasotzen direnetik aurrera, gutxienez honako hondakin arriskutsuak erretiratu behar dira:

      erregaiak (HEK 130701* eta 130702*).

      transmisioko likidoak eta bestelako olio hidraulikoak, motorraren olioak, diferentzialekoak eta abiadura-kaxakoak (HEK 130110*, 130111*, 130112*, 130113*, 130205*, 130206*, 130207*, 130208*, 130899*).

      hozte-likidoak eta izotz-kontrakoak (HEK 160114*).

      freno-likidoak (HEK 160113*).

      abiatze-bateriak (HEK 160601*).

      olio-iragazkiak (HEK 160107*).

      erregai-iragazkiak (HEK 160121*).

      freno-zapata amiantodunak (HEK 160111*).

      merkuriodun osagaiak (HEK 160108*).

      aire girotuaren sistemako likidoak, gas likidotuko depositukoak eta bestelako edozein likido arriskutsu (HEK 160504*).

      PCB/PCT kondentsadoreak (HEK 160109*).

      abenduaren 20ko 1383/2002 Errege Dekretuaren II. eranskinaren arabera beruna, merkurioa, kadmioa edo kromo hexabalentea izateagatik markatuta edo identifikatuta egon behar duten osagaiak eta materialak (160121* eta 160602* HEK kodeak, azken hori ibilgailu elektrikoetarako nikel-kadmiozko bateriei dagokie).

      Air-bag sistemak (HEK 160110*) erretiratu edo neutralizatu egin behar dira.

      Motor-bloke osoa berrerabiltzea aurreikusten bada bakarrik mantendu daiteke berau lubrifikatuta, beraz, bertan dauden olioak erauzi gabe.

      Ibilgailuak deskontaminatu ondoren tratatzeko prozesuan, gutxienez, Ebazpen honetan adierazitakoari jarraituz berrerabilgarriak ez badira hondakin ez-arriskutsu gisa kudeatuko diren kasu bakoitzean dagokien HEK kodea izango dute honako pieza eta osagai hauek erretiratuko dira:

      kobrea, aluminioa eta magnesioa duten metalezko osagaiak, metal horiek ondorengo birrinketa-prozesuetan bereizten ez badira (160118 eta 160122 HEK).

      katalizatzaileak (160801 HEK).

      erabiltzen ez diren pneumatikoak (160103 HEK).

      tamaina handiko plastikozko osagaiak, hala nola, aginte-panelak, kolpe-leungailuak eta fluidoen deposituak, material horiek zatikatze-prozesuan erretiratzen ez badira ondoren birziklatu daitezen (160119 HEK).

      beirak (160120 HEK).

      Erabiltzen ez diren pneumatikoak, balio-bizitzaren amaierako ibilgailuak tratatzeko zentroaren jardueran sortuak, ez dira erabiltzen ez diren pneumatikoei buruzko abenduaren 30eko 1619/2005 Errege Dekretuan sartzen, beraz, horiek ingurumen-arloan ondo kudeatuko direla bermatzeko neurriak hartu beharko dituzte, erabiltzen ez diren pneumatikoen kudeatzaile bati beren kabuz entregatuz.

      Aurreko atalean adierazitako piezen eta osagaien biltegiratzea bereizita egingo da, berrerabilgarriak direnak ez kaltetzeko; horiek birziklatzera bideratuko direnetatik bereizi behar dira.

      Halaber, deskontaminatu edo desmuntatu ondoren horiek ibilgailuak biltegiratzeko gunean pilatuz gero, pilaketa egiteko orduan, beharrezko segurtasun-baldintzak bermatu beharko dira eta ibilgailu horiek izan ditzaketen pieza eta osagai berrerabilgarriak kaltetzea saihestu beharko da.

      Nolanahi ere, balorizaziora zuzendutako hondakin ez-arriskutsuak Reydesa Recycling SAren instalazioetan biltegiratzeko denbora gehienez ere 2 urtekoa da eta epe hori 1 urte murriztuko da, deuseztatzera bideratutako hondakinen kasuan, aurretik balorizatzea ezinezkoa dela justifikatuta.

      Ibilgailuak deskontaminatu eta berrerabiltzeko edo birziklatzeko diren piezak eta osagaiak desmuntatu ondoren, Reydesa Recycling SA enpresak ibilgailuaren gainerakoa baimendutako tratamendu-zentro batera eraman beharko du bertan zatikatu dezaten, modu horretan, bere jardueraren esparruan, bizitza baliagarriaren amaieran dauden ibilgailuen kudeaketari buruzko abenduaren 20ko 1383/2002 Errege Dekretuaren 9. artikuluak xedatzen dituen berrerabiltzeko, birziklatzeko eta balioztatzeko helburuak betetzen direla bermatu dadin.

      1. Tratamendu mekanikoa.

        Manipulazio- eta tratamendu-eragiketak beti zoladura iragazgaitz baten gainean egingo dira.

      2. Transferentzia-zentro-aldi baterako biltegiratze-zentroa.

        Aldi baterako biltegiratze-jardueraren barruan honako hauek sartuko dira: multzokatzea, produktua edukiontziz aldatu gabe, lantegian horretarako gaitutako tokian 225 t inguruko ahalmenarekin, baita haren zama, hustuketa eta berrontziratzea ere beharrezkoa izanez gero, eta ez da ontzien barruko aldearen edo ontzietan gordetzen diren hondakinen gainean eragina dauka bestelako manipulaziorik aintzat hartzen.

        Ontziratu gabeko hondakinei dagokienez, homogeneoekin batera beren izaera, osaketa eta kodifikazioaren arabera soilik biltegiratu ahal dira, eta aldez aurretik karakterizazioa egin beharko da elkarrekin biltegiratzeak ez duela arriskua areagotzen, ezta haren azken kudeaketa zailtzen ere ziurtatzeko.

        Segurtasun tarteei eta babeserako neurriei dagokienez, biltegiratutako hondakinek likido sukoiak eta erregaiak eta likido korrosiboak biltegiratzearen inguruan indarrean dagoen arautegian ezartzen diren exijentziak bete beharko dituzte, baita suteen prebentzio eta babes arauak ere, eta behar bezala identifikatu beharko dira ezagutu eta bereizi ahal izateko.

        2.2. Airearen kalitatea babesteko baldintzak.

        2.2.1. Baldintza orokorrak.

        Reydesa Recycling SA enpresaren instalazioa ustiatzean, honako baldintza hauek bete beharko dira: atmosferara egingo diren isurketek ez gainditzea ebazpen honetan ezarritako gehieneko balioak eta Ingurumen Sailburuordetzak jarraibide teknikoetan finkatutako baldintza teknikoak betetzea, giza osasuna eta ingurumena zainduta, betiere.

        Era berean, prozesuan zehar atmosferara isurtzen den gai kutsagarri oro bildu eta ihesbide egokienean zehar kanpora bideratuko da, gai kutsagarrien ezaugarrien arabera diseinatutako gasak arazteko sistema batetik igaro ondoren hala behar denean.

        Arau orokor hori bete beharrik ez dute izango isuri ez-zarratuak biltzea teknikoki edo ekonomikoki bideragarria ez denean, edota ingurunean kalte urria eragiten dutela egiaztatzen denean.

        Neurri egokiak hartuko dira ustekabeko isurketarik ez egiteko, eta haien efluenteak giza osasunerako nahiz gizartearen segurtasunerako arriskutsuak izan ez daitezen. Gas-efluenteak tratatzeko instalazioak behar bezala ustiatu eta mantenduko dira, efluenteen tenperatura- eta konposizio-aldaketei eraginkortasunez aurre egiteko moduan. Era berean, instalazio horiek martxan ez dauden edo erabilgarri ez dauden aldien iraupena ahalik eta gehien murriztuko da.

        Proiektuan aipatutako atmosferako kutsaduraren inguruko neurriak beti beteko dira. Bereziki, hautsa isurtzea ekiditeko neurriak, hala nola, agregakin-multzoak ureztatzea eta bideak garbitzea.

        Organo honek foku berri baterako baimena eman eta gero, fokua ezarri eta sei hilabete igaro baino lehen, ingurumen-kontroleko erakundeak egindako hasierako ILE txostena igorri beharko da. Nolanahi ere, epe hori luzatzeko eskatu ahal izango zaio Ingurumen Sailburuordetzari, betiere behar bezala justifikatutako arrazoiak direla medio.

        2.2.2. Fokuak identifikatzea. Katalogazioa.

        Reydesa Recycling SAren instalazioak haren jarduerari urtarrilaren 28ko 100/2011 Errege Dekretuaren eranskineko 09100906 kodea dagokio honako foku hauek ditu katalogaturik, atmosfera babestearen arloan indarrean dagoen araudiari jarraituz:

        (Ikus .PDF)

        Foku ez-sistematiko horietariko bat urtean batez beste hamabi alditan baino gehiagotan funtzionatzera pasako balitz eta aldi bakoitzak ordubete baino gehiago iraungo balu, edo, maiztasuna edozein dela ere, isurtzeen iraupena orokorrean hartuta instalazioaren funtzionamendu-denboraren ehuneko bost baino handiagoa bada, isurtze-foku sistematiko gisa araupetu beharko da.

        2.2.3. Isurketaren muga-balioak.

        Instalazioa ustiatzean, atmosferara egiten diren isurietan, ez dira gaindituko isurien mugako balio hauek:

        (Ikus .PDF)

        Balio horiek honako baldintza hauetarako dira: 273 K-ko tenperatura, 101,3 kPa-ko presioa, eta gas lehorra.

        Isuri-balioak betetzen diren ebaluatzeko, abenduaren 28ko 278/2011 Dekretuaren 9 artikuluak arautzen duena beteko da.

        2.2.4. Gasak bildu eta kanporatzeko sistemak.

        Fokuetako hondakin-gasak kanporatzeko tximiniak ez dira egongo bigarren zenbakiko D.2.2.2 azpi-zenbakian ezarritako goreneko kotatik behera. Sekzioek eta lagin-puntuen kokapenak Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2012ko uztailaren 11ko Aginduaren bidez argitaratutako jarraibide teknikoetan ezarritakoa bete beharko dute.

        Zehazki, laginak hartzeko aurreikusita dauden zuloen kokapenari eta ezaugarriei dagokienez, Ingurumen Sailburuordetzaren jarraibide teknikoak bete beharko dira.

        Isurpen barreiatuak minimizatzeko, ihesak antzemateko ekipoak erabiliko dira, ingurumenaren kudeaketa egokia egingo da, eta instalazioa modu egokian diseinatuko da:

        2.3. Saneamendu-sarera eta ibilgura isurtzeko baldintzak.

        2.3.1. Isurketen sailkapena, jatorria, ingurune hartzailea eta kokalekua.

        Isurketa sortzen duen jarduera mota nagusia: Euri-ur zikinak eta prozesatuak:

        (Ikus .PDF)

        2.3.2. Isurketaren muga-balioak.

        Saneamendu-sarera egiten diren isurketen parametroak Goiain industrialdeko kolektorearen erregelamenduan finkatutakoak izango dira instalazioak horra egiten ditu isurketak eta zerrenda honetan jasota daude, horietako bakoitzerako zehaztutako gehieneko mugak barne:

        (Ikus .PDF)

        • Lagin dekantatuetan.

          Ezingo dira diluzio-teknikak erabili isurtzeko muga-balioak lortzeko.

          2.3.3. Arazteko eta husteko instalazioak.

          Arazte-instalazioek edo hondakin-uren zuzenketa-neurriek jarduera hauek izango dituzte, funtsean:

          Euri-uren tratamendu fisiko-kimikoko eta prozesamenduko etapa, arrastatutako uren kutsadura posiblea industrialdeko kolektorera isuri aurretik ezabatzeko. Horrez gain, arazteko instalazioak prentsa-iragazki bat dauka, tratatutako solido esekien prezipitazioaren ondoren sortutako solidoen eraginez geratutako uraren zati bat ezabatzeko.

          Hartutako neurri zuzentzaileak nahikoak ez direla ikusiz gero, Reydesa Recycling SA enpresak behar diren aldaketak egingo ditu arazketako instalazioetan, isurketak baimenean ezarritako baldintzak bete ditzan. Aldaketak Administrazioari jakinaraziko dizkio lehenik, eta behar izanez gero, baimena aldatzeko eskatuko du.

          Aurkeztutako agirien arabera, isurketak kontrolatzeko kutxeta bat jarriko da baimendutako hondakin-ur mota bakoitzerako; kutxeta horiek isurketen lagin esanguratsuak lortzeko beharrezkoak diren ezaugarri guztiak izango dituzte. Kutxetak Administrazioak egoki deritzonean ikuskatzeko sarbide zuzena duen lekuan kokatuko dira.

          2.4. Instalazioan sortutako hondakinak egoki kudeatzen direla bermatzeko baldintzak.

          Instalazioetan sortutako hondakin guztiak Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko Legean (uztailaren 28ko 22/2011) eta aplikatzekoak diren araudi espezifikoetan xedatutakoaren arabera kudeatuko dira, eta, kasuan kasu, karakterizatu egin beharko dira hondakin mota eta helmugarik egokiena zehazteko.

          Espresuki debekatuta dago sortzen diren tipologia desberdineko hondakinak elkarrekin edo beste hondakin nahiz efluente batzuekin nahastea; hondakinak jatorritik bertatik bereiziko dira eta horiek bildu eta biltegiratzeko bide egokiak jarriko dira, nahasketak saihesteko.

          Hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei jarraituz, hondakin oro balorizatu behar da, eta, horretarako, balorizatzeko gune baimendu batera eraman behar dira. Hau izango da hondakinak deuseztatzeko aukera bakarra: aldez aurretik haiek balorizatzea teknikoki, ekonomikoki eta ingurumenaren ikuspegitik bideraezina dela frogatzea. Birsortzea eta berrerabiltzea lehenetsiko dira, balorizatzeko beste modu material edo energetikoen aurretik.

          Era berean, hondakinak tratatzeko Euskal Autonomia Erkidegoan instalazio baimenduak badaude, instalazio horietara bidaliko dira lehentasunez, autosufizientzia- eta gertutasun-printzipioei jarraituz.

          Hondakinen azken helmuga zabortegi baimenduan ezabatzea dela aurreikusten baldin bada, orduan hondakin horiek ezaugarritu egingo dira, Europako Kontseiluaren 2002ko abenduaren 19ko 2003/33/EE Erabakiak, hondakinak hondakindegietan hartzeko irizpideak eta prozedurak ezartzen dituenak, xedatutakoari jarraikiz, eta otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuak, hondakinak hondakindegietan biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzen duenak, ezarritako jarraibideen arabera.

          Instalazioan sortutako hondakinen kantitatea, ebazpen honetan jasotakoa, orientagarria da soilik, jardueraren ekoizpen-gorabeherak eta ekoizpenaren eta hondakin-sortzearen arteko erlazioa kontuan hartu behar dira. Datu horiek jardueraren adierazletan ageri dira. 16/2002 Legearen 10. artikuluan (4.d letra) ezarritakoaren kalterik gabe, instalazioko aldaketak kalifikatzeko, sortutako hondakinen kantitatea handitzeak aurretik ezarritako biltegiratze- eta ontziratze-baldintzak aldatzea dakarrenean soilik eskatu beharko da baimena egokitzea.

          Hondakinak biltegiratzeko guneak edo guneek lurzoru estankoa izan behar dute. Egoera fisiko likidoan edo oretsuan dauden edo oso bustita daudelako isurketak edo lixibiatuak sor ditzaketen hondakinen kasuan, haiek biltzeko kubeta edo sistema egokiak jarriko dira, gerta daitezkeen isurketak kanpora irten ez daitezen. Hautsezko hondakinen kasuan, hondakinak euri-urarekin bustitzea edo haizeak herrestan eramatea eragotziko da, eta, beharrezkoa izanez gero, estali egingo dira.

          Hondakinak desagertu, galdu edo isurtzen baldin badira, jazoera hori berehala jakinarazi beharko zaie Ingurumen Sailburuordetza honi eta Legutioko Udalari (Araba).

          Sortutako hondakinak beste autonomia-erkidego batzuetara lekualdatzeko, Estatuaren lurraldearen barruko hondakinen lekualdaketa arautzen duen 180/2015 Errege Dekretua eta Euskal Autonomia Erkidegoan gerora egiten den arau horren garapena bete beharko dira.

          Hori hala izanik, hondakinak beste autonomia erkidego batera lekualdatzeko, identifikazio-agiri bat aurkeztu beharko da, jarraipen eta kontrola egiteko, Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 25.2 artikuluaren arabera.

          Baldin eta hondakin ez-arriskutsuak Estatutik kanpora esportatzen badira, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2006ko ekainaren 14ko 1013/2006 Erregelamenduan, hondakinen lekualdaketei buruzkoan, ezarritakoa bete beharko da.

          2.4.1. Hondakin arriskutsuak.

          Hauek dira sustatzaileak adierazitako hondakin arriskutsuak:

          1. prozesua: Metal ez-ferrikoen aukeraketa, bereizketa eta birziklatzea.

      1. hondakina: «bateria erabiliak».

        Identifikazioa: A48129969/1000008717/1/1.

        Hondakinaren kodea: Q6//R4//S37//C18/23//H8//A954(2)//B10202.

        HEK: 160601.

        Urtean sortutako kantitatea: 60 tona.

        Bateria erabiliak hainbat metal-zatiren artean iristen dira lehengaien jasoketara.

        Hondakin horretarako identifikatutako edukiontzi batean jasotzen dira, sortzen den postuaren edo postuen ondoan. Bete ondoren, hondakinen biltegira eramaten da.

      2. prozesua: «Zerbitzu orokorrak».

      1. hondakina: «Erabilitako olioak».

        Identifikazioa: A48129969/1000008717/2/1.

        Hondakinaren kodea: Q7//R9//L8//C51//H5/6//A954(2)//B0019.

        HEK: 130205.

        Urtean sortutako kantitatea: 1.000 kilogramo.

        Mantentze-lanetako olioa aldatzeko eragiketetan sortzen da; pala kargatzaileetarako automobilgintzako olioa da.

        Hondakin horretarako identifikatutako bidoian jasotzen da, sortzen den postuaren edo postuen ondoan. Bete ondoren, hondakinen biltegira eramaten da.

      2. hondakina: «lanpara fluoreszenteak».

        Identifikazioa: A48129969/1000008717/2/2.

        Hondakinaren kodea: Q6//R13//S40//C16//H6/14//A954(2)//B0019.

        HEK: 200121.

        Urtean sortutako kantitatea: 3 kilogramo.

        Merkurioa duten lanpara erabiliak birjartzeko eragiketetan sortzen da.

        Hondakin horretarako identifikatutako bidoian jasotzen da; bidoia horretarako eremu espezifikoan kokatuta dago.

      3. hondakina: «hondakin arriskutsuz bustitako trapuak, iragazkiak eta xurgatzaileak».

        Identifikazioa: A48129969/1000008717/2/3.

        Hondakinaren kodea: Q5//D15//S40//C41/51//H5//A954(2)//B0019.

        HEK: 150202.

        Urtean sortutako kantitatea: 100 kilogramo.

        Xurgatzaileak eta ehunak biltzean eta elkartzean sortzen da; olioz, disolbatzailez, etab. bustitako trapuak, material xurgatzailea eta iragazkiak dira.

        Hondakin horretarako identifikatutako bidoian jasotzen da, sortzen den postuaren edo postuen ondoan. Bete ondoren, hondakinen biltegira eramaten da.

      4. hondakina: «hondakin arriskutsuak dituzten metalezko ontzi hutsak».

        Identifikazioa: A48129969/1000008717/2/4.

        Hondakinaren kodea: Q5//R13//S36//C41/51//H5//A954(2)// B0019.

        HEK: 150110.

        Urtean ekoitzitako kantitatea: 250 kilogramo.

        Ontzi hutsak biltzean eta elkartzean sortzen da; olioak, disolbatzaileak, etab. eduki dituzten metalezko ontziak dira.

        Hondakin horretarako identifikatutako paletetan biltzen da, sortzen den postuen ondoan, eta bete ondoren, hondakinen biltegira eramaten da.

      5. hondakina: «hondakin arriskutsuak dituzten plastikozko ontzi hutsak».

        Identifikazioa: A48129969/1000008717/2/5.

        Hondakinaren kodea: Q5//R13//S36//C41/51//H5//A954(2)//B0019.

        HEK: 150110.

        Urtean ekoitzitako kantitatea: 50 kilogramo.

        Ontzi hutsak biltzean eta elkartzean sortzen da; olioak, disolbatzaileak, etab. eduki dituzten plastikozko ontziak dira.

        Hondakin horretarako identifikatutako paletetan biltzen da, sortzen den postuen ondoan, eta bete ondoren, hondakinen biltegira eramaten da.

      6. hondakina: «olio-iragazkiak».

        Identifikazioa: A48129969/1000008717/2/6.

        Hondakinaren kodea: Q6//R4//S40//C51//H5//A954 (2)//B0019.

        HEK: 160107.

        Urtean sortutako kantitatea: 115 kilogramo.

        Makinen olio-iragazkiak birjartzeko lanetan sortzen da.

        Hondakin horretarako identifikatutako bidoi batean biltzen da, hondakin arriskutsuen biltegian.

      7. hondakina: «gasolina-iragazkiak».

        Identifikazioa: A48129969/1000008717/2/7.

        Hondakinaren kodea: Q9//D15//S35//C51//H5// A954(2)//B0019.

        HEK: 160121.

        Urtean sortutako kantitatea: 376 kilogramo.

        Mantentze-lanetan sortzen da.

        Hondakin horretarako identifikatutako bidoi batean biltzen da, hondakin arriskutsuen biltegian.

      1. prozesua: «Tresna elektriko eta elektronikoen hondakinen kudeaketa».

        Prozesu honetan sortzen diren hondakin arriskutsuak beste prozesu batzuetako izen bereko beste batzuekin kudeatzen dira; batera kodetuta agertuko dira Zerbitzu Orokorrak prozesuan.

      2. prozesua: «Balio-bizitzaren amaieran dauden ibilgailuak tratatzea, deskontaminatzeko eta desmuntatzeko».

        Prozesu honetan sortzen diren hondakin arriskutsuak beste prozesu batzuetako izen bereko beste batzuekin kudeatzen dira; batera kodetuta agertuko dira Zerbitzu Orokorrak prozesuan.

        1. Hondakin arriskutsu bakoitzari dagozkion izendapena eta kodifikazioa ezartzen zaizkio, hondakin bakoitzaren egoera eta ezaugarrien arabera, baimena izapidetzean jasotako informazioa oinarri hartuta. Kode batzuek aldaketaren bat izan badezakete ere, beste batzuk, oinarrizkoak direlako, aldatu gabe utzi behar dira ekoizpen-jardueran zehar. Hondakina zein motatakoa den eta zein osagai arriskutsu dituen definitzen dute (ekainaren 20ko 952/1997 Errege Dekretuaren I. eranskinean xehetasunez jasota), baita hondakina zein jarduerak eta zein prozesuk sortzen duen ere (uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuaren I. eranskinean xehetasunez jasota). Kudeaketa-bideetan hierarkizazioa zuzena dela egiaztatzeko, eta bai Hondakinak Kudeatzeko Europako Estrategian bai Euskal Autonomia Erkidegoko 2015-2018 aldirako Ingurumen Esparru Programan ezarritakoa betetzen dela bermatzeko, organo honek onartu egin beharko du hondakin bakoitzaren onarpen-agirietan jasotako informazioa, dagokion kudeatzaile baimenduak horretarako eskaria egin ostean. Egiaztatzeak garrantzi berezia izango du, batez ere, berreskurapena edo balorizazioa kudeatzeko eragiketa-kodearen arabera kudeatu diren hondakinen onartze-agirietan lagatze- edo ezabatze-kodeak balioztatzeko eskatzen bada.

        2. Hondakin arriskutsuak biltzeko sistemak bereiziak izango dira, duten tipologia dela-eta isurketaren baten ondorioz nahastuz gero arriskutsuago bihurtu badaitezke edo kudeaketa zaildu badezakete.

