Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila

Ziurtagiri digitala

Xehetasunak

Ziurtagiri digitala edo ziurtagiri elektronikoa egiaztapen-zerbitzuen erakunde batek sortutako fitxategi informatikoa da. Fitxategiak nortasun-datuak pertsona fisikoarekin, erakundearekin edo enpresarekin lotzen ditu, Interneten beren nortasun digitala berretsiz. Ziurtagiri digitalak Interneten erabiltzaile bat edo webgune bat legeztatzeko balio du batez ere. Beraz, hirugarren baten laguntza behar da komunikazioan parte hartzen duten aldeentzako konfiantzazkoa izan dadin. Konfiantzazko erakundeari lotutako izena Agintaritza Ziurtatzailea da, eta Interneten aintzatetsitako erakunde publikoa edo enpresa izan daiteke.

Ziurtagiri digitalaren egiteko nagusia ziurtagiriaren jabea legeztatzea da, baina komunikazioak enkriptatzeko eta modu digitalean sinatzeko ere balio dezake. Administrazio publiko eta enpresa pribatu batzuetan, eskatu egiten dute aldeen artean informazio sentikorra daukaten izapideak egin ahal izateko.

Produktua Bertsio zaharkituta Bertsio eguneratua
Fabrikatzailea Aukera librea
Izenperen PKI Softwarea OpenCT v0.6.16, Sinadura v1.3
  • 1go Bertsioa: 2017-07-03 (azken bertsioa)