Hezkuntza Saila

Euskal Autonomia Erkidegoko musika- eta dantza-eskoletan ezohiko irakasle izateko gaikuntza

Zer da gaikuntza bat?

Ezohiko irakasle izateko gaikuntza prozesu bat da, eta, horren bidez, gaikuntza hori lortzen den espezialitatean musika- eta dantza-eskoletan irakasteko ahalmena aitortzen da. Horretarako deitutako gaitasun-proba bat gainditu beharko da, baina ez da beharrezkoa izango aldez aurretik goi-mailako titulaziorik izatea.

Gaikuntza horrek, ordea, ez du esan nahi titulu ofizialik emango denik, eta ez du baliozkotze-eskubiderik edo izaera akademiko edo profesionaleko beste eskubiderik sortuko.

Ezohiko irakasle izateko gaikuntzak Euskal Autonomia Erkidegoko musika- eta dantza-eskoletan irakasteko balio du.

2025eko deialdia

Eskabideak aurkezteko epea: Ekainaren 14tik uztailaren 14ra, biak barne

Onartuak diren eskabideak aurkeztu dituzten eskatzaileei jakinaraziko zaie noiz egingo diren gaitasun-proba osatzen duten ariketak, eta ez dira iraila baino lehen egingo.

Musika-tresnak. Ariketa teorikoaren emaitzak (leiho berri batean irekitzen da)

Euskal-dantza. Ariketa teorikoaren emaitzak (leiho berri batean irekitzen da)

Musika-tresnak. Ariketa praktikoaren emaitzak (leiho berri batean irekitzen da)

Euskal-dantza. Ariketa praktikoaren emaitzak (leiho berri batean irekitzen da)