        3. Hondakin arriskutsuak dituzten ontziek segurtasun-neurri hauek izan beharko dituzte: Hondakin Toxiko eta Arriskutsuei buruzko maiatzaren 14ko 20/1986 Oinarrizko Legea betearazteko erregelamendua onartzen duen uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuak 13. artikuluan ezarritakoak. Bestalde, itxita egongo dira kudeatzaileak jaso arte, isurtzearen edo lurruntzearen ondorioz edukirik ez galtzeko.

        4. Aurreko atalean aipatzen diren ontziek etiketatuta egon beharko dute, eta, etiketak argia, irakurtzeko modukoa eta ezabaezina izan beharko du, eta, halaber, uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuak 14. artikuluan horretarako adierazitako jarraibideen araberakoa izan beharko du.

        5. Berariazko hondakin sanitarioak (II. taldea) manipulatu, ontziratu, etiketatu eta gordetzeko baldintzak Euskal Autonomia Erkidegoan hondakin sanitarioak kudeatzeko baldintzak arautzen dituen martxoaren 26ko 76/2002 Dekretuan eta hori garatzeko arautegietan ezarritakoak izango dira.

        6. Gainerako hondakin arriskutsuak ezin izango dira 6 hilabete baino luzaroagoan gorde.

        7. Hondakinak kudeatzaile baimenduaren instalazioetara eraman aurretik, nahitaezko baldintza izango da agiri baten bidez egiaztatzea kudeatzaile baimendu horrek hondakinak onartu dituela. Agiri horretan hondakinak onartzeko baldintzak ezarriko dira, eta egiaztatu egingo da tratatu beharreko hondakinaren ezaugarriak administrazio-baimenarekin bat datozela. Agiri hori Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko da hondakina, lehenengoz erretiratu aurretik, eta, behar izanez gero, hondakinen kudeatzaile berri batengana bidali aurretik. Beharrezkoa izanez gero, karakterizazio xehatua egingo da, proposatutako tratamenduaren egokitasuna egiaztatzeko. Hala badagokio, arrazoitu egin beharko da proposatutako kudeaketa-modua egokitzen zaiela ebazpen honetako hondakin-kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei.

        8. Hondakin arriskutsuak eraman aurretik eta, hala badagokio, horretarako egin beharreko jakinarazpena eginda dagoela, araudian zehaztutako aurretiaz, kontrolerako eta jarraipenerako agiria bete beharko da. Agiri horren ale bat garraiolariari emango zaio, eta zamarekin batera eraman beharko da jatorritik helmugaraino. Reydesa Recycling SAk onarpen-agiriak eta kontrol- eta jarraipen- agiriak edo haien baliokide diren agiri ofizialak erregistratu eta artxiboan gorde behar ditu, hiru urtez, gutxienez.

        9. Hondakin arriskutsuak baimendutako kudeatzailearen instalazioetara eramateko erabiliko den garraiobideak horrelako gaiak garraiatzeko indarrean dagoen legerian ezarritako baldintzak betetzen dituela egiaztatu egin beharko da.

        10. Reydesa Recycling SAk sortutako olio erabilia kudeatu beharko du, industrian erabilitako olioaren kudeaketa arautzen duen ekainaren 2ko 679/2006 Errege Dekretuari jarraituz.

        11. Tresna elektriko eta elektronikoen hondakinak besteak beste, lanpara fluoreszenteenak kudeatuko dira tresna elektriko eta elektronikoen hondakinei buruzko otsailaren 20ko 110/2015 Errege Dekretuan xedatutakoaren arabera. Halaber, pilen eta metagailuen hondakinek otsailaren 1eko pilei eta metagailuei eta haien hondakinen ingurumen-kudeaketari buruzko 106/2008 Errege Dekretuan xedatua bete beharko dute. Kudeatzaile baimenduaren onarpen-agiria izateko, eraman aurretiko jakinarazpena egiteko eta kontrol- eta jarraipen-agiria betetzeko betebeharretik salbu egongo dira kudeaketa-sistema integratuko kudeaketa-azpiegituretara eramaten diren hondakinak, bai eta toki-erakundeei ematen zaizkienak ere, gaika bildutako udal-hondakinekin eta haien parekoak direnekin batera kudea ditzaten, baldin eta dagokion toki-erakundeak eman izana egiaztatzen badu. Toki-erakundeei eman izanaren egiaztagiriak hiru urtez gorde behar dira gutxienez.

        12. Reydesa Recycling SAk, PCBa daukaten edo eduki dezaketen gailuak izanez gero, poliklorobifeniloak, polikloroterfeniloak eta horiek dituzten gailuak ezabatu eta kudeatzeko neurriak ezartzen dituen abuztuaren 27ko 1378/1999 Errege Dekretuan eta dekretu hori aldatu zuen otsailaren 24ko 228/2006 Errege Dekretuan jasotako baldintzak bete beharko ditu.

        1. Reydesa Recycling SAk, ozono-geruza agortzen duten substantziei buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2000ko ekainaren 29ko 2037/2000 (EE) Erregelamenduan zehazturiko gai erabiliak baldin baditu, berreskuratu egingo dira aldeek onetsitako bitarteko teknikoen bidez deuseztatzeko, edo ingurumenaren ikuspegitik onargarria den beste edozein deuseztatze-bide tekniko erabiliz, edota birziklatzeko edo birsortzeko xedez, tresnak berrikusi eta mantentzeko eragiketetan nahiz desmuntatu edo deuseztatu aurretik.

        2. Reydesa Recycling SA enpresak urtero adierazi beharko dio Ingurumen Sailburuordetzari ekitaldi bakoitzean sortu dituen hondakin arriskutsu guztien jatorria, kopurua, helmuga eta adierazpenari dagokion ekitaldiaren bukaeran aldi baterako biltegiratuta dauden hondakinen zerrenda. Datuekin batera, dagokion urteko ingurumena zaintzeko programa ere bidaliko da.

        1. Hondakin arriskutsuen kudeaketaren oinarrizko printzipioetako bat betetzeko, zeina mota horretako hondakin ahalik eta gutxien sortzea baita, Reydesa Recycling SAk hondakin arriskutsu gutxiago sortzeko plan bat egin eta aurkeztu beharko dio Ingurumen Sailburuordetza honi, lau urtetik behin, hondakin eta lurzoru kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 17.6 artikuluan xedatutakoaren arabera, betiere aipatutako legea garatzen duen araudiak ez badu Reydesa Recycling SA hondakin arriskutsuen ekoizle txiki gisa katalogatzen.

        2. Reydesa Recycling SA Ontziei eta Ontzien Hondakinei buruzko apirilaren 24ko 11/1997 Legearen lehen xedapen gehigarriari atxiki zaion hornitzaile batengandik eskuratutako merkataritzarako edo industriarako ontzi baten azken jabea baldin bada, Reydesa Recycling SA ontzi-hondakin edo ontzi erabili horren ingurumen-kudeaketa zuzena egitearen arduraduna da, eta, beraz, berau kudeatzeko baimena duen kudeatzaile bati entregatu beharko dio.

        3. Atal honetako g) eta h) letretan aipatutako dokumentuak (kudeatzaileak EAEkoak badira) eta o) eta p) letretan aipatutakoak Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira, transakzio elektronikoko IKS-eeM sistemako erakundeak bertsioa erabiliz, ingurumeneko administrazio-prozeduretan zerbitzu elektronikoen erabilera arautzeko eta ingurumenean eragina duten jardueren Euskal Autonomia Erkidegoko erregistroa sortzeko eta arautzeko den irailaren 25eko 183/2012 Dekretuan xedatutakoari jarraituz.

        4. Baldin eta hondakin arriskutsuak Estatutik kanpora esportatzen badira, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2006ko ekainaren 14ko 1013/2006 Erregelamenduan, hondakinen lekualdaketei buruzkoan, ezarritakoa bete beharko da.

        5. Amiantoa duten hondakinak antzemanez gero, Reydesa Recycling SAk amiantoak ingurumenean sortzen duen kutsadura saihestu eta gutxitzeari buruzko 108/1991 Errege Dekretuan (3. artikulua) ezarritako eskakizunak bete beharko ditu. Horrez gain, amiantoa duten hondakinak kudeatzeko egingo diren maneiatze-lanak 396/2006 Errege Dekretuan ezarritako eskakizunen arabera burutuko dira; dekretu horren bidez ezarri ziren amiantoarekin lan egiterakoan segurtasun- eta osasun-arloan bete behar diren gutxieneko baldintzak.

          2.4.2. Hondakin ez-arriskutsuak.

          Sustatzaileak adierazitako hondakin ez-arriskutsuak hauek dira:

          (Ikus .PDF)

        1. Erabilitako ontziak eta ontzi-hondakinak gaika behar bezala bereizi eta eragile ekonomiko bati emango zaizkio (hornitzaileari), erabilitako ontzien kasuan, berriro erabili ahal izateko; ontzi-hondakinak, berriz, berreskuratzaile, birziklatzaile edo balioztatzaile baimendu bati.

        2. Hondakin horiek ezabatzeko direnean, ezin dira urtebetetik gora biltegiratu. Hondakinen azken helburua balorizatzea denean, 2 urtez biltegiratu ahal izango dira.

        3. Oro har, hondakinak hustu aurretik, baimendutako kudeatzaile batek onartzen dituela dioen agiria izan beharko dute, onarpen horretarako baldintzak zehaztuta dituela. Agiri horren kopia bidali behar zaio Ingurumen Sailburuordetzari, proposatutako kudeaketa egokia dela eta ebazpen honetan ezarritako oinarrizko printzipioak betetzen direla egiaztatzeko. Hala badagokio, arrazoitu egin beharko da proposatutako kudeaketa-modua egokitzen zaiela ebazpen honetako hondakin-kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei. Reydesa Recycling SAk onarpen-agiriak edo agiri ofizial baliokideak erregistratu eta artxibategian gorde beharko ditu, nahitaezkoak badira, hiru urtez gutxienez.

        4. Hondakina zabortegian biltegiratuz gero, hondakin ez-arriskutsua eraman aurretik kontrol- eta jarraipen-agiria bete beharko da, hondakinak hondakindegian biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzen duen otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuan ezarritakoari jarraikiz.

        5. Balioztatzeko edo ezabatzeko helburuarekin, hondakinak beste autonomia-erkidego batera lekualdatzeko, identifikazio-agiri bat aurkeztu beharko da, jarraipena eta kontrola egiteko, hondakinei eta lurzoru kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 25.2 artikuluaren arabera.

        6. Reydesa Recycling SA Ontziei eta Ontzien Hondakinei buruzko apirilaren 24ko 11/1997 Legearen lehen xedapen gehigarriari atxiki zaion hornitzaile batengandik eskuratutako merkataritzarako edo industriarako ontzi baten azken jabea baldin bada, Reydesa Recycling SA ontzi-hondakin edo ontzi erabili horren ingurumen-kudeaketa zuzena egitearen arduraduna da, eta, beraz, berau kudeatzeko baimena duen kudeatzaile bati entregatu beharko dio.

        7. Erregistro bat eramango da, eta bertan kopurua, mota, identifikazio-kodea, jatorria, metodoak eta tratatzeko lekuak, hondakin guztien sorrera- eta lagapen-datak, bilketaren maiztasuna eta garraiobidea adieraziko dira. Urtean behin, kontrol-erregistro horren kopia bat eta dagokion urteko ingurumena zaintzeko programa bidali beharko dira Ingurumen Sailburuordetzara.

        1. Atal honetako d) eta e) letretan aipatutako dokumentuak (kudeatzaileak EAEkoak badira) eta g) letran aipatutakoak Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira, transakzio elektronikoko IKS-eeM sistemako erakundeak bertsioa erabiliz, ingurumeneko administrazio-prozeduretan zerbitzu elektronikoen erabilera arautzeko eta ingurumenean eragina duten jardueren Euskal Autonomia Erkidegoko erregistroa sortzeko eta arautzeko irailaren 25eko 183/2012 Dekretuan xedatutakoari jarraituz.

