Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila

Durango Operazioa

ets durango portada

Trenbide sareari dagokienez Eusko Jaurlaritzak inoiz gauzatu duen asmo handieneko proiektua da

Durangon egin den esku-hartze integrala lehen mailako hirigintzako jazoera izan da. Bere esku dagoen trenbide sarea, segurtasunari eta zerbitzu hobeak eskaintzeari dagokienez hobetzeko xedez, Eusko Jaurlaritzak inoiz gauzatu duen asmo handieneko proiektua da. Baina ez hori bakarrik. Herri horretatik eta Abadiñon dagoen Traña-Matienatik igarotzean trenbidearen hiri integrazioa hobetzeko ere balio izan du.

Eusko Jaurlaritzak finantzatu du osorik 250 milioi euroko operazioa. Laburbilduz, hauek izan dira operazioaren alderdi nagusiak:

  • Trenbidea bikoiztea Amorebieta eta Lebario artean (14,3 km.).
  • Trazatua lur azpian sartzea Iurreta-Durango-Abadiño tartean(2,6 km.).
  • Geltoki berriak eraikitzea Durangon, Euban eta Trañan.
  • Tailerrak eta Kotxetegiak eraikitzea Lebarion.
  • Durango erdialdean zeuden trenbide azpiegiturak desmuntatzea eta 60.000 metro karratu libre uztea
  • 27 trenbide pasagune kentzea
  • Lur azpiko aparkalekua (400 plaza) eraikitzea Durangoko geltokiaren eta merkataritza gunearen ondoan

Onurak

denbora ikonoa

Denborak

Bidaia denborak hobetzea Bilborekin dauden konexioetan.

segurtasun ikonoa

Segurtasuna

Segurtasuna hobetzea, 27 trenbide pasagune kentzeari esker.

erabilera publikoa ikonoa

Azalera

60.000 metro karratu berreskuratzea herriaren erdialdean erabilera publikorako.

ets durango onurak irudia
ets durango informazioa irudia

Intereseko bestelako informazioa

Libre geratu diren lurretarako ETSk, herriko udalarekin batera, diseinatu duen Urbanizazio planak helburu hauek bilatzen ditu: ingurunea hirigintzaren ikuspegitik hobetzea eta horren ondorioz ingurunea birgaitzea; komunikazio azpiegitura hobetzea, Durangoko biztanleen eguneroko bizitzarako; mugikortasuna eta auzoen arteko harremanak hobetzea.

Aurreikusitako aisia guneak leku hauek izango ditu: geltokiko plaza, umeentzako jolas guneak, jarduera bio-osasungarrirako gunea, jarduera dinamikorako gunea, loreen plaza, ezki gunea, kiosko-taberna gunea eta jarduera ludikorako gunea. Faseka egingo den jarduketak 10,9 milioi euroko aurrekontua du, eta 32,5 hilabetetan egingo da.

Datu interesgarriak

denbora ikonoa

2004

Amorebieta-Durango-Traña bikoizketaren lanak hasi ziren

denbora ikonoa

2012

Durangoko geltoki berria martxan jarri zen

denbora ikonoa

2018

Trenbide azpiegiturek okupatzen zituzten lurren urbanizazio planaren lizitazioa

Azken aldaketako data: