Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila

Autentifikazioa eta Single Sign-On

Xehetasunak

«Single Sign-on», erabiltzaileei behin log-in egiteko eta aplikazio eta baliabide guztiak baimenarekin eskuratzeko aukera ematen dien metodoa da.

Zerbitzua Azalpena Produktua/teknologia
Autentifikazioa Baliozko identifikazioa

Pasahitz sendoak

Smartcard-ak

Kerberos

Private / Public Key

«Single Sign-on» Erregistro bakarra LDAP
Autentifikazioa eta «Single Sign-on» Behin bakarrik identifikatzea baliozko eran

XLNetS

Microsoft Active Directory

XLNetS, autentifikazioko eta segurtasuneko sistema

XLNetS Eusko Jaurlaritzaren ekimen guztietarako autentifikazioko eta segurtasuneko azpiegitura da. N38 aplikazioak ematen dio euskarria.

Geruza anitzeko eta plataforma anitzeko sistema da; bere azpiegituraren ostatua batik bat UNIX da. Datuak direktorio-zerbitzari baten motako zuhaitz hierarkiko batean daude. Erabiltzaileek, domeinu batzuetan eta besteetan euren burua identifikatzeko eta haietariko bakoitzean kredentzialak jasotzeko, «cookie»ak erabiltzen dituzte.

XLNetS-en geruzak

Geruza Azalpena
Bezeroa

Sistemen erabiltzaileak hautematen duen geruza da:

  • «login»erako aplikazioa
  • API, aplikazioekin komunikatzeko interfazea ematen du, arkitektura honelakoa izan ahal dela:
    • Bezeroa/Zerbitzaria
    • Weba: UNIX-WebLogic-Java
    • Weba, Microsoft plataforman (ASP, MTS)
Segurtasuna

Negozioaren geruza da, eta segurtasun-kudeatzaileek eratzen dute:

  • Saio-kudeatzailea
  • CEDE. Antolakuntzako egiturari eta segurtasunari buruzko kontsultak ebazten ditu
  • Audit. Zuhaitzean egiten diren aldaketak erregistratzen ditu
Datuak Datuak direktorio-zerbitzari baten motako zuhaitz hierarkiko batean daude; zuhaitz horrekiko komunikazioa LDAP protokoloan oinarritzen da

RFC 2251 - Lightweight Directory Access Protocol (v3) - (https://datatracker.ietf.org/doc/rfc2251/)

Ez da aplikatzen

  • 1go Bertsioa: 2017-07-03 (azken bertsioa)