          2.5. Ontziak merkaturatzea.

          Reydesa Recycling SA enpresak, bere produktuak merkaturatzeko ontziak eta bilgarriak erabiltzen dituenez, ontzi horien gaineko informazioa eman beharko du urtero, martxoaren 31 baino lehen; horretarako, ontzien gaineko urteko adierazpena egin beharko du. Datuekin batera, dagokion urteko ingurumena zaintzeko programa ere bidaliko da.

          Era berean, Reydesa Recycling SAk ontzi erabiliak eta ontzi-hondakinak kudeatzeko biltegiratzeko eta itzultzeko sistema bat ezarri beharko du (zuzenean edo kudeaketa-sistema integratu bati atxikita). Reydesa Recycling SAk, industria- edota merkataritza-ontziak ontziei eta ontzi-hondakinei buruzko apirilaren 24ko 11/1997 Legearen lehen xedapen gehigarriari atxikiz merkaturatzen baditu, aipatutako betebehar horretatik salbuesteko eskatu ahalko du; atxikimendu horren bidez, ontzi horiek kudeatzeko eta ingurumen-organoari informazioa pasatzeko betebeharra produktuaren kontsumitzaileari transferitzen zaio.

          Baldin eta Reydesa Recycling SAk, urte natural batean zehar, ondoren zehazten diren ontzi-hondakin kopuruak baino handiagoak sortu ditzaketen produktu ontziratuak merkaturatzen baditu, edo kasuan kasu, industria- edo merkataritza-ontziak:

          250 tona, beira soilik bada.

          50 tona, altzairua soilik bada.

          30 tona, aluminioa soilik bada.

          21 tona, plastikoa soilik bada.

          16 tona, egurra soilik bada.

          14 tona, kartoia edo material konposatuak soilik badira.

          350 tona, hainbat material badira, eta bakoitzak, bera bakarrik hartuta, ez baditu lehen aipatutako kantitateak gainditzen.

          Prebentziozko enpresa-plan bat egin beharko du. Plan horrek hiru urteko indarraldia izango du, eta onartutako Enpresaren Prebentzio Planaren kontrol- eta jarraipen-txostena egin beharko zaio urtero, dagokion urtearen martxoaren 31 baino lehen. Dagokion urteko ingurumena zaintzeko programarekin batera bidaliko dira bi agiriok.

          2.6. Lurzorua babesteko baldintzak.

          Urtarrilaren 14ko 9/2005 Errege Dekretuan eta otsailaren 4ko 1/2005 Legean ezarritako aginduak betetzeko, lurzoruaren egoerari buruz aurkeztutako aurretiazko txostenean jasota dauden gomendioen arabera, Reydesa Recycling SA enpresak lurzorua babesteko beharrezko neurriak hartu beharko ditu.

          Bost urtez behin, ebazpen hau jasotzen denetik hasita, eguneratu egin beharko da lurzoruaren egoerari buruz aurkeztutako aurretiko txostena, eta instalazio guztiei dagokien kutsadura-arriskuaren ebaluazio bat erantsiko zaio. Dagokion urteko ingurumena zaintzeko programarekin batera bidaliko da txosten hori.

          Nolanahi ere, lurzoruaren kalitateari buruzko adierazpena egiteko prozedura hasteko eskatu beharko dio sustatzaileak ingurumen-organoari, baldin eta otsailaren 4ko 1/2005 Legearen 17. artikuluan adierazitako inguruabarren bat gertatzen bada.

          Lurrak mugitzea dakarten obrak egitekotan are ekoizpen-jarduerarik gabeko eremuetan ere, hondeatu beharreko materialak (lurrak, obra-hondakinak, etab.) karakterizatu beharko ditu sustatzaileak, lurra kutsa dezaketen jardueren ondorioz kaltetu ote diren egiaztatu ahal izateko, eta karakterizazioaren emaitzak ikusita, material horiek kudeatzeko biderik egokiena zein den zehaztu ahal izateko.

          1. Soberakinak zabortegira eraman nahi izanez gero, hondakinak hondakindegian biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzen duen otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuan ezarritakoari jarraikiz egingo da hondakinen karakterizazioa. Oro har, lagin baten azterketa egin beharko da. Laginak hondakindegian kudeatu beharreko soberakinen 500 m3 bakoitzeko 10 azpilagin izango ditu gutxienez, baina hori aldatu ahal izango da espero daitekeen kutsaduraren heterogeneotasunaren eta homogeneotasunaren arabera. Afekzioa homogeneoa izango dela aurreikusten den kasuetan, 500 m3-tik gorako bolumena duten unitateez osatutako lagina hartu ahal izango da; aldiz, afekzio heterogeneoa aurreikusten bada, 500 m3-tik beherako bolumenekoez.

          2. Soberako materialak instalazio berean berrerabili ahal izateko, material horiek honako balioa izan beharko dute: lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzeko otsailaren 4ko 1/2005 Legean ezarritako VIE-B (industria-erabilera) balioaren azpitikoa, eta lur horien hidrokarburo-edukia ezin izango da arriskutsua izan. Horretarako, erakunde egiaztatu batek egin beharko du laginketa eta azterketa, lurzoruaren kalitatea ikertu eta berreskuratzeko erakundeak egiaztatzeko sistema ezartzen duen eta erakunde horiek lurzoruaren kalitatearen gainean egindako ikerketen edukia eta norainokoa zehazten dituen urriaren 10eko 199/2006 Dekretuaren arabera.

          3. Otsailaren 4ko 1/2005 Legean ezarritako VIE-A B parametroetatik beherako eta TPHetarako 50mg/kg-tik beherako balioak dituzten lurrak garbiak kontsideratuko dira, eta, beraz, onargarriak baimendutako betelan batean.

          4. Substratu harritsu sanoa murrizketarik gabe kudeatu ahal izango da. Lurzoru naturalaren pareko den substratu harritsu meteorizatuaren kasuan, aurreko puntuetan ezarritako irizpidea beteko da.

            Obrak aldez aurretik inolako jarduerarik izan ez duten eremuetan egin behar badira, karakterizazioa egiteko betebeharra salbuetsi ahal izango da, betiere, jarduerarik eza behar bezala justifikatzen bada.

            Era berean, azaroaren 4ko 1/2005 Legearen 10. artikuluaren 2. zenbakiaren arabera, lurrean kutsadura-aztarnak aurkitzen badira, horren berri eman beharko zaie dagokion udalari eta Ingurumen Sailburuordetzari, Sailburuordetzak hartu beharreko neurriak zehaztu ditzan, aipatutako 1/2005 Legearen 17. artikuluaren seigarren zenbakiari jarraikiz, kasuan kasu.

            2.7. Zaratarekin lotutako baldintzak.

            1. Beharrezko neurri guztiak ezarriko dira, honako indize akustiko hauek gainditu ez daitezen:

              1. Jarduera maila hauei egokitu behar zaie: etxebizitzen barrualdean entzungo den LAeq,60 segundo zarata-indizeak ezin izango du inoiz ere 40 dB(A) gainditu, 07:00ak eta 23:00ak bitartean, leiho eta ateak itxita, ezta LAmax indizeak 45 dB(A) ere.

              2. Maila hauei egokitu behar zaie jarduera: etxebizitzen barrualdean entzungo den LAeq,60 segundo zarata-indizeak ezin izango du inoiz ere 30 dB(A) gainditu, 23:00ak eta 07:00ak bitartean, leiho eta ateak itxita, ezta LAmax indizeak 35 dB(A) ere.

              3. Jarduerak ez du 1. taulan adierazitakoa baino zarata handiagoa egingo, 4 m-ko garaieran neurtuta (egoera berezietan izan ezik; halakoetan, apantailamenduak saihesteko beharrezko garaiera hartuko da), industria-esparruaren kanpoaldeko itxituraren perimetro osoan.

              (Ikus .PDF)

              1. taula. Industria-esparruaren kanpoaldeko itxituran eskatutako zarata-mailak.

                Abian den instalazioak, 1. taulan finkatutako mugak betetzeaz gain, ez du eguneko inolako baliotan (LAeq,d, LAeq,e eta LAeq,n) 1. taulan adierazitako balioak baino 3 dB-etik gorako gehikuntzarik gaindituko.

                Gainera, jardueraren gainerakotik bereizitako prozesuaren jardun-modu bat baldin badago, jardun-modu horri lotutako zarata-maila bat zehaztu beharko da (LAeq,Ti). Ti jardun-modu horren iraupen-denbora izango da. Maila horrek ez ditu 1. taulan finkatutako balioak 5 dB-etan gaindituko.

            2. Zamalanetan eta materiala kamioietan garraiatzean egiten den zaratak ez du nabarmen handituko sentsibilitate akustiko handiko guneetako zarata-maila.

            1. Ingurumena zaintzeko programa.

              Ingurumena zaintzeko programa sustatzaileak aurkeztutako agirietan aurreikusitakoaren eta atal hauetan ezarritakoaren arabera gauzatu beharko da:

              1. Atmosferako isurketak kontrolatzea.

            1. Reydesa Recycling SA enpresak isuriak kontrolatu beharko ditu, honako informazio honen arabera:

              (Ikus .PDF)

            2. Puntu honetako a) letran aipatutako neurketa guztiak administrazioaren II. mailako erakunde laguntzaileren batek egin beharko ditu, urriaren 16ko 212/2012 Dekretuan jasotzen den bezala; eta aldizkako neurketa horiei buruzko txostenek, berriz, Ingurumeneko sailburuaren 2012ko uztailaren 11ko Aginduan eskatzen diren baldintza guztiak bete beharko dituzte.

            3. Halaber, a) letran azaldutako isurketa-foku baten kontrola egin behar den urtean, foku horrek funtzionatzen badu urtean hamabi aldiz baino gutxiagoko batez besteko maiztasunarekin, eta isurketa bakoitzak ordubete baino gehiago irauten duela, edo, bestela, edozein maiztasunarekin, baldin eta isurketaren iraupen globala instalazioaren funtzionamendu-denboraren ehuneko bostetik beherakoa bada, urte horretan ez da beharrezkoa izango foku horren kontrolik egitea, eta hurrengo urtean egin beharko da, baldin eta kontroletik salbuesteko baldintzek irauten ez badute.

              1.1. Lortutako emaitzen erregistroa.

              Erregistro bat egingo da eguneratutako dokumentazioarekin, betiere honako xedapen hauetan ezarritakoari jarraikiz: atmosfera kutsa dezaketen jardueren katalogoa eguneratzen eta hura ezartzeko oinarrizko xedapenak finkatzen dituen urtarrilaren 28ko 100/2011 Errege Dekretuaren 8. artikulua eta atmosfera kutsa dezaketen jarduerak egiten dituzten instalazioak arautzen dituen abenduaren 27ko 278/2011 Dekretuaren III. eranskina.

              Erregistro hori eguneratuta eta ingurumen-ikuskatzaileen eskura egongo da.

              2. Isuritako uraren kalitatea kontrolatzea.

            1. Sustatzaileak aurkeztutako agirien arabera, ondorengo analisiak egingo dira:

              (Ikus .PDF)

            2. Kutsatzaile gehien sortzen den aldietan egingo dira laginketak.

            3. Isuriak baimenaren baldintza guztiak betetzen dituela ulertuko da puntu honetako a) letran ezarritako kontrol-parametro guztiek ebazpen honen bigarren zenbakiko D.2.3.2 azpiatalean ezarritako mugak betetzen badituzte.

              3. Jardueraren adierazleak kontrolatzea.

              Sustatzaileak taula honetan jasota dauden jardueraren funtzionamenduaren inguruko parametro-adierazleen urteko segimendua egingo du, ingurumenean duten eraginarekin lotuta, eta dagokion urteko ingurumen-zaintzako programarekin batera aurkeztu beharko du.

              (Ikus .PDF)

              4. Zarata kontrolatzea.

            1. Indize akustikoen ebaluazioak egin beharko dira bi urtetik behin: Ld, Le, Ln ,LAeq,Ti eta LAeq,60 segundo Lehenengo kontrol-urtean lortutako emaitzen arabera, ordutik aurrera neurketak beste maiztasun batekin egitea erabaki ahal izango da.

            2. Aurreko atalean adierazitako ebaluazio guztiak akustikaren esparruan laginketa espazial eta tenporala egiteko UNE-EN ISO/IEC 17025 arauaren araberako ziurtagiri bat duen ingurumen-lankidetzako erakunde batek egin beharko ditu. Nolanahi ere, ebaluazio horiek egiten dituzten erakundeek gaitasun tekniko egokia dutela zainduko du ingurumen-organoak.

            3. Ebaluazio-metodoak eta -prozedurak eta ebaluazio horiei buruzko txostenak Ingurumen Sailburuordetza honek emandako jarraibide teknikoetan ezarritakora egokituko dira.

              5. Emaitzak kontrolatu eta bidaltzea.

              Ingurumen-zaintzako programa osatzen duten analisi eta txosten ezberdinen emaitzak behar bezala erregistraturik geldituko dira; datuok jakinarazpen baten bitartez Ingurumen Sailburuordetzara igorriko dira, jakinarazpenari erantsitako CD edo DVD batean, Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak horretarako prestatu duen Ingurumena Zaintzeko Programaren Gidaliburuan ezarritako formatuan, zeina webgune honetan baitago eskuragarri:

              http://www.ingurumena.ejgv.euskadi.net/r49-pcc/es/

              Era horretan, aipatutako programak zehaztutako aldian egindako kontrol guztiak, ibilgu edo itsasora isuritako urei dagozkienak izan ezik, Ingurumena zaintzeko programarekin batera bakarrik aurkeztuko dira, eta erreferentziako urtea amaitu ondoren. Ezarritako baldintzak betetzen ez direnean bakarrik jakinarazi beharko da, eta jakinarazpena ingurumen-baimen integratuan ezarritakoaren arabera egingo da. Era berean, urtebete baino periodikotasun handiagoko kontrolik egiten bada, kontrola egiten den urteari dagokion programaren barruan baino ez da igorriko.

              Emaitza horiek urtero bidaliko dira, betiere martxoaren 31 baino lehen, eta txosten bat aurkeztu beharko da zaintza-programaren emaitzekin batera. Txosten horretan, neurri babesle eta zuzentzaileen funtzionamendua, prozesuak eta ingurunearen kalitatea kontrolatzeko sistemak eta emaitzen analisia jasoko dira, epe horretan izandako gertakari nagusiak bereziki aipatuta, haien kausa eta konponbideak; halaber, laginak nola hartu diren zehaztuko da, aurrez aldetik egin ez bada.

              6. Ingurumena zaintzeko programaren agiri bategina.

              Sustatzaileak ingurumena zaintzeko programaren agiri bategina prestatu beharko du. Bertan, aurkeztutako dokumentazioan proposatutako betebeharrak eta ebazpen honetan jasotakoak bildu beharko ditu. Programa horrek honako hauek zehaztu beharko ditu: kontrolatu beharreko parametroak, parametro bakoitzerako erreferentzia-mailak, analisi edo neurketen maiztasuna, laginketak eta analisiak egiteko teknikak, eta laginak hartzeko puntuen kokapen xehatua. Halaber, dagokion aurrekontua adierazi beharko du.

              Era berean, ingurumena zaintzeko programak jardueraren adierazleak zehaztu beharko ditu, eta adierazle horiek aztertzeko sistematika barnean hartu beharko du, horien arabera enpresan bertan ingurumen-hobekuntza ziurtatzearren ezarritako neurri eta mekanismoen eraginkortasuna egiaztatu ahal izateko (ingurumen-adierazleak).

              7. Lurzoruaren eta lurrazpiko uren kontrola.

              Organo honetan aurkeztutako lurzoruaren egoerari buruzko aurretiazko txostenaren eguneratzea aurkeztu beharko da, gaur egun existitzen diren instalazio guztiak barne hartuta eta I. taldeko jarduera bati dagokion edukia bilduta, organo honek garatutako prozedura operatiboaren arabera. Prozedura hori hemen eskuratu daiteke:

              http://www.ingurumena.ejgv.euskadi.eus/r49-7932/es/contenidos/manual/informe_preliminar_suelo/es_doc/indice.html

              Era berean, eguneratzeak lurzoruaren eta lurpeko uren kalitatea kontrolatzeko proposamen bat barne hartu beharko du. Proposamen horrek gutxienez hauek bilduko ditu: karakterizazioa egiteko bi zundaketa egitea, erauzitako zutabea karakterizatzea eta lurpeko uren segimendua egiteko erabiliko diren piezometroak prestatzea. Zundaketak kokatzean, kontuan hartuko dira egon daitezkeen arrisku-iturriak eta lurpeko uren jarioa, eta, hartara, instalaziotik gorako eta beherako uren jarioa alderatu ahal izango da. Jakinarazi beharko da instalazioa kokatzen den lurzatiak eraginik duen interes hidrogeologikoko lekuetan (IHL), jabari publiko hidraulikoan edo Eremu Babestuen Erregistroko lekuetan (EBE).

              Beste alde batetik, oinarrizko txosten bat edo abiapuntuko egoerari buruzko bat, 16/2002 Legean deskribatutakoa eta Europako Batzordearen Komunikazioan emandako jarraibideen araberakoa, egiteko beharrari buruzko proposamen bat egingo da. Europako Batzordearen abiapuntuko egoerari buruzko jarraibideak, emisio industrialei buruzko 2010/75/EB Zuzentarauaren 22. artikuluko 2. zenbakiaren esparruan (2014/C 136/03). Hemen eskura daitezke:

              http://eur-lex.europa.eu/legal-content/ES/TXT/PDF/?uri=OJ:C:2014:136:FULL&from=ES

              Dokumentu horretan deskribatutako metodologiaren aplikaziotik ondorioztatzen bada nahitaezkoa dela oinarrizko txostena egitea, txosten horrek eskatzen dituen datuak lortu ahal izateko ikerketa-estrategia aurkeztuko da. Baina ezinezkoa bada instalazioak lurzorua edo lurpeko urak kutsatzea, hori justifikatzeko memori bat aurkeztuko da.

              Edozein kasutan, lehenik eta behin, ingurumen-baimen integratuaren peko instalazioak eta horrekin lotura tekniko bat daukatenek erabilitako, sortutako edo isuritako substantzia eta nahasketa arriskutsu guztiak (lehengaiak, produktuak, bitarteko produktuak, azpiproduktuak, isurketak, hondakinak, etab.) zehazki identifikatu beharko dira eta horien kopurua adierazi beharko da. Bigarrenik, substantzia/nahasketa horietako bakoitzak lurzorua eta lurpeko urak kutsatzeari begira duen garrantzia baloratuko da, baita bitarteko horiei eragiteko arriskuari begira ere. Informazio horrekin eta instalazioaren operadoreak aurkezten dituen datu kuantitatiboekin, dagoeneko existitzen direnekin (lurzoruaren kalitateari buruzko aurretiko ikerketak, lurpeko uren kontrol eta segimenduaren emaitzak, etab.), erakunde honek 16/2002 Legean deskribatutako oinarrizko txostena edo abiapuntukoa egiteari buruz erabakiko du. Txosten horretan, substantzia arriskutsu garrantzitsuak direla-eta lurzoruak eta lurpeko urek duten kutsadura-egoerari buruzko informazioa jasoko da, jarduera behin betiko amaitzen denean konparazio kuantitatiboa egin ahal izateko 16/2002 Legearen 12.1.f eta 22 bis artikuluetan ezarritakoaren arabera.

              Atal horretan ezarritakoaren arabera eman beharreko informazioa erakunde egiaztatu batek egin beharko du, 199/2006 Dekretuan eta organo honek onar ditzakeen jarraibideetan ezarritakoaren arabera (199/2006 Dekretua, urriaren 10ekoa, Lurzoruaren kalitatea ikertu eta berreskuratzeko erakundeak egiaztatzeko sistema ezartzen duena, eta erakunde horiek lurzoruaren kalitatearen gainean egin beharreko ikerketen edukia eta norainokoa zehazten dituena).

            1. Ezohiko egoeretan kutsadurari aurrea hartzeko neurriak eta jardunerako baldintzak.

              1. Instalazioa gelditzeko eta abiarazteko eragiketak eta programatutako mantentze-lanetako eragiketak.

              Programatutako urteko mantentze-lanei dagokienez, isurien eta sortuko diren hondakinen balioespena egin beharko du sustatzaileak, eta dagokionean, haiek kudeatzeko eta tratatzekoa ere bai.

              Instalazioa gelditzean nahiz abiaraztean, mantentze-eragiketetan eta ohiz kanpoko egoeretan sortutako hondakinak bigarren ataleko D.2.4 azpiatalean («Instalazioan sortutako hondakinak egoki kudeatzen direla bermatzeko baldintzak») ezarritakoari jarraituz kudeatu beharko dira, baina ez da beharrezkoa izango hondakin horiek baimendutako hondakinen zerrendan jasota egotea.

              2. Jarduera uztea.

              Jarduerari lege hauek aplikatu behar zaizkio: 1/2005 Legea, otsailaren 4koa, lurzorua ez kutsatzeari eta kutsatutakoa garbitzeari buruzkoa, eta 9/2005 Errege Dekretua, urtarrilaren 14koa, lurzorua kutsa dezaketen jardueren zerrenda eta lurzorua kutsatuta dagoela deklaratzeko irizpide eta estandarrak finkatzen dituena. Horrenbestez, Reydesa Recycling SAk lurzoruaren kalitatearen adierazpenerako prozedura hasi beharko du, bi hileko epea agortu baino lehen, jarduera behin betiko uzten duenetik hasita, otsailaren 4ko 1/2005 Legearen 17.4 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

              Jarduera bertan behera utzi baino lehen, Reydesa Recycling SAk instalazioetan dauden hondakin guztiak kudeatu beharko ditu, ebazpen honen bigarren atalaren D.2.4 azpiatalean ezarritakoarekin bat etorriz.

              3. Jarduera aldi baterako uztea.

              Jarduera aldi baterako uztea eskatuz gero, Industriako Isurpenen Erregelamendua onartzen duen urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuaren 13. artikuluan arautu bezala, Reydesa Recycling SAk, aldi baterako uztearen eskabidearekin batera, dokumentu bat bidali beharko du instalazioa jardunik gabe egonda ere aplikagarriak zaizkion ingurumen-baimen integratuko kontrolak eta baldintzak nola beteko dituen adierazteko.

              Era berean, instalazioa berriz abiarazi baino lehen, instalazioen funtzionamendu egokia ziurtatu beharko da, ingurumenean eragina izan dezakeen isurketa edo emisio oro saihesteko.

              4. Jarduna anomaloa izanez gero aplikatu beharreko neurriak eta jarduketak.

              Aurkeztutako agirietan egindako proposamenean ezohiko egoeretan aplikatu beharreko prebentziozko neurriak eta jardunerako baldintzak zehazten dira. Horiez gain, ondorengo ataletan aipatzen diren baldintzak bete behar dira:

            1. Instalazioen prebentziozko mantentze-lanak.

              Prebentziozko mantentze-lanen eskuliburu bat eduki beharko da instalazioen egoera ona bermatzeko, batez ere ustekabeko jario edo ihesak daudenean kutsadura ekiditeko eskuragarri dauden baliabideei eta ezarritako segurtasun-neurriei dagokienez. Ihesak daudenean lurzorua babesteko hartu beharreko neurriak zehaztuko dira, eta zehatz adieraziko da honako hauei dagokien guztia: eraikuntzako materialak (iragazgaiztasuna), biltegiratzeko neurri bereziak (substantzia arriskutsuak), egon daitezkeen ihesak antzemateko neurriak edo gehiegizko betetzeaz ohartarazteko alarma-sistemak, lantegiko kolektore-sarea zaindu eta garbitzekoak (sistematikoki garbitu beharra, maiztasuna, garbiketa mota) eta lurzoru gaineko isuriak biltzeko sistemak.

              Aurreko paragrafoan adierazitako eskuliburuak ikuskapen eta kontrolerako programa jaso beharko du, hauek bilduko dituena: estankotasun-probak, mailen eta adierazleen egoera, balbulak, presioa arintzeko sistema, hormen egoera eta lodieren neurketa, andelen barnealdearen begi-bidezko ikuskapenak (hormena eta estaldurena) eta kubetetako detekzio-sistemen aldizkako kontrol sistematikoa, lurzorua kutsa dezakeen edozein egoerari aurrea hartzeko.

              Era berean, atmosferara eta uretara egindako isurpenak prebenitzeko eta zuzentzeko sistemen (arazketa, minimizazioa, etab.) eta ikuskatu eta kontrolatzeko ekipoen egoera ona bermatzeko neurriak jaso beharko dira.

              Urak arazteko prozesuan pilatutako hondakin solidoak eta lohiak beharrezko maiztasunez aterako dira, instalazioa behar bezala ibil dadin. Hondakin horiek ez dira ibai-ibilgura hustuko aldizkako garbiketa egiten denean; bildu egin beharko dira kudeatzeko edo hondakindegi baimendu batera eramateko. Biltegiratu egingo dira hondoan hustubiderik ez duten biltegi iragazgaitzetan. Inoiz ez dira utziko euri-uren jariatzearen ondorioz ibilgu publikoa kutsatzeko arriskua egon daitekeen guneetan.

              Baldin eta instalazioetan lokatzen tratamendua badago, horietatik jaregindako ura berriro bideratuko da arazte-instalazioko sarrerara, tratamendua jaso dezan.

              Nabeen barruan zolak garbitzean sortutako urak tratamendu-lerrora bidaliko dira edo, bestela, kudeatzaile baimendu batek kudeatuko ditu.

              Hondakin-ura ezingo da «by pass» bidez isuri arazketa-instalazioetan.

              Programatutako mantentze-lanetan nahitaez «by pass» bidez isurketak egin behar badira, titularrak Ingurumen Sailburuordetzari jakinaraziko dio aurretiaz, segurtasun-neurrien eta isurketak ingurune hartzailearen kalitatearen gainean duen eragina ahal den neurrian gutxitzeko neurrien funtzionamendua zehaztuz. «By pass» horrek ez aurreikusitako isurketa bat egongo balitz, titularrak segurtasun-neurrien funtzionamendua egiaztatu beharko du, dagokion txostena Ingurumen Sailburuordetzara bidalita (atal honetako j) idatzi-zatian adierazitakoari jarraituz).

            2. Halaber, erregistro bat eduki behar da, non aldizka egindako mantentze-lanen eta antzemandako gorabeheren berri eman beharko baita.

            3. Titularrak behar diren bitartekoak izango ditu eskura, arazketa-instalazioak zuzen ustiatzeko eta ustekabeko isuriak prebenitzeko hartu diren segurtasun-neurriak eraginkor mantentzeko.

            4. Erabilitako olioak, efluenteen arazketako hondakinak, besteak beste, eta orokorrean, instalazioan sortutako hondakinak maneiatzeak lurzorua eta ura kutsa ditzake. Beraz, isuriak, jarioak edo ihesak gertatzeko arriskua izan dezaketen lur zatien azalera guztiak iragazgaiztuko dira.

            5. Hautsezko produktuak biltegiratzeko, silo itxiak edo hautsa xurgatzeko sistemak dituzten pabilioi estali eta itxiak eduki beharko dira.

            6. Prozesurako behar diren lehengaiak, erregaiak eta produktuak ingurunean ez sakabanatzeko moduan gordeko dira.

            7. Segurtasun-tarteei eta babes-neurriei dagokienez, biltegiratze-instalazioek baldintza batzuk bete beharko dituzte; zehazki, produktu kimikoak biltegiratzeari buruz indarrean dagoen araudian ezarritakoak.

            8. Larrialdi-egoeran berehala eta eraginkortasunez jarduteko beharrezko diren material guztien behar besteko kantitatea eduki beharko da: berriro ontziratzeko erreserbako edukiontziak, beharrezkoa izanez gero; gerta daitezkeen isuriei aurre egiteko produktu xurgatzaile selektiboak; segurtasuneko edukiontziak, kaltetutako ingurunea isolatzeko hesiak eta seinaleztapen-elementuak, eta babes pertsonalerako ekipo egokiak.

            9. Tangen hustuketa kontrolatzeko balio duen protokolo edo prozedura bat edukiko dute. Bertan, instalazioaren eraginkortasunari eragin diezaioketen isuriak instalaziora joatea saihestu beharko da.

            10. Gorabeheraren bat izanez gero agintariei jakinaraztea.

              Ingurunearen edo jardueraren kontrolaren gainean kalteak eragin ditzakeen gorabeheraren edo ezohiko gertaeraren baten aurrean, sustatzaileak, berehala, gorabehera edo ezohiko gertaera horren berri eman beharko dio Ingurumen Sailburuordetzari, betiere zuzentzeko edo eusteko neurri egokiak hartu ondoren. Jakinarazpenean alderdi hauek adierazi beharko dira gutxienez:

              Gertakari-mota.

              Jatorriak eta arrazoiak (unean-unean zehaztu daitezkeenak).

              Zuzentzeko edo eusteko neurriak, berehala aplikatu direnak.

              Izandako ondorioak.

              Epe laburrera aurreikusitako jarduerak, hala egokituz gero.

              Gertakari edo arazo larriak edo ustekabeko isurketa edo emisioak izanez gero, SOS Deiak eta Legutioko Udala berehala jakinaren gainean jarri behar dira. Ondoren, gehienez ere 48 orduko epean, istripuari buruzko txosten xehatua bidali beharko zaio Ingurumen Sailburuordetzari. Txosten horretan, datu hauek agertuko dira gutxienez:

              Gertakari-mota.

              Gertakaria non, zergatik eta zer ordutan gertatu den.

              Gertakariaren iraupena.

              Ustekabeko isurketa gertatuz gero, emaria, isuritako gaiak eta ingurune hartzailean antzeman daitekeen eragina zehaztu beharko dira, analitika bat barne hartuta.

              Mugak gaindituz gero, isurketei buruzko datuak.

              Eragindako kalteen balioztapena.

              Hartutako neurri zuzentzaileak.

              Arazoa berriro ez gertatzeko prebentzio-neurriak.

              Prebentzio-neurri horiek eraginkortasunez aplikatzeko aurreikusitako epeak.

            11. Aurreko atalean ezarritakoaz gain, gerta daitezkeen gorabehera edo arazoei aurre egiteko, jardueraren titularrak lehenbailehen jakinarazi beharko dio Ingurumen Sailburuordetzari instalazioan aurrez programatuta egingo diren geldialdiak, etengabeko prozesu bati dagozkionak, aurreikusitako prebentziozko mantentze-lanak barne hartuta.

            12. Larrialdi-egoeretan, babes zibileko legeria aplikatuko da, eta legeria horrek agintzen dituen betekizun guzti-guztiak bete beharko dira.

            1. Baldin eta araudi berria indarrean jartzeak edo barneratzen diren sistemen egitura eta funtzionamenduari buruzko ezagutza berri esanguratsuetara egokitu beharrak hala egitea gomendatzen badute, neurri babesle zein zuzentzaileak eta ingurumena zaintzeko programa aldatu ahal izango dira, bai neurtu behar diren parametroen kasuan, bai neurketaren aldizkakotasuna eta aipatutako parametroek hartu behar duten tarteari dagozkion mugen kasuan. Era berean, neurri babesle zein zuzentzaileak eta ingurumena zaintzeko programa aldatu egin daiteke jardueraren sustatzaileak hala eskatuta edo ofizioz, ingurumena zaintzeko programan lortutako emaitzetan oinarrituta.

            2. Urtean behin, martxoaren 31 baino lehenago, Reydesa Recycling SAk, aurreko urtean atmosferara eta uretara isuritako emisioei eta sortutako hondakin mota guztiei buruzko datuen ingurumen-adierazpena igorriko dio Ingurumen Sailburuordetzari, E-PRTR-Euskadi Kutsatzaileen Emisio eta Transferentzia Inbentarioa egiteko eta eguneratuta edukitzeko, 508/2007 Errege Dekretuarekin eta Ingurumena Zaintzeko Programarekin bat etorriz.

              Informazio hori IKS-eeM sistemaren erakundeetarako bertsioaren bidez egingo da (www.eper-euskadi.net webgunean eskuragarri); hau da, Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren Ingurumen Informazioa Kudeatzeko Sistemaren bidez.

              Datu horietako batzuek Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumenean eragina duten jardueren erregistroa osatuko dute, eta erregistro hori transakzio-basea izango da, datuak Europako Ingurumen Agentziaren erregistroetara bidaltzeko, E-PRTR-Europa erregistrora, alegia.

              Ingurumen Adierazpena publikoa izango da, uztailaren 18ko 27/2006 Legearen xedapenekin bat etorriz. Lege horren bidez arautzen dira informazioa eskuragarri izateko, herritarren partaidetzarako eta ingurumen-gaietan justizia eskura izateko eskubideak (2003/4/EE eta 2003/2005/EE Zuzentarauak jasotzen ditu). Horrez gain, uneoro bermatu beharko da Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoa betetzen dela.

              1. Instalazioen aldaketa oro helbide elektroniko honetan eskuragarri dagoen inprimakia bete ondoren egin beharko da: http://www.ingurumena.ejgv.euskadi.net/r49-3252/eu/contenidos/informacion/ippc/eu_6939/adjuntos/cuestionario_modificaciones.doc. Halaber, organo honi onarpena eskatu beharko zaio, uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 10. artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako.

                815/2013 Errege Dekretuaren 14.1 artikuluak aldaketa funtsezkotzat jotzeko irizpideak ezartzen ditu (815/2013 Errege Dekretua, urriaren 18koa, industriako isurpenen erregelamendua onartu eta kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatzen duena).

                Nolanahi ere, aipatutako urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuaren 14.2 artikuluan zehaztutakoarekin bat etorriz, irizpide horiek orientagarriak dira, eta ingurumen-organoak kalifikatuko du eskatutako aldaketa, funtsezkotzat edo ez-funtsezkotzat jota, kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 10. artikuluan ezarritako irizpideekin bat etorriz.

                Era berean, proiektatutako aldaketa Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumena Babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Legearen IB eranskinean, edo ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legean sartuta badago, hizpide dugun aldaketari baimena eman aurretik, ingurumen-inpaktuaren ebaluazioa egin beharko zaio.

                Baldin eta aldaketa ez badago jasota ez 3/1998 Legearen IB eranskinean ez ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legean, baina bai horren II. eranskinean, organo honek gehienez ere hiru hileko epean erabakiko du aldaketa horri ingurumen-inpaktuaren ebaluazioa egin behar zaion edo ez, betiere Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen arabera.

                Baldin eta aldaketan aurreikusten bada lurzoru berria okupatzea, eta aipatutako lurzoruak lurzorua kutsa dezaketen jarduerak edo instalazioak baditu edo izan baditu, aldaketa gauzatu aurretik, hartu beharreko kokalekuaren lurzoru-kalitatearen deklarazioa eduki beharko da, lurzorua ez kutsatzeko eta kutsatutakoa garbitzeko otsailaren 4ko 1/2005 Legean ezarritakoarekin bat etorriz.

                1. Ingurumen-baimen integratu honetan ezarritako baldintzak ez betetzea arau-hauste astun edo oso astun gisa tipifikatuta dago kutsaduraren prebentzio eta kontrol bateratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 30. artikuluari jarraituz, eta aipatutako uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 31. artikuluan jasotako zigorrak ezartzea ekar dezake.

                  Hirugarrena. Reydesa Recycling SAk ustiatutako instalazioari 16-I-01-000000000351 erregistro-kodea esleitzea. Bere helbidea San Antolin kalea 16, Goiain industrialdea, Legutio da eta kokapena honakoa: UTM 30N ETRS89, X: 528458,47 Y: 4755068,23 Z: 540 m.

                  Laugarrena. Ingurumen-baimen integratuaren berrikuspena ofizioz egingo da honako kasu hauetan:

                1. Instalazioak sortutako kutsadura dela eta komeni denean mugako emisio-balioak berrikustea edo beste batzuk ezartzea.

                2. Isuriak nabarmen murritz daitezke gehiegizko kosturik izan gabe, erabil daitezkeen teknikarik onenetan egindako aldaketa handien ondorioz.

                3. Prozesuaren edo jardueraren funtzionamendu-segurtasuna dela-eta beharrezkoa denean beste teknika batzuk erabiltzea.

                4. Arroko erakundeak, urei buruzko legedian araututakoaren arabera, ingurumen-baimen integratua berrikustea justifikatzen duten inguruabarrak daudela uste duenean, Estatuko Administrazio Orokorrak kudeaturiko arroetako jabari publiko hidraulikora egindako isurpenei dagokienez. Kasu horretan, arroko erakundeak, txosten lotesle bidez, organo eskudunera joko du ingurumen-baimen integratua eman dezan, gehienez ere hogei eguneko epean berrikuste-prozesua hasteko.

                5. Instalazioari aplikagarri zaion sektoreko legediak hala eskatzen duenean, edo uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 22.3 artikuluari jarraikiz ingurumen-kalitateko arau berriak edo berrikusiak betetzea beharrezkoa denean (ekainaren 11ko 5/2013 Legearen 16. artikuluak aldatu zuen artikulu hori).

                6. Aplikatu beharreko araudi berria indarrean jartzen denean.

                7. Ingurunearen egiturari eta funtzionamenduari buruzko ezagutza esanguratsu berrietara egokitzeko beharra badago, bereziki inplikatutako sistemen hauskortasuna areagotzen dela antzematen bada.

                8. Ingurumena zaintzeko programan jasotako emaitzen edo bestelako oharren arabera, ingurumen-inpakturako ezarritako neurri babesle, zuzentzaile edo konpentsatzekoak nahikoak ez direla egiaztatzen bada.

                9. Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen (uztailaren 1eko 16/2002) 25. artikuluko 1., 2. eta 3. zenbakietan ezarritakoarekin bat etorriz egindako azterketa eginda, ondorioztatzen bada aldatu egin behar dela.

                  Ingurumen-baimen integratua berrikusteak ez du kalte-ordainerako eskubiderik emango, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 25.5 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

                  Bosgarrena. Reydesa Recycling SAri honako alderdiei adierazitako epean erantzuteko eskatzea:

                  3 hileko epean:

                  Laborategi egiaztatu batek instalazioen emisio akustikoa neurtzea, baimen honetako E.4 puntuan finkatutakoaren arabera.

                  Eguneratzea eta kontrola proposatzea (E.7 puntua).

                  2015eko abuztuaren 21a baino lehen:

                  Tresna elektriko eta elektronikoen hondakinei buruzko otsailaren 20ko 110/2015 Errege Dekretuaren bosgarren xedapen iragankorrean finkatutakoari jarraituz, baimen hau berrikusteko eskaera bat aurkeztu beharko da, aipatutako arauaren 37. artikuluan zehaztutakoa betetzeko aurreikusitako jarduerak barne hartuta.

                  Sei hileko epean:

                  Suteen aurkako babeserako instalazioaren egiaztagiria.

                  Seigarrena. Baimen honek balioa galduko du honako kasu hauetan:

                  Ebazpen honen bosgarren atalean ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatzen ez badu epe barruan, baldin eta interesdunak ez badu, behar bezala justifikatuta, epea luzatzeko eskatzen.

                  Reydesa Recycling SAren nortasun juridikoa bukatzea, indarrean dagoen araudian jasotako kasuetan.

                  Zazpigarrena. Titularrak bere jarduera garatzean erabiliko dituen identifikazio-kodeak hauek dira:

                  EU1/207/2006 hondakin arriskutsuak sortzea.

                  EUX/007/03 hondakin ez-arriskutsuak sortzea.

                  EU2/108/04, EU2/132/05 hondakin arriskutsuak kudeatzea.

                  EUX/007/03 Hondakin ez-arriskutsuak kudeatzea.

                  00-2013-1-005 Atmosfera kutsatu dezakeen jarduera.

                  Era berean, aurrekoen ordez, IPPC instalazio-kodea ere erabili ahal izango da (16-I-01-000000000351).

                  Zortzigarrena. Ebazpen honen edukia jakinaraztea Reydesa Recycling SAri, Legutioko Udalari, ingurumen-baimen integratua emateko prozeduran parte hartu duten erakundeei eta gainerako interesdunei.

                  Bederatzigarrena. Ebazpen honek ez du agortzen administrazio-bidea; horrenbestez, gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke Ingurumen eta Lurralde Plangintzako sailburu andre txit gorenaren aurrean, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunean kontatzen hasita, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. artikuluarekin eta ondorengoekin bat etorriz (urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuen lege hori).

                  Vitoria-Gasteiz, 2015eko maiatzaren 21a.

                  Ingurumeneko sailburuordea,

                  JOSÉ ANTONIO GALERA CARRILLO.

Ingurumen-organoak, Reydesa Recycling SAri Legution sustatutako hondakin arriskutsuak eta ez-arriskutsuak kudeatzeko jarduerari dagokion ingurumen-baimen integratua emateko prozeduraren esparruan, egindako entzunaldi-izapidean, honako alegazioak jaso dira:

Alegazioa:

D.1.6. Estatuz kanpotik inportatutako hondakinak, 12. orrialdea.

Ebazpen-proposamenean jasotzen denaren arabera, Ingurumen Sailaren aurrean kontsulta bat egin behar da, mugaz gaindiko mugimenduak EAEko 2020rako Hondakinak Prebenitzeko eta Kudeatzeko Planean jasotako hondakinen arloko plangintzaren helburuekin bat datozela justifikatuz, esanguratsutzat jotzen den hondakin-korronteren bat deuseztatzea aurreikusten denean.

  1. EAEko 2020rako Hondakinak Prebenitzeko eta Kudeatzeko Planean, 2020rako hondakin kopuru osoa % 10 murriztea aurreikusten da 2010ean sortutakoekin alderatuz.

    Plan guztietan gertatzen den bezala, estrategikotzat jotzen diren helburu batzuk daude (hondakinen sorrera murriztea; 2020rako berrerabilpena, birziklatzea eta balorizazioa % 60 arte handitzea; hondakinen deuseztatzea optimizatzea: hurbiltasun- eta autosufizientzia-printzipioak, informazioa eta gardentasuna hobetzea eta merkatu berdea sustatzea), baita horiek garatzeko programa batzuk ere, eta horiei eduki normatiboa eman beharko zaie, indarrean egon daitezen eta juridikoki erabat eraginkorrak izan daitezen, eta ondorioz, araututako baldintzen arabera betetzea exijitu ahal izan dadin.

    2010 eta 2030 artean, 25en Europan, mugikortasunaren eskakizunean % 30eko hazkuntza gehigarria espero da eta garraiobide kutsagarrienak lehenestea; horien artean, portzentualki, ibilgailu pribatuaren eskakizuna nabarmentzen da (lekualdatzeen % 72 auto bidezkoak), beraz, autoarekin lotutako hondakinek funtsezko rola daukate prebentzio-politiketan.

    Adierazten den bezala, EAEko egungo hondakinen inbentarioetan, EEIak osotasunean kontabilizatu ordez, alde batetik, hondakin arriskutsu gisa kudeatzen diren zatiak kontabilizatzen dira, eta bestetik, zatiketako frakzio arina. Horregatik, ez dago hondakinen gaur egungo inbentarioen gaineko adierazlerik.

    Murrizketa honako justifikazioan oinarritzen du: Ibilgailuen piezen berrerabilpena ibilgailuen zatiak hondakin gisa kudeatzea saihesten duen neurria da, aldi berean, osagai berriak fabrikatzeko beharra murriztuta, horrek dakarren materialen eta energiaren aurreztearekin. Era berean, erabiltzen ez diren ibilgailuen kudeatzaileen enplegua sustatu dezakeen jarduera ekonomikoa da, erabil daitezkeen piezak identifikatuta eta katalogatuta.

  2. Idazkian aipatzen den araudian, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2006ko ekainaren 14ko 1013/2006 Erregelamenduan, hondakinak balorizatzeko edo deuseztatzeko inportatzen diren kasuan, betebehar multzo bat ezartzen da, baina horien artean ez da jasotzen EAEko organo eskudunari aurretiazko kontsultarik egitea.

    Funtsean, honako baldintzak edo betebeharrak ezartzen dira:

    Bidaltzeko eskuduntza duen agintaritzari aurretiaz jakinaraztea.

    Jakinarazleak eta hartzaileak jakinarazitako hondakinak balorizatzeko edo deuseztatzeko sinatutako kontratua.

    Fidantza bat finkatzea edo kontzeptu jakin batzuk estaliko dituen aseguru bat: garraio-kostuak, balorizazio- edo deuseztatze-kostuak, 90 egunez gordetzea.

    Hondakinen jatorriko agintaritza eskudunak helmugako agintaritza eskudunari jakinaraztea, eta kasuan kasu, hondakinak igaroko diren tokikoari.

    Helmugako agintaritza eskudunak baimena ematea edo eragozpenak jartzea.

  3. Eusko Jaurlaritzak jarri nahi dituen baldintzek aurretiazko jakinarazpena egitea, horretarako arauzko eskuduntza gabezia posible bat ekar dezakete, Europako zuzentarauetatik zuzenean eratorritako baldintzak direlako, eta horrez gain, Europar Batasuneko herrialde kideetako merkatuetako lehia askean ere eragin dezaketelako.

    Horregatik, Reydesa Recycling SAren ustez, D.1.6 puntuko bigarren paragrafoa ezabatu egin behar da.

Erantzuna:

D.1.6 Estatuz kanpotik inportatutako hondakinak puntua kentzearekin lotutako alegazioari dagokionez, lehenik eta behin, honakoa adierazi behar da: Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2006ko ekainaren 14ko 1013/2006 Erregelamenduko 3. artikuluan hondakinak lekualdatzeko prozedura orokorra finkatzen duela. Bertan, idatzizko aurretiazko jakinarazpenen eta baimenen mende zein dauden zehazten du, eta kasu horretan, berau bidaltzeko eskuduntza duen agintaritzari aurkeztu beharko zaio, arauaren 4. artikuluan finkatutakoari jarraituz.

Era berean, Erregelamenduko 12. artikuluan, balorizatzekoak diren hondakinak lekualdatzeko eragozpenak arautzen ditu. Horren arabera, helmugako agintaritza eskudunak eta jatorriko agintaritza eskudunak 30 eguneko epean jarri ahal izango dituzte eragozpenak, helmugako agintaritza eskudunak hartu-agiria igortzen duen datatik hasita, 8. artikuluari jarraituz. Eragozpenak eragin ditzaketen arrazoien artean, aurreikusitako lekualdatzea edo balorizazioa ingurumen-babesaren arloko legezko eta arauzko xedapen nazionalekin bat ez etortzea aipatzen da (12. artikulua, 1.b puntua); hain zuzen ere, ezabatzea proposatzen den baimenaren testu-zatiaren termino beretan.

Beste alde batetik, 12.1.g atalean adierazten denez, era berean, helmugako agintaritza eskudunak eragozpenak jar ditzake, hondakinaren zatiki balorizagarriaren eta ez-balorizagarriaren arteko proportzioak, definitiboki balorizatuko diren materialen balio estimatuak edo balorizazio-kostuak eta zatiki ez-balorizagarria ezabatzearen kostuak balorizazioa justifikatzen ez badu, ekonomiaren edo ingurumenaren arloko kontsiderazioak aintzat hartuta.

Ildo horretan, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatutuaren 11.1.a) artikuluan finkatutako eskumenaren arabera ingurumenaren eta ekologiaren arloko Estatuko oinarrizko legediaren lege-garapena egiteko eta betearazteko eskumena duen ingurumen-organoa Ingurumen Sailburuordetza dela adierazi behar da. Hala, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2006ko ekainaren 14ko 1013/2006 Erregelamenduan finkatutako eskakizunak betetzen dira, baita hondakinei buruzko Esparru Zuzentaraua ere (2008/98/EE), Estatuko Administrazio Orokorrarekin koordinatuta.

Horregatik, organo honek, administrazioen jarduerak gidatu behar dituen efizientzia-printzipioari jarraituz, aurretiazko kontsultaren izapidearen bidez EAEko 2020rako Hondakinak Prebenitzeko eta Kudeatzeko Planeko jarraibideekiko bat-etortzearen egiaztapena ezarri duela adierazi behar da; hain zuzen ere, administratuak beharrezkoak ez diren izapiderik ez abiatzeko, adibidez, arauaren 5. artikuluaren arabera eskatzen diren kontratuak sinatzea.

Entzunaldi-izapidean helarazitako erantzun-idazkian bertan adierazten den bezala, alegatu diren eskakizunak jasotzen dituen erreferentziazko araudia Europa mailakoa da eta Europako Erkidegoa eratzeko Tratatuarekin eta Europar Batasuneko herrialde kideetako merkatuetako lehia askearekin bat dator.

Alegazioa:

E.2. Isuritako uraren kalitatea kontrolatzea, 29. orrialdea.

Ebazpen-proposamenean, Reydesaren kokalekua den industrialdeko arazketa-sistemara isuritako urak hiru hilean behin kontrolatu beharra ezartzen du, baina sozietate honen ustez gehiegizko maiztasuna da, ez delako ibilgurako behin betiko isurpen bat, eta urtean behin kontrolatzea proposatzen du.

Erantzuna:

Isuritako uraren kalitatea kontrolatzeari dagokionez, sustatzaileak egindako kontrol-proposamena onargarritzat jotzen da, eta beraz, E.2 puntua egokitu egingo da.

Alegazioa:

E.7. Lurzoruaren eta lurrazpiko uren kontrola, 31. orrialdea.

Ebazpen-proposamenean, Reydesa Recycling SAk 2007ko uztailaren 13an Ingurumen Sailaren aurrean aurkeztutako lurzoruaren egoerari buruzko aurretiazko txostenaren eguneratze bat aurkeztu beharra jasotzen da. Eskatutako eguneratzeak ateratako zutabea eta lurpeko urak karakterizatzeko gutxienez bi zundaketa egitea barne hartzen du, eta lurzatiak interes hidrogeologikoko kokalekuei, jabari publiko hidraulikoari edo eremu babestuen erregistroko eremuei eragiten dien informatzea. Era berean, oinarrizko txosten bat edo abiapuntuko egoerari buruzko txosten bat egiteko beharrari buruzko proposamen bat egin behar da, eta beharrezkoa bada, dagokion lurzorua ikertzeko estrategia aurkeztu. Nolanahi ere, Reydesa Recycling SAk erabilitako edo isuritako substantzia eta nahasketa arriskutsu guztiei buruzko informazioa emateaz gain, horien garrantzia eta inguruneari eragiteko arriskua baloratu behar dira.

Lurzoruaren egoerari buruzko aurretiazko txostena aurkeztu ondoren Reydesa Recycling SAk ez duenez ez substantzia ez nahasketa arriskutsu gehigarririk erabiltzen, ezta sortzen ere, eta Ingurumen Baimen Integratuaren izapidetzean horiei buruzko informazioa sartu duenez, okupatzen dituen lurzatien kokalekuari buruz ere informatuta, Reydesa Recycling SAren ustez ez da beharrezkoa zerrendatutako informazioa berriz ematea.

Halaber, Goiain industrialeko lurzoruaren kalitateari buruzko ikerketa sakon bat existitzen denez, Geyser HPC SAU sozietateak Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailarentzat egina 2070036 proiektu zenbakia, 2007ko abenduaren 14an horri buruzko txosten bat egin zen, zeinetan zundaketa eta analisi ugari sartzen diren eta industrialdeko lurzoruan kutsadura handia identifikatzen den, industrialdea eraiki aurreko isurketetatik eratorria kasu batzuetan, Reydesa Recycling SAren beraren pean, sozietate honen ustez ez da beharrezkoa aipatutako azterketa egitea. Horregatik, lurzoruak eta urak kontrolatzeko eskakizuna ezabatzea proposatzen du, Ingurumen Sailak berak dagoeneko eginda daukalako.

Jasota dauden industrialdea eraiki aurreko isurketek egindako edozein analisi mozorrotuko dute, kokalekuan dagoeneko kutsadura handia zegoelako.

Erantzuna:

E.7. Lurzoruaren eta lurrazpiko uren kontrola puntuari buruzko alegazioaren arabera, ez da beharrezkoa beste txosten bat egiteko eskatzea, eta aipatzen duenez, nahikotzat jotzen du 2007ko uztailaren 13an aurkeztutako lurzoruaren egoerari buruzko aurretiazko txostenaren, ingurumen-baimen integratuaren eskaeran jasotako substantzia eta nahasketa arriskutsuen zerrendan, eta 2007ko abenduaren 14ko txosten batean jasotako lurzoruaren kalitateari buruzko ikerketaren bidez emandako informazioa azken horretan, industrialdeko lurzoruan isurketa historikoen eraginez kutsadura handia zegoela identifikatzen zuten hainbat zundaketa eta analisi barne hartzen ziren.

Aipatzekoa da, lehenik, lurzorua kutsa dezaketen jarduerak zerrendatu eta lurzoru kutsatuak izendatzeko irizpideak eta estandarrak ezartzen dituen urtarrilaren 14ko 9/2005 Errege Dekretuaren II. eranskinean finkatzen denez lurzoruaren egoerari buruzko aurretiazko txostenaren azken helburua lurzoruan kutsadura esanguratsuak gertatu diren edo gertatzen ari diren baloratzea dela, eta txosten hori hondakin eta substantzia arriskutsuen arloan indarrean dagoen legediari jarraituz sortutako informazioan oinarrituta egiteko aukera aurreikusten dela.

Era berean, EAEren esparruan, aipatutako eranskinean jasotako edukiak lurzorua ez kutsatzeko eta kutsatutakoa garbitzeko otsailaren 4ko 1/2005 Legean eta organo honek egindako garapeneko prozedura operatiboan finkatutakoarekin ere bat etorri behar du. Txostenaren edukiak, beraz, aipatutako prozeduran I. talderako zehaztutakoari erantzun beharko dio, kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea aplikagarria zaien instalazioen kasuan.

Beste alde batetik, 1/2005 Legearen IV. kapituluak lurzoruaren kalitate-adierazpena egiteko prozedura definitzen du, eta kutsatu, alteratu edo, kasuan kasu, ez-alteratutzat jotzeko aukera aurreikusten du, Legeak kontzeptu horiei ematen dien interpretazioaren arabera.

Beraz, lurzoru baten egoerari buruzko aurretiazko txostena egiteko baldintzek eta lurzoru baten kalitate-adierazpena egiteko prozedurak behar ezberdinei erantzuten diete, eta informazio ezberdina ematen dute, beraz, organo honek industrialde osoari dagokionez izapidetutako lurzoruaren kalitate-adierazpen prozedurak ezin ditu ordezkatu araudiak jardueren titularrei lurzoruaren kutsadura prebenitzearen inguruan ezartzen dizkien betebeharrak.

Bestetik, 2010eko azaroaren 24an onartutako Industriako Isurpenei buruzko Zuzentarauak (2010/75/EB), 16. artikuluan, lurpeko urak gutxienez bost urtean behin kontrolatu beharra barne hartzen du, eta lurzorua gutxienez hamar urtean behin, non eta aipatutako kontrola ez den kutsadura-arriskuaren ebaluazio sistematiko batean oinarritzen.

  1. artikuluan zehazten duenez, jarduerak substantzia arriskutsu esanguratsuak erabiltzea, sortzea edo isurtzea eragiten duenean, instalazioaren kokalekuko lurzorua eta lurpeko urak kutsatzeko aukera kontuan izanda, titularrak abiapuntuko egoerari buruzko txosten bat egingo du eta agintaritza eskudunari aurkeztuko dio. Txosten horretan, lurzoruaren eta lurpeko uren egoera zehazteko beharrezko informazioa jasoko da, jarduerak behin betiko utzi ondorengo egoerarekin kuantitatiboki konparatu ahal izateko.

    Horregatik guztiagatik, organo honi dagoeneko emandako informazioa I. taldeko lurzoruaren egoerari buruzko aurretiazko txosten baten edukira egokitzeko instalazioan gertatu diren aldaketak eguneratuta, Zuzentarauaren 16. artikuluan jasotako kontrol-baldintzak betetzeko, eta bertan definitutako oinarrizko txosten bat egiteko beharra baloratzeko, administrazio publikoen funtzionamendua gidatu behar duen efizientzia-printzipioarekin bat etorriz, organo honek betebehar horiek dokumentu bakarrean berrantolatu beharra ezarri du.

    Horrenbestez, aurkeztutako alegazioa ezin da onartu; izan ere, organo honen ustez, orain arte emandako informazioak ez die lurzoruen eta lurpeko uren kutsaduraren arloan indarrean dauden arau-betekizunei erantzuten.

    Alegazioa:

    Bosgarren puntua, eskakizun osagarriak, 38. orrialdea.

    Reydesa Recycling SAri Ingurumen Baimen Integratuaren eskaera 2015eko abuztuaren 21a baino lehen berrikusteko eskatzen zaio, tresna elektriko eta elektronikoen hondakinei buruzko otsailaren 20ko 110/2015 Errege Dekretutik eratorritako alderdiak barne hartzeko. Idazki hau egin den datan Reydesa Recycling SAk oraindik ez duenez Ingurumen Baimen Integratua, eta legedi berrira egokitzeko eskatutako epea bost hilabete baino gutxiago kontuan hartuta, sozietate honek aipatutako arautik eratorritako alderdiak baimen-proposamenean berean sartzeko eskatzen du eta berau berrikusteko eskaera beharrezkoa ez izatea.

    Era berean, hondakinen lekualdatzeari buruzko araudi berri bat dago eta Reydesa Recycling SAren ustez ebazpen-proposamenean sartu beharko litzateke.

    Erantzuna:

    Baimen-eskaera tresna elektriko eta elektronikoen hondakinei buruzko 110/2015 Errege Dekretuaren arabera berrikusteko eskakizunari buruzko alegazio bat planteatu da, organo honek ingurumen-baimen integratu honetan araudi berritik eratorritako alderdiak barne hartu ditzan.

    Berrikuspenak bosgarren xedapen iragankorrean gehienez ere hamar hileko epea finkatzen da, dagokion eskaera aurkezten denetik aurrera 37. artikuluan finkatutakoa betetzen dela egiaztatzeko informazioa sartzea eskatzen du, eta beraz, informazio hori sustatzaileak sartu beharko du. Horregatik, ezin da alegazioa onartu, hala eginez gero prozedura honen ebazpena atzeratu egingo litzatekeelako.

    Berriki onartu den hondakinak lekualdatzeari buruzko araudi berriari buruzko oharra aztertu ondoren, organo honek aipamen hori D.1.2 (Hondakinen sarrera kontrolatzea) eta D.2.4 (Instalazioan sortutako hondakinak egoki kudeatzen direla bermatzeko baldintzak) ataletan sartzea egokitzat jotzen du.

    Alegazioa:

    Zazpigarren puntua, titularrak bere jarduera garatzean erabiliko dituen identifikazio-kodeak, 38. orrialdea.

    Ingurumen Baimen Integratuaren proposamenean, Reydesa Recycling SAk orain arte izan dituen hondakin arriskutsuen ekoizle, hondakin ez-arriskutsuen ekoizle eta hondakin ez-arriskutsuen kudeatzaile kodeak mantentzen dira, baina ingurumen-baimen integratu berrian ez dira barne hartzen.

    Zerrendatutako baimen sektorialek indarraldi mugatuak dituztenez eta titularrak horien aldizkako berritzea eskatu behar duenez, Reydesa Recycling SAren ustez, horiekin lotutako izapide guztiak Goiain industrialdeko San Antolin kaleko 14.ean eta 16.ean egiten diren jarduera guztietarako 16-1-01-351 erregistro-kode berriaren barruan sartu behar dira. Hala, agintaritza eskudunak horretarako beharrezkoak diren bitartekoak eduki eta berritzearen mende dauden aurretiko baimen sektorialak baztertu behar ditu, indarreko legediak arautzen duen bezala.

Erantzuna:

Titularrak bere jardueraren garapenean erabili beharreko identifikazio-kodeei dagokienez, organo honen ustez, ebazpen honetako zazpigarren atalean zerrendatutako izapideetan IPPC instalazio-kodea erabiltzen uzteko eskatzen duen alegazioa baliozkoa da.